EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-24 Aldizkari honetan argitaratua: 2017161

EDIKTUA, hipoteka-betearazpenari buruz bideratutako 78/201 7 apelazio-errekurtsoaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-07-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201704176
Maila: Ediktua
Bizkaiko probintzia auzitegia - bosgarren sekzioa.
Errekurtsoa: 78/201 7 apelazio-errekurtsoa.
Errekurtsogilea: Bankinter, S.A.
Abokatua: Jon Muñoz Iñurrategui.
Prokuradorea: Rafael Eguidazu Buerba.
Errekurritua: Susana Bilbao Elorduy eta Jon Andoni Cardas Madariaga.
Gaia: hipoteka-betearazpena.
Aipatutako errekurtsoan, autoa eman zen 201 7-07-1 7an. Honako hau dio ebazpen horren xedapen-atalak:
Aretoak hau erabakitzen du: 81 /201 7 autoaren hirugarren oinarri juridikoaren azken-hirugarren eta azken-bigarren paragrafoetan atzeman den puntuazio-zeinuen omisioa zuzentzea; horrenbestez, honela geratuko da, hitzez hitz:
«Horrela, aipatutako ebazpenetan ondorioztatzen dugu, ezin denez baldintzarik gabe baieztatu betearazpenarekin jarraitzeko erabakia kontsumitzailearentzat kaltegarriagoa denik, kasuan ematen diren egoerak aintzat hartu behar genituela. Batetik, baloratu behar genuen ez-betetzearen astuntasuna, eta horrek kontratu-suntsiarazpena lortzeko aukera ematen bazuen auzi nagusian, prestazio guztiak itzultzeko betebeharrarekin, kaltetuak interesak eta kalte-ordainak ordain diezazkioten eskatzeko aukera izanda, hala badagokio (Kode Zibilaren 1 1 24. artikulua), eta, ondorioz, kontratua birgaitzeko aukerarik gabe. Eta, bestetik, aintzat hartu behar genuen kontsumitzaileak berak –betearazpeneko demandatua– prozesuan izan duen jarduna, alde batera utzi behar ez den asmoa oinarri hartuta, kontsumitzailea bera baitago aukera bat edo bestea egokitzat edo desegokitzat jotzeko egoerarik onenean, bere baldintza ekonomikoen arabera. Han aztertutako kasuan, kontsumitzaileak –ez zuen aurkeztu abusuzkotzat deklaratzeko esanbidezko eskabiderik, eta, horrez gain, a quo epaileak ekimena hartuta, ez zuen alegaziorik aurkeztu, ofiziozko jardunean helarazpena egin bazitzaion ere– onartu egin zuen, isilbidez izan arren, bete ezinezko pasibotasunarekin, betearazpen-prozedurarekin jarraitzea. Horrenbestez, baloratu genuen ezin zela ondorioztatu mesedegarriago zitzaionik zegokion deklaratibora igortzea, eta erabaki genuen eskatutako betearazpenaren izapideekin jarraitzea.
Hala ere, kasu honetan, ezin dugu gauza bera ondorioztatu. Izan ere, kontsumitzaile demandatuak ez du onartu betearazpen-prozedurarekin jarraitzea, eta horren aurka agertu da, esanbidez. Izan ere, errekurtsoari aurka egiteko idazkian eskatzen du errekurtsoaren xede den ebazpena berresteko; beraz, gure ustez, hemen ez da onartu behar Prozedura Zibilaren Legearen 693.3 artikuluaren aplikazio osagarririk. »
Ebazpen hau Epaien Liburuan sartu eta auto nagusietan testigantza utzi.
Aurkaratzeko modua: auto honen aurka, ez dago errekurtsoa aurkezterik. Jatorrizko ebazpenaren aurka, ostera, hura jakinaraztean zehaztutako errekurtsoak jar daitezke (PZLb, 21 4.4 artikulua).
Aurreko apartatuan aipatzen diren errekurtsoak aurkezteko epeak, bidezkoak badira, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasiko dira (BJLO, 267.9 artikulua).
Hala erabaki eta sinatu dute epaileek. Fede ematen dut.
Jon Andoni Cardas Madariaga eta Susana Bilbao Elorduy demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1 /2000 Legeko -PZLbko- 497.2 art.).
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.
Bilbao (Bizkaia), 201 7ko uztailaren 20a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.