EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2017155

AGINDUA, 2017ko uztailaren 21ekoa, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuarena, arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2017ko edizioko Gure Artea Sariak direla eta modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinarazten duena.

Xedapenaren data: 2017-07-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201704100
Maila: Agindua

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/02/17an argitaratutako 2017/02/15eko AGINDUA [201700890]

2017ko otsailaren 17an argitaratu zen EHAAn 2017ko otsailaren 15eko Agindua, Kultura eta Politika Linguistikako sailburuarena, arte plastikoak eta ikusizkoak sustatzeko Gure Artea Sariak arautu eta horietarako deialdia egiten duena.
Aipatu otsailaren 15eko Aginduaren 7.3 artikuluak jasotzen du modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko 2017ko edizioko Gure Artea Sariak direla eta, modalitate bakoitzean saritutako pertsonen zerrenda jakinaraztea:
– Ibilbide artistikoa aitortzeko saria: María Luisa Fernandez Olivera.
– Sorkuntza-lana aitortzeko saria: Alaitz Arenzana Letamendi y Begoña María Ibarreche Del Val, biak ere Sra. Polaroiska artista taldeko kideak.
– Ikusizko arteen arloan agenteek egindako lana aitortzeko saria: Azala Espacio de creación y alojamiento rural, S.L.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 21a.
Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua,
BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.