EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-18 Aldizkari honetan argitaratua: 2017178

ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2017ko ekainaren 29ko bilkuran hartua «Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa, 2015» txostena behin-betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2017-06-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201704496
Maila: Akordioa
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2017ko ekainaren 29an egindako bilkuran
ERABAKI DU:
«Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoa, 2015» txostena behin-betiko onestea, Erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 atalak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 29a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.
ERANSKINA
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA ZUZENBIDE PRIBATUKO ERAKUNDE PUBLIKOA, 2015
Laburdurak
BABA: Baldintza Administratibo Berezien Agiria.
E.A.: Esparru Akordioa.
EAE: Euskal Autonomia Erkidegoa.
EAETB: 1/2011 Legegintza Dekretua, maiatzaren 24koa, Euskadiko Aurrekontu Araubideari buruz indarrean dauden lege xedapenen bateratutako testua onartzen duena.
EASL: 8/1997 Legea, ekainaren 26koa, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzkoa.
EEP: Enpleguaren Eskaintza Publikoa.
EGPS: Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte-politiken Saila.
EJ: Eusko Jaurlaritza.
EM: Erresonantzia Magnetikoa.
KEB: Eusko Jaurlaritzaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoa.
SPKLTB: 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategina onesten duena.
TGEEZ: Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentroa.
TVCP/HKEE: Herri-Kontuen Euskal Epaitegia.
ZEI: Zerbitzu Erakunde Integratua.
I.– Sarrera.
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak (HKEE), bera arautzen duen 1/1988 Legean eta Lanerako Urteko Programan ezarritakoari jarraiki, Osakidetza- Euskal Osasun Zerbitzua Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoaren (aurrerantzean, Osakidetza) urteko kontuen fiskalizazio txostena mamitu du, 2015eko ekitaldiari buruzkoa.
Fiskalizazioak honako alderdi hauek besarkatzen ditu:
– Legezkoak: aplikagarria den arautegia honako alor hauetan betetzen dela egiaztatzea: aurrekontua, zorpetzea, finantza-eragiketak, langileria, obren kontratazioa, zerbitzuak eta hornidurak, diru-laguntzak eta laguntza publikoak ematea eta zuzenbide publikoko diru-sarrerak.
– Kontularitzakoak: Kontuak aplikagarriak diren kontularitzako printzipioen arabera mamitu diren aztertuko dugu.
– Lanaren zabalak ez du gastuaren eraginkortasun eta efizientziari buruzko azterlanik besarkatzen. Nolanahi ere, azaleratutako hutsak «Kudeaketaren alderdiak eta Gomendioak» idazpuruan xehetasunez jasoko ditugu.
Berebat, Osatek, S.A. ere fiskalizatu dugu, Osakidetzak kapital sozialaren % 100eko jabetza duen sozietate publikoa.
Gainera, kanpo enpresek egindako Osakidetza eta Osatek, SAren urteko kontuen eta aurrekontua eta legea betetzen dutelako auditoria txostenak euskarritzen dituzten lan paperak ere aztertu ditugu. Berebat, aplikagarria den legezko araudia bete izanari buruz Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egindako txostenak ere aztertu ditugu.
Fiskalizazio lana sektore publikoari ezargarriak zaizkion auditoriako printzipio eta arauen arabera gauzatu da eta kasu bakoitzean beharrezko iritzitako hautazko probak, prozeduren azterketa eta auditorian ohiko diren gainerako teknikak baliatu dira txostenean jasotako iritzia euskarritzeko.
Osakidetza osasun gaietan eskumena duen EAEko Administrazio Orokorreko Sailari atxikia dago; berezko lege-nortasuna du eta jarduteko gaitasun osoa du osasun zerbitzuak emateko, bere baitako diren zerbitzu erakunde publikoen bitartez, berezko lege-nortasunik ez duten arren, kudeaketarako autonomia dutenak.
2015eko abenduaren 31n Erakunde Zentralaz gain, 21 zerbitzu antolamendu daude: 4 ospitale, 11 zerbitzu erakunde integratu «ZEI», oinarrizko osasun-laguntzako 1 eskualde, 3 osasun mentaleko zentro, Larrialdiak eta Transfusio eta Giza-ehunen Euskal Zentroa.
II.– Iritzia.
II.1.– Osakidetza.
II.1.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.
Kontratazioa
1.– Osakidetzako zerbitzu erakundeek kontratu txiki modura izapidetu dituzte produktu edo ondasun higigarrien erosketak, zeinetan kontratazioaren xedea zatikatu den; horrek publikotasun eta lehia printzipioa urratzen du (SPKLTBren 86. artikulua), Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren kontrol txostenetatik eratortzen den moduan, ezargarria den legediari kontratu mota hau egokitzeari dagokionez. Sendagaien horniketari dagokionez, akats hau azaleratu da guztira aztertu diren 22,4 milioi euroetatik 10,3 milioi euroren erosketetan, hau da, % 46tan; eta gainerako hornigaietatik produktu homogeneoen erosketetan, aztertutako 80,8 milioi euroetatik 65,5 milioi euroren erosketetan, hau da, horien % 81,1ean.
2.– Zerbitzu nagusiek zenbait zentrotarako 64 ebaketako bi TAC aparatu hornitzeko espedientea izapidetu eta 1 milioi euroan esleitu dute; ez da, baina, presakotasunezko izapidea justifikatzen publikotasunik gabeko prozedura negoziatuaren euskarri modura, izan ere, publikotasun eta lehia askea salbuesten ditu eta hori erabiltzeko suposizioek interpretazio murrizgarria dute, kontratazio publikoaren oinarrizko printzipioak saihesten dituelako (SPKLTBren 170 e) artikulua) (61 espedientea).
Epaitegi honen ustetan, 1. eta 2. paragrafoetan aipatutako ez-betetzeak alde batera, Osakidetzak zuzentasunez bete du 2015eko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.
II.1.2.– Urteko kontuei buruzko iritzia.
1.– Egoeraren balantzeak ez ditu barne hartzen Insaludetik datorren langileria estatutario sanitario ez fakultatiboaren erretiro osagarriak, ez Tuberkulosiaren kontrako Patronatuaren langileria funtzionarioarenak, ez eta 1994ko abenduaren 31 baino lehenago erretiratu zen Basurtoko Ospitaleko hainbat langilerena ere. Obligazio hauek erregistratzeko Osakidetzak kutxa irizpidea darabil nagusiki eta 2015ean gastu modura ekitaldian ordaindutako 6,9 milioi euroak jaso ditu.
Ezargarria den finantza informazioko arau-esparruari jarraiki, pentsio osagarriek eta antzeko beste batzuek sortutako pasiboak azterketa aktuarialen bitartez zenbatetsi behar dira eta sortzapen printzipioaren arabera erregistratu. Osakidetzak aditu independenteek egindako azterketa aktuariala du; azterketa honek bere pasibo aktuarialak 98,8 milioi euroan kuantifikatu ditu 2015eko abenduaren 31n; Osakidetzak, ordea, ez du dagokion zuzkidura erregistratu.
2.– Osakidetzak ebazteko ditu garbiketa zerbitzuaren emakidadun diren enpresetako langileen demanda kolektiboak, 2008tik 2010era bitarteko ekitaldietako lanbide-karreren kontzeptuko ordainsariei dagokienez. 2015ean Osakidetzako garbiketa zerbitzuaren emakidadun diren enpresen hitzarmen kolektiboa izenpetu da 2011tik 2017ra bitarteko urteetarako eta bertan lanbide-karreragatik egiten diren erreklamazioak zein modutara bideratuko diren zehazten da. Kolektibo honi ordaindu beharreko konpromisoen balioespena 6,3 milioi eurorena da 2015eko abenduaren 31n; horri aurre egiteko ez da inongo hornidurarik zuzkitu.
Epaitegi honen iritzira, 1. eta 2. paragrafoetan adierazitako salbuespenak alde batera, Osakidetzaren urteko kontuek alderdi esanguratsu guztietan 2015eko ekitaldiaren jarduera ekonomikoa eta 2015eko abenduaren 31ko ondarearen eta finantza egoeraren isla zuzena erakusten dute; baita, data horretan amaitutako urteko ekitaldiari dagozkion bere eragiketen eta eskudiruzko fluxuen emaitzena ere, ezargarria den finantza informazioaren arau-esparruaren arabera eta, zehazki, bertan jasotako kontularitzako printzipio eta irizpideen arabera.
II.2.– Osatek, S.A.
II.2.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.
Epaitegi honen ustetan, Osatek, SAk zuzentasunez bete du 2015eko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.
II.2.2.– Urteko kontuei buruzko iritzia.
Epaitegi honen iritzira, Osateken urteko kontuek alderdi esanguratsu guztietan 2015eko ekitaldiaren jarduera ekonomikoa eta 2015eko abenduaren 31ko ondarearen eta finantza egoeraren isla zuzena erakusten dute; baita, data horretan amaitutako urteko ekitaldiari dagozkion bere eragiketen eta eskudiruzko fluxuen emaitzena ere, ezargarria den finantza informazioaren arau-esparruaren arabera eta, zehazki, bertan jasotako kontularitzako printzipio eta irizpideen arabera.
III.– Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak.
Atal honek besarkatzen ditu bai ekonomia-finantza jarduera arautzen duten printzipioak betetzea nabarmen eragiten ez duten hutsak, bai prozedurazko alderdiak ere, kudeaketa hobetzeko azaleratu ditugunak.
III.1.– Osakidetza.
III.1.1.– Langileria gastuak.
2015ean indarrean dauden 22 zerbitzu erakunde integratuen egiturazko plantilla 25.799 lanpostuk osatzen dute. KEBek 8 erakundetako 11.874 lanpostuetako 532 langile finko eta bitartekoen ordainsariak, % 4,5 egiten duena, eta behin-behineko langile estatutarioen 47 espediente aztertu ditu. Hona hemen azaleratu diren ez-betetzeak:
– 50 langile finko edo bitartekoren eta behin-behineko 8 langileren izendapenean baliatutako prozedura ez dago agiri bidez dokumentatua.
– Gainditu egin da 13 espedientetan zerbitzu eginkizunetarako finkatutako 2 urteko epemuga eta 35 espedientetan maila jasoagoko egitekoetarako finkatutako urtebeteko muga.
– Behin-behineko langileen 8 izendapenetan edo horien luzapenetan ez dira identifikatu egin beharreko zerbitzuak eta horien izaera eta ez dago justifikatuta Osasun Zerbitzuetako langile estatutarioen Esparru Estatutuari buruzko abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 9.3 artikuluan eta LOSEren 26.5 artikuluan jasotako suposizioei dagozkienik.
– Aldi baterako osagarriei dagozkien arautegi berariazkoak badiren arren, hala nola, mediku zaintzak, maila jasoagoko egitekoak, txandak, gaueko txandak, jaiegunak eta kokalekua, autokontzertazioa eta abar, oro har, arauak hausten jarraitzen da, egiaz gauzatutako zerbitzuen egiaztatzea egiten ez delako eta zerbitzu horiek ez dituelako organo eskudunak onartzen.
III.1.2.– Kontratazioa.
2015ean gauzatutako kontratazioko 70 espedienteren lagina aztertu dugu, 212,2 milioi eurorena, eta lehenagoko ekitaldietan gauzatutako 33 espedienterena, urte horretan aldatu, luzatu edo egikaritu direnak, 174 milioi euroren zenbateko metatua egin zutenak 2015eko abenduaren 31n. Aztertutako espedienteen zerrenda A.4 atalean xehatua dago.
– Guztira 45,7 milioi euroan esleitutako 14 espedientetan -11 hornidurakoak eta 3 zerbitzuetakoak- esleipen irizpideen garapena ez da behar hainbatekoa ez Karatulan, ez Pleguetan ere (SPKLTBren 150. artikulua) (60, 65, 70, 77, 78, 79, 80, 81, 83, 84, 85, 88, 91, 99 espedienteak).
– Guztira 18,6 milioi euroren zenbatekoan esleitutako 14 espedientetan -7 hornidurakoak, 6 zerbitzuetakoak eta 1 mistoa- prezioaren irizpidea, 40 eta 50 puntu bitartean balioztagarria dena, eskaintza tipoari puntuak bermatzen dizkion formula batez puntuatzen da eta horrek desitxuratu egiten du irizpide hau eta eragina du balio judizio bidezko irizpide bidez balioztatu beharreko ehunekoaren proportzioan (SPKLTBren 150. artikulua) (59 ,62, 65, 66, 67 ,68, 70, 86, 89, 91, 93, 99,100,103 espedienteak).
