EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2017178

AGINDUA, 2017ko irailaren 8koa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, Kirolaren Euskal Kontseiluko kideak izendatu eta Kontseiluaren osaera argitaratzeko dena.

Xedapenaren data: 2017-09-08
Hurrenkenaren zenbakia: 201704500
Maila: Agindua
Azaroaren 7ko 220/2000 Dekretuak Kirolaren Euskal Kontseilua arautzen du, eta Administrazio Publikoen aholkularitza, kontsulta, jarraipena nahiz eztabaida sektoriala ahalbidetzen duen organo nagusitzat jotzen du, Euskal Autonomia Erkidegoko kirol politikari eragiten dioten gaietarako.
Dekretu horren 7. artikuluan zehazten da Kirolaren Euskal Kontseiluko Osoko Bilkura nortzuek osatuko duten eta horiek nola izendatuko diren. Zehazki hauxe dio: Kirolaren Euskal Kontseiluaren Osoko Bilkurako kideak Kulturako sailburuaren agindu baten bitartez izendatuko dira, eta hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
7.1 artikuluaren a), b), c), d), e), f) eta u) letretan agertzen diren Kirolaren Euskal Kontseiluko Osoko Bilkuraren kideak kargu edo egoera jakin batean egoteagatik izendatu zirenez, kargu edo egoera horretan jarraitzen duten bitartean mantenduko dira. Artikulu horren berorren g), h), i) eta j) letretan agertzen direnak mantendu egiten dira beraiek izendatu behar dituen entitateak modu formalean aldaketarik adierazten ez duen bitartean. Gainerako kideen agintaldia lau urtekoa izango da (berriztagarriak).
Artikulu bereko g), h), i) eta j) letretan aipatutako kideek, berriz, izendatu dituzten entitateek formalki horien aldaketa jakinarazi arte beteko dituzte karguak.
Gainerako kideen kargu-aldia lau urtekoa izango da eta berriz aukeratu ahal izango dira. Hala ere, Kultura Sailean sailburu aldaketa gertatuz gero, sailburu berriak ahalmena izango du Kontseiluaren osaera berrikusteko, nahiz eta aurrez finkatutako epea ez igaro.
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailean titular aldaketa izan denez, eta 2016an egindako hauteskundeen ondorioz kirol-federazioetan ere aldaketa esanguratsuak gertatu direnez, bidezkoa da kide berriak izendatzea eta horren berri argitaratzea, horretarako izapideak bete ondoren eta Kontseiluan parte hartzen duten entitate eta erakundeek egindako proposamenak aintzat hartuta.
Ondorioz,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Kirolaren Euskal Kontseiluko kideak izendatzea eta horien zerrenda argitaratzea. Hauek izango dira organo horretako kide:
1.– Lehendakaria. Bingen Zupiria Gorostidi jauna, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua.
2.– Lehendakariordea. Jose Angel Maria Muñoz Otaegi jauna, Kulturako sailburuordea.
3.– Jon Redondo Lertxundi jauna, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria.
4.– Maite Fuentes Azpiroz andrea, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Fakultateko dekanoa.
5.– Miren Dorronsoro Iraeta andrea, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria, Osasun sailburuak aukeratua.
6.– Eugenio Jimenez Ibañez jauna, Ikastetxe eta Plangintzaren zuzendaria, Hezkuntza sailburuak aukeratua.
7.– Igone Martinez de Luna Unanue andrea, Arabako Foru Aldundiak izendatua.
8.– Carlos Sergio Achotegui jauna, Bizkaiko Foru Aldundiak izendatua.
9.– Goizane Alvarez Irijoa andrea, Gipuzkoako Foru Aldundiak izendatua.
10.– Álvaro Gonzalez Pérez jauna, udal-administrazioko ordezkaria, EUDELek proposatua.
11.– Jose Ramón Molinuevo Laña jauna, udal-administrazioko ordezkaria, EUDELek proposatua.
12.– Maite Arraiza Aramendia andrea, udal-administrazioko ordezkaria, EUDELek proposatua.
