EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-16 Aldizkari honetan argitaratua: 2017155

ERABAKIA, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2017ko otsailaren 9ko bilkuran hartua, Vitoria-Gasteizko Udalaren 2014ko Kontu Orokorraren fiskalizazio txostena, behin-betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2017-02-09
Hurrenkenaren zenbakia: 201704098
Maila: Akordioa
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak, 2017ko otsailaren 9an egindako bilkuran, hau
ERABAKI DU:
Vitoria-Gasteizko Udalaren 2014ko Kontu Orokorraren fiskalizazio txostena behin-betiko onestea, erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 atalak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko otsailaren 9a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.
ERANSKINA
VITORIA-GASTEIZKO UDALAREN 2014KO KONTU OROKORRAREN FISKALIZAZIO TXOSTENA
Laburdurak.
15/2010 Legea: 15/2010 Legea, uztailaren 5ekoa, abenduaren 29ko 30/2004 Legea aldarazten duena, merkataritzako eragiketetan berankortasunaren aurkako neurriak ezartzen dituena.
2/2004 ED: 2/2004 Errege Dekretua, martxoaren 3koa, Toki ogasunak arautzen dituen legearen testu bategina onesten duena.
20/2012 ELD: 20/2012 Errege Lege-Dekretua, uztailaren 13koa, aurrekontuaren egonkortasuna eta lehiakortasunaren sustapena bermatzeko neurriei buruzkoa.
3/2004 FA: 3/2004 Foru Araua, otsailaren 9koa, Arabako Lurralde Historikoko toki erakundeen aurrekontuei buruzkoa.
AFA: Arabako Foru Aldundia.
AG: Auzitegi Gorena.
AGA: Araba Garapen Agentzia, SA.
ALH: Arabako Lurralde Historikoa.
ALHAO: Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofiziala.
ANDLE: Arabako Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaia.
ASAFES: Buruko gaixotasuna duten pertsona eta senitartekoen Arabako elkartea.
BEZ: Balio Erantsiaren gaineko Zerga.
DLO: 38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Diru-laguntzei buruzkoa.
EAAN: Estatuko Administrazioaren Artekaritza Nagusia.
EAE: Euskal Autonomia Erkidegoa.
EAEAN: Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusia.
EAO: Estatuko Aldizkari Ofiziala.
EBAO: Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala.
EEP: Enpleguaren Eskaintza Publikoa.
EFPL: 6/1989 Legea, uztailaren 6koa, Euskal Funtzio Publikoari buruzkoa.
EIN: Estatistikako Institutu Nazionala.
EIOZ: Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zerga.
EUA: Edateko Uren Araztegia.
FEDER: Eskualdearen Garapen Ekonomikorako Europako Funtsa.
FEPEL: Toki Erakundeen Partaidetza Egonkortzeko Funtsa.
FOFEL: Toki-erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsa.
GGZ: Gasteizko Garraio Zentroa, SA.
GODG: Gastu orokorretarako diruzaintza geldikina.
GOFE: Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea.
HILBIZ: Hiri izaerako Lursailen Balio Igoeraren gaineko Zerga.
HKEE: Herri-Kontuen Euskal Epaitegia.
HUA: Hondakin-Uren Araztegia.
JEZ: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga.
KES: Kontuen Europako Sistema.
LHL: 2/2006 Legea, ekainaren 30ekoa, lurzoruari eta hirigintzari buruzkoa.
LUO: Lurraren Udal Ondarea.
LZ: Lanpostuen Zerrenda.
OHZ: Ondasun Higiezinen gaineko Zerga.
PGPN: Publikotasunik Gabeko Prozedura Negoziatua.
SEAD: Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa.
SPKLTB: 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 14koa, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategina.
SPRILUR: Industri Lurra Sustatu eta Kudeatzeko Sozietatea, S.A.
TAO: Trafiko eta Aparkamenduaren Ordenamendua.
TAOAL: 27/2013 Legea, abenduaren 27koa, Toki-administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasunari buruzkoa.
TMIZ: Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga.
UIZ: Adinekoak Artatzeko Zentro Integrala.
UNED: Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala.
UNESPA: Aseguruaren Enpresa-Elkartea.
I.– Sarrera.
Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak otsailaren 5eko 1/1988 Legeak eta Epaitegiaren Osoko bilkurak onetsitako Lan Programak agindutakoari jarraiki, Vitoria-Gasteizko Udalaren 2014ko Kontu Orokorraren fiskalizazio lana mamitu du.
HKEEk gauzatutako Gasteizko Udalaren Kontu Orokorraren aurreko fiskalizazio lana 2011ko ekitaldiaren gainekoa izan zen.
Fiskalizazio lan honek honako alderdi hauek besarkatzen ditu:
– Legezkotasuna: Honako aurrekontuaren atal hauetan ezargarria den arautegia bete izana: aurrekontua, zuzenbide publikoko sarrerak, zorpetzea eta finantza eragiketak, langileria, obren kontratazioa, zerbitzuak eta hornidurak eta diru-laguntzen emakida. Azterketa lan hau fiskalizazioaren ekitaldiari dagokio, beharrezko irizten diren beste ekitaldi batzuei buruzko egiaztatzeak egitea kaltetu gabe, fiskalizazio-gai den ekitaldian eragina dutelako.
– Kontabilitatea: Kontu Orokorra ezargarri zaizkion kontularitzako printzipioekin bat datorrela egiaztatzea. Kontu Orokorrak Udalaren, bere erakunde autonomoen eta sozietate publikoen -zeinetan udala kapital sozialaren % 50etik gorako ehunekoaren jabe den- aurrekontuaren likidazioa, egoeraren balantzea, galera-irabazien kontua eta oroitidazkia besarkatzen ditu.
Sozietate publikoen kontuei dagokienez, gure lana kanpoko enpresek gauzatutako auditoretzako txostenak aztertzea izan da eta horretarako, beharrezko iritzitako proba osagarriak edo auditoretzako beste zenbait prozedura bideratu ditugu.
– Lanaren zabalak ez du gastuaren eraginkortasun eta efizientziari buruzko azterlan berariazkorik besarkatu; ezta, kudeaketa prozedurei buruzkorik ere. Nolanahi den ere, fiskalizazioan zehar sortu diren alderdi partzialak txosten honen III. idazpuruan aztertu ditugu.
– Udalaren egoera ekonomikoaren finantza analisia.
Gasteizko udalerriak Estatistikako Institutu Nazionalaren datuen arabera 242.082 biztanle zituen 2014ko urtarrilaren 1ean eta bere antolamenduan, Udalaz gain ondoko erakunde autonomoak eta udal sozietate publikoak barne hartzen ditu:
– Ingurugiro Gaietarako Ikastegia (IGI - CEA): ikerketa, hezkuntza eta ingurumen arloko prestakuntza.
– «Luis Aramburu» Udal Musika Eskola Erakunde Autonomoa (Musika Eskola). musika gaietan prestakuntza, irakaskuntza eta sustapena.
– «José Uruñuela» Udal Dantza Kontserbatorioa Erakunde Autonomoa (Dantza Kontserbatorioa): ikasleriari kalitatezko prestakuntza artistikoa eman eta etorkizuneko dantzako profesionalen kualifikazioa bermatu dantzari, dantza-maisu, koreografo lanetan, dantza alde eta molde guztietan bereziki sustatuz.
– Gasteizko Udal Urak, S.A. - Vitoria-Gasteizko Udal Urak, S.A. (Amvisa): udalaren jabetza % 100ekoa duen sozietatea, xedea edateko ura hartu, araztu, banatu eta hornitzeko zerbitzua eman, kudeatu eta ustiatzea duena, baita Vitoria-Gasteiz hirian eta bere jurisdikzioko zenbait herritan hondakin-urak araztea ere.
– Gasteizko Hiri Garraioak, S.A. – Gasteizko Hiri Garraioak, S.A. (Tuvisa): udalaren jabetza % 100ekoa duen sozietatea, ondotik zehaztutako zerbitzuak ustiatu eta kudeatzeko xedea duena: udalerrian autobus bidezko bidaiarien garraio kolektiboa, lurrazpiko aparkalekuak eta bide publikotik ibilgailuak eramatea.
– Gasteizko Udal Hirigintza Elkartea, Zabalgunea, 21, S.A. (Ensanche 21 Zabalgunea): udalaren jabetza % 100ekoa duen sozietatea da, Salburua eta Zabalganeko zabalkunde-esparruen planeamenduan eta antolakuntzan Gasteizko Udalari laguntza ematea izango da sozietatearen xedea, eta orobat burutzea esparru horien urbanizazioa eta eraikuntza, eta udalak, lurzoruaren nahiz etxebizitzen inguruko politika garatzeko, beraren gain uzten dituen proiektu edo programak kudeatu nahiz alor horretan beharrezko diren jarduerak bideratzea. Halaber, Gasteizko Udalak agintzen dion edozein hiri azpiegitura edo ekipamendu sustatu, diseinatu eta gauzatu ahal izango du.
2012ko apirilaren 27an, Gasteizko udalbatzak Vitoria-Gasteizko Hirigune Historikoa era integralean Zaharberritzeko Agentzia, S.A. (Arich) desegitea erabaki zuen eta 2012ko abuztuaren 1ean bere aktibo zein pasiboak Ensanche 21 zabalgunea sozietateari lagatzea. Ensanche 21 zabalgunearen Akziodunen Batzorde Orokorrak 2012ko urriaren 29an onartu zuen lagapena eta eskritura publikoan jaso 2013ko martxoaren 21ean; Merkataritza Erregistroan 2014ko abenduaren 17an erregistratu zen.
– Gasteizko Industria Lurra, S.A. (Gilsa): sozietate honetan Gasteizko Udalaren partaidetza % 57,13koa da eta Sprilur, SArena % 42,87koa; sozietatearen xedea Gasteizen industria ekimena eta inbertsioa sustatzea da, horretarako lursail urbanizatuak salduz.
II.– Iritzia.
II.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.
Langileria.
1.– Amvisa sozietateak 2014ko ekitaldian onartutako deialdietatik zetozen lan kontratu finkodun 3 langile kontratatu ditu; horrek 22/2013 Legearen Hogeigarren xedapen gehigarria urratzen du, 2014ko ekitaldirako Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartu zituena, zeinak langileria kontratatzea eragozten duen, nola eta ez diren lehenagoko ekitaldietan abiarazitako deialdietakoak edo Lege hau abiarazi zenean abian ziren programa edo urteanitzeko planen baitan nahitaezko diren haiek, betiere plan horiek lege- edo konbentzio-arauak betez garatu izan balira.
Kontratazioa.
2.– Argiteria publikoa mantendu, zaindu, konpondu eta hobetzeko zerbitzu-kontratua prozedura ireki bidez lizitatu zen; Udalak obra-kontratuaren kalifikazioa eman zion eta 687.603 euroren balio zenbatetsia; 2014ko ekitaldian 415.905 euroren egikaritza izan zuen; ordea, ez zitzaion publikotasunik eman ez EBAOn, ez EAOn, SPKLTBren 16 eta 142 artikuluak urratuz (3. espedientea).
3.– 2014ko ekitaldian Udalak bereizirik kontratatu zituen 3 kontratu txiki eta publikotasunik gabeko 2 prozedura bitartez Lakua-Arriaga osasun-zentroa egokitzeko lanak, zaharrentzako gizarte-etxe bihurtzeko, guztira 579.556 euroren zenbatekoan; ez zitzaizkion, baina, espedienteetako bakoitzari prozedura eta publikotasun arauak balio metatua aintzat hartuta aplikatu eta horrek SPKLTBren 86. artikulua urratzen du.
4.– Amvisak kudeatutako instalakuntzen zaintza zerbitzua, 2014ko ekitaldian 201.000 euroren gastua izan zuena, kontratazio araudiari lotuko zitzaion prozedurarik izan gabe garatu da, publikotasun eta lehia printzipioak urratuz.
Beste batzuk.
5.– Informazio, markesina eta interes zein erabilera publikoko beste euskarri batzuk diseinatu, instalatu, zaindu eta ustiatzeko zerbitzuaren administrazio-emakida hirugarren batek gauzatu du; hirugarren honek Udalarekin zuen kontratu-lotura Tokiko Gobernu Batzarrak 2008ko abenduaren 19an indargabetu zuen eta honenbestez, ez dago ez zerbitzua ematea ez kanon kontzeptuarekin erregistraturiko diru-sarrerak babestuko dituen indarreko lotura administratiborik. Udalak 2009-2014 aldian aitortutako diru-sarrerak, 2014ko abenduaren 31n kobratzeko daudenak, 498.004 eurorenak dira; horietatik 104.951 euro 2014ko ekitaldian likidatutako kanonari dagozkio. Diru-sarrera hauek guztiak banku-abal bitartez bermatuak daude.
6.– Udal gutxizkari merkatuan gune berrien forjari eta egokitze lanak, 303.916 euroren zenbatekoan, zuzenean kontratatu ditu emakidaren esleipendunak, Udalak egin beharrean, SPKLTBk agindutakoa saihestuz. 2014 eta 2015eko ekitaldietan obren kostua «Kapital transferentziak» kapituluan erregistratu da, hurrenez hurren, 230.036 eta 73.880 euroren zenbatekoarekin.
Epaitegi honen ustetan, Gasteizko Udalaren Kontu Orokorra osatzen duten entitateek, 1etik 6ra bitarteko paragrafoetan aipatutako ez-betetzeak alde batera, zuzentasunez bete dute 2014ko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.
II.2.– Urteko kontuei buruzko iritzia.
Udala.
1.– Vitoria-Gasteizko Udalaren Gastu Orokorren Diruzaintza Geldikina eta Funts Propioak eragiten dituzten doiketak 2014ko abenduaren 31n, honako hauek dira:
2.– Udalak ez du 2014ko ekitaldiko Kontu Orokorraren oroitidazkian jaso FEPELi dagokionez AFArekin duen zorra. Vitoria-Gasteizko Udalaren 2008, 2009 eta 2011ko FOFELen likidazio negatiboak, funts horretara gehitutakoak, 62,5 milioi eurorenak izan ziren. AFAk ez du zorra toki-erakunde bakoitzaren arabera xehatzen eta ez du egindako dedukzio guztien banakako aplikazioa arautu; honenbestez, ez dakigu zein den Udalak kontzeptu honen izenean erregistratu beharreko pasiboaren zenbatekoa.
Sozietate publikoak.
3.– Sozietateen Ondare Garbia eragiten duten doiketak 2014ko abenduaren 31n honako hauek dira:
Bi doiketak Udalarekin gauzatutako eragiketei dagozkie.
4.– Ensanche 21 zabalgunearen Egoera Balantzearen «Ibilgetu materiala» idazpuruak 2014ko abenduaren 31n sozietatearen egoitza hartzen duen eraikina egokitzeko kostua jasotzen du, 2,3 milioi eurorena, zeinaren jabetza Vitoria-Gasteizko Udalarena den. Bi aldeen artean ez da aipatutako eraikinaren erabilera baldintzak arautuko dituen lagapen-erabakia gauzatu, zeinak kontularitzako erregistroan eragina izango lukeen.
5.– Ensanche 21 zabalgunearen «Ibilgetuko inbertsioak» idazpuruak, 3 milioi euroren balio garbia duenak, desagertutako Arich sozietatearen aktiboak barne hartzen ditu (Udalari lagatako higiezinak, norbanakoei prekarioan lagatakoak edo errentamendura emanak), zeinetan eskuratutako errendimenduek ez duten kontularitzako balioaren estaldura eskuratzen uzten, Ensanche 21 zabalguneak balio narriaduragatik galerak erregistratu ez dituela.
