EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-19 Aldizkari honetan argitaratua: 2017179

1490/2017 EBAZPENA, ekainaren 12koa, Bilbao-Basurtu ESIko zuzendari gerentearena, zeinaren bidez M.ª Victoria Bárcena Robredo andrea aldi baterako izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtu ESIko Erradiodiagnostikoko atalburu, lau urterako eta luzatzeko aukera duelarik.

Xedapenaren zenbakia: 201701490
Xedapenaren data: 2017-06-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201704515
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/04/04an argitaratutako 2017/01/27ko 201700259 EBAZPENA

Bilbao-Basurtu ESIko zuzendari gerentearen urtarrilaren 27ko 259/2017 Ebazpenaren bitartez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtu ESIko Erradiodiagnostikoko atalburu mediko lanpostu bat lehiaketa bidez betetzeko (Abdomeneko Irudi bidezko Diagnostikoa).
Balorazio Batzordeak kalifikazio-proposamena egin du aurkeztutako eskatzailearen proiektuari eta haren defentsari, merituei eta euskera-ezagutzari dagokienez; eta, horren ondorioz, izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, eta M.ª Victoria Bárcena Robredo andreak dituen ezagutza akademikoak eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori bera izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtu ESIko Erradiodiagnostikoko atalburu mediko (Abdomeneko Irudi bidezko Diagnostikoa).
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denarekin bat, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– M.ª Victoria Bárcena Robredo andrea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbao-Basurtu ESIko Erradiodiagnostikoko atalburu izendatzea aldi baterako.
Bigarrena.– Aldi baterako izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean xedatutakoarekin bat etorriz; eta 2017ko ekainaren 16tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitutakoan, lanpostua utziko du, egoera horren luzapena onartu ezean, betiere Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kargutik kendu ahal izango da; horretarako, aldez aurretik kontrako espedientea egon behar da, eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. atalean aurreikusitako lekualdatze-kausak egon behar dira tartean.
Bosgarrena.– Ebazpen hau interesdunari eta Bilbao-Basurtu ESIko Zuzendaritza Medikoari eta Pertsonaleko Zuzendaritzari jakinaraztea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Bilbao, 2017ko ekainaren 12a.
Bilbao-Basurtu ESIko zuzendari gerentea,
MICHOL GONZALEZ TORRES.