EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2017156

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sare nagusian, elurte handietan ibilgailu astunei laguntza teknikoa emateko zerbitzu-kontratu administratiboaren lizitazioa egiteko dena.

Organo emailea: SEGURTASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-07-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201704118
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Segurtasun Saila - Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
c) Espediente-zenbakia: T-0119/17.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: elurte handietan, errepideetan, ibilgailu astunei laguntza ematea.
b) Lote-banaketa eta kopurua: bai, 3 lote (ikusi administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 1.3 puntua).
c) Non gauzatuko den: ikusi administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 10. puntua.
d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: ikusi administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 5.1 puntua.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Eskaintzak baloratzeko zenbait irizpide daude.
+ Eskaintza ekonomikoa: 60 puntu.
+ Erantzuteko denbora: 10 puntu.
+ Enpresa lizitatzaile bakoitzaren memoria teknikoa eta lan-metodologia: 30 puntu.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 196.343,03 euro (BEZik gabe); 237.575,06 euro (BEZa barne).
5.– Bermeak.
Behin betikoa: Lizitazioaren aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Erakundea: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Telefonoa: 945 01 87 73.
e) Telefaxa: 945 01 87 49.
f) Helbide elektronikoa: seg-kontratazioa@euskadi.eus
g) Kontratugilearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net
h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitzen den egunaren bezpera.
7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.
a) Sailkapena: ez da aplikatzen.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta, hala badagokio, gaitasun teknikoa eta profesionala: administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 29.2 puntuan zehaztutakoaren araberakoa.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 6a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: ikusi administrazio-klausula partikularren pleguko karatularen 29. puntua.
c) Aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Segurtasun Sailaren erregistroa.
2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: 2 hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik; Sektore Publikoaren Kontratuen Legearen testu bateginaren 152.3 artikuluan aipatzen diren izapideak egin behar badira, 15 egun gehiago emango dira (balio ezohikoak edo neurriz kanpokoak).
e) Aldagaiak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Erakundea: Segurtasun Saileko Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.
b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea.
c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
d) «C» gutun-azala irekitzeko eguna: 2017ko irailaren 19a. «B» gutun-azala irekitzeko eguna: 2017ko irailaren 26a.
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Bestelako argibideak.
Argibide administratiboak: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.
Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.
11.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko du lizitazio-iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko gastua (466,14 euro), baita Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzekoa ere (918,21 euro).
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 31.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.