Berebat, 1,8 milioi euroren zenbatekoan esleitutako 2 hornidura espedientetan formulek zigortu egiten dituzte onuragarriagoak diren prezio irizpidearen eskaintzak, % 25eko gehienezkotik aurrera ez baitute balioztatzen eta honenbestez, irizpide hori desitxuratua dago (73, 76 espedienteak).
– Hornidurako 10 espedientetan, 9,2 milioi euroren zenbatekoan esleitutakoetan, balio judizioetara meneratutako irizpideen balorazio txostena ez da arrazoitzen (SPKLTBren 150 eta 151.4 artikuluak) (67, 68, 72, 73, 74, 75, 76, 83, 84, 86 zk. espedienteak).
– Guztira 12,7 milioi euroan esleitutako hornidurako 11 espedientetan eta zerbitzuetako 1ean pleguek ez dute zehazten zein elementu edo baldintzen gainean aurkez daitezkeen aldaerak edo hobekuntzak (SPKLTBren 147 artikulua) (70, 77, 78, 79, 80,81, 82,83, 84, 85, 87, 96 espedienteak).
- Aleko prezioetan eta gehienezko 31,3 milioi euroren aurrekontuarekin esleitutako 18 espedienteren lizitazioa esparru-akordio modura izapidetu behar zatekeen (SPKLTBren 9.3 eta 196-198 artikulua) (37, 52, 59, 67, 68, 69, 72, 73, 74, 75, 76, 77, 78, 80, 84, 85, 86, 87 espedienteak).
– Guztira 25,8 milioi euroan esleitutako 14 espedientetan, hornidurako 10 eta zerbitzuko 4tan, aurreikusitako aldaketek ez dituzte SPKLTBren 106 artikuluko betekizunak betetzen, muga kuantitatiboarena izan ezik, hau da, modu argi, zehatz, zalantzarik gabe aurreikusgarriak, zehaztapenez eta objektiboki egiaztagarriak. Akats honek garrantzia handiagoa du publikotasunik gabeko prozedura bidez izapidetutako 2 espedienteetan, esklusibotasunezkoa izateagatik publikotasun eta lehiarik izan ez duena (57, 73, 74, 75, 76,79, 81, 82, 85, 86, 92, 93, 98, 99 espedienteak).
– Guztira 6,8 milioi euroren zenbatekoan esleitutako hornidurako 4 espedientetan eta zerbitzuko espediente 1ean, lehiatzaileei egindako esleipenaren jakinarazpenak ez du barne hartzen hautatutako proposamenaren ezaugarrien eta abantailen justifikazioa, gainerako lehiatzaileen proposamenekiko erabakigarri direnak eta ezinbestekoak errekurtsoa aurkezteko aukera bermatzeko (SPKLTBren 151.4 artikulua) (77,78, 79, 80, 85, 86, 96. espedienteak).
– Oftalmologiarako materiala hornitzeko espedientean, 1,1 milioi euroan esleitutakoan, esleipendunak instalatutako ekipoei atxikitako material suntsikorra erosteko esleipen zuzena justifikatzen da, ekipoekiko bateragarritasun esklusiboa dela-eta; ordea, ez da behar hainbat egiaztatu esklusibotasun hori (SPKLTBren 170 artikulua) (71. espedientea).
– 2015ean historia klinikoak digitalizatzeko 2 espediente izapidetu dira esklusibotasunagatik prozedura negoziatua baliatuta; espediente horiek hasiera batean, hurrenez hurren, 133.311 eta 177.240 euroan esleitu ziren eta bigarrenak 147.592 euroren aldaketa bat izan zuen. Baliatu den prozedura justifikatu da Donostialdea 2 Zerbitzu Erakunde Integratuaren esterilizazio prozesua zentralizatzeko lanarekin lotutako zerbitzuak birkokatzeak eragindako edo lotutako prestazio berri modura eta kontzeptu horrexekin 2014an prozedura ireki bidez izapidetu zen espediente baten esleipendun berari esleitu zaio, non lehiatzaile bakar batek betetzen zituen eskatutako gutxieneko atalase teknikoak.
Bestetik, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egindako kontrol txostenak aztertzean ikusi da aztertutako 80,8 milioi eurotatik 8,6 milioi eurotan zatikapena egin dela produktu homogeneoak erostean, eskaintzarik eskatu gabe, hau da aztertutakoen % 10,6an.
Orobat, 18 zerbitzu erakundetan guztira 3,1 milioi euroren zenbatekoan kontratu txiki modura izapidetutako inbertsioetan ikusi da zatikatu egin dela kontratazioaren xedea 4 zentrok gauzatutako erosketetan, 304.566 euroren zenbatekoan, eta horrek urratu egiten ditu legez kontratatzeko ezarritako prozedurak. Guztizkotik % 32 «Erabilera klinikoa duten eraikin eta eraikuntzak» kontuan da.
III.1.3.– Beste batzuk.
Aintzat harturik uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 3. xedapen gehigarria aldarazten duen abenduaren 3ko 31/2014 Legeak eskatutakoa, merkataritzako eragiketetan berandutzaren aurkako borroka-neurriak ezartzen dituena, eta uztailaren 26ko 11/2013 legeak erabakitakoa, ekintzaileari laguntza emateko neurriei eta hazkuntza eta enpleguaren sorrera bultzatzeko neurriei buruzkoa, 2015eko urtean hornitzaileei ordaindutako 800 milioi euroren zenbatekoak 9 egunean gainditu du batez beste legeak finkatzen duen 30 eguneko epea. 2015eko abenduaren 31n ordaintzeko dagoen 102 milioi euroren zenbatekoari dagokionez, batez beste 13 egunean gainditu du aurrez aipatutako legezko epea.
III.2.– Osatek, S.A.
III.2.1.– Langileria gastuak.
Ordainsariak
– Produktibitate-osagarriaren kontzeptuak 2015ean 3,1 milioi euroren gastua eragin du, hau da, soldata eta ordainsarien zenbatekoaren % 32. Erradiologoei dagokienez, 1.599ko kopurua gainditzen duten miaketa informatuetatik gora osagarria jasotzen dute, kopuru hori litzatekeelarik oinarrizko soldatan jasotakoaren pare. 2015ean gauzatutako jardueratik ondorioztatu da miaketen batez bestekoa 2.979koa izan dela erradiologo bakoitzeko. Gainera, Lurraldeko erradiologo buru batek informatutako miaketen produktibitate-osagarriaren zenbatekoa erradiologo batena baino % 26,8 handiagoa da, horretarako arrazoi justifikagarririk ez dagoela.
Erradiologia taldeko lan txandaren gainerako kolektiboari dagokionez -laguntzaile, teknikari eta idazkariak-, produktibitate-osagarria jasotzen da txanda bakoitzeko 10 miaketatik gorako kopurua gainditzen denean; 2015ean batez bestekoa 18 miaketa izan da.
Duela urte batzuetatik hona miaketen batez bestekoa nabarmen hazi da, neurri batean erabiltzen diren ekipoek prestazio eta eraginkortasun handiagoa dutelako; hori dela eta, beharrezkoa litzateke lehen aipatutako kopuruak eguneratzea eta produktibitateagatiko pizgarriaren kalkulua egiazko batez besteko zifretara egokitzea.
Administrazioko egiturako langileriarentzat produktibitate osagarria banako helburuen betetze mailaren arabera ordaintzea erabaki zen, 2003an finkatutako zenbateko baten % 80 eta % 120 bitartekoa izanik; kopuru hori 2015era ekarrita 7.006,78 eurorena da. 2015ean langile guztiei ordaindu zaie % 120ko osagarria, bete beharreko helbururik batere finkatu gabe, eta honenbestez, ezta horien betetze mailaren balioztatze objektiborik ere egin.
– Erradiologo baten oinarrizko soldataren araberako ordainsariak gainditu egiten du indarrean dagoen hitzarmeneko tauletan kontzeptu honetarako finkatutakoa, Lurraldeko buru baten soldatarekin parekatuaz. Ordainsari hau, 1993an izenpetutako lan kontratua oinarri hartuta finkatu zena, eta horri dagokion eguneratzea aipatutako hitzarmeneko ordainsari tauletan xedatutakoari egokitu behar zitzaizkiokeen eta aldeak osagarri pertsonal iragankor eta xurgagarri bidez erregularizatu, Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 26.5 artikuluak arautzen duen moduan.
– Bestetik, urteko ekoizpen osagarri kontzeptuan ordainsari aldakor modura oinarrizko soldataren % 2 ordaintzen da, erradiologoei izan ezik, eta horrek praktikan ordainsari finkoa jasotzea dakar, indarreko ordainsari tauletan finkatutakoa gaindituko lukeena.
– Osatekeko langileek eskuratzen duten «Antzinatasuna» kontzeptua betetzen den seihilekoaren lehenengo egunean zorpetzen da, EAEko administrazio orokor eta erakundeen administraziorako eta Osakidetzarako zehazki aplikatzen denaz bestela, zeina bete eta hurrengo hilabetearen lehenengo egunetik aurrera jasotzen den. Gainera, urteko zenbatekoa Osakidetzaren soldata tauletan –honek behar luke izan erreferentziazkoa- finkatutakoa baino % 44 eta % 55 bitartean handiagoa da.
Berebat, zenbait kontzeptuk finkatutakoak gainditzen dituzte edo ez dira existitzen Osakidetzan, hala nola: ez absentismoagatiko plusa, ospitale-unitateen osagarria eta gauekotasun osagarriaren ordutegia. Gomendagarria litzateke ahal den neurrian nominako kontzeptuak berdintzea eta oro har, indarreko Hitzarmenaren baldintzak.
Aldi baterako kontratuen altak
– Egitekoak metatzeagatik egin diren aldi baterako kontratazioak (3 erradiologo, 2 teknikari manipulatzaile, idazkari bat eta administrazioko ofizial bat) sozietatean jasotako curriculumak soilik balioztatuta gauzatu dira. Kontratazio mota honetarako lan-poltsa bat osatu beharko litzateke, ezargarriak zaizkion printzipioak gordeko dituena.
Bestetik, badira 2015eko abenduaren 31n produkzioaren gora-beheren ondorioz luzatu diren aldi baterako kontratuak eta horiek desitxuratu egiten dute hasierako kontratu mota. Gainera, aldi baterako kontratuak kateatzeak harik eta lanpostua arauz betetzen den arte lotura mugagabe ez finkoa eragin dezake, egun Sozietataren egiturazko plantillan existitzen ez dena.
Aurrekontua eta aldaketak
– 2015eko langile gastuen aurrekontuaren zenbatekoa, 2014an bezalaxe, ez zaio Sozietatearen egiazko beharrizanei egokitzen eta horrek gerora aurrekontuaren aldaketa bat onartu behar izatea eragiten du, 2015ean 1,3 milioi euro egin dituena. Langile gastuak eta aurrekontuko plantilla aurrekontuan zuzen jasotzea gomendatzen dugu, 2015ean indarrean zeuden kudeaketa gomendioetatik eratorritako egiazko beharrizanetara egokituaz.
III.2.2.– Kontratazioa.
– Osasun materiala hornitzeko 3 erosketetan eta laguntza teknikoa eta komunikazioen 2 zerbitzutan, hurrenez hurren, 81.893 eta 51.932 eurorenak, kontratu txiki modura izapidetu direnak, kontratuaren xedean zatikapena izan dela azaleratu da (SPKLTBren 86.2 artikulua).
– Barrualde-Galdakaoko Unitaterako Erresonantzia Magnetikoko ekipo bat hornitzeko espedientean, 1 milioi euroan esleitutakoan, balio judizioetara meneratutako irizpideak balioztatzen dituen txostenak ez ditu ekipoko osagaiei emandako puntuazioak justifikatzen; berebat, parte hartu duten lehiatzaileei igorritako esleipenaren jakinarazpenean ere ez dira hautatutako proposamenen ezaugarri eta abantailak arrazoitzen, gainerako lehiatzaileen proposamenekiko erabakigarriak direnak eta beharrezkoa errekurtsoa aurkezteko aukera bermatzeko (SPKLTBren 151.4 artikulua).
III.2.3.– Beste batzuk.