Ensanche 21 zabalguneak erregistratu dituen izakinek Errekaleor, Olarizu eta Bustualdea auzoei ordezko bizitokia emateko ekintzen kostua barne hartzen dute, 45,7 milioi eurorena, Udalak 2011ko otsailean hiria bere onera ekartzeko agindutako kudeaketa prozesuaren baitan; ez dira, baina, sektore horien etorkizuneko hirigintzako baliabideak onetsi, aktibo horien gauzatze balioa finkatuko dutenak. Gainera, sozietateak 2014ko ekitaldian agindu zuen ondasun higiezinen balorazio-lanetik eratortzen diren balioak kontularitzakoak baino nabarmen txikiagoak dira (10,5 eta 16,5 milioi euro, landa-finken eta alde zaharreko etxebizitza eta saltokien izakinenak, hurrenez hurren) eta ez da narriaduragatik horien balioaren zuzenketarik egin.
Epaitegi honen iritzira, 1etik 5era bitarteko paragrafoetan adierazitako salbuespenak alde batera, Gasteizko Udalaren Kontu Orokorra osatzen duten erakundeen kontuek alderdi esanguratsu guztietan 2014ko ekitaldiaren jarduera ekonomikoa, 2014ko abenduaren 31ko ondarearen eta finantza egoeraren isla zuzena erakusten dute; baita, data horretan amaitutako urteko ekitaldiari dagozkion bere eragiketen eta eskudiruzko fluxuen emaitzena ere, ezargarria den finantza informazioaren arau-esparruaren arabera eta, zehazki, bertan jasotako kontularitzako printzipio eta irizpideen arabera.
Gure Iritzian eraginik izan gabe, Ensanche 21 zabalgunea sozietatearen oroitidazkian barne hartutako ondoko alderdi hauek azpimarratu nahi ditugu:
– Higiezinen merkatuak bizi duen egoera aintzat hartuta, 2014ko abenduaren 31n Egoera Balantzean barne hartutako izakinak -189,2 milioi eurorenak- nekez egingarriak dira epe laburrean.
– Horren ondorioz, Ensanche 21 zabalguneak 2014ko ekitaldian zituen finantza-beharrak finantza-kontu baten bitartez bideratu dira; kontu honek hainbat entitate eta udal sozietateren funts likidoak jasotzen ditu eta ekitaldi amaieran 17 milioi euroren erabilera garbia izan du. 2015eko azaroaren 13an finantza-etxe batekin 20 milioi euroren epe luzerako mailegua izenpetu ondoren, itzulketa gauzatu da. Mailegua kontratatu ahal izateko Gasteizko Udalak beharrezko finantza neurriak hartzeko eta ekitaldi bakoitzeko aurrekontuetan beharrezko kontu-sailak jasotzeko konpromisoa aurkeztu behar izan du berme modura, Ensanche 21 zabalguneak mailegutik eratorritako obligazioei aurre egin ahal izateko.
– Gainera, 2014ko abenduaren 31n Egoeraren Balantzeko pasibo ez arruntean Gasteizko Udalaren aldeko 18,6 milioi euroren zorra barne hartu da, aurreko ekitaldietako ordaintzeko dauden dibidenduen kontzeptuan. Akziodunen Batzorde Orokorrak 2015eko otsailaren 27an kapital zabalkuntza egitea onartu du kreditu horiek konpentsatuta.
Ondoko gertakariak.
2014ko urtarrilaren 15eko epaiak eta 2014ko abenduaren 4ko Auzitegi Nagusiaren autoak Olarizu parkea handitzeko gauzatutako desjabetzeengatiko zenbait kalteturi Arabako Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiak finkatutako prezio justua baino kopuru handiagoa eskuratzeko eskubidea aitortu zieten. 2015eko uztailaren 3an Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak zor-zenbatekoa, interesak barne, bi epetan zatikatzea onartu zuen, iraungipen-data 2015 eta 2016ko irailean zutenak, bakoitza 3,3 milioi euroren zenbatekoarekin; horiek aurrekontuan ordainketa ekitaldiari egotzi zaizkio.
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 2014ko otsailaren 24an Zadorra ibaiko uholdeen aurkako babes-plan bereziko desjabetze proiektuak kaltetutako 3 finkaren jabeen aldeko epaia jaulki zuen eta Arabako Nahitaezko Desjabetzeko Lurralde Epaimahaiak finkatutakoa baino kalte-ordain eskubide handiagoa aitortu zien, 1,7 milioi euro gehi legez ezargarri diren interesena. Udalak kasazioko errekurtsoa aurkeztu zuen ANren aurrean, zeina 2015eko otsailaren 19an ez den onartua izan. 2015eko azaroan Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak maileguaren tronkoa hiru ekitalditan zatikatzea (2015-2017) eta berandutza interesak azken epearekin ordaintzea onartu du, 2015eko ekitaldiari aurrekontuan 560.095 euroren zenbatekoa egotzi zaiola.
8B Ibaiondo sektorea urbanizatzeko lanen esleipendunak administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu zuen 2013ko ekitaldian, 1,2 milioi euro eskatuaz gauzatutako eta ordaindu gabeko lanen kontzeptuan. 2016ko urtarrilaren 26ko Tokiko Gobernu Batzarrak onartu eta baitetsi egin du kontratistaren erreklamazio-eskea.
III.– Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak.
Atal honetan ekonomia-finantza jarduera arautzen duten printzipioak gehiegi eragiten ez dituzten akatsak ez ezik, kudeaketa hobetzeko azpimarratu nahi diren prozedurazko alderdiak ere azaleratu dira.
III.1.– Udala eta Erakunde Autonomoak.
III.1.1.– Aurrekontua eta kontabilitatea.
– 2014ko ekitaldiko Aurrekontuaren Likidazioan barne hartutako konpromiso-kredituen egoerak, guztira 42,9 milioi eurorenak, 11,9 milioi euroren kredituak barne hartzen ditu, ekitaldi itxieran erabili ez zirelako baliogabetu behar ziratekeenak eta/edo konpromiso-kreditu hauei dagozkien ordainketa-kredituak txertatu. 2015eko aurrekontuaren luzapenean, 272004 FAren 50. artikuluari jarraiki, konpromiso-kreditu hauek automatikoki barne hartu dira.
– Udalbatzak 2014ko ekitaldirako Aurrekontua 2014ko otsailaren 26an onartu zuen, baina dagokion ekitaldiaz aurreko urteko abenduaren 31 baino lehen onartu behar zen. Berebat, 2014ko ekitaldiko Kontu Orokorra 2015eko irailaren 25eko Udalbatzak onartu zuen, 3/2014 FAren 63. artikuluak zehaztutako data baino geroago.
– Atxikitako finantzaketa duten inbertsio-proiektuen kredituen gaineko kontrola Udalak eskuz egiten du. Gomendagarria litzateke finantzaketa desbideratzeen erregistroa eta beste helburu batzuetarako kreditu horien erabil ezintasuna zuzenean kontabilitateko baliabide informatiko bidez kontrolatzea.
– Udalak, funts likidoak modu zentralizatuan kudeatzeko plan integralaren baitan, 2014ko ekitaldiko urtarrilaz geroztik Ensanche 21 zabalgunea finantzatu du, ekitaldi itxieran 17 milioi euroren zenbatekoan. Kopuru hori 2015eko abenduan itzuli da, sozietateak epe luzeko mailegu bat izenpetu ondoren, eta data horretan, diruzaintzako eragiketetan buru egiten duen urtebeteko epea gainditu du.
– 2014ko ekitaldian Udalak Lurraren Udal Ondarea besterendu ostean eskuratutako diru-sarrerak, 9,1 milioi eurorenak, maileguak amortizatzeari lotu zaizkio. Udalak ez du mailegu horiek finantzatu zituzten inbertsioen kontzeptuan aitortutako obligazioak Lurraren Udal Ondareari aplikatu zitzaizkion jakiteko bide emango duen erregistrorik, 2009tik 2011ra bitarteko aurrekontuetan jasoa zegoen moduan. Toki-administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasunari buruzko Legeak Lurraren Udal Ondarea zorra amortizatzeko baliatzen uzten du, baina gehienez 10 urteko epean kopuru hori birjarriko dela esango duen Udalbatzaren erabakia eta AFAren aurretiazko baimena eskatzen du.
– Kontularitzan erregistratzeari dagokionez, hona hemen azaleratu diren hutsak:
– Udalaren LUOak ez ditu sozietate publikoen jabetzako diren ondasunak besarkatzen, LHLren 113.2 artikuluaren arabera jaso behar lituzkeenak.
– Udalaren Egoera Balantzean 2014ko abenduaren 31n jasotako egoera berezietako ondarearen kontularitzako balioak ez ditu mendeko erakundeei atxikitako edo lagatako ondasun guztiak barne hartzen eta ez dira aldeen artean akordio horiek gauzatu. Gainera, Udalak ez du euskarri egoki edo behar adinakorik udal erakunde autonomoen egoeraren balantzean jasotako ibilgetuaren zifrak 2014ko abenduaren 31ko ondasun eta eskubideen egiazko egoerarekin bat datozen ondorioztatzen utziko duenik.
III.1.2.– Zerga sarrerak.
– EIOZaren 2014rako ordenantza fiskalak zerga-kuotaren gainean % 30eko hobaria jasotzen du jarduera ekonomikoaren eragiketa bolumena milioi 1 eurotik beherakoa duten subjektu pasiboentzat, EIOZaren uztailaren 19ko 45/1989 Foru Arauaren 4. artikuluan jaso gabea. Ordenantzak subjektu pasiboaren parametro ekonomikoez gain, hobari-gai diren lanak interes bereziko edo udal erabilerako izendatzeko bete behar diren baldintza sozial edo enplegua sustatzekoak zehaztu behar lituzke.
– Zerga-zor kontzeptuan aurrekontuko kobratzeko dagoena 2014ko abenduaren 31n ez dator bat hirugarrenen araberako xehapenetik eskuratzen denetik. Aldeak nagusiki kobrantzak erregistratzeko datetan daude. Alabaina, badaude kopuru txikiagoko beste alde batzuk, identifikatu behar liratekeenak. Gainera, gomendagarria da bi informazio prozeduren artean aldian behingo kontziliazio prozedurak finkatzea.
III.1.3.– Langileria.
– Udalak ez du 2014ko ekitaldian jakinarazi, ez eta aurrekontuaren likidazioan ez Kontu Orokorrean ere, bere zerbitzura diharduten langileek 20/2012 LEDen eraginez 2012ko abenduko aparteko ordainsaria ez jaso izanaren ondorioz kobratu gabe utzitako zenbatekoa, 6,5 milioi euro egin dituena. Udalak kopuru hau ondotik adierazitako nominetan ordaindu du: 2015eko urtarrilean (1,6 milioi euro), 2015eko urrian (1,6 milioi euro) eta 2016ko urtarrilean (3,3 milioi euro).
– Udalak eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak abenduan «Kontsumorako laguntzak» ordaindu dituzte, indarreko hitzarmenaren 94. artikuluaren erregulazioari jarraiki; honela, bada, urtebeteko antzinatasuna duten udal langile guztiei 100,20 euroren banakako zenbatekoa ordaindu zaie. Kontzeptu hori ordainsari kontzeptutzat har ez daitekeenez gero, komenigarria litzateke aldez aurretik langileek egindako gastuak justifikatzea, ondoren ordainketa egiteko.
– 2012ko ekitaldian izendatutako zuzendari nagusi batek ez zuen karrerako funtzionario izatea betetzen eta ez zaio laneratzeko doktore, lizentziatu, ingeniari, arkitekto edo titulu baliokiderik eskatu.
– Borondatezko erretiro sariaren ordainketa modu orokorrean 65 urte bete aurretik jubilatzen diren pertsona guztiei aplikatzen zaie, egungo araudiak jasotzen dituen aurreikuspenak aintzat hartu gabe, lehenagoko zenbait erretiro, erretiro arrunt modura sailkatzen baititu.
– 2014an aldi baterako kontratazioak eta bitarteko funtzionario izendapenak egin dira lan-poltsa oso zaharrak baliatuta, baita 2001 baino lehenagokoak ere. Lan-poltsak gaurkotzea komeniko litzateke, sortu zirenetik igarotako denbora aintzat hartuta.
– Udalak gutxienez 85 pertsona ditu programako bitarteko funtzionario modura kontratatuak, 4 urtetik gorako antzinatasunarekin. Kontratazioa eragin duten programen definizioa, zenbaitetan, zerbitzu jakin batzuk indartzeko izan ohi da eta beste batzuetan, denbora esparrurik definitua ez dutenentzat. Komeni da programa hauek eta horien babesean kontrataturiko giza baliabideak berrikustea, horien epeak modu zehatzean adieraziaz.
– Udalaren LZk ez du behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuak barne hartzen (EFPLren 14.1 art.) eta ez du Aurrekontu, kontabilitate eta kostuen buru postua estatu mailan jarduteko gaitasuna duen funtzionario batentzat gordetzen, Gobernuaren Erregelamendu Organikoaren 49.2 artikuluak eta Udalaren Administrazioak baldintza hori betetzeko eskatzen dutenean kontabilitate egitekoaren ardura duen organoko funtzionario titularrarentzat.
– Musika Eskolako LZk ez ditu 2 funtzionario postu jasotzen. EFPLren 14.1 artikuluak agintzen du aurrekontuan zuzkitutako lanpostu guztiak nahitaez jaso behar direla LZn.
– Dantza Kontserbatorioaren LZn barne hartutako lan kontratu finkoko 16 lanpostuak hutsik daude sortu zirenez geroztik (6, 1997an eta 10, 2004an). Aipatutako postu horiek lanpostu hutsa bete arte aldi baterako kontratua duen langileriak betetzen ditu. Beharrezkoa da Erakunde Autonomoak dagozkion lan eskaintzak deitzea indarreko legeriak horretarako bide eman bezain laster.
– Gasteizko Udaleko erakunde autonomoen aurrekontu plantillak ez du zehazten funtzionario Talde eta Kidego bakoitzari eta lan kontratupeko langileria -kasua bada- sailkatzen den kategorietatik bakoitzari dagozkion zuzkitutako plazen zerrenda, ez eta dagozkion kreditu zuzkidurak barne hartzen ere, ezargarria zaion hitzarmen kolektiboan ezarritakoaren arabera ordaingarriak diren ordainketa-kontzeptuen arabera antolatuak.
– Dantza Kontserbatorioan 2 funtzionario lanpostu hutsik daude. Lanpostu hauen egitekoak betetzeko programako 2 bitarteko funtzionario izendatu zituzten, bata 2000. urteaz geroztik eta bestea, 2005az geroztik, baina 2011n ordezkatu dena. Programako bitarteko funtzionario hauek betetzen dituzten egitekoak ez daitezke inola ere aldi baterakotzat jo, EFPLren 17. xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera.
III.1.4.– Kontratazioa.
Irizpen orokorrak.
2013ko abenduan Sektore Publikoaren Kontratazio Plataforman lizitazioak eta horien emaitzak argitara emateko obligazioa jaso zen, zuzenean edo udal plataformarekiko lotura bidez (Merkatu Batasuna Bermatzeko 20/2013 Legearen Hirugarren xedapen gehigarria); baldintza hori ez da bere.
