EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2017171

IRAGARKIA, « EAEko 2016ko ur-baliabideen ebaluazioa eguneratzea » helburu duen zerbitzuari buruzko lizitazioa prozedura irekiaren bidez kontratatzeko dena (URA/013A/2017espedientea).

Organo emailea: URAREN EUSKAL AGENTZIA
Xedapenaren data: 2017-09-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201704346
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Uraren Euskal Agentzia.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Uraren Euskal Agentziako Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: URA/013A/2017.
2.– Kontratuaren helburua.
a) Helburuaren deskribapena: EAEko 2016ko ur-baliabideen ebaluazioa eguneratzea.
b) Loteak eta kopurua: kontratuak ez du loterik.
c) Gauzatzeko lekua: administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulako 10. puntuan zehaztutakoa.
d) Gauzatzeko epea: hamabi (12) hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: arruntak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: balorazioa egiteko hainbat irizpide daude.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: hirurogeita hamalau mila, hirurehun eta laurogei euro eta hamasei zentimo (74.380,16) gehi hamabost mila, seiehun eta hemeretzi euro eta laurogeita lau zentimoko BEZa (15.619,84); guztira, laurogeita hamar mila euro (90.000).
5.– Behin-behineko bermea: ez.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren Egoitza.
b) Helbidea: Orio kalea, 1-3.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba) 01010.
d) Telefonoa: 945 01 17 00.
e) Faxa: 945 01 17 01.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko irailaren 27a, 12:00ak baino lehen.
7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
a) Sailkapena, hala balegokio (taldea, azpitaldea eta kategoria): ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: Europar Batasuneko estatu bateko enpresa ez-espainiarrentzat: administrazio-klausula partikularren pleguaren karatulan zehaztutakoa.
8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskariak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 27a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula partikularren pleguan zehaztutakoak.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Uraren Euskal Agentziaren Erregistro Orokorra.
2) Helbidea: Orio kalea 1-3.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzailea bere eskaintzari eustera behartuta dagoen epea: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.
9.– Eskaintzen gutun-azalak irekitzea.
a) Balio-judizioa eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea.
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).
2) Helbidea: Orio kalea 1-3.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Eguna: 2017ko urriaren 17a.
5) Ordua: 12:00ak.
b) Eskaintza ekonomikoaren gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Administrazio eta Zerbitzuen Zuzendaritza).
2) Helbidea: Orio kalea 1-3.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Eguna: 2017ko urriaren 31.
5) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako informazioa.
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna (hala badagokio): ez dagokio.
13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko atari informatikoa edo web orria: www.contratacion.euskadi.net
Vitoria-Gasteiz, 2017ko irailaren 7a.
Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusia,
ERNESTO MARTINEZ DE CABREDO ARRIETA.