– Aintzat harturik uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 3. xedapen gehigarria aldarazten duen abenduaren 3ko 31/2014 Legeak eskatutakoa, merkataritzako eragiketetan berandutzaren aurkako borroka-neurriak ezartzen dituena, eta uztailaren 26ko 11/2013 legeak erabakitakoa, ekintzaileari laguntza emateko neurriei eta hazkuntza eta enpleguaren sorrera bultzatzeko neurriei buruzkoa, 2015eko urtean hornitzaileei ordaindutako 8,6 milioi euroren zenbatekoak 11 egunean gainditu du batez beste legeak finkatzen duen 30 eguneko epea.2015eko abenduaren 31n ordaintzeko dagoen 3,6 milioi euroren zenbatekoari dagokionez, ez du aurrez aipatutako legezko epea gainditu.
IV.– Urteko kontuak.
IV.1.– Osakidetza.
IV.2.– Osatek, S.A.
ALEGAZIOAK, OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA ZUZENBIDE PRIBATUKO ERAKUNDE PUBLIKOAREN 2015EKO EKITALDIKO FISKALIZAZIOAREN EMAITZEI EGINDAKOAK
I.– Sarrera.
Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren eta Osatek SA sozietatearen 2015. urteko fiskalizazioaren emaitzei erantzuteko, erreferentziazko gaiaren inguruan erakunde horiek egin nahi izan dituzten eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoan zentralizatu diren alegazioak eta justifikazioak aurkezten dira txosten honetan.
II.– Iritzia.
II.1.– Osakidetza.
II.1.1.– Legezkotasuna betetzeari buruzko iritzia.
Kontratazioa
1.– Osakidetzako zerbitzu erakundeek kontratu txiki gisa izapidetu dute zenbait produkturen erosketa edo ondasun higigarriren hornidura, kontratuaren objektua zatikatuz. Era horretan, ez dituzte bete publizitatearen eta lehiaren printzipioak (SPKLTBren 86. artikulua). Hori da Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Kontrol-txostenetatik ondoriozta daitekeena, aplikatu beharreko legedira kontratu mota horiek egokitzeko beharrari dagokionez. Sendagaien hornidurari dagokionez, gabezia hori 10,3 milioi euroko erosketetan hauteman da, aztertu egin diren 22,4 milioi euroei dagokienez; % 46 osatzen du horrek. Gainerako hornidurei dagokienez, produktu homogeneoen 65,5 milioi euroko erosketa zatikatu da, aztertu diren 80,8 milioi euroei dagokienez, hau da, erosketen % 81,1.
Alegazioa
Geroago aipatutako A.4 - Kontratu txikiak atalean ageri da alegazioa.
2.– Hainbat zentrotarako bi OTA aparaturen (64 ebakidura) hornidura-espedientean Zerbitzu Nagusiek izapidetu eta milioi bat euroren truke esleitu zuten hori ez da aipatzen premiazko prozedura bat denik, eta beraz, ez da arrazoitzen publizitaterik gabe negoziatutako prozedura. Kasu horretan, bestela, publizitatea eta lehia askea salbuetsiko lirateke, eta aplikatzeko kasuen interpretazio murriztailea egin beharko litzateke, kontratazio publikoaren oinarrizko printzipioen salbuespena lirateke eta (SPKLTBren 170.e artikulua) (61. espedientea).
Alegazioa
SPKLTBren 170. artikuluak xedatzen du prozedura negoziatu bidez eslei daitezkeela kasu hauetan:
e) Baldin eta kontratazio-organoak ezin aurreikusi dituen eta berari egotzi ezin zaizkion gertaerek eragindako premiazko larrialdi batek eskatzen badu kontratua lehenbailehen betetzea, 112. artikuluak arautzen duen presazko tramitazioa aplikatuz lortu ezin delako.
Aginduaren hitzetatik argi eta garbi ondoriozta daiteke negoziatutako prozedura aplikatu ahal izateko jarraian zerrendatzen diren baldintza guztiak eta bakoitza bete behar direla egoera zehatz bakoitzean, metatze-efektua baitute horiek:
– Kontratazio-organoak ezin aurreikusi dezakeen gertaera batetik sortutako beharra.
– Kontratazio-organoari egotzi ezinezkoa.
– Presazko prozeduraren bitartez lortu ezinezkoa.
Kontratazio-organoak aurreikusi ezin dituen eta horri egotzi ezin zaizkion gertaerek eragindako premiazko larrialdiak honen ondorio izan daitezke:
– Horiek konpontzeko saiakera egin arren, une zehatz eta kritiko batean funtzionamendu zuzena oztopatu duten matxurak.
– Inolaz ere erabilerarik gabe ezin gera daitezkeen ekipamenduak.
– Administrazioaren planifikazio edo programazio faltaren ondorioz sortu ez diren egoerak.
Premia handiko prozeduraren bitartez egindako izapidetzeak legeak ezarritako baldintza guztiak betetzen ditu, eta beraz, lehiaren printzipioak bermatzen dira hornidura mota horretan parte har dezaketen enpresa guztiei luzatutako gonbidapenaren bidez.
III.– Barne-kontroleko sistemei eta kudeaketa-prozedurei buruzko ohartarazpenak.
III.1.– Osakidetza.
III.1.1.– Langileria-gastuak.
– 50 langile finko edo bitartekoren eta 8 behin behineko langileren izendapenetan ez dago erabilitako prozeduraren dokumentuzko oinarririk.
Alegazioa
Puntu honetan, aurreko urteetako fiskalizazio-txostenei egindako alegazioak berresten ditugu. Laburpen modura, honako alderdi hauek dituzte ardatz:
• Osakidetzan, lan-eskaintza publikoen eta dagozkien deialdi publikoen bidez hornitzen dira behin betiko lanpostuak, eta zehatz-mehatz betetzen dira publizitate-, berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioak.
• Behin-behineko lanpostuak betetzeko, aldiz, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak mugikortasunari, zerbitzu-eginkizunei, barne-igoerei eta behin-behineko kontratazioari buruz onartutako erabakien arabera jokatzen da (Osakidetzako Administrazio Kontseiluaren Akordioak: 2011ko maiatzaren 9koa –kontratazioa– eta 2015eko uztailaren 10ekoa –mugikortasuna–).
• Edonola ere, hautaketa-prozesuetan lanpostu bakoitzarentzako beharrezkoak ziren titulazioa eta bestelako eskakizunak bete dira.
• Osakidetzan martxan ipini diren langileria arloko prozedurek baliabide elektronikoak gero eta gehiago erabiltzea ekarri dute (eskaintza telematikoak,...).
– 13 espedientetan zerbitzu eginkizunetarako ezarritako 2 urteko epemuga gainditu da; eta 35 espedientetan, maila jasoagoko egitekoetarako finkatutako urtebeteko epea.
Alegazioa
Horren harira, gogora ekarri behar dugu zein den aldi baterako eta bitarteko izendapenen iraupenaren arrazoia, bai eta zerbitzu-eginkizunena, aldi-baterako barne-igoerena eta abarrena ere: zerbitzu-erakundeetan sortzen diren beharrei erantzutea, eskariari egokitzen zaion kalitateko osasun-arreta bat emateko. Horrenbestez, zerbitzu horiek ematen jarraitzeko beharrezko iraunaldia izaten dute, horretarako ezartzen diren lanpostuak araudiaren arabera betetzen diren arte, guztia indarreko legedia betez.
Edonola ere, eta zerbitzu-eginkizunen iraupenari buruzko oharrari erantzunez, Herri Kontuen Euskal Epaitegiari aurreko txosten batean esandakoa berretsi nahi dugu: osasun-zerbitzuetako pertsonal estatutarioaren Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legeak (Osakidetzako estatutupeko langileei zuzenean aplikatu behar zaien araudiak, alegia) zerbitzu-eginkizunak arautzen ditu 39. artikuluan, inolako epe-mugarik ezarri gabe. Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legea araudi osagarria izango litzateke berariazko araudiak xedatzen ez dituen puntuetan, eta kasu honetan ez da horrelakorik gertatzen.
Horretaz gain, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko funtzionarioek Osakidetzan zerbitzuak emateko zerbitzu-eginkizunak egiten direnean, administrazio publikoen arteko lankidetzaren esparruan egin dira. Horretarako, euskal herri-administrazioetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartzeko urriaren 13ko 190/2004 Dekretuak 51.1 eta 51.3 artikuluetan espresuki xedatzen duena bete da, eta kasu horiek bi urteko epe-muga luzagarriarekin baimendu dira.
Laburbilduz, araudiak epe-mugak ezartzen dituenean, muga horiek zorrotz bete dira.
Bestalde, kontuan hartu behar da aldi baterako beteta dauden zerbitzu-eginkizunetako lanpostuak bere garaian deialdi baten xede izan direla lekualdatze-lehiaketa bidezko mugikortasun-prozesuetan edo, kasua bada, EPE bidezkoetan, erregelamenduaren arabera hornitzeko, izaera finkoarekin.
– Behin-behineko langileen 8 izendapenetan edo horien luzapenetan, egin beharreko zerbitzuen eta horien izaeraren identifikazioa falta da eta ez da justifikatzen osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 9.3 artikuluan eta Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren Legearen 26.5 artikuluan jasotako egoerei dagozkienik.
Alegazioa
Behin behineko langileen izendapenak osasun-zerbitzuetako estatutupeko langileen Estatutu Markoaren abenduaren 16ko 55/2003 Legearen 9.3 artikuluan adierazitakoaren arabera formalizatzen dira. Zera xedatzen da bertan:
3.– Behin-behineko izendapena kasu hauetan egingo da:
a) Aldi baterako, egoeraren araberako edo ohiz kanpoko zerbitzu jakinak egin behar direnean.
b) Osasun-zentroen etengabeko funtzionamendu jarraitua bermatzeko beharrezkoa denean.
c) Ohiko lanaldi bat murriztean zerbitzu osagarriak egin behar direnean.
3.c) puntuari dagozkion izendapenak behar bezala zehaztu dira sisteman, eta egiturazko plantillako lanpostuaren kargura mekanizatu dira, lanaldia osatuz. Beste kasu batzuetan, arrazoia modu orokorrean adierazten da; hala ere, une honetan Giza Baliabideen Zuzendaritza lanean ari da behin behineko izendapenen kausak identifikatzeko eta definitzeko, baita aipatutako artikuluan modu orokorrean jasotzen diren kausetan sar daitezkeenak ere. Modu horretan, kudeaketa-sisteman berariaz identifikatuko dira behin behineko izendapenen arrazoiak, eta bat etorriko dira, nahitaez, kausa horiekin.
– Badira aldi baterako osagarriei buruzko berariazko araudiak (guardia medikoak, maila altuagoko egitekoak, txandakotasuna, gauekotasuna, jai-egunak, kokalekua, autokontzertazioa, eta abar). Hala eta guztiz ere, ez dira beti betetzen, gehienbat benetan eman diren zerbitzuak egiaztatzeko dokumentazioa falta baita eta organo eskudunek ez baitituzte onartzen.
Alegazioa
Benetan egindako zerbitzuak dokumentuekin justifikatu ez direlako eta organo eskudunek onartu ez dituztelako ez-betetzeak izan direla esaten den lansari-kontzeptu horiei dagokienez, azaldu behar da jarduera karteldegian edo txanda-planifikatzailean adierazten dela, karteldegi hori Giza Baliabideak Kudeatzeko Sisteman integratuta dagoela, eta bertan egiten dela denboren kudeaketa.
Karteldegi horretan, alde batetik, jardueraren datu teorikoa jasotzen da hau da, programatuta dagoena, eta, bestetik, karteldegi erreal deritzonean, benetan gauzatutako jarduera eta gainerako gertakariak (absentziak eta presentziak) jasotzen dira, nominan eragiten dutenak. Pentsatzekoa denez, zentro bakoitzak kudeatzen ditu karteldegietako aldaketak, jarduteko prozeduren eta barne-protokoloen barruan. Horrela, benetan egindako jarduera beti ordaintzen da nominan.
Enplegatuaren atariko proiektuaren baitan eta bertan definitu diren izapideen eta baimenen bideari jarraituz, gaur egun lanean ari gara kudeaketa-prozesu egokia zehazteko, eta horren bidez, karteldegian jasotzen den jarduera hori identifikatzeko, nominan ordain dadin. Karteldegiak jarduera erreala jasotzen du, eta, beraz, irtenbide formal posibleek ez dute laguntza-zerbitzuaren kalitatea urritu behar, ez eta aipatutako kudeaketa-tresna horrek denborak kudeatzeko duen sistema ere.
