EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2017168

AGINDUA, 2017ko abuztuaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari nagusiaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-08-22
Hurrenkenaren zenbakia: 201704282
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/07/28an argitaratutako 2017/07/20ko AGINDUA [201703816]

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 47 eta 48 artikuluetan eta Hezkuntza Sailean hutsik dagoen lanpostu bat aukerako izendapenez betetzeko deialdia iragartzen duen sail horretako sailburuaren 2017ko uztailaren 20ko Aginduaren laugarren oinarrian xedatutakoaren arabera (2017ko uztailaren 28eko EHAA), honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– José Angel Ayúcar Senosiain jauna Hezkuntza Ikuskaritzako ikuskari nagusi izendatzea.
Bigarrena.– Izendapen horrek agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Hirugarrena.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiaren aurrean, bi hilabeteko epean. Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtsook aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 22a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.