EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2017179

AGINDUA, 2017ko irailaren 6koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkaria kargutik kendu eta berria izendatzen duena.

Xedapenaren data: 2017-09-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201704525
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2016/05/17an argitaratutako 2016/05/10reko AGINDUA [201602058]

Urriaren 18ko 310/2005 Dekretuaren xedea da arautzea Kirol Justiziako Euskal Batzordearen antolaketa, osaera, izendatzeko sistema, funtzionamendu araubidea eta zereginak.
Dekretuaren 4.3 artikuluak xedatzen duenez, Kulturako sailburuak Batzordeko idazkaria izendatuko du Kultura Saileko funtzionarioen artetik.
Dekretuaren 5.1.1 artikuluak xedatzen duenez, gainera, Kulturako sailburuak izendatu eta kargutik kenduko ditu Kirol Justiziako Euskal Batzordeko kideak, bai eta ordeztu edo eginkizunez gabetu ere.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko maiatzaren 10eko Aginduaren bidez, Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkari izendatua izan zen Bakarne Agirre Arrieta.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean betetzen zuen lanpostua utzi duenez, Bakarne Agirre Arrieta Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkari kargutik kenduko da.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bakarne Agirre Arrieta Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkari kargutik kentzea, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Amaya Gezala Ortiz izendatzea Kirol Justiziako Euskal Batzordeko idazkari.
Hirugarrena.– Argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak honen berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 6a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.