Adierazitakoa alde batera utzita, beste batzuetan jakinarazi dugun bezala, berretsi egiten dugu Giza Baliabideen Zuzendaritzak hainbat prozesu zehatz burutu dituela kontrol-elementuak aintzat hartuta (Ordainsariak kudeatzeko prozesu korporatiboa -nominak eta gizarte-segurantza- ISO 9001:2008 arauaren ziurtagiria).
Prozesu horren baitan hainbat adierazle definitu dira, Osakidetza osoan zein zerbitzu-erakunde bakoitzean. Adierazle horiek Zuzendaritza Nagusiak, batzordeak eta erakunde bakoitzak aztertzen ditu. Adierazleak zerbitzu-erakundeei bidaltzen zaizkie hiru hilean behin, horiek aztertzeko, arrazoitzeko eta beharrezko diren neurriak hartzeko, adierazleak zuzentzeko eta aurrerantzean halakoak saihesteko hobekuntzak ezartzeko helburuarekin. Beraz, adierazle horien azken helburua da zerbitzu-erakunde bakoitzak egiaztatzea ordainketak ondo egiten ari direla, eta benetan egindako jardueragatik ordaintzen dela.
III.1.2.– Kontratazioa.
– 45,7 milioi euroren truke esleitutako 14 espedientetan (11 horniduretakoak eta 3 zerbitzuetakoak), esleipen-irizpideen garapena urria da azalean zein pleguetan (SPKLTBren 150. artikulua). (60, 65, 70, 77, 78, 79, 80, 81, 83, 84, 85, 88, 91. eta 99. espedienteak).
Alegazioa
60, 65, 88 eta 91 espedienteetan zehaztutako balorazio-irizpideek argi eta garbi islatzen dute zer helburu zehatzen gogobetetzea puntuatu behar den. Horretarako, berariaz saihesten da enuntziatuaren lausotasuna, baita bitartekoen eta xedeen arteko nahasmena ere. Hautatutako irizpide bakoitzaren definizioak argi adierazten du zein den lortu nahi duen helburua. Ebaluazio kualitatiborako kontuan hartuko diren elementuak zehaztuta daude; azpi-irizpideak deskribatzen ditu eta bakoitzari zer puntuazio eman ahal izango zaion adierazten du. Puntuazioen progresibotasuna erabakitzen duten mekanismoak eta parametroak zein diren ezartzen du, puntuazioa iritziaren araberakoa izan ez dadin.
Beraz, ezaugarri teknikoak baloratzeko esleipen-irizpideen balorazio- eta haztapen-metodoak mugatzeko, horiek zehaztu eta zenbakitu behar dira erlazio zuzena izan dezaten kontratuaren objektuarekin eta epai egokia lortzen lagun dezaten, eskaintza onuragarriena hautatzeko orduan.
Nolanahi ere, kontratazio publikoaren arloan jarduerak hobetzeko asmoz, Osakidetzak denbora darama horretan lanean. Bada, gaur egun informazioa xehetasun gehiagorekin garatzen du esleipen-irizpideei eta horien haztapenari dagokienez.
– 18,6 milioi euroren truke esleitutako 14 espedientetan (7 horniduretakoak, 6 zerbitzuetakoak eta misto 1), prezioaren irizpidea puntuatzeko, 40 eta 50 punturen artean, ereduzko eskaintzari puntuak bermatzen dizkion formula bat erabiltzen da. Beraz, irizpide hori indargabetzen du eta balio-epaien bidezko irizpideen bidez baloratu beharreko ehuneko-proportzioari eragiten dio (SPKLTBren 150. artikulua). (59, 62, 65, 66, 68, 70, 86, 89, 91, 93, 99, 100. eta 103. espedienteak).
Alegazioa
Benetako gabezia dago, eta Osakidetzak beharrezko neurriak hartu ditu hautemandako gabezia hori zuzentzeko.
– Era berean, 1,8 milioi euroren truke esleitutako 2 hornidura-espedientetan, formulek bidegabeki egiten diete kalte prezioaren irizpidearen araberako eskaintza onuragarrienei, gehienez ere % 25eko muga jotzen baita baloratu gabekotzat. Beraz, prezioaren irizpidea indargabetzen da. (73.–76. espedienteak).
Alegazioa
Prezioari dagokionez, eskaintzarik baxuenari punturik gehien eman beharrean eskaintza ekonomikoen media aritmetikora gehien hurbiltzen den eskaintzari punturik gehien emango liokeen balorazio eredu bat jartzeko aukera onartzen dute hainbat administraziotako zerbitzu teknikoek. Bi noranzkoetan batez bestekotik aldendu ahala puntuazioa proportzionalki igo edo jaitsiko da alderantzizko zentzuan. AKABek 8/97 txostenean adierazten du SPKLTBren 150. artikuluak ez duela ezartzen baloratzeko arau zehatzik eta ostera, aipatutakoa bezalako formulak erabiltzeko aukera ematen duela pleguan berariaz jasotzen direnean.
Prezioaren irizpidearen puntuazioa zehazteko, sistema proportzional hutsak erabili behar dira, puntuazio posible guztia agortzeko beharrik gabe lizitatzaileek eskainitako gutxienekoak administrazio-klausula zehatzetako pleguetan aldez aurretik finkatutako atalasea baino baxuagoak diren kasuetan. Atalase horretatik behera, eskaintzek hobekuntza ekonomiko adierazgarria ekartzen ez dutela ulertzen da, bestela, lizitatzaileak lehia-egoera «irrazional» batera bultza baitaitezke.
Prezioaren irizpidea arrunta da lizitazio guztietan; izan ere, «eskaintza ekonomikoki onuragarriena» kontzeptutik ezin bereizi daitekeela ulertzen da. Eta hori sistema proportzional lineal hutsaren bidez aplikatu behar da.
Valentziako Administrazio Kontrataziorako Batzorde Nagusiaren maiatzaren 21eko 1/2001 Irizpenak, lehiaketetan eskainitako prezioaren balorazio-irizpideari buruzkoak, zera ondorioztatzen du: «Edozein kasutan ere, eskaintza merkeenek ezin izango dute hain merkeak ez diren eskaintzek baino puntuazio baxuagorik jaso». Hala ere, jarraian onartzen denez, «hainbat balorazio-teknika ezar daitezke, besteak beste, tarteetan, indize zuzentzaileetan edo kontratazio-organoak komenigarritzat jotzen dituen beste edozein indizetan oinarritzen direnak, betiere horien emaitza lehen baldintza denean. Aurretik aipatutako guztia dela eta, Batzordeak ulertzen du puntuazio guztia emateko aukera ezin dela aplikazio unibertsalekoa izan lizitazio osoan, eta Aragoiko Kontuen Ganberak ezin duela exijitu arau hori, gutxienekoak puntuazio osoa lortuko bailuke kasu guztietan. Izan ere, kontrol-organoak bere txostenetan kritikatzen du lizitazio motarekin bat datozen eskaintzek puntuazioa lortzeko aukera, prezioari emandako haztapena aldatzen baita». Ondorioz, ez da partekatzen eskaintza baxuenari gehienezko puntuazioa esleitzen zaionean funts publikoen kudeaketarako printzipio ekonomikoari aurka egiten zaiola dioen fundamentua, puntu guztiak ez baitira proportzionalki banatzen. Are gehiago, guztiz aurkakoa gerta daiteke; izan ere, eraginkortasunari ez zaio prezioaren ikuspegi zorrotzetik begiratu behar, kalitatearen eta prezioaren arteko ikuspegitik baizik. Puntu guztiak eskaintza merkeenari ematen bazaizkio, eskaintzen arteko diferentzia modu desegokian areagotzen da proportzionaltasunaren ondorioz. Beraz, sistema kutsa dezake, eta beste irizpide batzuetan lortutako puntuazioari kalte egin diezaioke.
Erabilitako neurketa-sistemaren menpe egongo da. Horrela, prezioen arteko diferentzia txikia denean, puntu-esleipenaren arteko diferentzia txikiak izango da, eta irizpide neutrala mantenduko da horren aplikazio integralean.
– 9,2 milioi euroren truke esleitutako 10 hornidura-espedientetan, balio-epaien araberako irizpideen balorazio-txostenak ez dira modu argudiatuan aurkeztu (SPKLTBren 150. eta 151.4 artikuluak). (67, 68, 72, 73. 74, 75, 76, 83, 84. eta 86. espedienteak).
Alegazioa
Benetako gabezia dago, eta Osakidetzak beharrezko neurriak hartu ditu hautemandako gabezia hori zuzentzeko. Etorkizunean kontuan hartuko du, Preskripzio Teknikoen Pleguak egitean.
– 12,7 milioi euroren truke esleitutako 12 espedientetan (11 hornidurakoak eta 1 zerbitzuetakoa), pleguek ez dute zehazten zer elementuren inguruan eta zer baldintzatan aurkez daitezkeen hobekuntzak edo aldaketak (SPKLTBren 147. artikulua). (70, 77, 78, 79, 80, 81, 82, 83, 84, 85, 87, 96 espedienteak).
– Unitateko prezioaren arabera esleitutako 18 espedienteren lizitazioa, eta gehienez ere 31,3 milioi euroko aurrekontuarekin, esparru-akordio gisa izapidetu beharko litzateke (SPKLTBren 9.3 eta 196.–198. artikuluak). (37, 52, 59, 68, 69, 72, 73, 74, 75, 76, 77, 78, 79, 80, 84, 85, 86. eta 87. espedienteak).
Alegazioa
Benetako gabezia dago, eta aurrerantzean, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 9.3 artikuluan eta 196. eta ondorengo artikuluetan ezarritakoaren arabera, espedienteek enpresaburua behartzen badute segidan unitateko prezioan hainbat ondasun ematera, baina kontratua sinatzean bukaerako zenbateko zehatza definitu gabe badago, entregak eskuratzailearen beharren menpe daudelako, esparru-akordioko arauetara moldatuko gara.
– 25,8 milioi euroren truke esleitutako 14 espedientetan (10 horniduretakoak eta 4 zerbitzuetakoak), aurreikusitako aldaketek ez dituzte betetzen, muga kuantitatiboarenak izan ezik, SPKLTBren 106. artikuluko baldintzak, ezin baitira modu argian, zehatzean, nabarian, konkretuan eta objektiboki egiaztagarrian aurreikusi. Gabezia horrek garrantzi handiagoa du OPPNetan, ez baitago publizitaterik edo lehiarik, esklusibotasuna dela eta. (57, 73, 74, 75, 76, 79, 81, 82, 85, 86, 92, 93, 98. eta 99. espedienteak).
Alegazioa
Benetako gabezia dago, eta Osakidetzak beharrezko neurriak hartu ditu hautemandako gabezia hori zuzentzeko.
– 6,8 milioi euroren truke esleitutako 5 espedientetan (4 hornidurenak eta 1 zerbitzuena), lizitatzaileei esleipenaren berri emateko jakinarazpenean ez dira arrazoitzen hautatutako proposamenaren ezaugarriak eta abantailak, horiek gainerako lizitatzaileei dagokienez erabakigarriak diren arren eta arrazoiketa beharrezkoa den arren helegitea jartzeko aukera bermatzeko (SPKLTBren 151.4 artikulua). (77, 78, 79, 80. eta 96. espedienteak).
Alegazioa
Hain zuzen ere, SPKLTBren 151.4 artikuluak xedatzen duenez, esleipena arrazoitu egin beharko da, hautagaiei edo lizitatzaileei jakinaraziko zaie, eta, aldi berean, kontratatzailearen profilean argitaratuko da. Edozein kasutan, jakinarazpenean behar bezainbesteko informazioa eman beharko da, kanpoan utzitako edo baztertutako lizitatzaileari edo hautagaiari, 40. artikuluaren arabera, esleipen-erabakiaren aurka arrazoitutako helegite bat jartzea ahalbidetzeko.
Jakinarazpena arrazoitzearen helburua da baztertutako edo kanpoan utzitako lizitatzaileei informazio nahikoa ematea beraiek baztertzeko edo kanpoan uzteko arrazoi erabakigarriak zeintzuk izan diren azaltzeko, interesdunak aukera izan dezan argudiatutako arrazoiei aurka egiteko, dagokion helegitea jarriz.
