EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-22 Aldizkari honetan argitaratua: 2017182

IRAGARKIA, Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordearena, zeinaren bidez jakinarazten baita formalizatu dela honako helburu hau duen zerbitzu-kontratua: Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa bateratuko eraikinetan, instalazio-zerbitzuak egitea, lekualdatze eta muntaketetarako laguntza elektrikoen hornidura barne dela.

Xedapenaren data: 2017-09-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201704571
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/01/20an argitaratutako 2017/01/11ko IRAGARPENA [201700358]

1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Gobernantza Publiko eta Autogobernu Saila.
b) Espedientea tramitatzen duen atala: Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: KM/2017/005.
d) Kontratugilearen profilaren Internet helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: zerbitzua.
b) Helburua: Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa bateratuko eraikinetan, instalazio-zerbitzuak egitea, lekualdatze eta muntaketetarako laguntza elektrikoen hornidura barne dela.
c) Lotea:
1. lotea: Vitoria-Gasteiz / 2. lotea. Donostia / 3. lotea: Bilbao.
d) CPV: 51110000-6.
e) Lizitazio iragarkia non argitaratu den: EBAO, BOE, EHAA
f) Lizitazio iragarkiaren argitaratze-data: 2017ko urtarrilaren 20ko EHAA.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 565.290,00 euro.
5.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua. Zenbateko garbia: 314.050,00 euro. Zenbateko osoa: 380.000,00 euro.
6.– Kontratuaren formalizazioa.
a) Esleipen data: 2017ko uztailaren 3a.
b) Formalizazio data: 2017ko abuztuaren 7a.
c) Kontratista: Del Valle Aguayo SA.
d) Esleipenaren zenbatekoa. Zenbateko garbia: 274.793,75 euro. Zenbateko osoa: 332.500,44 euro.
e) Esleitutako eskaintzaren abantailak: eskaintza ekonomiko hoberena.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 14a.
Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea,
NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.