EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2017168

AGINDUA, 2017ko abuztuaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bizkaiko Ikuskaritzako lurraldeburuaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia ebazten duena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-08-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201704286
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/07/28an argitaratutako 2017/07/21eko AGINDUA [201703817]

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 46.3.d) eta 47. artikuluetan eta Hezkuntza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia iragartzen duen sail horretako sailburuaren 2017ko uztailaren 21eko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2017ko uztailaren 28ko EHAA), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Eduardo Valencia Monreal jauna Bizkaiko Ikuskaritzako lurraldeburu izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen horrek agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsoak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 22a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.