13.– Inmaculada Martínez de Aldama Ortuzar andrea, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Irakasle eta Lizentziatuen Euskal Autonomia Erkidegoko Elkargo Ofizialaren ordezkaria.
14.– Javier Zuriarrain Azagra jauna, Euskal Kirol Federazioen Batasunaren ordezkaria.
15.– Jon Berasategi Zabala jauna, kirol profesionalaren ordezkaria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aukeratua.
16.– Juan José Anderez Zurinaga jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko modalitate olinpikoetako kirol-federazioen ordezkaria.
17.– Agustín Rojo Bacigalupe jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko modalitate olinpikoetako kirol-federazioen ordezkaria.
18.– Joseba Saies Alzua jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko modalitate olinpikoetako kirol-federazioen ordezkaria.
19.– Jose Luis Tejedor Vicente jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko modalitate olinpikoetako kirol-federazioen ordezkaria.
20.– Miguel Angel Muela Pérez jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko modalitate ez-olinpikoetako kirol-federazioen ordezkaria.
21.– Angel Gurruchaga Arrieta jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko modalitate ez-olinpikoetako kirol-federazioen ordezkaria.
22.– Jose Antonio Lopategi Arrieta jauna, 14/1998 Legearen 5. xedapen gehigarrian aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko modalitateetako kirol-federazioen ordezkaria.
23.– Gotzon Enbil Unanue jauna, 14/1998 Legearen 5. xedapen gehigarrian aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko modalitateetako kirol-federazioen ordezkaria.
24.– Porfirio Hernández Zubizarreta jauna, minusbaliotasun fisiko, psikiko, sentimenezko edo mistoak dituzten pertsonek egiten duten kirolaren ordezkaria, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak aukeratua.
25.– Juan Antonio Compañón Duque, Unibertsitateko kirolaren ordezkaria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aukeratua.
26.– Silvia Muriel Gómez andrea, atseginerako kirolaren ordezkaria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak sektore horrek proposatutakoen artean aukeratua.
27.– Livia López Gutierrez andrea, eskolako kirolaren ordezkaria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak sektore horrek proposatutakoen artean aukeratua.
28.– Arantzazu Rojo Gomez andrea, kirolaren beste sektore batzuen ordezkaria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aukeratua.
29.– Matxalen Ziarsolo Areitoauriena andrea, kirolaren beste sektore batzuen ordezkaria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aukeratua.
30.– Olatz Legarza Albizuri, kirolaren beste sektore batzuen ordezkaria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aukeratua.
31.– Iñigo Olaizola Alkorta jauna, kirolaren alorrean sona handiko pertsona den aldetik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aukeratua.
32.– Amaia Gorostiza Tellería andrea, kirolaren alorrean sona handiko pertsona den aldetik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aukeratua.
33.– Maider Unda Gonzalez de Audicana andrea, kirolaren alorrean sona handiko pertsona den aldetik, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aukeratua.
34.– Elisabet Altube Bengoa andrea, Kultura Saileko funtzionarioa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak aukeratua. Kirolaren Euskal Kontseiluko idazkari izango da. Hitza izango du baina botorik ez.
Bigarrena.–
1.– Zerrendako 1etik 6ra bitarteko zenbakietan (biak barne) eta 34an aipatzen diren pertsonek Kirolaren Euskal Kontseiluko Osoko Bilkurako kide izango dira harik eta beren kargua edo izaera galtzen duten arte, kargu edo izaera hori izateagatik izendatu baitira.
2.– Zerrendako 7tik 14ra bitarteko zenbakietan (biak barne) aipatzen diren pertsonek beren karguetan jardungo dute harik eta aukeratu dituzten erakundeek aldatzeko jakinarazpen formala egiten duen arte.
3.– Beste kide guztien agintaldia lau urtekoa izango da, agindu hau ematen den egunetik. Kide horiek berriz izendatu ahal izango dira.
Hirugarrena.– Agindu hau onartzen denetik aurrera jarriko da indarrean, alde batera utzita pertsona interesdunei noiz jakinarazten zaien.
Laugarrena.– Argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, jende guztiak honen berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 8a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.