EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2017177

AGINDUA, 2017ko irailaren 5ekoa, Lan eta Justiziako sailburuarena, zeinaren bidez organo honetako zenbait kide kargutik kendu eta beste batzuk izendatzen baitira: ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoa.

Organo emailea: LAN ETA JUSTIZIA SAILA
Xedapenaren data: 2017-09-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201704482
Maila: Agindua
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 2014ko urtarrilaren 17ko zenbakian honako hau eman zen argitara: ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoa sortu eta arautzeko 471/2013 Dekretua, abenduaren 30ekoa.
Organo hori sortzeko arauaren 2. artikuluan xedatzen denarekin bat etorriaz, hiru parte dituen kide anitzeko organo gisa osatzen da, eta bertan honako hauek hartuko dute parte: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, eta EAEn ordezkaritza handiena duten sindikatuak eta enpresa-erakundeak. Lan Harremanen Kontseiluan izango du egoitza, eta erabateko independentziaz eta autonomia funtzionalaz burutuko ditu bere eginkizunak.
Organo horren osaera abenduaren 30eko 471/2013 Dekretuaren 4. artikuluan dago ezarrita. Horrela, manu horren 1. puntuaren b) letran adierazten denez, lan-arloan eskuduna den Eusko Jaurlaritzako saileko sailburuak izendatuko ditu Administrazioa ordezkatuko duten bokalak.
4.5 artikuluak zehazten duenez, bokalen izendapenak 4 urteko iraupena izango du, eta izendapenak horrelakoxe epeetarako berritzeko aukera izango da. Aurreikusten denez, bokalen batek kargua epea bukatu baino lehen uzten badu, erakundeek edo instituzioek –hasierako izendapenaren indarraldia amaitu arte geratzen den denboran– eurak ordezkatzeko beste bokal bat izendatzea proposa dezakete.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2014ko otsailaren 19ko Aginduaren bidez (2014ko ekainaren 27ko EHAA, 121. zk.), organo honetako kideak izendatu ziren: ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoa.
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2016ko urtarrilaren 19ko Aginduaren bidez (2016ko otsailaren 4ko EHAA, 23. zk.), kargutik kendu ziren bi kide, eta beste bi izendatu, Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoan – ORPRICCE.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuak Lan eta Justizia Saila sortu du, eta lan-harremanen arloko lan-legeria betearazteko eskumena esleitu dio.
Hori onartu ostean, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko eta Lan eta Justizia Saileko zenbait zuzendaritza eta sailburuordetzatako titularrak kargutik kendu eta beste batzuk izendatu dira.
Beste alde batetik, Lan Harremanen Kontseiluak jakinarazi duenez, CONFEBASK enpresaburuen elkarteak eta ELA sindikatuak proposamen bana egin dute, eurak ordezkatzeko izendatutako bokalak ordezteko.
Hori guztia dela eta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoko kide hauek kargutik kentzea:
José Andrés Blasco Altuna jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko bokal titularra.
Jose Javier Losantos Omar jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko bokal titularra.
Izaskun Urien Azpitarte andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko bokal titularra.
Jesús Alfredo Ispizua Zuazua jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko bokal titularra.
Ricardo Mínguez Muñoz jauna, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko ordezko bokala.
Begoña Lasa Ibarreche andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko ordezko bokala.
Ioseba Villarreal Olaizola jauna, Euskal Langileen Alkartasuna (ELA) sindikatua ordezkatzeko bokal titularra.
Enrique González Sal jauna, Euskal Enpresarien Konfederakuntza (CONFEBASK) erakundea ordezkatzeko ordezko bokala.
Bigarrena.– ORPRICCE – Estatutuaren araberako Hitzarmen Kolektiboak ez Aplikatzeko Prozedurak Ebazteko Organoko kide hauek izendatzea:
Jon Azkue Manterola jauna, Laneko eta Gizarte Segurantzako sailburuordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko bokal titularra.
Elena Pérez Barredo andrea, Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendaria, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko bokal titularra.
Alberto Alonso Martín jauna, OSALANeko zuzendari nagusia, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko bokal titularra.
Jokin Díaz Arsuaga jauna, Gizarte Ekonomiaren zuzendaria, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko bokal titularra.
Iciar González Carrasco andrea, Euskal Autonomia Erkidegoko Lan Ikuskaritzako zuzendariordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko ordezko bokala.
José Antonio Carnero Fernández jauna, Bizkaiko Lan Ikuskaritzako burua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatzeko ordezko bokala.
Pello Igeregi Santamaría jauna, Euskal Langileen Alkartasuna (ELA) sindikatua ordezkatzeko bokal titularra.
Gonzalo Pérez Gonzalo jauna, Euskal Enpresarien Konfederakuntza (CONFEBASK) erakundea ordezkatzeko ordezko bokala.
Hirugarrena.– Ematen denetik aurrera sortuko ditu ondorioak agindu honek, baina horrek ez du eragotziko Lan Harremanen Kontseiluko lehendakariari eta pertsona interesdunei jakinarazpena egitea.
Laugarrena.– Jende orok jakin dezan, argitara bedi Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 5a.
Lan eta Justiziako sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.