Udalaren eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren kontratazio administratiboa aztertu dugu eta iritziaren atalean aipatu ditugun ez betetzeak alde batera, honako alderdi hauek bereizi behar ditugu:
Espedientea.
– Udalak eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 54 milioi euroren zenbatekoan esleitutako 14 kontratutan pleguetan jasotako esleipen irizpideetan ondotik adierazitako hutsak azaleratu dira:
– Udalak eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak esleitutako 11 kontratutan, 2 aleko prezioetan eta 9 guztira 35,3 milioi euroren zenbatekoan, puntuazioa emateko bereizitako formulak puntuazio gorena ematen die batez besteko balioarekiko % 7 eta % 10 bitarteko beherapena eskaintzen duten eskaintza guztiei; jokamolde horren ondorioz, prezio ezberdineko eskaintzak puntuazio bera eskuratzen dute edo aipatutako beherapena gainditu duten eskaintzak zigortu egiten ditu (1, 2, 3, 4, 5, 8, 9, 12, 14, 15 eta 23 espedienteak). Gainera, lursailak besterentzeagatiko 2 kontratuetan, Udalak 9,1 milioi euroan esleitu zituenak, pleguetan finkatutako formulak puntu guztiak lizitazio aurrekontuaren gainean zenbateko jakin bat eskaintzen duten proposamenei ematen dizkie eta horrek prezio hobeko eskaintzak eskuratzea eragotzi dezake (21 eta 22 espedienteak).
– Udalak esleitutako 6 kontratutan, bat aleko prezioetan eta bost 31,9 milioi euroren zenbatekoan, zuzenean ebaluagarri diren irizpideak barne hartzen dira (betetzeko epea murriztea, berme epea luzatzea, pleguetan finkatutako giza eta gauzazko baliabideak baino handiagoak txertatzea eta hobekuntzak), puntu guztien gainean % 20 eta % 35 bitarteko puntuazioa egiten dutenak; horrekin, lizitatzaileek eskain ditzaketen balizko hobekuntzak mugatzen dira. Izatez, lizitazio hauetan eskaintza guztiak irizpide hauei dagokienez gehiengo puntuazioarekin balioztatzen dira (1, 2, 4, 5, 6 eta 12 espedienteak).
– Udalak eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak esleitutako 3 kontratutan, bat aleko prezioetan eta bi 3,5 milioi euroren zenbatekoan, irizpide modura hobekuntzak egitea barne hartzen da, horiek eta horiek balioztatzeko moldea batere zehaztu gabe (3, 14 eta 23 espedienteak).
– Udalak aleko prezioetan esleitutako argindarra hornitzeko kontratuan pleguek sortetako batean azken errekurtsoko tarifaren gainean (TUR) % 5eko gutxieneko beherapena eskaintzeko derrigortasuna ezarri zuten, 756.417 euroren lizitazio tipoarekin; ordea, hutsik geratu zen eskaintzarik aurkeztu ez izanaren ondorioz, 2011ko lizitazioan gertatu zen bezala. Komeni da sortaren kontratazio baldintzak aztertzea, dagokion lehia sustatzeko (7. espedientea).
– 522.640 euroan esleitutako zerbitzu kontratu batean Udalak ez du lizitazio prozesuan subrogatu asmo den langileriaren lan baldintzen gaineko informaziorik eman, horien kosta kalkulatu ahal izateko (SPKLTBren 120. art.) (13. espedientea).
Esleipena.
– Udalak 1,9 milioi euroan esleitutako zerbitzu kontratu batean, esleipendunak kontrataturiko erantzukizun zibilagatiko aseguruaren polizak ez du pleguetan aurreikusitako bermearen % 83 estaltzen (9. espedientea).
– Udalak eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 7,2 milioi euroan esleitutako 5 kontratutan ez da argitara eman esleipen kontratuen formalizazioa edota kontratu aldaketei dagozkienak (8, 9, 10, 13 eta 23 espedienteak).
Egikaritza eta harrera.
– Udalak hiri garbiketa eta hondakinen bilketa zerbitzua 160 milioi euroan esleitu zuen; kontratu horretan esleipendunak eskainitako hobekuntzak, gauzatu gabe zeudenak, beste batzuekin ordeztu ziren, 2013ko urrian izapidetu zen aldaketa baten bidez. Kontratua 2014ko ekainaren 27an luzatu zen urtebeterako eta artean emateko zeuden udal teknikariek 820.846 euroan balioetsi dituzten prestazioak, aurrez aipatutako aldaketako prestazioen zati bat barne hartzen dutenak. Gainera, gure lana egin dugun datan ez da kontratuaren likidazioa onartu eta ez dago jasota prestazio horiek azkenik eman diren (19. espedientea).
– Udalak 18,4 milioi euroan esleitutako 2 obra kontratutan ordainketa eta konpromiso kredituak ez dira obrek eskatzen dute finantzaketa erritmora egokitu, onartutako lan-programen edo egiazko egikaritzaren arabera (1 eta 6 espedienteak). Horren ondorioz, lehenengo espedientean ez da 2014ko ekitaldian erregistratu egikaritutako obra kontzeptuan sortutako gastua, 1,4 milioi eurorena. Kopuru horrek ez du eraginik Gastu orokorretarako diruzaintza geldikinean, proiektua % 100ean EAEk finantzatzen baitu.
Beste batzuk.
Gainera, Udalaren ondasun arrunt eta zerbitzuen kontratuen eta inbertsioen 2014ko gastuaren egikaritza berrikustean honako alderdi hauek azaleratu dira:
– Ondotik adierazitako espedienteetan, 2014ko ekitaldian SPKLTBren 177.2 artikuluaren indarrez publikotasunik gabeko prozedura negoziatu bidez esleitutakoetan, antzekotasuna dago bai xedean bai kontratazioa gauzatzen den datan ere. Beste egoera batzuetan eta Udalak administrazioko kontratazioan lehia askea optimizatzearren, gomendagarria litzateke kontratuak metatutako balioaren arabera izapidetzea:
– Udalak 2014ko abenduan publikotasunik gabeko prozedura negoziatu bidez, Oihaneder Euskararen Etxea gunearen kultura programazioaren kudeaketa esleitu du 72.599 euroren zenbatekoan eta urtebeteko eperako. Gomendagarria litzateke proiektua garatzeko eta kontrataziorako denbora aukerak aztertzea.
III.1.5.– Diru-laguntzak.
– Udalak eta GOFEk 2014ko ekitaldirako lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute; hitzarmen honek Indesa, S.L. Foru Sozietate Publikoaren bitartez, enpleguko zentro berezia, zenbait udal-eraikin garbitzeko zerbitzuaren prestazioa besarkatzen du, urtean 2,1 milioi euroren zenbatekoan; alde biek konpromisoa hartzen dute atxikitako langileek % 33aren pareko edo gehiagoko ezgaitasun-maila aitortua izango dutela. Enpresa honek ez du Udalaren baliabide propio izaerarik eta honenbestez, aipatutako kontratu hori ez daiteke kontratazio arautegiaz bestekotzat jo.
Udalak, izatekotan ere, SPKLTBren bosgarren xedapen gehigarria baliatu behar zukeen, zeinak enpleguko zentro bereziei kontratuak esleitzeko prozeduretan parte-hartzea gordetzeko aukera ematen duen, betiere kontratuari atxikitako langileen gutxienik % 70 ezgaitasuna duten pertsonak baldin badira.
– Udalaren eta Vitoria International Airport, S.A. sozietatearen artean 2014ko maiatzaren 14an izenpetutako lankidetza hitzarmenak, gerora aldatu zena 2017ko abenduaren 31ra arte indarraldia luzatu eta diru-laguntza justifikatu ahal izateko, ez ditu aurreikusitako helburuak lortzeko ekintza zehatzak azaltzen eta ez da eratu zehaztapen-lan hori egitea zegokion jarraipen batzordea. Udalak 2014ko ekitaldian udal finantzaketa osoa aurreratu du, 250.000 euro egin dituena.
– Udalak bi hirugarrenekin gizarte-bazterketa arriskuan dauden pertsonentzako enplegu eta prestakuntzako 3 programa egikaritzeko 2014an izenpetutako lankidetza-hitzarmenetan, guztira 410.424 euroren gastua eragin dutenetan, ez da egiaztatu udalerrian dauden lan-munduan txertatzeko beste entitate batzuei parte-hartzeko kontsulta egin izana.
– Sozietatearen egoitza Gasteizen duten enpresekin kontratatzeko laguntza ekonomikoak, 896.645 euroren emakida zenbatekoa egin dutenak, eta udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa txikiak txertatu, modernizatu eta berritzeko laguntzak, 670.306 eurorenak, eskabideak jaso ahalako hurrenkeran oinarritutako prozedura bidez izapidetu dira, Diru-laguntzen Lege Orokorrak aurreikusten ez duen sistema.
Aipatutako lehenengo laguntza-lerroan, oinarri-arauek jasotzen dute enpresa eskatzailearen plantilla zenbat eta txikiagoa ordun eta lehentasun handiagoa emango zaiola, baina ez du zehazten irizpide hori nola ebazten den, eta ebazpenak ere ez du horren aplikazioa kuantifikatzen; horren ondorioz, zenbait enpresari uko egin zaio, euren eskabideak diru-laguntza jaso duten beste batzuk baino lehenago sarrera izan zutelarik.
Bigarren laguntza-lerroari dagokionez, oinarri-arauek ehuneko handiagoa bereizten dute diruz lagundu beharreko zenbatekoan, baldin eta enpresa eskatzaileak egiaztatzen badu enpresa-elkarte profesional batekoa dela, irabazi asmorik gabekoa eta Entitate Hiritarren Udal Erregistroan izen emandakoa; ordea, irizpide horrek ez du loturarik diruz lagundutako xedearekin eta baztertzailea da.
– 3.000 eurotik gorako garapenerako laguntza proiektuetarako diru-laguntzak, 2014ko ekitaldian deialdi publiko bidez 1,3 milioi euroan eman zirenak, ez dira ALHAAn argitara eman, DLOren 18, artikuluak agintzen duen moduan.
III.1.6.– Berankortasuna.
– Gasteizko Udalaren merkataritzako eragiketen ordainketa epeak betetzeari dagokionez diruzainak mamitutako hiruhileko txostenetan, 15/2010 Legean aurreikusitakoetan, 7,7 milioi euroren zenbatekoak (2014ko ekitaldian egindako gastu guztien gainean % 6) 60 egunean ezarritako legezko epea batez bestean 39 egunetan gainditzen dutela ikusi da; halaber, 2014ko abenduaren 31n zor obligazioei dagozkien 631.407 euroren zenbatekoak epea batez beste 58 egunetan urratzen duela ikusi da. Gainera, Artekaritzak jaulkitako 2014ko ekitaldiko barne kontrolaren gaineko txostenean azaleratu da kontabilitateko atalak ez dituela erregistratu eta 3 hilabeteko epeaz gaindi kontabilizatu gabeko fakturen gaineko hiruhileko txostenak, abenduaren 27ko 25/2013 Legeak agintzen duen legez, Sektore Publikoan faktura elektronikoak sustatu eta fakturen kontularitzako erregistroa sortzeari buruzkoak.
Dantza Kontserbatorioak eta Musika Eskolak ordainketarako legeak agindutako epeak betetzen dituzte; ez, baina IGIk, ordainketen % 9an ordainketarako gehieneko epea batez beste 23 egunetan urratzen baitu.
III.2.– Sozietate publikoak.
III.2.1.– Orokorra.
– 2012ko ekitaldian Aricheko aktibo eta pasiboak lagatzeko prozesuaren ostean, Ensanche 21 zabalgunea sozietateak laguntzak eman ditu egoitza-etxebizitza eta eraikinak zaharberritzeko; laguntza horiek 2014ko ekitaldian 2,8 milioi euro egin dituzte; ordea, sozietatearen estatutuek ez dute sozietatearen helburuen artean halako jarduerarik aurreikusten. Gainera, Ensanche 21 zabalguneak Arichekoak ziren 13 langilerekin dagokion kontratua izenpetu zuen eta horietatik 7k 2014ko ekitaldian Gasteizko Udalaren sailetan egin dute euren lana, 414.813 euroren kostua eragin duelarik, zeina sozietateak bere gain hartu duen, aurrekontuetan jasoa ez zegoen arren. Ensanche 21 zabalgunearen estatutuak aldatu behar lirateke egiteko berri hauek txertatze aldera eta beharrezkoa den plantillaren egitura eta zabala zehazteko.
– 2014ko ekitaldian Ensanche 21 zabalgunea sozietateak etxebizitza k eta egoitza-eraikinak zaharberritzeko 2,8 milioi euroren diru-laguntzak eman ditu; ez du, baina, gaitutako aurrekontuko zuzkidura jasoko duen urteko deialdi bat onartu, agortzen den unean itxitzat jo ahal izateko, diru-laguntza horiek arautzen dituen arautegian jasoa dagoena eta Ensanche 21 zabalguneko administrazio-kontseiluak 2012ko uztailaren 19an onartu zuena; horrez gain, urtebete inguruko atzerapena dago onuradunak eskabidea egiten duenetik emakida ebazten den bitartera arte.
– Amvisa, Ensanche 21 eta Gilsa sozietateek 2014ko ekitaldiko Urteko kontuen Oroitidazkietan ordainketaren legezko epea betetzeari buruzko informazioa ematen dute. Alabaina, TUVISAREN Oroitidazkiak jasotzen du legezko epea 19 egunetan gainditu dela ekitaldiko 1,7 milioi euroren ordainketetan, guztiaren gainean % 31 egiten dutenak.
III.2.2.– Kontratazioa.
Espedientea.
– 2014ko martxoaren 14 arte, prezioen proportzionaltasuna murrizten zen kasuetan, oro har, lizitazio prezioaren gainean % 20ko beherapenetatik aurrera, Amvisak formulak aplikatzen zituen prezioa balio-neurtzeko. Ordea, data hartan administrazio-kontseiluak erabaki zuen kontratazioko pleguetan Udalak erabili ohi zuen kontratazio-formula jasotzea. Formula horrek puntu guztiak aitortzen dizkie batez besteko balioa gehi % 10eko beherapenaren parekoa edo handiagoa dutenei eta horrek eragin du beherapen handiagoko eskaintzei puntuaketa mugatzea (6. espedientea). Halako egoerak saihesteko, gomendagarria da atalase hori gaindituko duten beherapenak onartzen direnean gehienezko puntuak preziorik onena duen eskaintzari soilik ematea.
Ensanche 21 zabalguneak 19,6 milioi euroan esleitutako 2 kontratutan, formulak puntu negatiboak ematen dizkie batez besteko balioa hobetzen ez duten eskaintzei eta horrek hasiera batean pleguetan aurreikusitako irizpideen haztapena eraldatzen du (9 eta 10 espedienteak).
– Tuvisak 455.771 euroan esleitutako 2 kontratuetan, pleguek esleipen irizpide modura hobekuntzak barne hartzen dituzte, aldez aurretik batere zehaztu gabe, balioztatzeko modua edo horien kuantifikazio ekonomikorik adierazi gabe; honenbestez, bigarren kontratuan ezinezkoa da irizpide horri dagokionez bereizitako puntuen proportzionaltasuna zehaztea (7 eta 8 espedienteak).
Esleipena.
