EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2017173

AGINDUA, 2017ko irailaren 4koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzen baitira «Iratzar Fundazioa»ren estatutuen 1.3 artikuluan (helbidea) eta 16.1 artikuluan (Patronatuko karguak) egin diren aldaketak.

Xedapenaren data: 2017-09-04
Hurrenkenaren zenbakia: 201704391
Maila: Agindua
Ikusi eta aztertu da Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2017ko uztailaren 4an, eskabide bat sartu zen Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean, «Iratzar Fundazioa»ren estatutuen 1.3 artikuluan (helbidea) eta 16.1 artikuluan (Patronatuko karguak) eginiko aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko. Fundazioaren Patronatuak erabaki zuen aldaketa horiek egitea 2017ko otsailaren 17an eta apirilaren 26an, hurrenez hurren. Espedientean jasotako dokumentazioa erantsi zitzaion eskabide-idazkiari.
Bigarrena.– Aldatutako artikuluak hauei buruzkoak dira: batetik, fundazioaren egoitza soziala lekualdatzea (Donostiako udal-mugartearen barruan –Gipuzkoa–), orain arteko helbidetik (Zuatzu Teknologia Parkea, Ulia eraikina, 1. solairua, 6. departamentua) helbide berrira (Zuatzu Enpresa Parkea, Easo eraikina, 4. zenbakia behea); bestetik, fundazioaren patronatuaren lehendakariaren izendapena, zeina patronatuko kidea izango baita eta patronatuaren baitan hartutako erabakiaren bidez izendatuko baita.
Ondorioz, estatutuetan egin diren aldaketa horien bidez, fundazioaren egoitza aldatzen da, bai eta fundazioaren lehendakaria izendatzeko prozedura ere.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak eman behar du, agindu bidez, estatutuak aldatzeko espediente honi buruzko ebazpena; honako arau hauetan xedatutakoarekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzari buruzko Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 6.1.m) artikulua; eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 11ko 71/2017 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Bigarrena.– Funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio espediente honi, eta, bereziki, xedapen hauetan eskatutakoak: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 37. eta 51.2 artikuluetan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuko 33.1 artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 44. artikulua. Bestalde, estatutuen aldaketa bat dator aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan xedatutakoarekin.
Aipatutako manuak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak ikusita, hauxe
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea Donostiako (Gipuzkoa) «Iratzar Fundazioa»ren estatutuen 1.3 eta 16.1 artikuluen aldaketa, Sortu alderdi politikoaren eta fundazioaren patronatuaren kontseilu nazionalak erabakitakoa 2017ko otsailaren 17an eta apirilaren 26an hurrenez hurren, agindu honen datarekin, betiere 2017ko apirilaren 26an Guadalupe María Inmaculada Adánes García notarioaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren zehaztapenekin bat etorriz (protokolo-zenbakia: 621/2017).
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 4a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.