EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-09-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2017167

HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: 80/2017 Ebazpena, uztailaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez xedatzen baita argitara ematea Nafarroako Gobernuarekin eta Euskararen Erakunde Publikoarekin euskararen sustapenerako sinatutako lankidetza-hitzarmena.

Xedapenaren zenbakia: 201700080
Xedapenaren data: 2017-07-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201704270
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/07/24an argitaratutako 2017/07/10reko 201700080 EBAZPENA akatsen zuzenketa

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsak atzeman dira Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren uztailaren 10eko 80/2017 Ebazpenean. Ebazpen haren bidez xedatu egiten zen argitara ematea Nafarroako Gobernuarekin eta Euskararen Erakunde Publikoarekin euskararen sustapenerako sinatutako lankidetza-hitzarmena, eta halaxe egin zen 2017ko uztailaren 24ko EHAAn (140. zk.). Beraz, zuzendu egiten dira hutsok:
Gaztelaniazko argitalpenean, 2017/3730 (1/6) orrialdean, artikulu bakarrean,
Honako hau dioen tokian:
«Publicar en el Boletín Oficial del País Vasco el texto del Convenio de colaboración suscrito con el Gobierno de Navarra y la Oficina Pública del Euskera de Aparradle, ...».
baina hau esan behar du:
«Publicar en el Boletín Oficial del País Vasco el texto del Convenio de colaboración suscrito con el Gobierno de Navarra y la Oficina Pública del Euskera de Iparralde, ...».