EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2017177

IRAGARKIA, Smash Junior, S. Coop. sozietatea desegin eta likidatzeari buruzkoa.

Organo emailea: SMASH JUNIOR, S. COOP.
Xedapenaren data: 2017-06-13
Hurrenkenaren zenbakia: 201704494
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
2017ko ekainaren 13ko 17:00etan, Smash Junior, S. Coop. sozietateak ezohiko batzar orokorra egin zuen enpresaren egoitzan (Ibarra Zelaia kalea, 2, Oñati). Bazkide guztiak izan ziren bertan, eta besteak beste, honako erabakiak hartu zituzten aho batez:
ERABAKIAK
«Smash Junior Sozietate Kooperatiboa desegitea».
«Kooperatibako administratzaileak kargutik kendu eta honako hauek kooperatibaren likidatzaile izendatzea: Nerea Eizaguirre Alberdi andrea, Ander Arizaleta Roa jauna eta Irati Sancho Monzón andrea, sozietatearen estatutuetako 51. artikuluak eta Euskadiko Kooperatiben ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 90. artikuluak xedatutakoarekin bat etorriz».
«Likidazioan dagoen Smash Junior, S. Coop. sozietatearen ondare-egoeraren azken balantzea aho batez onartzea».
«Sozietatearen ondarea banatzeko proiektua onartzea. Proiektu hori Euskadiko Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 94. artikuluan xedatutakoaren arabera prestatu zen».
«Ezohiko batzar orokor horretan hartutako erabakiak jendaurrean jartzeko beharrezko diren izapide guztiak egitea, derrigorrez egin behar baita hori Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu ahal izateko».
Batzar horretan egon ziren bazkide guztiek onartu zuten batzarraren akta, eta likidatzaileek izenpetu zuten batzarra amaitzean. Likidatzaileek eta izenpetzeko izendatutako bazkideek egun horretako 19:00etan izenpetu zuten akta hori.
Jakinarazten da erabaki horien agiriak interesdunen eskura daudela kooperatibaren helbide sozialean, Euskadiko Kooperatiben 4/1993 Legearen 95.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Oñati, 2017ko ekainaren 13a.
Likidatzaileak.
NEREA EIZAGUIRRE ALBERDI.
ANDER ARIZALETA ROA.
IRATI SANCHO MONZÓN.