Aztertutako kasuetan, kontratuaren esleipenaren ebazpena lizitatzaile bakoitzak lortutako puntuazioa azaltzera mugatzen da, eta horiek arrazoitzeko oso orokorrean eskaintzen balorazio-txosten teknikora jotzen da. Bertan, esleipen-akordioan jasotako puntuazioak zer irizpideren eta arrazoiren arabera zehaztu diren adierazten da. Hartara, espedienteari gehitutako dokumentaziotik ezin da ondorioztatu esleipena nahikoa argudiatu ez denik. Jakinarazpena eta egintza jakinarazia bi egintza ezberdin direla adierazi behar da, lehena bigarrena eraginkorra izateko egiten da; beraz, espedienteari gehitutako dokumentaziotik, aztertutako kasuetan gertatzen den bezala, ondoriozta daiteke esleipena nahikoa arrazoitu dela. Jakinarazpena desegoki egiten bada ere, hori ez litzateke kausa nahikoa izango arrazoiketarik ez dagoela ondorioztatzeko.
Azaldutakoaren harira, esleipenaren ebazpenean zehaztu beharko da jakinarazpenarekin batera eskaintzen inguruko balorazio-txostenak bidaliko direla. Bertan azalduko dira esleipen-akordioan jasotako puntuazioen irizpideak eta arrazoiak zeintzuk diren.
Gainera, eskakizuna betetze aldera, hori zuzentzeko beharrezko diren ekintzak burutu dira. Horretarako, jakinarazpen-eredu bat idatzi da, zerbitzu-erakundeek prestatutakoa, erakundeek beraiek erabiltzeko. Balorazio-txosten osoen bidalketa aipatzen da ereduan.
– 1,1 milioi euroren truke esleitutako oftalmologia-materialaren hornidura-espedientean, esleipendunak instalatutako ekipamenduei lotutako ondasun suntsikorrak erostekoan, esleipen zuzena justifikatzen da ekipamenduen bateragarritasun esklusiboa dela-eta, baina ez da hori akreditatzen duen egiaztagiririk aurkezten (SPKLTBren 170.e artikulua) (71. espedientea).
Alegazioa
Espedienteko material suntsikorra behar duten ekipamenduak Donostia Unibertsitate Ospitalearen jabetza dira, eta kontratazio-espedienteen bidez erosi dira. Aparatu horiek ez dute beste marka edo modeloetako materialekin funtzionatzen; are gehiago, ez dago material unibertsalik. Hala ere, espedienteari ez zitzaion gehitu inolako egiaztagiririk esklusibotasun hori akreditatzeko.
– 2015ean 2 espediente izapidetu dira historia klinikoen digitalizaziorako, esklusibotasunagatik negoziatutako prozedura gisa. Horiek 133.311 eta 177.240 euroren truke esleitu dira hurrenez hurren, 133.000 eta 325.000 euroren truke exekutatu dira, eta bigarrenari 147.592 euroko aldaketa bat egin zaio. Erabilitako prozedura Donostialdeako ESI 2ren esterilizazio-lanekin lotutako zerbitzuen lekualdaketarekin erlazionatutako edo arrazoitutako prestazio berri gisa justifikatu da. Horretarako, esleipendunari espediente bat esleitu zaio, kontzeptu berarekin, 2014an prozedura ireki bidez izapidetu zena. Horren arabera, lizitatzaile bakar batek betetzen zituen beharrezko diren gutxieneko atalase teknikoak. (94. eta 95. espedienteak).
Alegazioa
Benetako gabezia dago, eta Osakidetzak beharrezko neurriak hartu ditu hautemandako gabezia hori zuzentzeko.
– Bestalde, KEBek egindako Kontrol Txostenen berrikuspenean, zatikapena hauteman da produktu homogeneoen erosketan, eskaintzen eskaririk gabe. Zatikapen hori 8,6 milioi euroko erosketetan hauteman da, aztertutako 80,8 milioi euroei dagokienez; hau da, erosketen % 10,6an.
– Era berean, 18 zerbitzu-erakundetan kontratu txiki gisa izapidetutako inbertsioetatik 3,1 milioi euroko guztizko kostuarekin, kontratuaren objektua zatikatu dela hauteman da erakunde horien 4 zentrotan eta 304.566 euroko zenbatekoari dagokionez. Beraz, ez dira errespetatu legeak ezartzen dituen kontratazio-prozedurak. Guztizkoaren % 32 «Erabilera klinikoko eraikinak» kontuari dagokio.
Alegazioa
Kontratu txikiei buruzko ohartarazpen hori aurrerago aipatzen den Kontratu Txikiak A.4 atalean aztertu da.
Kontratu txikiak
– KEBek kontratu txiki gisa izapidetutako horniduren lagin bat aztertu du administrazio-kontratazioan aplikagarri den legera egokitzeko kontrolaren inguruan egin dituen txostenetan. Laginean kontratuaren objektuaren zatikapena hauteman da, eta beraz, ez dira bete publizitatearen eta lehiaren printzipioak. Aztertutako zenbatekoak eta hautemandako ez-betetzeak hauek dira:
– Kontratu txiki bidez erositako sendagaiei dagokienez, bilakaera positiboa nabarmendu behar da kontratu txikien zenbatekoa murriztu izanagatik: 2012ko 72,1 milioi eurotatik 2014ko 30,1 milioi eurora pasa zen, eta 2015eko 22,4 milioira. Gainera, sendagaien kontratazio zentralizatua % 36,13 igo da 2015ean, 2014ari dagokionez, aurretik aipatu dugun bezala, eskaera zuzenak murriztu baitira.
Alegazioa
Kontratu txiki bidez kontratatutako sendagaiei dagokienez, aipatu beharra dago aurrerapen handia ikusi dela Herri Kontuen Euskal Epaitegiak aurretik egindako kontratuen fiskalizazio-txostenetan ematen dituen aholkuen betetze-mailan. Egoera hori egiaztatze aldera, fiskalizazio-txosten honen ondorioak eta aholkuak alderatu behar dira 2010, 2011, 2012, 2013 eta 2014 ekitaldietan egindako kontratazioaren fiskalizazio-txostenekoekin.
Horren harira, aldez aurreko ohartarazpen hauek egin behar dira:
1.– KEBek 22.383.000 euro aztertu ditu, KEBek berak eskaera zuzentzat jotzen dituenak. Txostenaren arabera, zenbateko horren 2.914.000 eurok babes legala dute kontratua indarrean egoteagatik. Ondorioz, legeak babesten dituen eskaerak lirateke, Osakidetzaren eta esleipendun laborategiaren artean indarrean dagoen kontratu baten bidez. Kontratuz kanpoko gisa oker egotzitakoak dira, kontratua bazegoelako. Horiek ez ziren kontuan hartu behar, eta ez lirateke kontratu txiki gisa izapidetutzat jo beharko. Hori % 13 da, 22.383 euroko zenbatekoari dagokionez.
Diferentzia hori kontuan izanda, KEBek 19.469.000 eurotik abiatuta egin beharko luke azterketa (22.383-2.914); hau da, 24.000 eurotik gorako (KEBek zifra horretatik aurrerakoak jotzen baititu intzidentziatzat) erosketa-maila izan duten espezialitate farmazeutikoen azterketa zenbateko txikiago batetik abiatuta egin beharko litzateke. Azken finean, KEBek ez-betetzea 10.399.000 eurokoa izan dela ondorioztatzeko oinarri hartu duen abiapuntuko zifra askoz handiagoa da benetakoa baino (nahiz eta ezin daitekeen erabat zehaztu, esan liteke, proportzioan, 19.469 eurotik abiatuz gero, 9.046 euroko zifra aterako litzatekeela). I. Eranskinean 2.914.000 euroko guztizko balioa duten eskaeren zerrenda jasotzen da. Aldabide-SAPen garapen informatiko baten bidez erauzi dira horiek, kasuistika detektatu ahal izateko.
2.– Espezialitate farmazeutikoko zenbatekoa 24.000tik gorakoa duten 10.399.000 euroko guztizkotik merkaturatze esklusiboko sendagaien edo biologikoak eta ez kimikoak diren sendagaien erosketari dagokio % 67,15.
Esklusibotasunak esan nahi du sendagai batek hornitzaile bakarra duela eta, beraz, sendagaiak patologia jakin bat tratatzen duen hornitzaile bakar horri eskatu zaizkiola. Halakoetan, ezinezkoa da lehia-printzipioa urratzea. Nabarmendu behar dugu halako kasuetan hornitzaile bakarra dagoela, eta sendagaiaren prezioa Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioak ezartzen duela. Gogoan izan behar dugu Espainian sendagaien prezioak ez direla askeak eta aipatutako Ministerioak ezartzen dituela. Hain zuzen, Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak (aurrerantzean, AEMPS) sendagaiei buruzko online informazio-zentro bat (CIMA) du bere webgunean. Bertan, sendagai bakoitza komertzializatzen dituzten titularrak nor diren zehazten da eta, beraz, azalpen hauetarako hain funtsezkoa den datu hori egiazta daiteke:
● http://www.aemps.gob.es/cima/fichasTecnicas.do?metodo=detalleForm)
Bestalde, sendagaiak biologikoak eta ez kimikoak izateak konplexutasun handiagoa dakar bai sendagaiok erabiltzean bai haien jarraipena egitean, eta horrek espedientearen izapidetzea baldintzatzen du. AEMPSek berak ere sendagai horiek ordezkaezinak direla ezartzen du eta, 2009-04-24ko oharrean (II. eranskinean dago erantsita) adierazten du ezen, pazienteen osasuna babeste aldera, sendagai biologikoak ezingo direla ordeztu sendagaia emateko momentuan sendagaia agindu duen medikuak berariaz baimenik ematen ez badu. Gainera, konplexutasun tekniko hori dela-eta, sendagai biologikoak komertzializatzeko baimena EMAk, Europako osasun-agentziak, bakarrik eman dezake, eta ez agentzia nazionalek.
Sendagaiak III. eranskinean, sailkapen horren araberako sendagaien zerrenda azaltzen da eta, adibide gisa, hornitzaile bakarra duen sendagai baten egiaztagiri bat ere azaltzen da, CIMAtik aterata (Orencia da abatacept printzipio aktibo duen sendagai bakarra).
3.– Txostenean aipatzen diren farmako ia guztiak ospitalean erabiltzekoak dira; hau da, konplexutasun tekniko handiko sendagaiak dira eta patologia larrietarako, patologia ezgaitzaileetarako, diagnostikatzen oso zailak diren patologietarako, asistentzia-eskaria aurrez zehaztea ezinezkoa den patologietarako dira aproposak eta pazienteentzako eta gero kontsumitzeko aproposak. Orobat, oso garestiak dira.
Zerbitzu-erakundeek egiten duten erosketen kudeaketaren helburua asistentzia-premiak berehala asetzea da. Sendagaiak funtsezko hornigaiak dira asistentzia-zerbitzuek behar bezala funtziona dezaten; ezin zaio zerbitzua emateari utzi kontratazio-espedientea prestatu eta lizitazioa egin bitartean; izan ere, konplexutasun tekniko handiko prozedurak dira eta espezifikotasun zehatzak dituzten merkatu farmazeutikoko kanpo-elementuen eraginpean daude. Konplexutasun horri erantsi behar diogu sendagaiak, oro har, hainbat modu farmazeutiko edo galenikotan eman ohi direla (konprimituak, kapsulak, disoluzioan, injektagarriak, etab.); sendagaien dosifikazioa, eszipientea, iraungitze-data eta egonkortasuna ez dela guztietan berbera eta erabiltzeko baldintza eta modu desberdinak daudela. Bestalde, hornitzaileek hainbat baldintza logistiko eskaintzen dituzte eta hori ere aztertu behar izaten da.
Teknikariek egiten duten aldez aurretiko azterketa hori guztia konplexua da eta lan handia eskatzen du eta luze jotzen du izapidetzeko. Denbora hori kontratazio-espedientearen barruan kontatzen da, baina ez du eraginik kontratu txikiko erosketak murrizteko.
Ondorioz, kalitateko osasun-asistentzia bermatu ahal izateko, nahitaezkoa da espedienteak hasi aurretik egin beharko diren ekintzak zehaztea, kontrataziorako baldintza tekniko, ekonomiko eta logistiko egokienak zehaztu ahal izateko.
