EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-30 Aldizkari honetan argitaratua: 2017165

EBAZPENA, 2017ko abuztuaren 16koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzeko Hautapen Batzordearen osaera xedatu eta argitaratzen duena.

Gaiak: LAGUNTZAK
Xedapenaren data: 2017-08-16
Hurrenkenaren zenbakia: 201704237
Maila: Ebazpena
2017ko ekainaren 28an argitaratu zen EHAAn 2017ko ekainaren 12ko Ebazpena, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, Berlingo Freie Unibertsitaterako (Alemania) Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzeko presako deialdia irekitzeko zena.
Ebazpen horren 9. artikuluan xedatzen da deialdira aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatzeko Hautapen Batzordea eratuko dela.
Hori dela eta,
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Aipatutako hautapen batzordea osatuko duten kideak izendatu eta ezagutzera ematea. Honako hauek izango dira batzordekideak:
Lehendakaria: Garbiñe Iztueta Goizueta andrea, Etxepare Euskal Institutuko Euskara Sustatu eta Hedatzeko zuzendaria, edo ordezkoa.
Kideak:
– Nerea Madariaga Pisano andrea, edo ordezkoa.
– Miren Ibarluzea Santisteban andrea, edo ordezkoa.
– Elixabete Perez Gaztelu andrea, edo ordezkoa.
Idazkaria: Eneko Agirre Maiora, Etxepare Euskal Institutuko euskara eta kultura sustatzeko teknikaria, edo ordezkoa.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua ematea.
Donostia, 2017ko abuztuaren 16a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
MIREN BEGOÑA ARZALLUZ LOROÑO.