EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-13 Aldizkari honetan argitaratua: 2017175

EBAZPENA, 2017ko irailaren 6koa, Lanbide -Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita desabantaila-egoeran dauden taldeetako kideei zuzendutako enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak garatzeko laguntzen deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen entitate onuradunen zerrenda. Deialdia Lanbide -Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak onartu zuen 2014ko irailaren 29an egindako bileran.

Gaiak: LAGUNTZAK
Xedapenaren data: 2017-09-06
Hurrenkenaren zenbakia: 201704430
Maila: Ebazpena
Lanbide -Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko irailaren 29an egindako bileran onartu zuen, Lanbide -Euskal Enplegu Zerbitzuarekiko lankidetzan, desabantaila-egoeran dauden taldeetako kideei zuzendutako enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak garatzeko diru-laguntzak emateko deialdia (zuzendari nagusiaren 2014ko urriaren 7ko Ebazpenaren bidez, 2014ko urriaren 8ko EHAAn argitaratua, 191. zk.). Diru-laguntza publikoak ematean jarraitu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, laguntza horiek emateko deialdiaren 8.9 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduraren ebazpena Lanbide ren web-orrian argitaratzeaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da deialdi horren bidez emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak adieraziz.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Lanbide -Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak 2014ko urriaren 23an egindako bileran onartu zuen desabantaila-egoeran dauden taldeetako kideei zuzendutako enplegurako orientazio-ekintza eta -zerbitzuak garatzeko laguntzak emateko deialdiaren babesean emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea (zuzendari nagusiaren 2014ko urriaren 7ko Ebazpenaren bidez, 2014ko urriaren 8ko EHAAn argitaratua, 191. zk.), non erakunde onuradun bakoitzari emandako diru-laguntzaren zenbatekoa adierazten baita (ikusi I. eranskina).
Zenbateko horiek EGIFaren baterako finantzaketarako aurkeztuko dira (% 50), EAEko EGIF 2007-2013 programa operatiboaren kargura, programa operatiboaren esparruan aukeratzen diren jarduerei dagokien zatian.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 6a.
Lanbide -Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.