4.– Atal honetan Osakidetzak sendagaien kontratazioan egiten duen ahalegin handia nabarmendu behar da. Hala, aurrekontuen egonkortasunarekin eta gastuen kontrolarekin lotutako helburuaren arabera, funts publikoen erabilera eraginkorra bermatzen da, baita erosketa integratuaren hobekuntza etengabea ere, teknikarekin eta prezioarekin zerikusia duten baldintza hoberenak lortzeko tresna gisa.
Hurrengo koadroan Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren intzidentziak laburtzen dira, baita farmaziako urteko gastuarekin duten erlazioa ere, ehunekoetan. Hala, aipatutako esfortzua ikus daiteke, kontratazioaren bilakaera positiboa baita. Nabarmendu behar da 2015. urtean zehar intzidentziak % 4 besterik ez zirela izan sendagaien guztizko gastuari dagokionez.
Aurretik aipatutako ohartarazpenak kontuan hartuz, Osakidetzak alegazio hauek egiten ditu:
1.– Sendagaiak erosteko eginiko 24.000 eurotik gorako erosketen guztizko 10.399.000 euroetatik, gutxienez 2.259.000 euro (% 21,72) eskabidea egiten den egunean indarrean dagoen kontratu baten babesean dagoen kodea duten sendagaiei dagozkie. Ondorengo agiriak frogagiri gisa erabil daitezke:
(Sendagaien zerrenda, Aldabide-SAP esparru-kontratuaren zenbakia eta kontratuaren hasiera- eta amaiera-data).
Espedienteen eta Osakidetzak eta hornitzaileek sinatutako kontratuen agiriak eskuragarri daude Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Zuzendaritza Nagusian.
2.259.000 euroen artean, Influvac (gripearen txertoa) sendagaiak sortutako 135.000 euroak aipatu behar dira bereziki. Eskaera egotzi hori (salgai-mugimendurik gabe) SAPen erregistratu behar izan zen 2014ko faktura bat kontabilizatzeko. Faktura horri dagokion eskaera esparru-kontratuaren arabera egin zen (2014ko irailaren 2ko 4505116010 zk. eskaera), baina 2015eko abendura arte ez zenez fakturazio elektronikorako plataforman jaso, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako batek 4505638118 zenbakidun eskaera egotzia sortu behar izan zuen (salgai-mugimendurik gabe), hori kontabilizatu ahal izateko.
Agiriek frogagiri gisa balio dute.
2.– Sendagaiak erosteko eginiko 24.000 eurotik gorako erosketen guztizko 10.399.000 euroetatik, 103.000 euro Tractocile sendagaiak sortutakoak dira (atosiban printzipio aktiboa). Sendagai horren kontratazio-prozedura geldiarazi egin behar izan zen eskainitako sendagaiak segurtasun-arazo bat zuelako. Segurtasun-arazoa konpondu eta gero, abiarazitako espediente berria aldez aurretik bertan behera utzi behar izan zen, laborategi esleipendunak hornidurarik ez zuelako. Ondorengo agiriak frogagiri gisa erabil daitezke:
AEMPSen oharra eta kontratuaren indargabetzea, atosibanen hornidurarik ezagatik
– Beste produktu batzuei dagokienez, hautemandako 74,1 milioi euroetatik, ez da publizitatea eta lehia errespetatu 65,5 milioi euroko erosketetan. Lehiari dagokionez, hori ez da errespetatu 8,6 milioi euroko erosketetan.
Alegazioa
Sendagaiak ez diren gainerako produktuen kontratu txiki bidezko kontratazioari dagokionez, igorritako txostena ikusirik, komenigarria da adierazleen bilakaera mesedegarria nabarmentzea aurreko ekitaldiko kontratu txikiei dagokienez.
Hala, 2015eko ekitaldian 74.150.000 euroko ez betetze bat dago 280.880.000 euroko guztizko gastuari dagokionez, hau da, % 26,4. Ehuneko hori 2014ko ez-betetzea baino bost puntu beherago dago, erosketa txikiak % 31,42 izan baitziren guztizko gastuari dagokionez.
Bilakaera hori lortzeko, erosketa zentralizatua sustatu da, eta zenbait erakundetan hobekuntza-planak abiatu dira. Era berean, bere unean Kontrol Ekonomikoko Bulegoari aurkeztutako alegazioetan aldarrikatu ziren plan horiek.
Hala, adibidez, erosketa zentralizatuari dagokionez, 2015ean 16 espediente esleitu dira. Horietako 14 Administrazio Kontseiluaren Akordioan lehenbiziko aldiz sartutako produktuei dagozkie. Akordio horren bidez, inbertsio estrategikoak eta ondasunen eta zerbitzuen erosketak (kontratazio zentralizatutakoak) eta erosketa integratuen programa zehazten dira.
Osakidetzako Zuzendaritza Nagusian, lizitazio kopurua handitzeaz gain (batzuk konplexutasun handikoak), KEAOan jarritako helegiteei aurre egiteaz gain eta katalogoaren kudeaketa hobetzeaz gain (oinarri tekniko egokien planifikazioa eta eraketa hobetzeko ezinbesteko oinarria), informazio-sistemen hobekuntzan aurrera egin da, eskaera zuzen bidez egindako erosketen benetako inpaktuaren jarraipen egokia egin ahal izateko.
Hainbat neurri hartu dira. Alde batetik, Kontu-hartzailetzarekin batera lan egin da SAPen jasotako txosten desberdinak bateratzen, kontratazio txikiari eta talde homogeneoentzat ezarritako mugen ez betetzeari dagokien informazioa ateratzeko, eta txostenetan hautemandako erroreak zuzentzeko, Kontu-hartzailetzak egindako Barrualde Galdakaoko ESIaren Fiskalizazio-txosteneko alegazioen azterketan adierazten den bezala.
Bestetik, EK indarrean duten eskaera zuzenen zerrenda txostena diseinatu da informazioa ateratzean erroreak zuzentzeko. Horren bidez, erakundeei jakinarazten zaie zer eskaera (espedientearen babesa eta esparru-kontratua indarrean izan arren) ez diren geratu azken horretara loturik.
Baina eragin positibo gehien izaten ari den neurria da, hain zuzen ere, eskaera horiek aurrerago EKrekin lotzeko aukera ematen duen prozesu informatikoa abian jartzea.
Prozesua 2015eko urrian inplementatu zen eta Aurrekontuen Zuzendariordetzako langileek exekutatu zuten ekitaldiko eskaera zuzenentzat, kontratu zentralizatuei eragiten zieten horientzat hain zuzen, inplanteen kasuan izan ezik. Ez zen esku hartzerik egin zentroetako espediente propioetan esleitutako material-eskaeren kasuan. 2016an hedatu zen erakundeetara, eta hori aldian-aldian exekutatzeko formulak gaitzen ari dira. Beraz, pentsatzekoa da horren aplikazioaren emaitzak adierazgarriagoak izango direla hurrengo urtean.
2015eko ekitaldian, aipatutako SAP transakzioa aplikatzen hasi zen arren, esparru-markoa indarrean zuten material-eskaera hauen zenbatekoak ezin izan dira dagokien espedientearekin lotu:
Koadroak artikulu multzoen banaketa erakusten du. EXPTE zutabeak adierazten du eskaerekin lotu beharreko esparru-kontratuak erakundeen (ZENTROAK) berezko espediente bati loturik zeuden, espediente zentralizatu bati (OSC1), edo espediente zentralizatu bati, non esparru-kontratuak zentroen bidez mekanizatu baitziren (OSC1-CENT).
EK indarrean duten eskaera zuzenen zerrendatik atera da datu hori, 2017ko maiatzaren 10ean. 2.765.240 zifra baxuagoa da 2014ko behin behineko txostenari egindako alegazioetan adierazten denarekin alderatuz (6.035.244 euro), aipatutako informazio-hobekuntzari esker.
Uste dugu 2,7 milioi euroko zenbatekoa kendu beharko litzatekeela erosketa txikiari dagozkion intzidentzietatik.
Azkenik, erosketa txikiko zenbatekoak murriztea zailtzen duten arrazoiak azaldu nahi ditugu jarraian.
1.– Esparru-kontratuaren hasiera hori esleitu ostean. Hainbat pausu jarraitu behar dira: materialen kode berriak irekitzea edo gaur egun erabiltzen direnak aldatzea erreferentzia aldatuz, zentroetako biltegi guztietan parametrizatzea eta Info erregistroan prezioak eguneratzea eta, gainera, inplanteen kasuan, kontsignan dauden stock-ak eguneratu behar dira.
Hori da, adibidez, 4507-Teknikarekin loturiko material eta erreaktibo espezifikoak azpimultzoaren espediente askoren kasua. Laborategi-kudeaketaren esparruko espediente horietan askotan aipatzen da ekipamenduen lagapena. Horrez gain, kontratuak hainbat hilabeteko epea jasotzen du, hori formalizatzen den egunetik hasita,esleipendunak abian jar dezan instalazioa (adibidez, Gipuzkoako laborategi automatizatuan (Core) sei hilabete izan ziren). Gainera, askotan erreaktibo bidezko fakturaziotik determinazio bidezko fakturaziora aldatu behar da. Aldaketaren ondorioz, enpresak denbora behar du horretara moldatzeko, eta bitartean eskaera zuzenak egin behar izaten ditugu, aurreko kontratuak amaitu direlako.
Hurrengo taulan 2015ean esleitutako espedienteak zerrendatzen dira (horietako produktu gehienak 4507 azpimultzoan sailkatzen dira). Horien bidez, erosketa zuzenaren zenbatekoa murriztu nahi da.
2.– Batzuetan, kontratua amaitzen denetik hurrengoa esleitzen den arteko epeak agerian uzten du zenbait artikuluren kasuan ezin dela horien erosketa luzatu.
Hori gertatzen da, noizean behin, artikulu baten erosketari izaera estrategikoa aitortzen zaionean, eta horren izapidetzea atzeratzen denean.
Adibidez, 4105- Jostura mekanikoa azpimultzoko zenbateko ia guztiaren kasuan. Erosketa estrategikotzat jo zen 2015ean, baina horren konplexutasuna zela-eta ezin izan zen esleitu 2016ra arte (G/113/20/1/0667/OSC1/0000/032016). Ondorioz, 2,2 milioiko zenbatekoa erosketa txiki gisa izapidetu da azkenik.
Berdin gertatzen da 4711-12 azpimultzoetako materialekin; KEBen txostenetan 2.491 milioi eurorengatik balioztatzen dira. 2015eko akordioan Bisturi harmonikoen terminalak txostena jaso zen, bi azpimultzo horietan sailkatutako produktuekin. Espediente konplexu horrek bisturi harmoniko-hodi zigilatzaileentzako energia-sorgailuen erosketa edo lagapena jasotzen zuen. 2015ean eta 2016an ez zenez lortu preskripzio-plegu egokirik egitea, 2017an erosketa zentralizatuen zerrendatik ateratzea erabaki da.
Hori da, halaber, TAO txostenaren kasua (aho bidezko antikoagulazio-tratamendua). Espediente horri dagozkion materialak 4.516. azpimultzoan sailkatuta daude, eta KEBen txostenek 921.000 euro baino gutxiagoko erosketa-zenbatekoarengatik balioztatu dituzte.
2013ko urtarrilaren 18an, G/110/20/1/1002/OSC1/0000/052006 espedientearen baitako azken kontratua amaitu zen, WERFEN ESPAÑA SAU eta ROCHE DIAGNOSTICS S.L. enpresekin, luzapenerako aukerarik gabe. Data horretatik aurrera eta G/110/20/1/1111/OSC1/0000/082014 espedientea esleitu arte, hau da, 2015eko ekainaren 5era arte, eskaerak aurreko espedientearen esleipendunei egin zitzaizkien, lagatako koagulometroekiko mendekotasuna baitzegoen. Erosketa zuzenaren zatirik handiena urteko lehen 5 hilabeteetan gertatu zen. Artikulu mota horietan egindako eskaeren zenbatekoa 725.600 eurokoa izan zen (BEZik gabe).
Bestalde, edozein espedienteren izapidetzea oso konplexua eta luzea izaten da, erosketa integratuen kasuan zein zentroaren berezko erosketetan. Hainbat zerbitzu koordinatu behar izaten dira eta, batzuetan, diziplinarteko Batzorde Teknikoak, Kontratuen Legeak ezartzen dituen epeen barruan, gehienetan laburregiak diren arren.
