EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2017163

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoaren 2017ko hiri-ortofotografia egiteko postprozesu fotogrametrikoetarako zerbitzuaren lizitaziorako (Espedientea: 019SV/2017).

Xedapenaren data: 2017-07-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201704216
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saileko Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
c) Espedientearen zenbakia: 019SV/2017.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Euskal Autonomia Erkidegoaren 2017ko hiri-ortofotografia egiteko postprozesu fotogrametrikoetarako zerbitzua.
b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.
c) Burutzeko lekua: enpresa esleipendunaren egoitzan.
d) Burutzeko epea: 32 aste.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapideak: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: berrehun mila (200.000) euro gehi berrogeita bi mila (42.000) euro BEZarenak. Beraz, guztira, berrehun eta berrogeita bi mila (242.000) euro.
5.– Kontratuaren balio zenbatetsia: berrehun mila (200.000) euro.
6.– Behin-behineko bermea: ez dago jarri beharrik.
7.– Agiriak eta argibideak lortzeko.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Herria eta posta-kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.
d) Telefonoa: 945 01 98 26.
e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko irailaren 13a.
f) Kontratu honi buruzko informazio guztia webgune honetan eskura daiteke: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
8.– Kontratistaren betebeharrak.
Sailkapena: ez.
Kaudimenari buruzko eskakizunak eta egiaztatzeko modua:
A) Ekonomia- eta finantza-kaudimena: urteko negozio-bolumena Merkataritzako Erregistroan edo dagokion erregistro ofizialean aurkeztutako urteko kontuen bidez egiaztatuko dira, enpresaria inskribaturik dagoen erregistroa kontuan hartuta. Merkataritzako Erregistroan inskribaturik ez dauden enpresariek urteko negozio-bolumena egiaztatuko dute Merkataritzako Erregistroak legeztatutako inbentarioen eta urteko kontuen liburuen bitartez. Beste kasuan, urteko negozio-bolumena Pertsona Fisikoen Errentaren Gaineko Zergaren likidazioaren bitartez egiaztatuko da. Enpresaren azken hiru ekitaldietan izandako urteko negozio-bolumena, gutxienez, 200.000 eurokoa izan behar da.
B) Kaudimen teknikoa:
a) Azken bost urteetan egindako zerbitzu nagusien edo lanen zerrenda aurkeztu beharko dute enpresek, lan edo zerbitzu horien zenbatekoa, datak eta onuradunak (publikoak nahiz pribatuak) zehaztuko dituena. Zerbitzuak egiaztatzeko organo eskudunak egindako edo bisaturiko ziurtagiriak aurkeztu beharko dira hartzailea sektore publikokoa izan bada; eta pertsona pribatua bada, pertsona horrek egindako ziurtagiria edo enpresaburuaren aitorpena. Azken 5 urteetan, gutxienez, ortoerrektifikazioaren hiru lan egin behar izan ditu, kontratuaren xedearen antzeko ezaugarriak dituztenak.
b) Lantaldea osatuko duten pertsonen zerrenda eta horien titulua edo Elkargoaren ziurtagiria. Halaber, pertsona horien curriculum vitae aurkeztu behar dira, bere eskarmentua egiaztatuz. Lantaldea, gutxienez, teknikari hauek osatu behar dute:
b.1.– Geodesian eta Kartografian ingeniaria, Topografian ingeniari teknikoa edo Geomatika eta Topografian ingeniaria, lan fotogrametrikoetan eta ortoerrektifikazioari buruzkoetan gutxienez, bost urteko eskarmentua duena.
b.2.– Geodesian eta Kartografian ingeniaria, Topografian ingeniari teknikoa edo Geomatika eta Topografian ingeniaria, lan fotogrametrikoetan eta ortoerrektifikazioari buruzkoetan gutxienez, hiru urteko eskarmentua duena.
c) Kontratuaren egikaritzan gutxieneko baliabideak izango dituela adierazi eta horien deskribapen zehatza aurkeztu behar da. Gutxieneko baliabideak honako hauek izango dira:
c.1.– Lan-estazio fotogrametiko bi.
c.2.– Hegaldi fotogrametikoen aerotriangelaketarako sofwarea.
c.3.– Korrelazio bidezko Lursailaren Eredu Digitalen sorrera.
c.4.– Lursailaren Eredu Digitalen ediziorako, kalitatearen kontrolerako eta interpolaziorako sofwarea.
c.5.– Irudi fotogrametikoen ortoerrektifikazio digitalerako sofwarea.
c.6.– Ortoargazki digitalen mosaikoak sortzeko sofwarea.
9.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea:
a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 14a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
c.1.– Elektronikoki lizitatuz gero, honako web orriaren bidez egin daiteke aurkezpena: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion.
c.2.– Paperean lizitatuz gero, honako leku honetan:
1) Erakundea: Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Saila.
2) Helbidea: eskuan eraman beharko dira Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren Erregistro Nagusira, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1era (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia), goian aipatutako epean. Postaz ere bidali ahal izango dira, eta eskaintza postan zein egunetan jarri den, egun berean kontratazio organoari telex, telekopia, edo telegrama bidez jakinarazi eta egiaztatu beharko zaio. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira, ez dira eskaintzak onartuko. Nolanahi ere, eskaintza postaz bidali, eta hamar egun naturaleko epean jasotzen ez bada, inolaz ere ez da onartuko.
3) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik aurrera kontatuta.
e) Aldaerak: ez da aldaera edo alternatibarik onartuko.
f) Prozedura mugatua bada, eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua edo gutxienezko edo gehienezko kopurua: ez dago horrelakorik.
10.– Esleitzeko irizpideak:
A) Formulak aplikatuz automatikoki balioestekoak diren irizpideak. Ponderazioa, guztira: 51 puntu.
Eskaintza ekonomikoa. Ponderazioa: 51 puntu. Formula: ikus karatularen 30.2.1 puntua.
B) Balio-iritzietan oinarrituta aplikatu behar diren irizpideak: ponderazioa, guztira: 49 puntu.
a) Landa-lanari sostengua ematea eta aerotringulazioa: 15 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1 puntua.
b) Lursailaren Eredu Digitala eta Ortoerrektifikazioaren Eredu Digitala sortzea. Ponderazioa: 24 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1 puntua.
c) Ortoerrektifikazioa. Ponderazioa: 10 puntu. Ikusi karatularen 30.2.1 puntua.
11.– C gutunazalak irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 – Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko irailaren 22a.
d) Ordua: 12:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
12.– B gutunazalak (formulen bidez baloratu beharreko irizpideak) irekitzeko ekitaldi publikoa:
a) Entitatea: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).
b) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba).
c) Data: 2017ko irailaren 29a.
d) Ordua: 11:00.
e) Lekua: Lakua IIko 1. aretoa, Donostia kalea 1 (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).
13.– Bestelako argibideak: ez.
14.– Iragarpen-gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.
15.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidalitako eguna: ez dago horrelakorik.
16.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo webgunea: www.contratacion.info edo www.euskadi.eus/contratacion
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 20a.
Zerbitzu zuzendaria,
PALOMA USATORRE MINGO.