– Tuvisak 237.991 euroan eta Ensanche 21 zabalguneak 18,6 milioi euroan esleitutako 2 kontratutan ez da dagozkion aldizkarietan argitara eman kontratuaren formalizazioa (7 eta 9 espedienteak).
Egikaritza eta harrera.
– Amvisak 1,4 milioi euroan esleitutako zerbitzu kontratu batean, luzapena ez du kontratazio atalak onartu (2. espedientea).
– Ensanche 21 zabalguneak 997.114 euroan esleitutako obra kontratu batean, atzeraldian izan dira egikaritzan eta kontratazio atalak ez du epe luzaketarik bideratu (10. espedientea).
– Ensanche 21 zabalguneak 18,6 milioi euroan esleitutako kontratu batean, obren egikaritza hasiera batean esleitutakoarekiko % 12 gehitu da. 2014ko maiatzaren 27an obra osagarrien kontzeptuan aldaketa bat onartu zen, 1,1 milioi eurorena (% 6). Nolanahi den ere, azken likidazioan 969.077 euroren zenbatekoa barne hartu da (% 5), obra unitate berriei dagokiena; horiek jaso gabe zeuden hasierako proiektuan eta osagarrian eta ez da horien gaineko kontratu-aldaketarik egin (9. espedientea).
IV.– Finantza analisia.
Udalak azken ekitaldietan likidatutako magnitude nagusien bilakaera ondoko taulan dago zehaztua.
Sarrera arruntak: 2014ko ekitaldian kitatutako diru-sarrera arruntek behera egin dute aztertutako aldian. Alabaina, aparteko diru-sarreren eragina kentzen badugu: 2012ko ekitaldian Ensanche 21 zabalgunearen dibidenduen banaketagatik, 30,1 milioi euro; eta 2013ko ekitaldian, estatuko laguntzak berreskuratzeagatik, 25,2 milioi euro; hau guztia aintzat hartuta, 2014ko diru-sarrera arruntak % 6 igo dira, bai 2013arekiko, bai aztertutako aldi osoarekiko ere. Hainbat kapitulutan izan diren aldaketa nagusienak honako hauek izan dira:
– Zergak Aitortutako eskubideek % 1,5 egin dute gora aurreko ekitaldiarekiko. Azpimarratzekoa da OHZk eragindako diru-sarreren % 3,7ko igoera. Zerga honen tipo orokorrak ez du bariaziorik izan aztertutako aldian. Hala eta guztiz ere, 2014ko ekitaldirako udal ordenantzan bereizitako tipo bat arautu da, tipo orokorra baino % 27 handiagoa eta eraikin jakin bati ezargarria zaiona; horrek justifikatzen du aitortutako diru-sarreren igoera.
– Tasak eta bestelako sarrerak 2014ko ekitaldian aitortutako eskubideek % 7,3 egin dute gora 2013arekiko eta 2013an aitortutakoek % 4 egin dute behera 2012arekiko, besteak beste, 2013ko ekitaldian 2012an jaulkitako ordainagirietatik 2,2 milioi euroren zenbatekoa itzuli delako, hondakinak jaso eta desegiteko tasa kontzeptuan, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak 2013ko martxoaren 19an jaulkitako epaiaren indarrez eta 2014ko aurrekontuan 1,1 milioi euroren diru-sarrera aitortu izanaren ondorioz, Amvisari kitatutako 2008 eta 2009ko ekitaldietako lurzorua, hegala eta lur azpia okupatzeagatiko tasa kontzeptuan.
– Transferentzia eta diru-laguntza arruntak: Aitortutako eskubideek % 8,6 egin dute gora, behin 2013ko ekitaldian kontabilizatutako estatuko laguntzen ondorio ekonomikoa murriztu ostean, batik bat, FOFELetik eratorritako diru-sarrerak % 3,5 gehitu izanaren ondorioz.
Funtzionamendu gastuak: Aztertutako aldian % 7,5 egin dute gora (% 2 2014ko ekitaldian aurreko ekitaldiarekiko). Hona hemen bariazio adierazgarrienak:
– Langile gastuak: % 0,8 egin dute gora 2013ko ekitaldiarekiko, batik bat, Gizarte Segurantzak eragindako enpresa-kostuaren ondorioz, kotizazio-oinarri maximoek izan duten igoeraren ondorioz. 2012ko ekitaldiari dagokionez, igoera % 5,3koa izan da, ez baitzen ekitaldi horretan abenduko aparteko ordainsaria ordaindu, 6,5 milioi eurorena, 20/2012 LED baliatuta.
– Ondasun arrunt eta zerbitzuen erosketa: % 1 egin dute gora 2013ko ekitaldiarekiko eta % 7 aztertutako aldian, batik bat, 2013ko ekitaldian Jundizko 20. sektore industrialaren prezio justuagatiko kalte-ordainen diferentzietatik eratorritako ordainketa zatikatua abiarazi izanaren ondorioz.
– Transferentzia eta diru-laguntza arruntak: Epe guztiko igoera % 16koa izan da, funts publiko handiagoak eman baitira gizarte larrialdietarako laguntzetarako eta bestelako laguntza osagarri eta ordezkoetarako; baita, kooperazio proiektuetarako laguntzetarako ere.
Aurrezki gordina eta garbia: Aztertutako aldian sarrera arruntek behera egin izanak eta funtzionamendu gastuek gora, aurrezki gordina nabarmen murriztea eragin dute eta horren ondorioz, ekitaldiko finantza zamari aurre egiteko ez da behar bezainbatekoa. Horren ondorioz, 2014ko ekitaldiko Aurrekontu Likidazioaren aurrezki garbia negatiboa izan da 244.159 euroan.
Kapital eragiketen emaitza: 2014ko ekitaldian inbertsio maila aurreko ekitaldietakoa baino handiagoa izan da eta bereziki azpimarratu behar da egikaritza-lan esanguratsuenak (Europa Jauregia handiagotzea, Salburua gizarte etxea, eraztun berdea eta autobus geltokia) ia % 100 beste administrazio publiko batzuek finantzatu dutela. Gainera, Udalak 9,1 milioi euroren diru-sarrerak eskuratu ditu Lurraren Udal Ondarea besterentzetik. Ordea, kapital eragiketen emaitza negatiboa izan da 2,8 milioi euroan, nahiz aurreko bi ekitaldiekiko hobetu egin duen saldoa.
Zorpetzea eta diruzaintza geldikina: 2014ko ekitaldia 7,7 milioi euroren Gastu Orokorretarako Diruzaintza Geldikinarekin kitatu da. Nolanahi den ere, HKEE honek proposatu dituen doiketak aintzat hartuz gero, magnitude honek 15 milioi euroren saldo negatiboa izango luke. Azken 3 ekitaldietan zorpetze mailak behera egin duela ikusi dugu, Diruzaintza Geldikina murriztu dela eta Gastu Orokorretarako Diruzaintza Geldikina gehitu.
Ondorioa: Beharrezkoa da aurrezki garbia eskuratzea inbertsio eta kapital transferentzien gastuak finantzatzeko. Ordea, aurrezki honek nabarmen egin du behera azken ekitaldietan, 2014ko ekitaldian negatiboa izatera iritsi arte, gastu arruntari eusteko dagoen ezintasunaren ondorioz. Gainera, aurreko 2 ekitaldietan eskuratutako sarrera arrunten zenbateko handi batek aparteko izaera zuen eta ez dira behar hainbatekoak izan 2014an diru-sarrerak handiagotzeko abiarazitako neurriak.
Hauek horrela, inbertsio berriak egin ahal izateko beharrezkoa izango da diru-laguntza esanguratsuak eskuratzeaz gain, ondarea saltzeko prozesuarekin jarraitzea, eta edonola ere, gastu eta sarrera arruntak berraztertzea, aurrezki garbia tasa positiboetara ekartzeko.
Aurrekontuaren egonkortasuna: Arabako Toki Entitateen Aurrekontuaren Egonkortasun eta Finantzaren Iraunkortasunari buruzko abenduaren 13ko 38/2013 Foru Arauan ezarritakoari jarraiki, Udalaren Kontu Hartzailetzak txostena egin zuen 2014ko aurrekontu-likidazioko datuei zegokienez egonkortasun printzipioa, gastuaren araua eta zor publikoa betetzen zela egiaztatuaz. Txosten horretan, Kontuen Europako Sistemako arauei jarraiki, zera ondorioztatzen da:
– Administrazio publikoen sektore kontsolidatua (Udala, IGI, Musika Eskola, Dantza Kontserbatorioa eta Tuvisa): Diru-sarrera ez finantzarioekiko % 0,7ko finantzaketa gaitasuna erakusten du, aurrekontuaren egonkortasun oreka betez. Berebat, gastuaren araua bete da, 2014 eta 2013ko ekitaldietako aurrekontu likidazioen artean zenbagarria den gastuak behera egin izanaren ondorioz. Finantzaren iraunkortasunari buruzko printzipioari dagokionez, zor biziaren bolumena diru-sarrera ez finantzarioen gainean % 30,8koa da, % 60ko mugaz beheitikoa.
– Sozietate ez finantzarioak AMVISAK 2014ko ekitaldian aurrekontuaren egonkortasun printzipioa bete du. Ordea, Gilsa eta Ensanche 21 zabalguneak Kontuen Europako Sistemaren terminoetan, hurrenez hurren, 81.208 euroren eta 24,6 milioi euroren defizita izan dute. Estatuko Administrazioaren Artekaritza Nagusiak bi sozietate hauek Administrazio Publikoen sektoreko erakunde modura birsailkatu ditu, 2015eko otsailaren 1etik aurrerako ondorioekin.
V.– Urteko kontuak.
V.1.– Udala.
V.2.– Erakunde autonomoak.
V.3.– Sozietate publikoak.
Gaur egungo alkateak egindako alegazioak.
Txostenaren gaineko alegazioak.
II.– Iritzia.
II.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.
Langileria.
1.– Amvisa sozietateak 2014ko ekitaldian onartutako deialdietatik zetozen lan kontratu finkodun 3 langile kontratatu ditu; horrek 22/2013 Legearen Hogeigarren xedapen gehigarria urratzen du, 2014ko ekitaldirako Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartu zituena, zeinak langileria kontratatzea eragozten duen, nola eta ez diren lehenagoko ekitaldietan abiarazitako deialdietakoak edo Lege hau abiarazi zenean abian ziren programa edo urteanitzeko planen baitan nahitaezko diren haiek, betiere plan horiek lege- edo konbentzio-arauak betez garatu izan balira.
Alegazioa.
22/2013 Legearen hogeigarren xedapen gehigarriak honela dio:
«Hogeigarrena. Merkataritza-sozietate publikoek 2014an langileak kontratatzea.
Bat.– 2014an, Lege honen 20. artikuluaren Bat paragrafoan aipatutako merkataritza-sozietate publikoek ezin izango dituzte langile berriak kontratatu. Salbuetsita egongo dira aurreko ekitaldietan hasitako deialdiei dagozkien kontratazioak edo Lege hau indarrean sartzean betearazten ari diren urte anitzeko programen edo planen esparruan nahitaezkoak direnak, betiere plan horiek ezarri badira legezko edo ohiturazko arauak betez.
Muga hori ez da aplikatuko dagokion merkataritza-sozietatea bilduta dagoen Estatuko, autonomia-erkidegoko edo tokiko sektore publikoan aldez aurretik harreman finkoa edo mugagabea duten langile funtzionario edo lan-kontratudunen kontratazioetan.
Ezohiko kasuetan bakarrik egin ahal izango dira aldi baterako kontratazioak, premiazkoak eta geroraezinak diren beharrak asetzeko.
Bi.– Estatuko merkataritza-sozietateei dagokienez, langile berriak kontratatzeko, edozelan ere, Bat paragrafoan xedatutakoaz gain, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioren aldeko txostena ere beharko da.
Halaber, aipatutako sozietateetan aurreko paragrafoan adierazitakoa aintzat hartuta aldi baterako kontratazioak egitean, dagokion sozietatean akzio gehien dituenak ezarritako irizpide eta jarraibideak bete beharko dira, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak aurretiko eta aldeko txostena eman ostean.
Hiru.– Xedapen gehigarri honen Bat paragrafoan ezarritakoak oinarrizko izaera du, eta Konstituzioaren 149.1.13 eta 156.1 artikuluen babesean emana dago.»
Giza Baliabideen eta Idazkaritzaren buruak txosten bat egin zuen 2014ko urtarrilaren 17an, udal kontu-hartzaileari zuzendua, non langileak hornitzeko deialdien legezkotasuna justifikatzen zuen, kontuan izanik merkataritza-sozietateei aplikatzekoa den hogeigarrren xedapena: Lege hau indarrean sartzean betearazten ari diren urte anitzeko programa edo planak izatea: E Plana, Administrazio Kontseiluak 2008-10-23an onetsia, eta Amvisaren E Plana 2012-2016 aldi berrira egokitzea, Administrazio Kontseiluak 2013-04-26an onetsia.
Era berean, txanda-kontratua eta erretiro partziala estaltzeko bi lanpostuak Administrazio Kontseiluaren 2010ko martxoaren 25eko erabakian oinarritzen dira: aplikatzen den unean indarrean dagoen legedian aurreikusten denera egokituko dira txanda-kontratuaren baldintzak. Bada Amvisan erretiro partzialari buruzko akordio kolektibo bat, 2013ko martxoaren 21ean sinatua, non jasota dauden 2019ko urtarrilaren 1.era bitartean posible diren erretiro partzialak oro.
Enplegu eskaintza baten deialdia egin du Amvisak, mugarik gabeko lan-kontratuko langileekin hiru lanpostu estaltzeko (Amvisaren hainbat urterako plan estrategikoan aurreikusitako lanpostu berri bat, mantentze-lanetarako espezialista bat eta kontagailuak irakurtzeko beste bat), txanda-kontratua eta erretiro partziala estaltzeko, 2013ko martxoaren 21ean onetsitako planaren ildotik.
Horregatik, nahiz eta Aurrekontuen Legeak langileak kontratatzea galarazten zuen, Amvisaren gisako merkataritza-sozietateei aplikatzekoa den hogeigarren xedapenean salbuespen bat ezarri zuen: «Salbuetsita egongo dira aurreko ekitaldietan hasitako deialdiei dagozkien kontratazioak edo Lege hau indarrean sartzean betearazten ari diren urte anitzeko programen edo planen esparruan nahitaezkoak direnak.»
Azken finean, Amvisak, Administrazio Kontseiluak onetsitako bi plan estrategiko kontuan harturik, eta, era berean, erretiro partzialaren inguruko akordioa (Gizarte Segurantzaren Institutuan 2013ko apirilaren 10ean inskribatua), hiru langile kontratatu ditu, mugarik gabeko kontratua tarteko (ikus HKEEren 1. oharra dokumentu bukaeran).
Kontratazioa.
3.– 2014ko ekitaldian Udalak bereizirik kontratatu zituen 3 kontratu txiki eta publikotasunik gabeko 2 prozedura bitartez Lakua-Arriaga osasun-zentroa egokitzeko lanak, zaharrentzako gizarte-etxe bihurtzeko, guztira 579.556 euroren zenbatekoan; ez zitzaizkion, baina, espedienteetako bakoitzari prozedura eta publikotasun arauak balio metatua aintzat hartuta aplikatu eta horrek SPKLTBren 86. artikulua urratzen du.
Alegazioa.
