EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-29 Aldizkari honetan argitaratua: 2017164

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarerako zortzi ekipo-lote eskuratu, instalatu, horien gaineko prestakuntza eman eta martxan jartzea lizitatzeko (Espedientea: 002S/2017).

Xedapenaren data: 2017-08-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201704225
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espediente-zenbakia: 002S/2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: Euskal Autonomia Erkidegoko airearen kalitatea zaindu eta kontrolatzeko sarerako zortzi ekipo-lote eskuratu, instalatu, horien gaineko prestakuntza eman eta martxan jartzea.
b) Loteak: bai, 8.
1. lotea: suspentsioan dauden partikulen etengabeko analizagailu bi, PM-10 eta PM 2.5.I burudunak.
2. lotea: suspentsioan dauden partikulen analizagailu automatiko bi, kontzentrazioaren aldi bereko monitorizazioarekin, PM-10 eta PM 2.5.I. ebaketakoak.
3. lotea: aire girotuko lau ekipo, SPLIT-Inverter Horma-Zoru motakoak.
4. lotea: meteorologia-kontrasteko ekipo eramangarri bat.
5. lotea: meteorologia-estazio trinkoa.
6. lotea: ekipoen eta tresnen hornikuntza.
7. lotea: biltegiratze-apalategien hornikuntza.
8. lotea: plasma bidezko ionizazio-sistema (ICP)-Masak.
b) Entregatzeko lekua: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila, Concha Jeneralaren kalea 23 – 7. solairua, Bilbao.
d) Gauzatzeko epea: 3 hilabete.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko era: eskaintza ekonomikoa da esleitzeko irizpide bakarra.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: berrehun eta sei mila bostehun eta berrogeita hamabost (206.555) euro, gehi BEZari dagozkion berrogeita hiru mila hirurehun eta hirurogeita hamasei euro eta berrogeita hamabost zentimo (43.376,55); guztira: berrehun eta berrogeita bederatzi mila bederatziehun eta hogeita hamaika euro eta berrogeita hamabost zentimo (249.931,55), zortzi lotetan banatuta:
1. lotea: berrogeita zazpi mila (47.000) euro, gehi BEZari dagozkion bederatzi mila zortziehun eta hirurogeita hamar (9.870) euro; guztira: berrogeita hamasei mila zortziehun eta hirurogeita hamar (56.870) euro.
2. lotea: hirurogeita zortzi mila (68.000) euro, gehi BEZari dagozkion hamalau mila berrehun eta laurogei (14.280) euro; guztira: laurogeita bi mila berrehun eta laurogei (82.280) euro.
3. lotea: zazpi mila eta berrogei (7.040) euro, gehi BEZari dagozkion mila laurehun eta hirurogeita hamazortzi euro eta berrogei zentimo (1.478,40); guztira: zortzi mila bostehun eta hamazortzi euro eta berrogei zentimo (8.518,40).
4. lotea: bederatzi mila ehun eta hogeita hamar (9.130) euro, gehi BEZari dagozkion mila bederatziehun eta hamazazpi euro eta hogeita hamar zentimo (1.917,30); guztira: hamaika mila eta berrogeita zazpi euro eta hogeita hamar zentimo (11.047,30).
5. lotea: bederatziehun (900) euro, gehi BEZari dagozkion ehun eta laurogeita bederatzi euro (189); guztira: mila eta laurogeita bederatzi (1.089) euro.
6. lotea: bost mila bederatziehun eta hamabost (5.915) euro, gehi BEZari dagozkion mila berrehun eta berrogeita bi euro eta hamabost zentimo (1.242,15); guztira: zazpi mila ehun eta berrogeita hamazazpi euro eta hamabost zentimo (7.157,15).
7. lotea: mila eta hirurogeita hamar (1.070) euro, gehi BEZari dagozkion berrehun eta hogeita lau euro eta hirurogeita hamar zentimo (224,70); guztira: mila berrehun eta laurogeita hamalau euro eta hirurogeita hamar zentimo (1.294,70).
