EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-12 Aldizkari honetan argitaratua: 2017174

IRAGARKIA, Zegamako Udalaren 2017rako Lan Eskaintza Publikoari buruzkoa.

Organo emailea: ZEGAMAKO UDALA
Xedapenaren data: 2017-07-18
Hurrenkenaren zenbakia: 201704407
Maila: Iragarpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)
Zegamako Udal Batzarrak, 2017 maiatzaren 22an buruturiko saioan, erabaki hau hartu zuen:
Lehenengoa.– Zegamako Udalaren 2017rako Lan Eskaintza Publikoa onartzea.
Bigarrena.– Aipatutako Lan Eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta horren laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 24. artikuluan –azaroaren 7ko 16/1997 Legeak emandako idazkerarekin– xedatutakoa betez.
2017RAKO LAN ESKAINTZA PUBLIKOA. KARRERAKO FUNTZIONARIOA
– Izena: Baliabide publikoen, pertsonalaren eta kontuen administraria.
– Dotazioa: 1.
– Izaera: Funtzionarioa.
– Taldea: C1.
– Eskala: Administrazio Orokorra.
– Azpieskala: Administraria.
– Titulazioa: Batxillergoa, Lanbide Heziketako teknikaria edo indarrean dagoen araudiaren arabera horien baliokide diren titulazioak.
– Hizkuntza eskakizuna: 3., 2017-05-09ko derrigortasun-datarekin.
– Maila: DO 18.
– Dedikazioa: osoa.
Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzo-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatzi-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erabakia hartu duen organoaren aurrean, hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Zegama, 2017ko uztailaren 18a.
Alkatea,
JOSEBA IZAGIRRE AROZENA.