Goian adierazitako gai hori dela eta, jakinarazten da ezen, 2014ko otsailaren 24an, Lakua-Arriagako garai bateko anbulatorioa -Gasteizko Frantzisko Xabier Landaburu kaleko 1. lursaileko eraikina- guztiz eraberritu eta adinekoentzako zentro soziokultural bihurtzeko oinarrizko proiektua idaztea eta obra gauzatzea esleitu zela, eta hiru fase hauek sortu zirela proiektutik:
– Kontratu txikiaren bitartez -2014/CONOOR0064 dosierra-, lurrak mugitzea, eraisketak, zimendatzea eta egitura jartzea esleitu zen. Lehiaketa-aurrekontua 47.839,60 eurokoa izan zen, BEZ barne; bost enpresari eskatu zitzaien proposamena, dosierrean jasota dagoen moduan, eta Construcciones Segurola, S.A. enpresa suertatu zen esleipendun. Obrak gauzatzeko epea 45 egunekoa izan zen, 2014ko uztailaren 7tik kontatuta, data hori baitzuen zuinketa-aktak.
Construcciones Segurola, S.A. Eskaintza: 47.839,60 euro, BEZ barne.
Esparza obras y proyectos, S.L. Eskaintza: 60.014,79 euro, BEZ barne.
Lagunketa, S.A.U. Eskaintza: 80.099,48 euro, BEZ barne.
Enviande Gasteiz, S.L. Desenkusatu egin zen.
Giltec arquitectos técnicos, S.L. Epez kanpo aurkeztu zuen eskaintza.
– Kontratu txikiaren bitartez -2014/CONOOR0065 dosierra-, urbanizazio- eta saneamendu-obrak esleitu ziren. Lehiaketa-aurrekontua 51.845,85 eurokoa izan zen, BEZ barne; bost enpresari eskatu zitzaien proposamena, dosierrean jasota dagoen moduan, eta Esconsu, S.L. enpresa suertatu zen esleipendun. Obrak gauzatzeko epea bi hilabetekoa izan zen, 2014ko uztailaren 28tik kontatuta, data hori baitzuen zuinketa-aktak.
Esconsu, S.L. Eskaintza: 47.955,53 euro, BEZ barne.
Balgorza, S.A. Eskaintza: 65.770,20 euro, BEZ barne.
Obrera Hemarva S. Coop. Eskaintza: 90.944,22 euro, BEZ barne.
Construcciones Arana, S.A. Desenkusatu egin zen.
Excavaciones Mendiola, S.A. Desenkusatu egin zen.
– Kontratu txikiaren bitartez -2014/CONOOR0066 dosierra-, estalkia eta pintura intumeszentea esleitu ziren. Lehiaketa-aurrekontua 45.886,72 eurokoa izan zen, BEZ barne; lau enpresari eskatu zitzaien proposamena, dosierrean jasota dagoen moduan, eta Cubiertas García Lameiro, S.L. enpresa suertatu zen esleipendun. Obrak gauzatzeko epea bi hilabetekoa izan zen, 2014ko abuztuaren 11tik kontatuta, data hori baitzuen zuinketa-aktak.
Cubiertas García Lameiro, S.L. Eskaintza: 42.909,38 euro, BEZ barne.
Cubiertas Oli-cer, S.L. Eskaintza: 44.140,30 euro, BEZ barne.
Cubiertas Pejual, S.L. Ez zuen eskaintzarik aurkeztu.
Zaindu & Konpondu Multiservicios, S.L. Ez zuen eskaintzarik aurkeztu.
– Publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bitartez -2014/CONOOR0062 dosierra-, igeltserotza-lanak esleitu ziren. Lehiaketa-aurrekontua 240.030,35 eurokoa izan zen, BEZ barne; zazpi enpresari eskatu zitzaien proposamena, dosierrean jasota dagoen moduan, eta Lagunketa, S.A.U. enpresa suertatu zen esleipendun. Obrak gauzatzeko epea 65 egunekoa izan zen, 2014ko urriaren 17tik kontatuta, data hori baitzuen zuinketa-aktak.
Lagunketa, S.A.U. Eskaintza: 239.790,32 euro, BEZ barne.
Pavial Norte, S.L. Ez zuen eskaintzarik aurkeztu.
Manprol Gestión, S.L.U. Ez zuen eskaintzarik aurkeztu.
Ertz 4, S.L. Desenkusatu egin zen.
Sucesores de Pavón, S.L. Desenkusatu egin zen.
Construcciones Palmiro, S.A. Desenkusatu egin zen.
Opacua, S.A. Ez zuen eskaintzarik aurkeztu.
– Publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bitartez -2014/CONOOR0103 dosierra-, instalazio-lanak esleitu ziren. Lehiaketa-aurrekontua 224.148,48 eurokoa izan zen, BEZ barne; sei enpresari eskatu zitzaien proposamena, dosierrean jasota dagoen moduan, eta Construcciones Segurola, S.A. enpresa suertatu zen esleipendun. Obrak gauzatzeko epea 60 egunekoa izan zen, 2014ko urriaren 27tik kontatuta, data hori baitzuen zuinketa-aktak.
Construcciones Segurola, S.A. Eskaintza: 201.061,09 euro, BEZ barne.
Giltec Arquitéctos Técnicos, S.L. Eskaintza: 211.619,04 euro, BEZ barne.
Egainor Asesores Constructores, S.L. Eskaintza: 211.289,30 euro.
Esparza Obras y Proyectos, S.L. Eskaintza: 219.440,56 euro, BEZ barne.
Araú Obras y Proyectos, S.L.U. Eskaintza: 222.650,78 euro, BEZ barne.
Vasco Gallega de Construcciones, S.A. Eskaintza: 214.856,18 euro, BEZ barne.
Herri Administrazio eta Justizia sailburuaren 2014ko maiatzaren 21eko Agindua helarazi zion Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Udalari -2014ko ekainaren 6ko sarrera-erregistroa-, zeinen bitartez Gasteizko Udalari diru-laguntza izendun bat eman baitzitzaion, Lakuako zentro soziokulturalaren eraberritze integralerako. Agindu horren bigarren artikuluan adierazten da diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 500.000,00 eurokoa izango dela, eta seigarren artikuluko hirugarren atalean, berriz, honela esaten da: Nolanahi ere, emandako diru-laguntza aurreikusitako helburua lortzeko baliatu dela justifikatu beharko da 2014ko abenduaren 31 baino lehen, diruz lagundutako jardueren bukaerako egiaztapenaren bitartez.
Osasun-zentroa adinekoentzako zentro soziokultural bihurtzeko faseen artean unitate operatibo edo substantzialik ez dagoela, baizik eta bereizgarriak eta bereiziak direla justifikatzen duen txosten teknikoa eransten da. Kontratuaren izaerak eskatzen du eta aukera ematen prestazioak zein bere aldetik kontratatzeko (ikus HKEEren 2. oharra dokumentu bukaeran).
4.– Amvisak kudeatutako instalakuntzen zaintza zerbitzua, 2014ko ekitaldian 201.000 euroren gastua izan zuena, kontratazio araudiari lotuko zitzaion prozedurarik izan gabe garatu da, publikotasun eta lehia printzipioak urratuz.
Alegazioa.
Uraren eta energiaren sektoreko eta beste zenbaitetako kontratazio-prozedurei buruzko 48/1998 Legea aplikatzen zitzaion Amvisari zaintza-zerbitzua kontratatu zenean, eta kontratua sinatu ondoren tazituki luzatzen zen, harik eta 2015ean lehiaketara atera eta esleitu zen arte. Orain lehiaketa publikoa medio egin den kontratu berriaren bitartez ematen da zerbitzua.
Beste batzuk.
6.– Udal gutxizkari merkatuan gune berrien forjari eta egokitze lanak, 303.916 euroren zenbatekoan, zuzenean kontratatu ditu emakidaren esleipendunak, Udalak egin beharrean, SPKLTBk agindutakoa saihestuz. 2014 eta 2015eko ekitaldietan obren kostua «Kapital transferentziak» kapituluan erregistratu da, hurrenez hurren, 230.036 eta 73.880 euroren zenbatekoarekin.
Alegazioa.
Udal azokan obrak egiteko Centro Comercial La Plaza de Santa Bárbara, S.A. sozietatearen eta Gasteizko Udalaren arteko 2014ko ekainaren 6ko hitzarmenaren gehigarria eransten da, eta obrak zuzendu zituzten arkitektoen ziurtagiria (2. agiria).
II.2.– Urteko kontuei buruzko iritzia.
Udala.
1.– Vitoria-Gasteizko Udalaren Gastu Orokorren Diruzaintza Geldikina eta Funts Propioak eragiten dituzten doiketak 2014ko abenduaren 31n, honako hauek dira:
Elkarkidetza kuotak.
Alegazioa.
Erakundearen 2014ko Elkarkidetza EPSV kuotak atzeratu nahiz zatikatzeari buruzko akordioaren kopia eransten da. 2014/06/27ko Gobernu Batzarra.
Kaudimen-gabez. zuzkidura defizita.
Alegazioa.
Gauzatzea zail edo ezinezkotzat jotzen den kobratu gabeko eskubideen saldoaren kalkulua -2014ko aurrekontuaren likidazioan ageri dena- Toki administrazioa arrazionalizatzeari eta haren iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legean xedatutakoaren arabera egin da.
Kobrantza zalantzagarriko saldoen azken kalkulua egiteko, aurrekontu-likidazioaren dosierrean ageri diren doitzeak egin dira. Kopia eranstean da.
Jundizko 20 industri sektorea desjabetzea.
Alegazioa.
Data horretan onetsita zeuden obligazio garbiak 14.100ra iristen ziren, onetsitako eskubide garbiak bezalaxe, kobrantza eta ordainketen moneta-fluxua gorabehera.
Amvisa 2013 diru-bilketaren kudeaketa.
Alegazioa.
Hain zuzen ere, 2015eko martxoan, hitzarmenaren gehigarria formalizatzea erabaki zen, eta atzera eraginez aplikatu zitzaion 2013ko ekitaldiari. 2015eko ekitaldiko aurrekontu-likidazioa egin ondoren gauzatu zen gehigarri hori, eta, beraz, ezinezkoa da 2014ko ekitaldiko GODG doitzea.
2.– Udalak ez du 2014ko ekitaldiko Kontu Orokorraren oroitidazkian jaso FEPELi dagokionez AFArekin duen zorra. Vitoria-Gasteizko Udalaren 2008, 2009 eta 2011ko FOFELen likidazio negatiboak, funts horretara gehitutakoak, 62,5 milioi eurorenak izan ziren. AFAk ez du zorra toki-erakunde bakoitzaren arabera xehatzen eta ez du egindako dedukzio guztien banakako aplikazioa arautu; honenbestez, ez dakigu zein den Udalak kontzeptu honen izenean erregistratu beharreko pasiboaren zenbatekoa.
Alegazioa.
Ez da oroitidazkian horri buruzko informaziorik eman. Izan ere, Udalak -nahiz eta Arabako Foru Aldundiari idatziz eskatu- ez baitu FEPEL horretan duen posizio banakatuari buruzko komunikaziorik jaso.
Nolanahi ere, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak egindako ohartarazpenen haritik, eta azaroaren 3ko 56/2015 Foru Dekretuaren bitartez onetsitako Kontabilitate Publikoaren Plan Orokor berriko 17. NRV arauko 3. puntuarekin bat etorriz, 2016ko ekitaldiko oroitidazkian ematen den informazioan sartuko da, pasibo kontingente gisa.
III.– Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak.
III.1.– Udala eta erakunde autonomoak.
III.1.1.– Aurrekontua eta kontabilitatea.
– 2014ko ekitaldiko Aurrekontuaren Likidazioan barne hartutako konpromiso-kredituen egoerak, guztira 42,9 milioi eurorenak, 11,9 milioi euroren kredituak barne hartzen ditu, ekitaldi itxieran erabili ez zirelako baliogabetu behar ziratekeenak eta/edo konpromiso-kreditu hauei dagozkien ordainketa-kredituak txertatu. 2015eko aurrekontuaren luzapenean, 3/2004 FAren 50. artikuluari jarraiki, konpromiso-kreditu hauek automatikoki barne hartu dira.
Alegazioa.
Arabako Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko otsailaren 9ko 3/2004 Foru Arauak -otsailaren 10eko 2/2016 Foru Arauak aldatua- honela dio 22. artikuluan, konpromiso-kredituak direla eta:
3.– Aurrekontuetan ezin izango da jaso ekitaldian bertan edo hurrengoan gauzatzen hasiko ez den konpromiso-krediturik.
50. artikuluan -Luzapenaren erregimena-, honela dago jasota:
4.– Konpromiso-kredituak automatikoki sartuko dira luzatutako aurrekontuan (ikus HKEEren 3. oharra dokumentu bukaeran).
– Udalak, funts likidoak modu zentralizatuan kudeatzeko plan integralaren baitan, 2014ko ekitaldiko urtarrilaz geroztik Ensanche 21 zabalgunea finantzatu du, ekitaldi itxieran 17 milioi euroren zenbatekoan. Kopuru hori 2015eko abenduan itzuli da, sozietateak epe luzeko mailegu bat izenpetu ondoren, eta, data horretan, diruzaintzako eragiketetan buru egiten duen urtebeteko epea gainditu du.
Alegazioa.
Urtebeteko epea gainditu zelarik, eragiketa horrek likidezia behar iragankorrei erantzuteko diruzaintzako eragiketa izateari uzten ziola ulertu zuen kontu-hartzaileak, eta ezinbestekoan igarotzen zela zor-eragiketa izatera. Horren ondorioz, sozietateak epe luzeko mailegu-eragiketa bat izenpetu zuen 2015eko ekitaldian, eta, hartara, Udalaren aurrerakina deuseztatu eta eragiketa behar bezala sailkatu, epe luzeko zor-eragiketa gisa.
– 2014ko ekitaldian Udalak Lurraren Udal Ondarea besterendu ostean eskuratutako diru-sarrerak, 9,1 milioi eurorenak, maileguak amortizatzeari lotu zaizkio. Udalak ez du mailegu horiek finantzatu zituzten inbertsioen kontzeptuan aitortutako obligazioak Lurraren Udal Ondareari aplikatu zitzaizkion jakiteko bide emango duen erregistrorik, 2009tik 2011ra bitarteko aurrekontuetan jasoa zegoen moduan. Toki-administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasunari buruzko Legeak Lurraren Udal Ondarea zorra amortizatzeko baliatzen uzten du, baina gehienez 10 urteko epean kopuru hori birjarriko dela esango duen Udalbatzaren erabakia eta AFAren aurretiazko baimena eskatzen du.
Alegazioa.
2014ko likidazioaren dosierraren eranskin batean -Herri Kontuen Euskal Epaitegiak izan du hori aztertzeko aukera- zehaztuta dago Udalaren lurzoru-ondarearen bitartez lortutako funtsak nondik sortu diren, eta zertarako baliatu.
III.1.2.– Zerga sarrerak.
– Zerga-zor kontzeptuan aurrekontuko kobratzeko dagoena 2014ko abenduaren 31n ez dator bat hirugarrenen araberako xehapenetik eskuratzen denetik. Aldeak nagusiki kobrantzak erregistratzeko datetan daude. Alabaina, badaude kopuru txikiagoko beste alde batzuk, identifikatu behar liratekeenak. Gainera, gomendagarria da bi informazio prozeduren artean aldian behingo kontziliazio prozedurak finkatzea.
Alegazioa.
