EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2017177

EBAZPENA, 2017ko irailaren 5ekoa, Lurralde Plangintzaren sailburuordearena, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko ekainaren 7ko Aginduan aurreikusitako diru-laguntzen emakida argitara ematen duena. Agindu horren bidez ezarri ziren Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako diru-laguntzen oinarri arautzaileak, eta deialdia ere egin zen, informazio geografikoa hobe dezaten eta udal mapak egin eta zabal ditzaten.

Gaiak: LAGUNTZAK
Xedapenaren data: 2017-09-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201704480
Maila: Ebazpena
2017ko ekainaren 26an, Ingurumen, Lurralde Politika eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko ekainaren 7ko Agindua eman zen argitara (EHAA, 120. zk.), eta bertan Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezarri ziren eta deialdia egin zen, informazio geografikoa hobetu, eta udal mapak egin eta, ondoren, zabal ditzaten.
Eskabideak aurkezteko epea 2017ko uztailaren 26an amaitu zen, aipatutako aginduaren 7.1 artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrela izanik, 28 eskaera egin dira, baina horietako batean atzera egin du eskatzaile batek. Geratzen diren gainerako 27 eskabideak hauek dira:
1.– Andoaingo Udala.
2.– Lazkaoko Udala.
3.– Gautegiz Arteagako Udala.
4.– Adunako Udala.
5.– Bermeoko Udala.
6.– Alegiako Udala.
7.– Zallako Udala.
8.– Getxoko Udala.
9.– Basauriko Udala.
10.– Elena Gibello Urretavizcaya.
11.– Bastidako Udala.
12.– Dimako Udala.
13.– Mutiloako Udala.
14.– Berriatuko Udala.
15.– Aretxabaletako Udala.
16.– Juan Francisco Eiguren Cortazar.
17.– Gaubeako Udala.
18.– Areatzako Udala.
19.– Bakioko Udala.
20.– Ondarroako udala.
21.– María Teresa Camarero Sánchez.
22.– Zeberioko Udala.
23.– Anoetako Udala.
24.– Karrantza Haraneko Udala.
25.– Aramako Udala.
26.– Eako Udala.
27.– Navaridasko Udala.
Diru-laguntza hauek arautzen dituen 2017ko ekainaren 7ko Aginduaren 10.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, irailaren 5ean, kudeaketa-organo bat sortu zen jasotako eskabideak aztertu eta egiaztatzeko; horren ostean, ebazpen-proposamena igorri zion gaia zegokion sailburuordetzari, eta bertan dago jasota, l. eranskinean, zer diru-laguntza diren emateko, udal onuradunak aipatuta eta bakoitzaren biztanleria-datua emanda (Eustat 2016), eta mapa paperean inprimatzea erabaki duten ala ez, diru-laguntzaren zenbatekoarekin batera. Halaber, aipatutako proposamenean, II. eranskinean, jasota dago zer eskabide diren ukatzeko, zergatik ukatzen diren adierazita.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko ekainaren 7ko Aginduaren 11. artikuluan xedatutakoarekin bat (agindu horren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko udalentzako diru-laguntzen oinarri arautzaileak ezarri ziren eta deialdia egin zen, informazio geografikoa hobetu, eta udal mapak egin eta, ondoren, zabal ditzaten), eta horretarako eratutako kudeaketa-organoak helarazitako proposamena ikusita, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Diru-laguntzak ematea ebazpen honen I. eranskinean zerrendatutako udal onuradunei, informazio geografikoa hobetu, eta udal mapak egin eta, ondoren, zabal ditzaten; zerrendan, horiekin batera adierazita daude biztanleria-datuak (Eustat 2016), paperezko inprimaketa aukeratu duten ala ez, eta zenbateko diru-laguntza den.
Bigarrena.– II. eranskinean adierazitako eskabideak ukatzea, ukatzeko arrazoiak adierazita.
Hirugarrena.– Diruz lagunduko diren lanak hasteko eta, hala bada, kontratatzeko eta egiteko gehieneko epeak 2017ko ekainaren 7ko Aginduaren 12. artikuluan ezarritakoak dira.
Laugarrena.– Diru-laguntzaren ordainketa agindu horren 13. artikuluan ezarritako epe eta baldintzen arabera egingo da.
Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, eskatzaile guztiei jakinarazteko, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuaren 2017ko ekainaren 7ko Aginduaren 11. artikuluan xedatuarekin bat, eta, era berean, diru-laguntzak emateko prozedura orok bete behar duen publikotasun-printzipioa betetzeko.
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 5a.
Lurralde Plangintzaren sailburuordea,
MARIA ARANZAZU LETURIONDO ARANZAMENDI.