EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-15 Aldizkari honetan argitaratua: 2017177

AGINDUA, 2017ko irailaren 6koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, 2017ko «Joxe Mari Korta» sarietarako epaimahaia izendatzeko dena.

Xedapenaren data: 2017-09-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201704478
Maila: Agindua
Kontuan harturik zer dioen «Joxe Mari Korta» sariak arautzen dituen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2009ko uztailaren 29ko Aginduaren 7. artikuluak (2009ko abuztuaren 10eko EHAA, 151. zk.) –agindu hori 2011ko apirilaren 20ko Aginduaren bidez aldatuta–, eta ikusirik zer dioen Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuaren 2017ko uztailaren 27ko Ebazpenak, zeinaren bidez 2017ko ekitaldiko deialdia jendaurrean jarri baitzen, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Epaimahaia izendatzea, honako kide hauek izango dituena:
Mahaiburua:
María Aranzazu Tapia Otaegi, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua.
Ordezko mahaiburua:
Estibaliz Hernaez Laviña, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea.
Mahaikideak:
Sailaren ordezkaritzan:
1.– Javier Zarraonandia Zuloaga, Industriako sailburuordea.
2.– María Ainhoa Ondarzabal Izagirre, Nazioartekotzeko zuzendaria.
3.– Alejandro López Cárcamo, Industria Garatzeko zuzendaria.
4.– Juan Antonio Basterra Aldea, Nazioartekotzeko eta Europako Programetako aholkularia.
Confebasken ordezkaritzan:
1.– Eduardo Aréchaga Cilleruelo, Confebaskeko zuzendari nagusia.
2.– Iñaki Garcinuño Zabala, Cebekeko lehendakaria.
3.– Juan Antonio Sanchez Corchero, SEAko lehendakariordea.
4.– Jose Miguel Ayerza Mendiburu, Adegiko idazkari nagusia.
Joxe Mari Kortaren Bidetik Fundazioaren ordezkaritzan:
Andoitz Korta Zearreta.
Idazkaria: Larraitz Gezala Oyarbide, Kabineteko eta Komunikazioko zuzendaria.
Baten bat ezin badu, beste norbaiti berariaz eman diezaioke eskuordetza.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, urriaren 1eko 40/2015 Legearen 24. artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan eta jende guztia jakinaren gainean egon dadin.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 6a.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.