HKEEren txosten-zirriborroan egiten den gomendioari dagokionez -bi informazio-sistemen artean aldian behingo kontziliazio-prozedurak finka daitezela-, hau esan beharra dago:
Udal Diru-sarreren Sistema (SI2) izeneko aplikazio informatiko berria jarri zen martxan 2003an. Diru-bilketa Zerbitzutik kudeatzen diren zerga-zorren eta zuzenbide publikoko gainerako diru-sarreren ordainagiriekin egiten diren mugimendu guzti-guztiak Udalaren kontabilitate-sisteman (SICAP) automatikoki kontabilizatu daitezen diseinatu zen SI2 aplikazioa. Egunero egiten da GEST_CONT izeneko prozesu informatikoa, zeinek automatikoki kontabilizatzen baititu zerga-zorrarekin eta zuzenbide publikoko gainerako diru-sarrerekin egiten diren jarduerak oro -kobratzeari ekin, kobratu, deuseztatu, kreditu kobraezinak deklaratu, zorra birmoldatu eta abar-, dagozkien aurrekontu-partidetan, urtekoak nahiz itxitako ekitaldietakoak direla ere.
Horrenbestez, ez dago Diru-bilketa Zerbitzuak kudeatzen duen zorrarekin egiten den jarduerarik Udalaren kontabilitatean islatuta geratzen ez denik.
Diferentzia sortzen da informazio bera lortu nahi delarik, egun berean, Kontabilitatetik eta Diru-bilketatik. Izan ere, une honetan Diru-bilketako zorraren gaineko informazioa lortzeko dugun tresna informatikoak (SI2) zorraren kudeaketarako begira ematen ditu datuak, ez Kontabilitateko datuekin (SICAP) kontziliatzeko helburuarekin.
Behin puntu honetara iritsita, ezinbestekoa da azaltzea sarreren kontabilitateak egun naturalarekin bat egiten duela, hau da, ezin direla kontabilizatu sarrera-eragiketak atzeraeraginezko izaerarekin.
Kontuan izanik gaur egun zorrari buruzko informazioa eskuratzeko ditugun tresnak ez daudela zuzenduta datuak kontziliatzera, jarduera bat sartu du Diru-bilketa Zerbitzuak 2016-2019 aldirako Iruzur Fiskalaren kontra Borrokatzeko Planean. 2.34 jarduera da, «Udalaren diru-sarreren sistemaren (SI2) eta kontabilitate-sistemaren (SICAP) informazioa kontziliatzea», «Zerga- eta bilketa-prozeduren hobekuntza eta eraginkortasuna bultzatzea» izeneko ildo estrategikoaren barruan.
III.1.3.– Langileria.
– Udalak eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak abenduan «Kontsumorako laguntzak» ordaindu dituzte, indarreko hitzarmenaren 94. artikuluaren erregulazioari jarraiki; honela, bada, urtebeteko antzinatasuna duten udal langile guztiei 100,20 euroren banakako zenbatekoa ordaindu zaie. Kontzeptu hori ordainsari kontzeptutzat har ez daitekeenez gero, komenigarria litzateke aldez aurretik langileek egindako gastuak justifikatzea, ondoren ordainketa egiteko.
Alegazioa.
Kasu honetan, hitzarmenaren 94. artikuluan berariaz jasota dagoen laguntza bat da, bertan esaten baita ekitaldi bakoitzerako aurreikusten den zenbatekoa antzinatasun-baldintza jakin batzuk betetzen dituzten langile guztien artean banatuko dela, eta, horrenbestez, loteslea da. Nolanahi ere, kontuan izango da hitzarmena negoziatzeko egungo prozesuan.
– 2012ko ekitaldian izendatutako zuzendari nagusi batek ez zuen karrerako funtzionario izatea betetzen eta ez zaio laneratzeko doktore, lizentziatu, ingeniari, arkitekto edo titulu baliokiderik eskatu.
Alegazioa.
Izendapen horiek egin ziren unean indarrean zegoen araudian -Toki Jaurbidearen Oinarrien Legearen 130.3 artikulua-, zuzendaritza-organoak doktore, lizentziadun, arkitekto, ingeniari edo baliokidea den titulua eskatzen zaien karrerako funtzionarioen artean izendatzeko beharraz gain, erregimen orokor hori bertan behera uzteko aukera ere jasotzen zen -lanpostuaren berariazko ezaugarriak kontuan izanik-, irizpidetzat harturik gaitasun profesionala eta ardura jakin bat eskatzen duten lanpostuetako esperientzia -kudeaketa publikoan nahiz pribatuan-, baldin eta aukera hori administrazio lokalen araudi organikoetan aurreikusita bazegoen. Eta, hain zuzen ere, udalbatzak 2010eko ekainaren 25eko bilkuran onetsitako Gasteizko Udaleko Gobernuaren eta Administrazioaren Araudi Organikoak aukera hori jasotzen zuen, eta, beraz, zuzendaritza-organoetako lanpostuak funtzionario ez zirenek edo lanpostu horiek betetzeko eskatzen zen titulazioa ez zutenek bete zitzaketen.
– Borondatezko erretiro sariaren ordainketa modu orokorrean 65 urte bete aurretik jubilatzen diren pertsona guztiei aplikatzen zaie, egungo araudiak jasotzen dituen aurreikuspenak aintzat hartu gabe, lehenagoko zenbait erretiro, erretiro arrunt modura sailkatzen baititu.
Alegazioa.
Salbuespen gisa, erretiro-saria ordaindu izan zaie Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko lanpostuetan zihardutenei, nahiz eta kasu horietako erretiroa arautzen duten baldintzetan ezartzen den pentsioaren % 100 kobratuko dutela, halakoetan. Horren haritik, eta kontu-hartzaileak berriki egin duen txosten batean jokabide horren egokitasuna zalantzatan jartzen denez, arreta berezia jartzen ari da Funtzio Publikoa kontu horretan, egungo negoziazio kolektiboaren prozesuaren barruan.
– 2014an aldi baterako kontratazioak eta bitarteko funtzionario izendapenak egin dira lan-poltsa oso zaharrak baliatuta, baita 2001 baino lehenagokoak ere. Lan-poltsak gaurkotzea komeniko litzateke, sortu zirenetik igarotako denbora aintzat hartuta.
Alegazioa.
Puntu honi dagokionez, une honetan aldi baterako kontratazioetarako 173 zerrendarekin lan egiten da. Zerrenda batean edo bat baino gehiagotan dauden 7.849 pertsonaren 11.442 hautagaitza biltzen dira horietan, guztira. Guztiak ere hautatze-prozesuetan finalista geratutako hautagaien zerrendak oinarritzat harturik sortuak dira, eta, hori dela eta, zerrenda gehienek hainbat urte dituzte dagoeneko, batzuek 15 baino gehiago, arrazoi hauengatik:
– Krisi ekonomikoaren ondorioz, ezin izan da lan-eskaintza publikorik egin, eta, beraz, ezin izan dira zerrendak modu naturalean berritu. Izan ere, azkeneko lan-eskaintza publikoa 2007an egin zen, eta, hortaz, lan-eskaintza publikotik sortutako azken zerrendak 2008koak dira.
– 2007ko lan-eskaintza publikoan E eta D taldeetako lanpostuak eskaini ziren, erizaintzako-langileak salbu.
– Zerrenden araudiak galarazi egiten zuen lan-eskaintza publiko batetik sortutako zerrendak berriekin ordezkatzea. Egungo araudian -2014koa- hori ez dago dagoeneko galarazita.
– Nolanahi ere, aldi baterako kontratazioetarako zerrenden batzordeak berrikusi egin zituen zerrendak 2015eko urtarrilean, horiek eguneratzeko aukera emango zuen jarduera-plan bat ezartze aldera. 2014az geroztik, hauek izan dira handitu diren zerrendak:
2014:
– Lanbideko laguntzaileen zerrenda handitzea (jatorrizko hautatze-prozesua abiapuntutzat hartuta).
– PSISZeko ikuskatzaileordeen zerrenda handitzea (2006ko jatorrizkoa handitzeko deialdia).
– Botanikaria, goi-mailako teknikaria (profil berria; poltsa berria).
2015:
– Garbiketako zerrenda handitzea (jatorrizko hautatze-prozesua abiapuntutzat hartuta).
– Tronpeta (poltsa berria, aurrekoa agortuta zegoelako).
– Tuba - Bonbardinoa (poltsa berria, aurrekoa agortuta zegoelako).
– Alboka - Txirula - Txalaparta (poltsa berria, aurrekoa agortuta zegoelako).
– Gaita - Dultzaina (poltsa berria, aurrekoa agortuta zegoelako).
– Energia-proiektuetarako goi-mailako teknikaria (profil berria; poltsa berria).
– Kontratak eta hondakinak kontrolatzeko goi-mailako teknikaria (profil berria; poltsa berria).
– Gizarte-hezitzailea, goi-mailako teknikaria (profil berria; poltsa berria).
– Komunikazioetarako goi-mailako teknikaria (poltsa berria, aurrekoa agortuta zegoelako).
– Txistu-irakaslea (poltsa berria, aurrekoa agortuta zegoelako).
– Trikitixa-irakaslea (poltsa berria, aurrekoa agortuta zegoelako).
– Lan-medikua (poltsa berria, aurrekoa agortuta zegoelako).
– Informazio- eta kontrol-agenteak (2001eko jatorrizko deialdia handitzea).
2016:
– Administrarien zerrenda handitzea (2006ko jatorrizko hautatze-prozesua abiapuntutzat hartuta).
– Nekazaritza- eta basozaintza-teknikari espezialista (profil berria; poltsa berria).
– Basozaintza-ingeniaria (profil berria; poltsa berria).
– Ingurumen eta osasun publikoko ikuskatzailea (hainbat lanpostu batzen dituen profil berria; poltsa berria).
– IKT plataformetako goi-mailako teknikaria (profil berria; poltsa berria) (ikus HKEEren 4. oharra dokumentu bukaeran).
– Udalak gutxienez 85 pertsona ditu programaka bitarteko funtzionario modura kontratatuak, 4 urtetik gorako antzinatasunarekin. Kontratazioa eragin duten programen definizioa, zenbaitetan, zerbitzu jakin batzuk indartzeko izan ohi da eta beste batzuetan, denbora esparrurik definitua ez dutenentzat. Komeni da programa hauek eta horien babesean kontrataturiko giza baliabideak berrikustea, horien epeak modu zehatzean adieraziaz edo udalaren beharrizan estrukturalei erantzuten dieten aztertu; azken kasu horretan, LP`Z egokitu beharko litzateke.
Alegazioa.
5. puntuari dagokionez, 4. puntuan adierazi bezala, krisi ekonomikoaren eraginez arauetan ezarritako mugapenek galarazi egin dute lanpostu-zerrendaren erregulazio estrukturalerako mekanismoak martxan jartzea, zein lan-eskaintza publikorako hutsik dauden lanpostuak onestearekin abiatzen baitira, eta, horrenbestez, aldi baterako sortu ziren hainbat lanpostu, denbora bat igaro ondoren izaera estrukturala bereganatua zutenak, stand by egoeran jarraitu dute, ekonomiaren hobekuntzak lan-eskaintza publikoa egitea ahalbidetuko duten lege-aldaketak noiz ekarriko. Gaur egun, programako lanpostu estrukturalak lanpostu-zerrendan finkatzeko lanean dihardugu, hurrengo lan-eskaintza publikoari begira.
– Udalaren LZk ez du behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuak barne hartzen (EFPLren 14.1 art.) eta ez du Aurrekontu, kontabilitate eta kostuen buru postua estatu mailan jarduteko gaitasuna duen funtzionario batentzat gordetzen, Gobernuaren Erregelamendu Organikoaren 49.2 artikuluak eta Udalaren Administrazioak baldintza hori betetzeko eskatzen dutenean kontabilitate egitekoaren ardura duen organoko funtzionario titularrarentzat.
Alegazioa.
Gaur egun lanpostu hori hierarkikoki kontu-hartzaile nagusiaren mende egotera igarotzeko aukera aztertzen ari gara, eta, hortaz, hura Estatu mailako gaikuntza duen funtzionarioa izaki, hori ez litzateke beharrezko izango Aurrekontu, Kontabilitate eta Kostuen buruarentzat, araudi organikoan behar den aldaketa egin ondoren.
III.1.4.– Kontratazioa.
Espedientea.
– Udalak eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak 54 milioi euroren zenbatekoan esleitutako 14 kontratutan pleguetan jasotako esleipen irizpideetan ondotik adierazitako hutsak azaleratu dira:
– Udalak eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak esleitutako 11 kontratutan, 2 aleko prezioetan eta 9 guztira 35,3 milioi euroren zenbatekoan, puntuazioa emateko bereizitako formulak puntuazio gorena ematen die batez besteko balioarekiko % 7 eta % 10 bitarteko beherapena eskaintzen duten eskaintza guztiei; jokamolde horren ondorioz, prezio ezberdineko eskaintzak puntuazio bera eskuratzen dute edo aipatutako beherapena gainditu duten eskaintzak zigortu egiten ditu (1, 2, 3, 4, 5, 8, 9, 12, 14, 15 eta 23 espedienteak). Gainera, lursailak besterentzeagatiko 2 kontratuetan, Udalak 9,1 milioi euroan esleitu zituenak, pleguetan finkatutako formulak puntu guztiak lizitazio aurrekontuaren gainean zenbateko jakin bat eskaintzen duten proposamenei ematen dizkie eta horrek prezio hobeko eskaintzak eskuratzea eragotzi dezake (21 eta 22 espedienteak).
Alegazioa.
Dosierrak: 1, 2, 3, 4, 5, 6, 8, 9, 14, 15, 21.
A.– Honela dago jasota Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 87. artikuluan: «Kontratazio-organoek, kontratua benetan bete dadin, prezioa egokia izatea zainduko dute, zenbatekoaren balioespen egokia eginez. Horretarako, lizitazio-aurrekontua finkatzerakoan, merkatu-prezio orokorra hartuko dute kontuan...» Aztertu diren dosierretako baldintza-agirietako bakoitzean, zerbitzu teknikoek kontratuaren xedeaz, baldintzez eta berariazko zirkunstantziez duten ezagutza abiapuntutzat harturik, eskaintzak mugitu ahal izatea administrazioarentzat probetxuzko izan daitekeen denbora-tarteak finkatu dira, dela balorazio ekonomikoari dagokionean, dela prezioaz aparte baloratu beharreko bestelako faktoreei dagokienean.
Hori dela eta, udal zerbitzu teknikoek ulertu zuten lizitazio-aurrekontua bat zetorrela garai hartako merkatuaren errealitatearekin; beraz, aurreikusitako tarte ekonomikoak lehiaketara aurkez zitezkeen enpresek hobetzeko tarte nahikoa ematen zuela ulertu zen.
B.– Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 152 artikuluan honela dago jasota: «Kontratua esleitzeko oinarri gisa erabiliko den irizpide objektiboetako bat eskainitako prezioa bada, administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztu ahal izango da zein zenbatekoren arabera joko den, hala dagokionean, proposamena ezin izango dela bete eskaintzak neurrigabeak edo anormalak izateagatik». Aztertu diren dosierretako baldintza-agirietako bakoitzean, prezioa baloratzeko irizpidearekin batera, eskaintza neurrigabe edo anormalik eginez gero proposamena ezingo dela bete ohartaraziko luketen muga horiek ezarri izan dira.