3.– Eskaera eta espedientea modu egokian batera erregistratzea oztopatzen duten arazoak, erosketa txiki gisa erregistratuz, erosketa txikia ez denean. Adierazi dugun bezala, intzidentzia horietako batzuk aurrerago zuzendu daitezke SAP transakzio berriaren bidez, beste batzuk, ordea, ez (2015ean zuzendu gabeko zenbatekoa, aurretik adierazitakoaren arabera, 2,7 milioikoa izan zen). Hauek nabarmentzen dira:
3.1.– Partekatutako esleipenetan, SAPek hornitzaile finkotzat jotzen du esparru-kontratu mekanizatua duen azken hornitzailea, eta gainerako esleipendunei egiten zaizkien eskaera guztiak ez zaizkio esparru-kontratuari lotzen.
3.2.– Eskaeraren eskuzko mekanizazioa da beste arrazoietako bat, ez baitira kontratu-zenbakia eta materialaren posizioa jasotzen. Datu horiek artikuluarekin erlaziona daitezke eskaera modu automatizatuan egiten denean soilik.
3.3.– Eskaeraren guztizko zenbatekoak esparru-kontratuak baimentzen duen zenbatekoaren muga gainditzen du, eta intzidentzia izapidetzeko epean zehar egiten diren eskaerak erosketa txiki gisa erregistratuta geratzen dira, kontratua luzatzeko aldaketa egiteko denborarik eman gabe. Intzidentzia hori nekez aurreikus daiteke batzuetan; izan ere, aipatzen ari garen arazo teknikoen ondorioz, eskaerak aurrerago egokitu behar dira.
4.– Beste kasu batzuetan, modu zentralizatuan esleitutako espediente bat egon arren, zerbitzu-erakundeek ez dute eguneratuta mantentzen espediente horiei lotutako beren esparru-kontratuei gehitu behar zaizkien materialen zerrenda. Esparru-kontratuan ez direnez materialak gehitu, horiek ez dira azaltzen esparru-kontratua indarrean duten eskaera zuzenen zerrendan, eta beraz, ez dira sartu jada aipatu dugun 2,7 milioiko zenbatekoaren barnean, hau da, zuzendu beharreko kontratu txikiari dagokion zenbatekoan. Aurrerago, hainbat esleipendunen esparru-akordioak kudeatzeko prozedura aldatu da. Horrela, dena kudea daiteke SAP bidez sozietate anitzeko esparru-kontratu bakar batean, eta beraz, ez da ohikoa halako errorerik gertatzea.
Hori da AUOren esparru-kontratuaren kasua, bihotzerako gailuei (taupada-markagailuak eta desfibriladoreak) dagokien G/111/20/1/0408/OSC1/0000/022012 espedientea.
Espediente hori 2012ko uztailaren 11n esleitu zitzaien sei enpresari, eta 2015eko ekitaldian enpresa horiei erositako material guztiak barne hartzen dira bertan, bi izan ezik (2237405 eta 2237404 kodeak), 4201001-Taupada-markagailuak familiakoak. Hala ere, aipatutako ekitaldian 51.000 euroko zenbatekoa erregistratuta geratu zen (bi material horiek salbu), esleipendunei AUOn egindako erosketa txiki gisa. Hori dela eta, 4201001 familiako erosketa txikiari 55.000 euroko zenbatekoa kendu behar zaiola ulertzen dugu.
Espediente berari dagokionez, Donostialdeako fiskalizazioan 214.000 euro ageri dira 4201002-desfibriladoreak familiaren baitan. Hala ere, Kontu-hartzailetzarekin adostutako txostena gauzatu ondoren, kontratuari lotu gabeko eskaeren zenbatekoa 148.000 eurokoa da (VII. eranskina). 66.000 euroko diferentzia bi arrazoiren ondorio izan daiteke:
• Donostialdeko datuak hartu ondoren, esparru-kontratuari eskaerak esleitu izana, eta ondorioz, KEBak hartutako datua murriztu izana.
• Txostenaren funtzionamendu okerra, Barrualde-Galdakaoko ESIaren alegazioetan dagoeneko aldarrikatu dena. Alegazio horiek ezagunak zaizkio Aurrekontu-kudeaketaren Zuzendariordetzari, txosten zuzenduaren baliozkotzean parte hartu baitzuen.
Aurreko paragrafoetan azaldutako arrazoiak aintzat hartuta, ulertzen dugu 4201002 Imp.C. Desfribiladoreak familiako erosketa txikiari. 66.000 euro kendu behar zaizkiola.
5.– Esleipenduna ez den hornitzaile bati egindako material-eskaera zuzenei dagokienez, intzidentziaren bat gertatzean egiten dira, esleipendunaren stock-a hausten denean denbora mugatu batez beste hornitzaile bati erosi behar zaio, edo hornitutako materialaren kalitatean arazoak daudenean pazientearen arretan arriskua sor dezakete.
2015 ekitaldian zehar, adibidez, intzidentzia adierazgarri hauek gertatu dira:
– G/112/20/1/1574/OSC1/0000/112014 espedientea Inkontinentzia Produktuak.
Alegazioa
5. sortaren (oihal xurgatzaileak) esleipenduna: DISPOMEDIS SL (2143968 90X60 cm, 2143964 60X40 cm). Kontratuaren indarraldia: 2015/05/08 – 2017/05/07.
Lehen kexek oihalaren xurgatze urriarekin zuten lotura. Aurrerago, esleipena egin eta hilabete gutxira, hainbat kexa egon ziren esleipenduna entrega-epeetan etengabe berandutzen zelako. Beraz, erakundeek eskaera zuzenak egin behar izan zizkieten bestelako hornitzaileei, biltegian stock hausturak saihesteko eta ospitaleetan zein osasun-zentroetan zerbitzuak ematen jarraitu ahal izateko. Gainera, eskaera horiek esleitutako prezioa baino altuagoa zutenez, galera ekonomikoak eragin zizkioten Osakidetzari. Kontratua 2017an amaitzen zela kontuan hartuz, eta baldintza horietan ezin jarrai zitekeela gogoan hartuz, kontratua deuseztatzeko eta kalte-galerak eskatzeko izapideak hasi ziren. (Memoriaren data kontratazioan: 2016ko maiatzaren 12a).
Enpresak uko egiten zion proposatutako kontratu-indargabetzeari, eta ez zetorren bat indargabetze horretan aipatzen diren gertaerekin, bertan jasotzen den kalifikazio juridikoarekin eta administrazioari eragindako ustezko kalte-galeren indemnizaziorako zenbatekoarekin. Gaia Aholku Batzorde Juridikora eraman zen, eta horrek, 2016ko abenduaren 23an, kontratuaren indargabetzea ebatzi zuen.
Bestelako hornitzaileei egindako eskaera zuzenen zenbatekoa 2015-05-08tik 2015-12-31ra arteko epean: 106.734 euro (BEZa barne) eta 88.411 euro (BEZik gabe).
– G/110/20/1/1379/OSC1/0000/112014 espedientea Binilo sintetikozko eskularruak eta Babes erradiologikorako eskularruak.
Alegazioa
Binilo sintetikozko eskularruaren esleipenduna: BARNA IMPORT SL. Kontratuaren indarraldia: 2015-04-05 – 2016-04-06.
Osakidetzarentzako produktu berri hau hautsik gabeko nitrilozko eskularrua ordezkatzeko helburuarekin sartu zen azken horrek zituen erabilera gehienetan. Binilo normalezko eskularrua baino garestiagoa zen, baina nitrilozkoa baino % 45 merkeagoa.
Kontratua hasi zen egunean, hornikuntzan arazoak zituela jakinarazi zuen enpresak, eta egun gutxi barru eskaerei erantzungo ziela. Maiatzaren 11n, esleipena egin eta hilabete beranduago, 4600071928 EK askatzen da, eta zentroek eskaerak egin ditzakete.
Binilo sintetikozko eskularruen kontsumoa hedatu ahala, kexak heltzen hasi ziren Erakunde Nagusiko Prebentzio Zerbitzura. Kexen larritasunaren ondorioz, bilera bat egin zen BARNA IMPORT SL enpresarekin. Intzidentziak aztertu ostean, enpresak onartu egin zuen eskularruak erabiltzeko aholkuak ez zirela balizkoak anatomia patologikoaren zerbitzuan erabiltzen diren produktu kimiko guztientzako.
Binilo sintetikoaren erosketak erakunde txikietan mantentzea adosten zen, eta erakunde handietan, nitrilozko eskularruak berriz ere erostea, zerbitzu guztientzat. Egoera hori dela eta, nitrilozko eskularruen erabilera areagotu zen, eta beraz, kontratua handitu behar izan zen. Horiek izapidetzen ari ziren bitartean, EK kanpoko eskaerak egin ziren.
Zenbatekoak 1.051.653 euroko zifran jasotzen dira (OSC1), III atalean.
– G/110/20/1/0723/OSC1/0000/042014 Espedientea Gernu-poltsak.
Alegazioa
4. sortaren (Pasteur ganberadun gernu-poltsa) esleipenduna: COVIDIEN SPAIN SL Kontratuaren indarraldia: 2014-09-04 – 2016-09-03.
Bilbo-Basurtuko ESItik, E.E.–Gurutzetako ESItik eta AUOtik intzidentziak heldu dira, eta Pasteur ganberarekin dauden arazoak deskribatzen dira horietan.
Bestelako hornitzaileei 2015ean zehar egindako eskaera zuzenen zenbatekoa: 5.775 euro (BEZa barne) eta 5.250 euro (BEZik gabe).
6.– Kontratuen indarraldian, halaber, honako hauek ere gertatzen dira: enpresek bat egiten dute, kontratuak lagatzen dituzte, izaera juridikoa aldatzen dute, etab. Horrek berekin dakar SAP – EGINBIDE sistemetan aldaketak egin behar izatea, eta, horregatik egiten dira eskaera batzuk kontratutik kanpo.
G/110/20/1/0303/OSC1/0000/012013 espedientearen kasua da hori (puntzio-lantzetak eta odoleko glukosa zehazteko zerrenda erreaktiboak).
2015eko abenduaren 7an abian jartzen da ROCHE DIABETES CARE SPAIN SL legezko entitate berria, diabetesa zaintzeko produktu-sorta merkaturatzen hasten dena. Beraz, ROCHE DIAGNOSTICS SL hasierako esleipendunaren kontratua esleitzen zaio entitate berriari. Enpresak Osakidetzari jakinarazten dionez, ROCHE DIAGNOSTICS enpresari eskaerak egiteko azken eguna 2015eko abenduaren 3a da. Hala ere, kontratuaren segida 2016ko otsailaren 12an formalizatzen da. Hori dela eta, epe horretan eskaera zuzenak egiten dira.
Bi zerrendak, 2108192 eta 2108216 kodeak, 4516 Zerrenda erreaktiboak azpitalde homogeneoaren barnean sartu dira.
ROCHE DIABETES CARE SPAIN SL enpresari egindako eskaera zuzenen zenbatekoa 15/12/07tik 15/12/31ra arteko epean: 49.824 euro (BEZa barne) eta 45.295 euro (BEZik gabe). Ulertzen dugunez, BEZik gabeko zenbateko hori azpitalde horren erosketa txikitik kendu beharko litzateke.
– Era berean, 18 zerbitzu-erakundetan kontratu txiki gisa izapidetutako 3,1 milioi euroko inbertsioen erosketa aztertu da. Aztertutako ibilgetuen kontuetan erregistratutako alten % 6,8 osatzen dute gutxi gorabehera.
– Egindako lanetik ondorioztatzen da kontratuaren objektua zatikatu dela, eta kontratu txikien % 10ak lehiaren printzipioa alde batera utzi duela. Kontratuok zerbitzu-erakundeen 4 zentrori dagozkie eta 304.566 euroko zenbatekoa dute. Horietako % 32 «Erabilera klinikoko eraikinak» kontuan gertatu da.
