EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-23 Aldizkari honetan argitaratua: 2017160

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 48/2016 prozeduraren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-07-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201704162
Maila: Ediktua
Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesaleko Epaitegia.
Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa. 48/2016.
Demandatzailea: Alejandro Dominguez Cortazar.
Abokatua: Mireia Arginzoniz Garitaonaindia.
Prokuradorea: Zigor Capelastegui Cristobal.
Demandatua: Jose Manuel Barrenechea Gonzales.
Gaia: dibortzioa.
Judizio horretan, epaia eman da 2017-05-08an. Hona hemen idazpurua eta epaitza:
60/2017 EPAIA
Epailea: Javier Garcia Garcia.
Lekua: Durango (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamazazpiko maiatzaren zortzia.
Alderdi demandatzailea: Alejandro Dominguez Cortazar.
Abokatua: Mireia Arginzoniz Garitaonaindia.
Prokuradorea: Zigor Capelastegui Cristobal.
Alderdi demandatua: Jose Manuel Barrenechea Gonzales.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren xedea: Alejandro Dominguez Cortazarren eta Jose Manuel Barrenechea Gonzalesen arteko ezkontza-dibortzioa deklaratzea.
Nik, herri honetako lehen auzialdiko eta instrukzioko 3 zenbakiko epaitegiko Javier Garcia Garcia epailea naizen aldetik, ikusi dut Capelastegui prokuradoreak Alejandro Domínguez Cortazarren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako dibortzio-demanda, Jose Manuel Barrenechea Gonzalesen aurkakoa, auzi ihesean bera; eta ebazpen hau ematen dut Erregearen izenean:
EPAITZA
Baiesten dut Capelastegui prokuradoreak Alejandro Domínguez Cortazarren izenean eta hura ordezkatuz aurkeztutako dibortzio-demanda, Jose Manuel Barrenechea Gonzalesen aurkakoa, auzi ihesean bera; eta dibortzioz desegindakotzat jotzen dut Alejandro Dominguez Cortazarrek eta Jose Manuel Barrenechea Gonzalesek Ermuan 2008ko otsailaren 4an osatu zuten ezkontza, deklarazio horrek dakartzan legezko ondorio guztiekin batera. Bestalde, ez da erabakirik hartzen prozesuko kostuei buruz.
Jakinaraz bekie ebazpen hau dagokien erregistro zibilei, erregistro-ondorioetarako.
Jose Manuel Barrenechea Gonzales demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatuak, zeina auzi-ihesean baitago.
Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, auzitegi honetako bulego judizialean.
Durango (Bizkaia), 2017ko uztailaren 14a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.