C.– Legeari hitzez hitz jarraituz gero, baldin eta eskaintzak baloratzeko hainbat irizpide baliatzen badira, guztiak hartu beharko dira aintzat eskaintza ekonomikoki onuragarriena aukeratzeko orduan, eta ez prezioa bakarrik. Horrela gertatu da aztertutako dosierretako bakoitzean, non, prezioa baloratzekoarekin batera, beste irizpide batzuk dauden, guztiak aintzat hartuta eskaintza ekonomikoki onuragarriena hautatu ahal izateko.
D.– Era berean, nahiz eta baldintza-orri administratibo partikularretan faktore ekonomikoaren gehieneko beherapena zehaztu, lehiatzaileak prezioa baxuagoa eskaintzeko edo beste balorazio-irizpideetarako eskainitako prestazioak hobetzeko askatasuna izan du, eskaintza ekonomikoki onuragarriena egitea helburu; hau da, bere osotasunean onuragarrien zen eskaintza bilatu da, ezinbestean haren balio ekonomikoari bakarrik erreparatu beharrean. Hartara, bete egin da Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bateginaren 1. artikuluan obrak egin, ondasunak erosi eta zerbitzuak kontratatzera bideratutako funtsen erabilera eraginkorraren printzipioa jarraitzeari dagokionez xedatutakoa, besteak beste eskaintza ekonomikoki onuragarriena aukeratuz.
E.– Faktore ekonomikoaren gehieneko beherapena ezarri izanak ez du proposamenak aurkeztearen kontra jokatu. Izan ere, aipatutako dosierretako bakoitzean zein enpresa lehiatu ziren aztertzen bada, ikus daiteke ia guztietan proposamen-kopuru aski handia izan zela, eta, horrenbestez, argi geratzen da interes handia piztu zutela lehiaketa horiek.
F.– Azkenik, balorazioa egiteko hautatu den formulak administrazioarentzat balio erantsia izan lezaketen eskaintzak galarazten dituela dioen baieztapenaren kontra, esan beharra dago, aztertu diren dosierretan lehiatzaileek aurkeztu beharreko proposamenen alderdi ekonomikoari dagokionez, ez dela kontratuan finkatutako prezioen gainean egiten diren beherapenak baloratzeko formula bakarrik baliatzen, baizik eta orobat kontuan hartzen dela zein gastu ekarriko lizkieketen lehiatzaileei baloratzen diren beste irizpide batzuek, hala nola, esaterako:
– Berme-aldia luzatzeak.
– Kontratuaren xedeari hobekuntzak gehitzeak (ingurumen-alderdiak, segurtasun- eta zaintza-hobekuntzak...). (ikus HKEEren 5. oharra dokumentu bukaeran).
Espedientea.
– Udalak aleko prezioetan esleitutako argindarra hornitzeko kontratuan pleguek sortetako batean azken errekurtsoko tarifaren gainean (TUR) % 5eko gutxieneko beherapena eskaintzeko derrigortasuna ezarri zuten, 756.417 euroren lizitazio tipoarekin; ordea, hutsik geratu zen eskaintzarik aurkeztu ez izanaren ondorioz, 2011ko lizitazioan gertatu zen bezala. Komeni da sortaren kontratazio baldintzak aztertzea, dagokion lehia sustatzeko (7. espedientea).
Alegazioa.
Dosierra: 7.
2013an bi urterako lehiaketa bat egin zen, hiru multzotan banatuta, energia elektrikoren hiru mota desberdinetarako: 1. multzoa.– Goi-tentsiokoa. 2. multzoa.– Behe-tentsiokoa; 10 kilowattetik gorako potentzia. 3. multzoa.– Behe-tentsiokoa; 10 kilowattetik beherako potentzia.
Bai «goi-tentsiokoa» multzoa, bai «Behe-tentsiokoa; 10 kilowattetik gorako potentzia» multzoa, lehiaketaren esleipendun suertatu zen enpresari esleitu zitzaion. «Behe-tentsiokoa; 10 kilowattetik beherako potentzia» multzoari dagokionez, esleitu gabe geratu zen, arrazoi hauengatik: 10 kilowattetik beherako potentziako behe-tentsioko kontratuek ABT tarifa balia zezaketen. Azken baliabidearen tarifa elektrikoa (ABT) Espainiako Gobernuak elektrizitatearen prezioaren gainean finkatutako tarifa bat zen, zeinek 2014az geroztik «kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioa» (KTBP) izena hartu baitzuen. Hau da, Gobernuak ezarritako tarifa elektriko bat da. Horren zenbatekoa hiru hilean behin berrikusten zen, nahiz eta epez kanpo ere berrikusten zen inoiz, atzera eraginez. Prezioak Gobernuak berrikusten zituenez, energia elektrikoa merkaturatzen zuten enpresek ez zuten egingarri ikusten energiaren prezioen % 5eko beherapena beren gain hartzea halako kontratuetan, lehiaketako baldintza-agiriak behartzen zituen bezala. Hortaz, esleitu gabe geratu zen 10 kilowattetik beherako potentziako behe-tentsioko energia elektrikoaren multzoa.
Espedientea.
– 522.640 euroan esleitutako zerbitzu kontratu batean Udalak ez du lizitazio prozesuan subrogatu asmo den langileriaren lan baldintzen gaineko informaziorik eman, horien kosta kalkulatu ahal izateko (SPKLTBren 120. art.) (13. espedientea).
Alegazioa.
Dosierra: 13.
Lehiaketako baldintza-orrietan ezarri zen kontratatu beharreko pertsonen gutxieneko kopurua, kategoria eta instalazioen arabera banatuta, eta berariaz adierazi ziren zereginak, egutegia eta ordutegia (ikus HKEEren 6. oharra dokumentu bukaeran).
Beste batzuk.
– Ondotik adierazitako espedienteetan, 2014ko ekitaldian SPKLTBren 177.2 artikuluaren indarrez publikotasunik gabeko prozedura negoziatu bidez esleitutakoetan, antzekotasuna dago bai xedean bai kontratazioa gauzatzen den datan ere. Beste egoera batzuetan eta Udalak administrazioko kontratazioan lehia askea optimizatzearren, gomendagarria litzateke kontratuak metatutako balioaren arabera izapidetzea:
Alegazioa.
– Jundizko industrialdean eta hainbat kaletan zoladura sendotzeko eta zuloak betetzeko lanen dosierrak) Kaleetako zoldura sendotzeko eta zuloak betetzeko hurrena egiten diren kontratuetarako, aurreikusia dago dosier guztiak lehiaketa batera biltzea, eta multzoka zatitzea.
III.1.5.– Diru-laguntzak.
– Udalak eta GOFEk 2014ko ekitaldirako lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute; hitzarmen honek Indesa, SL Foru Sozietate Publikoaren bitartez, enpleguko zentro berezia, zenbait udal-eraikin garbitzeko zerbitzuaren prestazioa besarkatzen du, urtean 2,1 milioi euroren zenbatekoan; alde biek konpromisoa hartzen dute atxikitako langileek % 33aren pareko edo gehiagoko ezgaitasun-maila aitortua izango dutela. Enpresa honek ez du Udalaren baliabide propio izaerarik eta honenbestez, aipatutako kontratu hori ez daiteke kontratazio arautegiaz bestekotzat jo.
Udalak, izatekotan ere, SPKLTBren bosgarren xedapen gehigarria baliatu behar zukeen, zeinak enpleguko zentro bereziei kontratuak esleitzeko prozeduretan parte-hartzea gordetzeko aukera ematen duen, betiere kontratuari atxikitako langileen gutxienik % 70 ezgaitasuna duten pertsonak baldin badira.
Alegazioa.
Europako Justizia Auzitegiaren azken epaien ondoren -esate baterako, Coditel epaia-, kontrol analogoa administrazio batek egin dezake, bere partaidetza gutxiengoa bada ere, hala nola Udalaren kasuan, baldin eta nahitaezkoa bada gomendioa gomendio-emaileak adierazi bezala betetzea.
Horrela, Udalak Indesa sozietatearen akzioetan parte hartzeaz gain, berariaz jasotzen da sozietatearen estatutuetan Udal honen bitarteko propioa dela, eta Udal honek egiten dizkion gomendioak nahitaez bete beharrekoak izango direla sozietatearentzat, eta, hartara, kontrol analogoa justifikatzen da, Europako azken epaiek in house kontratuei dagokienez zehazten duten bezala.
Beraz, Udal honek alegatzen du Indesa sozietateak bitarteko propioaren izaera aitortua duela, Europako Justizia Auzitegiaren azken epaien ildotik (ikus HKEEren 7. oharra dokumentu bukaeran).
III.2.– Sozietate publikoak.
III.2.2.– Kontratazioa.
Espedientea.
– 2014ko martxoaren 14 arte, prezioen proportzionaltasuna murrizten zen kasuetan, oro har, lizitazio prezioaren gainean % 20ko beherapenetatik aurrera, Amvisak formulak aplikatzen zituen prezioa balio-neurtzeko. Ordea, data hartan administrazio-kontseiluak erabaki zuen kontratazioko pleguetan Udalak erabili ohi zuen kontratazio-formula jasotzea. Formula horrek puntu guztiak aitortzen dizkie batez besteko balioa gehi % 10eko beherapenaren parekoa edo handiagoa dutenei eta horrek eragin du beherapen handiagoko eskaintzei puntuaketa mugatzea (6. espedientea). Halako egoerak saihesteko, gomendagarria da atalase hori gaindituko duten beherapenak onartzen direnean gehienezko puntuak preziorik onena duen eskaintzari soilik ematea.
Alegazioa.
Baieztapen hori okerra da.
«Bataz besteko balioa gehi % 10aren berdina edo hortik gorakoa» balioa baino ez du baliatzen Amvisak neurriz kanpoko beherapenen irizpidea finkatzeko. Zirkunstantzia hori egokitzen denean, justifikazio-txostena eskatzen da, eta aztertzen, eta horren arabera onartzen dira ala ez eskaintza aurkeztu duen enpresak emandako argudioak, eta eskaintza onartzen ala ez.
Onartzen diren eskaintzen artetik beherapen ekonomikorik handiena egiten duenari ematen dio puntuaziorik handiena 2014ko martxoaren 14az geroztik gure lehiaketa guztietan puntu ekonomikoak zehazteko baliatzen den formulak.
Egikaritza eta harrera.
– Amvisak 1,4 milioi euroan esleitutako zerbitzu kontratu batean, luzapena ez du kontratazio atalak onartu (2. espedientea).
Alegazioa.
Amvisako Administrazio Kontseiluak onartu zuen gastua, eta hasierako aldia eta luzapenak jasota dauden baldintza-agiria. Beraz, kontseilariek onetsi zuten gauzatzeko gehieneko denbora.
Alkate ohiak egindako alegazioak.
Txostenaren gaineko alegazioak.
II.– Iritzia.
II.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.
Langileria.
1.– Amvisa sozietateak 2014ko ekitaldian onartutako deialdietatik zetozen lan kontratu finkodun 3 langile kontratatu ditu; horrek 22/2013 Legearen Hogeigarren xedapen gehigarria urratzen du, 2014ko ekitaldirako Estatuko Aurrekontu Orokorrak onartu zituena, zeinak langileria kontratatzea eragozten duen, nola eta ez diren lehenagoko ekitaldietan abiarazitako deialdietakoak edo Lege hau abiarazi zenean abian ziren programa edo urteanitzeko planen baitan nahitaezko diren haiek, betiere plan horiek lege- edo konbentzio-arauak betez garatu izan balira.
Alegazioa.
22/2013 Legearen hogeigarren xedapen gehigarriak honela dio:
«Hogeigarrena. Merkataritza-sozietate publikoek 2014an langileak kontratatzea.
Bat.– 2014an, Lege honen 20. artikuluaren Bat paragrafoan aipatutako merkataritza-sozietate publikoek ezin izango dituzte langile berriak kontratatu. Salbuetsita egongo dira aurreko ekitaldietan hasitako deialdiei dagozkien kontratazioak edo Lege hau indarrean sartzean betearazten ari diren urte anitzeko programen edo planen esparruan nahitaezkoak direnak, betiere plan horiek ezarri badira legezko edo ohiturazko arauak betez.
Muga hori ez da aplikatuko dagokion merkataritza-sozietatea bilduta dagoen Estatuko, autonomia-erkidegoko edo tokiko sektore publikoan aldez aurretik harreman finkoa edo mugagabea duten langile funtzionario edo lan-kontratudunen kontratazioetan.
Ezohiko kasuetan bakarrik egin ahal izango dira aldi baterako kontratazioak, premiazkoak eta geroraezinak diren beharrak asetzeko.
Bi.– Estatuko merkataritza-sozietateei dagokienez, langile berriak kontratatzeko, edozelan ere, Bat paragrafoan xedatutakoaz gain, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioren aldeko txostena ere beharko da.
Halaber, aipatutako sozietateetan aurreko paragrafoan adierazitakoa aintzat hartuta aldi baterako kontratazioak egitean, dagokion sozietatean akzio gehien dituenak ezarritako irizpide eta jarraibideak bete beharko dira, Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioak aurretiko eta aldeko txostena eman ostean.
Hiru.– Xedapen gehigarri honen Bat paragrafoan ezarritakoak oinarrizko izaera du, eta Konstituzioaren 149.1.13 eta 156.1 artikuluen babesean emana dago.»
Giza Baliabideen eta Idazkaritzaren buruak txosten bat egin zuen 2014ko urtarrilaren 17an, udal kontu-hartzaileari zuzendua, non langileak hornitzeko deialdien legezkotasuna justifikatzen zuen, kontuan izanik merkataritza-sozietateei aplikatzekoa den hogeigarrren xedapena: Lege hau indarrean sartzean betearazten ari diren urte anitzeko programa edo planak izatea: E Plana, Administrazio Kontseiluak 2008-10-23an onetsia, eta Amvisaren E Plana 2012-2016 aldi berrira egokitzea, Administrazio Kontseiluak 2013-04-26an onetsia.
Era berean, txanda-kontratua eta erretiro partziala estaltzeko bi lanpostuak Administrazio Kontseiluaren 2010ko martxoaren 25eko erabakian oinarritzen dira: aplikatzen den unean indarrean dagoen legedian aurreikusten denera egokituko dira txanda-kontratuaren baldintzak. Bada Amvisan erretiro partzialari buruzko akordio kolektibo bat, 2013ko martxoaren 21ean sinatua, non jasota dauden 2019ko urtarrilaren 1.era bitartean posible diren erretiro partzialak oro.
Enplegu eskaintza baten deialdia egin du Amvisak, mugarik gabeko lan-kontratuko langileekin hiru lanpostu estaltzeko (Amvisaren hainbat urterako plan estrategikoan aurreikusitako lanpostu berri bat, mantentze-lanetarako espezialista bat eta kontagailuak irakurtzeko beste bat), txanda-kontratua eta erretiro partziala estaltzeko, 2013ko martxoaren 21ean onetsitako planaren ildotik.
Horregatik, nahiz eta Aurrekontuen Legeak langileak kontratatzea galarazten zuen, Amvisaren gisako merkataritza-sozietateei aplikatzekoa den hogeigarren xedapenean salbuespen bat ezarri zuen: «Salbuetsita egongo dira aurreko ekitaldietan hasitako deialdiei dagozkien kontratazioak edo Lege hau indarrean sartzean betearazten ari diren urte anitzeko programen edo planen esparruan nahitaezkoak direnak.»
