EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-17 Aldizkari honetan argitaratua: 2017156

EBAZPENA, 2017ko abuztuaren 2koa, Turismo eta Merkataritzako sailburuordearena, zeinaren bidez izendatzen baita 2017. urteko merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken deialdian aurkeztu diren eskaerak ebaluatzeko eta ebazpen-proposamena egiteko hautaketa-batzordea.

Xedapenaren data: 2017-08-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201704116
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/07/14an argitaratutako 2017/07/04ko AGINDUA [201703549]

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuaren 2017ko uztailaren 4ko Aginduaren 3. apartatuko 8. artikuluan ezarritako eskuduntzak direla bide, eta 2017. urteko merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken deialdia ebatziko duen hautaketa-batzordeko kideak izendatzeari dagokionez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– 2017. urteko merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken deialdian aurkeztu diren eskaerak ebaluatzeko eta ebazpen-proposamena egiteko hautaketa-batzordeko buru izendatzea Merkataritzako zuzendaria, Juan Emilio Andrades García.
Bigarrena.– Honako hauek izendatzea 2017. urteko merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken deialdian aurkeztu diren eskaerak ebaluatzeko eta ebazpen-proposamena egiteko hautaketa-batzordeko bokal:
a) Juan Carlos Ortuondo Rocandio, Merkataritza Zuzendaritzako teknikaria.
b) Pilar Zorrilla Calvo, EHUren ordez (beken programan sailari laguntzen dion erakundea).
c) Julia Dieguez Pérez, merkatarien elkarteen ordez.
Hirugarrena.– 2017. urteko merkataritza-banaketa kudeatzeko teknikariak prestatzeko beken deialdian aurkeztu diren eskaerak ebaluatzeko eta ebazpen-proposamena egiteko hautaketa-batzordeko idazkari izendatzea Merkataritza Zuzendaritzako teknikari den Amaya Arbulu San Pedro.
Laugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari. Hilabeteko epea izango du horretarako, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 2a.
Turismo eta Merkataritzako sailburuordea,
ISABEL MUELA LÓPEZ.