8. lotea: hirurogeita zazpi mila eta bostehun (67.500) euro, gehi BEZari dagozkion hamalau mila ehun eta hirurogeita hamabost (14.175) euro; guztira: laurogeita bat mila seiehun eta hirurogeita hamabost (81.675) euro.
5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: berrehun eta sei mila bostehun eta berrogeita hamabost (206.555) euro.
6.– Behin-behineko bermea: ez da behin-behineko bermerik eskatzen.
7.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko abuztuaren 28a.
f) Kontratuari buruzko argibide guztiak biltzen dituen web orria: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
8.– Kontratistaren berariazko betekizunak.
Eskatutako sailkapena: ez.
Kaudimen-betekizunak eta hori egiaztatzeko bideak:
A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: Enpresaburua Merkataritza Erregistroan inskribatuta badago, negozioen urteko bolumena erregistro horretan onartutako eta gordailututako urteko kontuen bidez egiaztatuko du. Erregistro horretan inskribatuta ez badago, inskribatuta egon behar duen erregistro ofizialean gordailututakoen bidez egiaztatuko du. Merkataritza Erregistroan inskribatuta ez dauden enpresaburu indibidualek Merkataritza Erregistroan legeztatutako inbentario eta urteko kontuen liburuen bidez egiaztatuko dute negozioen urteko bolumena. Bestela, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren likidazioa aurkeztuta egiaztatu beharko dute urteko negozio-bolumena. Enpresak urteko negozio-bolumen hau egiaztatu beharko du, gutxienez, azken hiru urteetan: eskaintza aurkezten duen lotearen edo loteen lizitaziorako oinarrizko aurrekontua, BEZa barnean dela.
B) Gaitasun teknikoa: azken bost urteetan egindako hornikuntza nagusien zerrenda, horien zenbatekoa, datak, eta hartzaile publiko edo pribatuak zehazturik direla. Jasotzailea sektore publikoko erakunde bat bada, eskudun organoak bisatutako edo egiaztatutako agirien bitartez kreditatu beharko dira egindako hornikuntzak; jasotzailea subjektu pribatua bada, horrek emandako ziurtagirien bidez, eta halakorik ez bada, enpresaburuaren deklarazioaren bidez. Enpresak egiaztatu beharko du azken bost urteetan eskaintza aurkezten duen lotearen edo loteen antzeko hornikuntza bat egin duela gutxienez.
9.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 15a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula partikularren pleguan adierazitakoak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatzen bada, web-orri hauen bidez aurkez daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
c.2.– Paperean lizitatzen bada:
1) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
2) Helbidea: eskaintzak eskura aurkeztu beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren erregistroan (Donostia kalea 1, Lakua II, 2. solairua, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiaren eraikina); edo, bestela, epe horren barruan postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatu eta jakinarazi beharko zaio kontratazio organoari, telex, telefax edo telegrama baten bidez. Bi baldintza horiek betetzen ez badira, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, jakinarazpenean adierazitako egunetik hamar egun igaro ondoren eskaintzak jaso ez badira, ez dira inola ere onartuko.
3) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.
e) Aldaerak: ez da aldaerarik onartuko.
f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua (edo gehieneko eta gutxieneko kopuruak): ez dago.
10.– Esleitzeko irizpideak.
a) Formulak aplikatuz automatikoki balora daitezkeen irizpideak. Haztapena, guztira: 100 puntu.
Eskaintza ekonomikoa. Haztapena: 100 puntu. Formula: ikusi karatulako 30.1 puntua.
11.– B gutun-azalak irekitzea (formulak aplikatuz ebalua daitezkeen irizpideak).
a) Erakundea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Eguna: 2017ko irailaren 27a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua II, 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– Bestelako argibideak: ez.
13.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
14.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera (hala badagokio): ez.
15.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 2a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.