Alegazioa
Ohartarazpen horri dagokionez, aurreko ekitaldietako alegazioak berresten ditugu, eta erosteko beharra modu arrazoituan planifikatzeko zailtasuna/ezintasuna adierazten dugu. Era berean, Aholku Batzordeak ezarritako irizpidera jotzen dugu. Hala zehazten du horrek: «komenigarritzat jotzen du kontratuaren doktrina-kontzeptua, instituzio juridiko gisa, gogoan izatea, baita horren funtsezko elementuak ere: subjektua, objektua eta kausa. Doktrina-eraikuntza horretatik abiatuz, hau izango da aterako dugun lehen ondorioa: aipatutako hiru elementuak bat datozenean kontratu bakar bat egongo da; hau da, behar bati erantzuteko burutu behar den prestazioa subjektu bakar batekin kontratatzen denean, objektu bakar bat burutzeko, eta kausa bakar batek eraginda. Bestela, kontratu desberdinak formalizatu beharko dira, eman beharreko prestazioa ongi burutzeko unean hiru elementuetako bat aldatu behar bada, beste biek bat egin arren».
III.2.– Osatek S.A.
III.2.1.– Pertsonal-gastuak.
Ordainketak
– Produktibitate-osagarriaren kontzeptua 2015ean 3,1 milioi euroko gastua izan dela, hau da, soldaten eta ordainsarien zenbatekoaren % 32. Erradiologiako langileentzat 1.599 baino gehiagoko miaketa informatuengatik jasotzen da, haien oinarrizko soldatan jasotakoa izango zena. 2015ean egindako jardueraren datuetatik ondorioztatzen da miaketen batezbestekoa 2.979 izan dela erradiologo bakoitzeko. Gainera, Lurraldeko erradiologo buru baten miaketa informatuen produktibitate-osagarriaren zenbatekoa erradiologo batena baino % 26,8 handiagoa da, justifikatutako arrazoirik gabe.
Erradiologia-taldeko lan-txandaren gainerakoek (laguntzaileak, teknikariak, idazkariak) txandako 10etik gora egindako miaketengatik jasotzen dute produktibitate-osagarria; 2015ean batezbestekoa 18 izan da.
Duela urte batzuetatik miaketen batezbestekoa nabarmen handitu da, neurri batean erabilitako ekipoen prestazio eta eraginkortasun handiagoak direla eta; horregatik, aurretik aipatutako zenbakiak eguneratu eta produktibitateagatiko pizgarriaren kalkulua benetako batez besteko zenbakietara egokitu beharra dago.
Alegazioa
Produktibitate-osagarriari dagokionez
Kategoria bakoitzari dagozkion zenbatekoak hitzarmenean eta erradiologoen kategorietan zehaztu daude, horietako bakoitzak sinatutako eranskinetan. Ordainsari finkoaren eta aldakorraren arteko banaketaren ehunekoa (% 32) urteroko ehunekoaren antzekoa da, datuetan ikus daitekeenez:
Miaketen batez bestekoari dagokionez
Ondorengo koadroan ikus daitekeenez, azken sei urteetan, miaketaren batez bestekoaren igoera ez da miaketa batera ere heltzen. Miaketen batez bestekoaren igoera esanguratsurik gertatu ez den arren, EM miaketen eskaera kopuruak gora egin du.
Hauexek dira datuak:
Hala ere, miaketa kopuruaren eta urteko txanda kopuruaren igoera esanguratsua da, eta horrek, noski, ordainsaria areagotzen du, oinarrizko soldataren zein soldata aldakorraren kasuan.
– Halaber, urteko ekoizpenaren osagarriaren kontzeptuan, ordainsari aldakor gisa, erradiologoentzat izan ezik, oinarrizko soldataren % 2a ordaintzen da; hau da, ordainsari finkoa indarreko ordainsari-tauletan ezarritakoa baino handiagoa da.
Osatek enpresako langileek jasotzen duten «Antzinatasuna» kontzeptua betetzen den seihilekoaren lehen egunetik sortzen da; ez da horrela, ordea, EAEko eta Osakidetzako administrazio orokorrean eta erakundeetan, bete ondoko hilaren lehen egunetik baita. Gainera, urteko zenbatekoa Osakidetzaren soldata-tauletan ezarritakoa baino % 44-55 handiagoa da, kategoria profesionalaren arabera, hori haren erreferentzia izan behar bazen ere.
Gainera, kontzeptu batzuek ezarritakoak gainditzen dituzte edo ez daude Osakidetzan, hala nola absentismorik ezaren plusa, ospitaleko unitateen osagarria eta gaueko lanaldiagatiko osagarriaren ordutegia. Gomendagarria izango litzakete, ahal den neurrian, nomina-kontzeptuak eta, oro har, indarrean den hitzarmenaren baldintzak homogeneizatzea.
Alegazioa
Ordainsari-osagarrien erreferentziei dagokienez (antzinatasuna, gaueko lanaldiagatiko osagarriaren ordutegia, absentismoaren plusa, urteko ekoizpena, ospitaleko unitateak), osagarriok enpresaren hitzarmen kolektiboan zehazten dira, langileen ordezkarien eta enpresen arteko negoziazio askearen emaitza gisa. Hitzarmenak ez du loturarik ordezkari sindikalek eta Osakidetzak Baldintzen Akordioa sinatzeko egin duten negoziazioarekin.
Gaueko lanaldiagatiko osagarriaren ordutegia Osakidetzako Lan-baldintzen Akordioaren 108. artikuluan zehazten da.
Ospitaleko unitateen osagarriari dagokionez, Lan-baldintzen Akordioaren 103. artikuluan jasotzen den Osakidetzako ospitaleratze-osagarriaren antzekoa da.
– Zeregin-pilaketagatik aztertutako aldi baterako kontratazioak (3 erradiologo, 2 teknikari manipulatzaile, idazkari bat eta administrazioko ofizial bat) sozietatean jasotako curriculumak baloratuta bakarrik egin dira. Era horretako kontratazioetan lan-poltsa bat eratu beharko litzateke aplikagarri zaizkion printzipioak errespetatzearren.
Horrez gain, 2015eko abenduaren 31n, ekoizpena dela-eta denboran luzatutako aldi baterako kontratuak ere badaude, eta horiek hasierako kontratu mota indargabetzen dute. Gainera, aldi baterako kontratuen kateaketak harreman mugagabe ez-finko bat bilaka daiteke, harik eta lanpostua erregelamenduz betetzen den arte, sozietatearen egiturazko plantillan egun halakorik ez baitago.
Alegazioa
Pertsona hauen kontratazioa ezohikoa izan zen, lan-poltsan langilerik geratzen ez zelako eta arreta-eskariari erantzun behar zitzaiolako.
Aldi baterako kontratazio hauek, kontratu lotura mugagabe eta ez-finko bilaka daitezkeenak, 2008. urteaz geroztik enpresak plantilla handitzeko baimenik ez ematearen ondorio dira, arreta-jardueraren igo arren eta pertsonalik gabeko instalazio berrien ireki arren.
III.2.2.– Kontratazioa.
– Osasun-materialaren hornikuntzen 3 erosketatan eta laguntza teknikoaren, komunikazioen 2 zerbitzutan (81.893 euro eta 51.932 euroren truke, hurrenez hurren) kontratu txiki modura izapidetu dira, kontratu-xedearen zatikapena hauteman da (SPKLTBren 86.2 artikulua).
Alegazioa
Hornikuntzen erosketari dagokionez:
1.– Diagnostiko-estazioen hornikuntza: 25.563 euro.
2015eko martxoan, Zumarragarako unitaterako bi estazio erosi ziren 17.498 euroko zenbatekoaren truke. Kontratu txiki gisa izapidetu zen, ez baitzuen gainditzen erosketa txikien kasuan Osateken Kontrataziorako Barne Jarraibideek zehazten duten zenbatekoa.
Aurrerago, 2015eko abenduan, Donostiako unitaterako estazio bat erosi behar izan zen, premiazko behar gisa, 8.065 euroko zenbatekoarekin. Erosketa hori kontratu txiki gisa izapidetu zen, ez baitzuen gainditzen erosketa txikien kasuan Osateken Kontrataziorako Barne Jarraibideek zehazten duten zenbatekoa.
Bi erosketen batuketak erosketa txikien kasuan Osateken Kontrataziorako Barne Jarraibideek zehazten duten zenbatekoa gainditzen duen arren, ezin dira kontratu bakartzat jo, bi kontratazio desberdin baitira, denborari eta xedeari dagokienez, eta lehen kontratazioa egin zenean, martxoan, ezin baitzen jakin abenduan zer behar sortuko zen.
2.– Infusio-hodien hornikuntza: 23.634 euro.
3.– Amantalen hornikuntza: 32.696 euro.
Bi hornikuntzak Osakidetzako hitzarmenaren bidez erostea aurreikusita zegoen arren, horiei zegozkien espedienteak berandutu egin ziren, eta Osatekek ordaindutako zenbatekoak kontratazio zuzeneko maximoak gainditu zituzten.
Espedienteak esleitu ostean, Osatekek ordaindutako zenbatekoak oso txikiak dira.
Zerbitzuen erosketari dagokionez:
1.– Laguntza informatikorako zerbitzua: 29.144 euro.
2015ean zehar erosketa txiki gisa izapidetutako zenbatekoa 19.918,44 eurokoa izan zen, Kontrataziorako Barne Jarraibideek kontratu mota horien kasuan zehazten duten mugaren barnean.
2015eko azaroan G/203/10/1/0005/O701/0000/112015 prozedura negoziatua izapidetu zen, eta horren kargura 9.225,60 euroko zerbitzuak erosi ziren.
Bi erosketen batuketak erosketa txikien kasuan Osateken Kontrataziorako Barne Jarraibideek zehazten duten zenbatekoa gainditzen duen arren, ezin dira kontratu bakartzat jo, bi kontratazio desberdin baitira, bata erosketa txiki gisa eta bestea espediente bateko kargu gisa.
2.– Telefono bidezko komunikazioen eta datuen zerbitzua: 22.788 euro.
Zerbitzu hau 2007an kontratatu zen, Osateken egitura Galdakaotik Bizkaia Plazara lekualdatu zenean. Bi kokalekuen arteko datuen konexioarekin du lotura.
– Milioi bat euroren truke Barrualde-Galdakaoko Unitaterako esleitutako Erresonantzia Magnetikoko ekipo baten hornikuntza-espedientean, balio-epaien araberako irizpideen balorazio-txostenak ez ditu justifikatzen ekipoaren osagai ezberdinei esleitutako puntuazioak, eta parte hartutako lizitatzaileei esleipena jakinaraztean ere ez zuten adierazi gainerako lizitatzailenen aldean hautatutako proposamenak zer ezaugarri eta abantaila zituen, errekurtsoa aurkezteko aukera bermatzeko beharrezkoa bazen ere (SPKLTBren 151.4 artikulua.
Alegazioa
Txosten teknikoan zehazten dira ezaugarri teknikoen arabera esleitutako puntuazioak eta lizitatzaile bakoitzak eskaintzen dituen hobekuntzak. Horietako bakoitza banatuta ageri da, ikuspegi teknikoaren arabera, puntuazioak justifikatzeko.
Esleipenduna ez den enpresari esleipenaren berri emateko jakinarazpenean, ez dira arrazoitzen hautatutako proposamenaren ezaugarriak eta abantailak; izan ere, Txosten Tekniko xehatua eman zitzaien lehenago.
III.2.3.– Bestelakoak.
– Abenduaren 3ko 31/2014 Legeak (merkataritzako eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzeko uztailaren 5eko 15/2010 Legearen 3. xedapen gehigarria aldatzen du) eta ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzko Legeak (uztailaren 26ko 11/2013) eskatutako informazioari dagokionez, hornitzaileei 8,6 milioi euro ordaintzeko epeak, 2015 ean, 11 egun gainditu ditu, batez beste, 30 eguneko legezko epea. 2015eko abenduaren 31n ordaintzeke zegoen 3,6 milioi euroko zenbatekoari dagokionez, ez da gainditu lehen aipatutako legezko epea.
Alegazioa
Osateken ordaintzeko epea 60 egunekoa da, ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzko Legeak (uztailaren 26ko 11/2013) 33.Bat artikuluaren 3. puntuan ezartzen duenaren arabera (merkataritza-eragiketetan berankortasunari aurre egiteko neurriak ezartzen dituen abenduaren 29ko 3/2004 Legearen aldaketa):
3.– Aurreko paragrafoetan adierazitako ordaintzeko epeak luzatu egin ahal izango dira aldeen hitzarmen bidez; dena den, ezin izango dute 60 egun naturaletik gorako eperik hitzartu.
Beraz, 30 egun igaro osteko 11 eguneko batez bestekoak ez du gainditzen hornitzaileei ordaintzeko legezko epea.