EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2017172

211/2017 DEKRETUA, irailaren 5ean, zeinaren bidez urgentziako deklaratzen baita Gipuzkoako Foru Aldundiak, nahitaez desjabetzeko, honako eskubide eta ondasunak okupatzea: Olaberrian, «Olaberrian GI-2632 errepidearen eta N-I errepideko lotunearen (Castillo hotelaren ondoan) arteko bidegurutzea biribilgune bihurtzeko proiektua (1-I-7/2011)» burutzeko beharrezko ondasun eta eskubideak.

Xedapenaren zenbakia: 201700211
Xedapenaren data: 2017-09-05
Hurrenkenaren zenbakia: 201704372
Maila: Dekretua
Gipuzkoako Foru Aldundiak, «Olaberrian GI-2632 errepidearen eta N-I errepideko lotunearen (Castillo hotelaren ondoan) arteko bidegurutzea biribilgune bihurtzeko proiektua (1-I-7/2011)» delakoaren espedientea formalki onartu eta gero, proiektua gauzatzeko lur guztiak erabiltzeko beharra adierazi zuen.
2017ko otsailaren 22an, Gipuzkoako Foru Aldundiak nahitaezko desjabetze espedientea hastea zein ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea erabaki zuen, hilabete bateko epez, prentsan eta 2017ko martxoaren 9ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (48 zk.). Geroago, 2017ko maiatzaren 9an egindako bilkuran, Gipuzkoako Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzari proiektuak eragiten dituen eskubide eta ondasunak okupatzeko premiazkotasunaren adierazpena eskatzea erabaki zuen, Nahitaezko Desjabetzearen Legearen 52. artikuluan ezarritakoa betetzeko.
Urgentziaz okupatu beharreko ondasunak eta eskubideak banakatuta eta zehazturik agertzen dira dosierrean jasotako zerrendan, identifikazioak egiteko datu askirekin agertu ere. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen egoki zenean, eta bi alegazio aurkeztu ziren, administrazio-espedientean adierazten denez.
Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.
Ondasun eta eskubide horiek okupatzea luza ezinezkotzat jotzen da, honako arrazoi hauengatik:
GI-2632 errepidearen eta N-I errepideko lotunearen arteko bidegurutzeak eragindako erabiltzaile kaltetuen segurtasuna bermatzea.
Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio: nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak urgentziaz okupatu behar direla deklaratzea, nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolaketari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako jarduketak. Goian aipatutako Lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lurralde antolamenduaren eskumenak dituen sailburuari zegokion horretarako proposamena aurkeztea Jaurlaritzaren Kontseiluari.
Hori dela bide, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuak proposaturik, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2017ko iralaren 5ean egindako bilkuran, aztertu ondoren, hauxe
XEDATU DUT:
Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko Legearen 26. ean xedatutakoari jarraituz, nahitaez desjabetzeko, «Olaberrian GI-2632 errepidearen eta N-I errepideko lotunearen (Castillo hotelaren ondoan) arteko bidegurutzea biribilgune bihurtzeko proiektua (1-I-7/2011)» burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak urgentziaz okupatu beharrekoak direla deklaratzea. Berariaz hasarazitako espedientean jasotako zerrendan daude zehaztu eta banakatuta ondasun eta eskubide horiek.
AZKEN XEDAPENA
Administrazio-bidea amaitzen duen dekretu honen aurka, lehenik, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Jaurlaritzaren Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salan bi hilabeteko epean. Epeok, dekretu hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara zenbatuko dira.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko irailaren 5ean.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua,
IGNACIO MARÍA ARRIOLA LÓPEZ.