EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-05 Aldizkari honetan argitaratua: 2017169

AGINDUA, 2017ko abuztuaren 7koa, Hezkuntzako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko «Pedagógica San Prudencio» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari (Araba) Hezkuntza Bereziko unitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-08-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201704304
Maila: Agindua
Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzeko baimena eskatuz Vitoria-Gasteizko «Pedagógica San Prudencio» Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren erakunde titularraren ordezkariak hasarazi duen espedientea aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Arau hauek izan dira kontuan: 332/1992 Errege Dekretua, apirilaren 3koa, ikastetxe pribatuetan unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak emateko baimenei buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); 1998ko uztailaren 30eko Agindua, beharrizan bereziak dituzten ikasleak eskolatzeko irizpideak ezartzeko, eta ikasle horiek behar dituzten baliabideak hezkuntza-sistemako maila guztietara helarazteko dena (abuztuaren 31ko EHAA), eta gai horretan aplikatzekoak diren gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Ondoren zehazten den ikastetxeari baimena ematen zaio Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzeko 2017-2018 ikasturtetik aurrera:
Kode-zenbakia: 01001176.
Izen espezifikoa: «Pedagógica San Prudencio».
Titularra: «Pedagógica San Prudencio Sociedad Cooperativa».
Helbidea: Duque de Wellington kalea, 4.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde Historikoa: Araba.
Baimena: Hezkuntza Bereziko gela ireki bat gehitzea.
Ikastetxearen osaera:
– Haur Hezkuntzako 1. zikloa: 3 unitate, bi urtetik hiru urtera bitarteko ikasleentzat; bakoitza 18 ikaspostuko edukierakoa.
– Haur Hezkuntzako 2. zikloa: 9 unitate, 225 ikaspostu.
– Lehen Hezkuntza: 19 unitate, 475 ikaspostu.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 12 unitate, 360 ikaspostu.
– Batxilergoa: «Zientziak» eta «Giza eta Gizarte Zientziak» modalitateak. Edukiera: 6 unitate, 210 ikaspostu.
– Hezkuntza Berezia:
● Hezkuntza Bereziko 4 gela ireki.
● Hezkuntza Bereziko 2 gela egonkor.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera behartuta dago ikastetxea, agindu honen bidez baimendutako unitateko irakasleen titulazioari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
3. artikulua.– Ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honen bidez emandako baimenak ez du esan nahi hezkuntza-itunen araubidearen bitartez diru-laguntzarik lortuko denik.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 7a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.