Azken finean, Amvisak, Administrazio Kontseiluak onetsitako bi plan estrategiko kontuan harturik, eta, era berean, erretiro partzialaren inguruko akordioa (Gizarte Segurantzaren Institutuan 2013ko apirilaren 10ean inskribatua), hiru langile kontratatu ditu, mugarik gabeko kontratua tarteko (ikus HKEEren 8. oharra dokumentu bukaeran).
Kontratazioa.
3.– 2014ko ekitaldian Udalak bereizirik kontratatu zituen 3 kontratu txiki eta publikotasunik gabeko 2 prozedura bitartez Lakua-Arriaga osasun-zentroa egokitzeko lanak, zaharrentzako gizarte-etxe bihurtzeko, guztira 579.556 euroren zenbatekoan; ez zitzaizkion, baina, espedienteetako bakoitzari prozedura eta publikotasun arauak balio metatua aintzat hartuta aplikatu eta horrek SPKLTBren 86. artikulua urratzen du.
Alegazioa.
Goian adierazitako gai hori dela eta, jakinarazten da ezen, 2014ko otsailaren 24an, Lakua-Arriagako garai bateko anbulatorioa -Gasteizko Frantzisko Xabier Landaburu kaleko 1. lursaileko eraikina- guztiz eraberritu eta adinekoentzako zentro soziokultural bihurtzeko oinarrizko proiektua idaztea eta obra gauzatzea esleitu zela, eta hiru fase hauek sortu zirela proiektutik:
– Kontratu txikiaren bitartez -2014/CONOOR0064 dosierra-, lurrak mugitzea, eraisketak, zimendatzea eta egitura jartzea esleitu zen. Lehiaketa-aurrekontua 47.839,60 eurokoa izan zen, BEZ barne; bost enpresari eskatu zitzaien proposamena, dosierrean jasota dagoen moduan, eta Construcciones Segurola, SA enpresa suertatu zen esleipendun. Obrak gauzatzeko epea 45 egunekoa izan zen, 2014ko uztailaren 7tik kontatuta, data hori baitzuen zuinketa-aktak.
Construcciones Segurola, S.A. Eskaintza: 47.839,60 euro, BEZ barne.
Esparza obras y proyectos, S.L. Eskaintza: 60.014,79 euro, BEZ barne.
Lagunketa, S.A.U. Eskaintza: 80.099,48 euro, BEZ barne.
Enviande Gasteiz, S.L. Desenkusatu egin zen.
Giltec arquitectos técnicos, S.L. Epez kanpo aurkeztu zuen eskaintza.
– Kontratu txikiaren bitartez -2014/CONOOR0065 dosierra-, urbanizazio- eta saneamendu-obrak esleitu ziren. Lehiaketa-aurrekontua 51.845,85 eurokoa izan zen, BEZ barne; bost enpresari eskatu zitzaien proposamena, dosierrean jasota dagoen moduan, eta Esconsu, S.L. enpresa suertatu zen esleipendun. Obrak gauzatzeko epea bi hilabetekoa izan zen, 2014ko uztailaren 28tik kontatuta, data hori baitzuen zuinketa-aktak.
Esconsu, S.L. Eskaintza: 47.955,53 euro, BEZ barne.
Balgorza, S.A. Eskaintza: 65.770,20 euro, BEZ barne.
Obrera Hemarva S. Coop. Eskaintza: 90.944,22 euro, BEZ barne.
Construcciones Arana, S.A. Desenkusatu egin zen.
Excavaciones Mendiola, S.A. Desenkusatu egin zen.
– Kontratu txikiaren bitartez -2014/CONOOR0066 dosierra-, estalkia eta pintura intumeszentea esleitu ziren. Lehiaketa-aurrekontua 45.886,72 eurokoa izan zen, BEZ barne; lau enpresari eskatu zitzaien proposamena, dosierrean jasota dagoen moduan, eta Cubiertas García Lameiro SL enpresa suertatu zen esleipendun. Obrak gauzatzeko epea bi hilabetekoa izan zen, 2014ko abuztuaren 11tik kontatuta, data hori baitzuen zuinketa-aktak.
Cubiertas García Lameiro, S.L. Eskaintza: 42.909,38 euro, BEZ barne.
Cubiertas Oli-cer, S.L. Eskaintza: 44.140,30 euro, BEZ barne.
Cubiertas Pejual, S.L. Ez zuen eskaintzarik aurkeztu.
Zaindu & Konpondu Multiservicios, S.L. Ez zuen eskaintzarik aurkeztu.
– Publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bitartez -2014/CONOOR0062 dosierra-, igeltserotza-lanak esleitu ziren. Lehiaketa-aurrekontua 240.030,35 eurokoa izan zen, BEZ barne; zazpi enpresari eskatu zitzaien proposamena, dosierrean jasota dagoen moduan, eta Lagunketa, S.A.U. enpresa suertatu zen esleipendun. Obrak gauzatzeko epea 65 egunekoa izan zen, 2014ko urriaren 17tik kontatuta, data hori baitzuen zuinketa-aktak.
Lagunketa, S.A.U. Eskaintza: 239.790,32 euro, BEZ barne.
Pavial Norte, S.L. Ez zuen eskaintzarik aurkeztu.
Manprol Gestión, S.L.U. Ez zuen eskaintzarik aurkeztu.
Ertz 4, S.L. Desenkusatu egin zen.
Sucesores de Pavón, S.L. Desenkusatu egin zen.
Construcciones Palmiro, S.A. Desenkusatu egin zen.
Opacua, S.A. Ez zuen eskaintzarik aurkeztu.
– Publizitaterik gabeko prozedura negoziatuaren bitartez -2014/CONOOR0103 dosierra-, instalazio-lanak esleitu ziren. Lehiaketa-aurrekontua 224.148,48 eurokoa izan zen, BEZ barne; sei enpresari eskatu zitzaien proposamena, dosierrean jasota dagoen moduan, eta Construcciones Segurola, S.A enpresa suertatu zen esleipendun. Obrak gauzatzeko epea 60 egunekoa izan zen, 2014ko urriaren 27tik kontatuta, data hori baitzuen zuinketa-aktak.
Construcciones Segurola, S.A. Eskaintza: 201.061,09 euro, BEZ barne.
Giltec Arquitéctos Técnicos, S.L. Eskaintza: 211.619,04 euro, BEZ barne.
Egainor Asesores Constructores, S.L. Eskaintza: 211.289,30 euro.
Esparza Obras y Proyectos, S.L. Eskaintza: 219.440,56 euro, BEZ barne.
Araú Obras y Proyectos, S.L.U. Eskaintza: 222.650,78 euro, BEZ barne.
Vasco Gallega de Construcciones, S.A. Eskaintza: 214.856,18 euro, BEZ barne.
Herri Administrazio eta Justizia sailburuaren 2014ko maiatzaren 21eko Agindua helarazi zion Eusko Jaurlaritzak Gasteizko Udalari -2014ko ekainaren 6ko sarrera-erregistroa-, zeinen bitartez Gasteizko Udalari diru-laguntza izendun bat eman baitzitzaion, Lakuako zentro soziokulturalaren eraberritze integralerako. Agindu horren bigarren artikuluan adierazten da diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa 500.000,00 eurokoa izango dela, eta seigarren artikuluko hirugarren atalean, berriz, honela esaten da: Nolanahi ere, emandako diru-laguntza aurreikusitako helburua lortzeko baliatu dela justifikatu beharko da 2014ko abenduaren 31 baino lehen, diruz lagundutako jardueren bukaerako egiaztapenaren bitartez.
Osasun-zentroa adinekoentzako zentro soziokultural bihurtzeko faseen artean unitate operatibo edo substantzialik ez dagoela, baizik eta bereizgarriak eta bereiziak direla justifikatzen duen txosten teknikoa eransten da. Kontratuaren izaerak eskatzen du eta aukera ematen prestazioak zein bere aldetik kontratatzeko (ikus HKEEren 9. oharra dokumentu bukaeran).
4.– Amvisak kudeatutako instalakuntzen zaintza zerbitzua, 2014ko ekitaldian 201.000 euroren gastua izan zuena, kontratazio araudiari lotuko zitzaion prozedurarik izan gabe garatu da, publikotasun eta lehia printzipioak urratuz.
Alegazioa.
Uraren eta energiaren sektoreko eta beste zenbaitetako kontratazio-prozedurei buruzko 48/1998 Legea aplikatzen zitzaion Amvisari zaintza-zerbitzua kontratatu zenean, eta kontratua sinatu ondoren tazituki luzatzen zen, harik eta 2015ean lehiaketara atera eta esleitu zen arte. Orain lehiaketa publikoa medio egin den kontratu berriaren bitartez ematen da zerbitzua.
Beste batzuk.
6.– Udal gutxizkari merkatuan gune berrien forjari eta egokitze lanak, 303.916 euroren zenbatekoan, zuzenean kontratatu ditu emakidaren esleipendunak, Udalak egin beharrean, SPKLTBk agindutakoa saihestuz. 2014 eta 2015eko ekitaldietan obren kostua «Kapital transferentziak» kapituluan erregistratu da, hurrenez hurren, 230.036 eta 73.880 euroren zenbatekoarekin.
Alegazioa.
Udal azokan obrak egiteko Centro Comercial La Plaza de Santa Bárbara SA sozietatearen eta Gasteizko Udalaren arteko 2014ko ekainaren 6ko hitzarmenaren gehigarria eransten da, eta obrak zuzendu zituzten arkitektoen ziurtagiria (2. agiria).
II.2.– Urteko kontuei buruzko iritzia.
Udala.
1.– Vitoria-Gasteizko Udalaren Gastu Orokorren Diruzaintza Geldikina eta Funts Propioak eragiten dituzten doiketak 2014ko abenduaren 31n, honako hauek dira:
Elkarkidetza kuotak.
Alegazioa.
Erakundearen 2014ko Elkarkidetza EPSV kuotak atzeratu nahiz zatikatzeari buruzko akordioaren kopia eransten da. 2014/06/27ko Gobernu Batzarra.
Kaudimen-gabez. zuzkidura defizita.
Alegazioa.
Gauzatzea zail edo ezinezkotzat jotzen den kobratu gabeko eskubideen saldoaren kalkulua -2014ko aurrekontuaren likidazioan ageri dena- Toki administrazioa arrazionalizatzeari eta haren iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legean xedatutakoaren arabera egin da.
Kobrantza zalantzagarriko saldoen azken kalkulua egiteko, aurrekontu-likidazioaren dosierrean ageri diren doitzeak egin dira. Kopia eranstean da.
Jundizko 20 industri sektorea desjabetzea.
Alegazioa.
Data horretan onetsita zeuden obligazio garbiak 14.100ra iristen ziren, onetsitako eskubide garbiak bezalaxe, kobrantza eta ordainketen moneta-fluxua gorabehera.
Amvisa 2013 diru-bilketaren kudeaketa.
Alegazioa.
Hain zuzen ere, 2015eko martxoan, hitzarmenaren gehigarria formalizatzea erabaki zen, eta atzera eraginez aplikatu zitzaion 2013ko ekitaldiari. 2015eko ekitaldiko aurrekontu-likidazioa egin ondoren gauzatu zen gehigarri hori, eta, beraz, ezinezkoa da 2014ko ekitaldiko GODG doitzea.
2.– Udalak ez du 2014ko ekitaldiko Kontu Orokorraren oroitidazkian jaso FEPELi dagokionez AFArekin duen zorra. Vitoria-Gasteizko Udalaren 2008, 2009 eta 2011ko FOFELen likidazio negatiboak, funts horretara gehitutakoak, 62,5 milioi eurorenak izan ziren. AFAk ez du zorra toki-erakunde bakoitzaren arabera xehatzen eta ez du egindako dedukzio guztien banakako aplikazioa arautu; honenbestez, ez dakigu zein den Udalak kontzeptu honen izenean erregistratu beharreko pasiboaren zenbatekoa.
Alegazioa.
Arabako Foru Aldundiak ez dio inoiz Udalari ordaintzeko duen zorraren gaineko informaziorik eman.
III.– Barne kontrolerako sistemei eta kudeaketa prozedurei buruzko irizpenak.
III.1.– Udala eta erakunde autonomoak.
III.1.1.– Aurrekontua eta kontabilitatea.
– 2014ko ekitaldiko Aurrekontuaren Likidazioan barne hartutako konpromiso-kredituen egoerak, guztira 42,9 milioi eurorenak, 11,9 milioi euroren kredituak barne hartzen ditu, ekitaldi itxieran erabili ez zirelako baliogabetu behar ziratekeenak eta/edo konpromiso-kreditu hauei dagozkien ordainketa-kredituak txertatu. 2015eko aurrekontuaren luzapenean, 3/2004 FAren 50. artikuluari jarraiki, konpromiso-kreditu hauek automatikoki barne hartu dira.
Alegazioa.
Arabako Toki Erakundeen Aurrekontuei buruzko otsailaren 9ko 3/2004 Foru Arauak -otsailaren 10eko 2/2016 Foru Arauak aldatua- honela dio 22. artikuluan, konpromiso-kredituak direla eta:
3.– Aurrekontuetan ezin izango da jaso ekitaldian bertan edo hurrengoan gauzatzen hasiko ez den konpromiso-krediturik.
50. artikuluan -Luzapenaren erregimena-, honela dago jasota:
4.– Konpromiso-kredituak automatikoki sartuko dira luzatutako aurrekontuan (ikus HKEEren 10. oharra dokumentu bukaeran).
– Udalak, funts likidoak modu zentralizatuan kudeatzeko plan integralaren baitan, 2014ko ekitaldiko urtarrilaz geroztik Ensanche 21 zabalgunea finantzatu du, ekitaldi itxieran 17 milioi euroren zenbatekoan. Kopuru hori 2015eko abenduan itzuli da, sozietateak epe luzeko mailegu bat izenpetu ondoren, eta data horretan, diruzaintzako eragiketetan buru egiten duen urtebeteko epea gainditu du.
Alegazioa.
Urtebeteko epea gainditu zelarik, eragiketa horrek likidezia behar iragankorrei erantzuteko diruzaintzako eragiketa izateari uzten ziola ulertu zuen kontu-hartzaileak, eta ezinbestekoan igarotzen zela zor-eragiketa izatera. Horren ondorioz, sozietateak epe luzeko mailegu-eragiketa bat izenpetu zuen 2015eko ekitaldian, eta, hartara, Udalaren aurrerakina deuseztatu eta eragiketa behar bezala sailkatu, epe luzeko zor-eragiketa gisa.
– 2014ko ekitaldian Udalak Lurraren Udal Ondarea besterendu ostean eskuratutako diru-sarrerak, 9,1 milioi eurorenak, maileguak amortizatzeari lotu zaizkio. Udalak ez du mailegu horiek finantzatu zituzten inbertsioen kontzeptuan aitortutako obligazioak Lurraren Udal Ondareari aplikatu zitzaizkion jakiteko bide emango duen erregistrorik, 2009tik 2011ra bitarteko aurrekontuetan jasoa zegoen moduan. Toki-administrazioaren arrazionalizazio eta iraunkortasunari buruzko Legeak Lurraren Udal Ondarea zorra amortizatzeko baliatzen uzten du, baina gehienez 10 urteko epean kopuru hori birjarriko dela esango duen Udalbatzaren erabakia eta AFAren aurretiazko baimena eskatzen du.
Alegazioa.
2014ko likidazioaren dosierraren eranskin batean -Herri Kontuen Euskal Epaitegiak izan du hori aztertzeko aukera- zehaztuta dago Udalaren lurzoru-ondarearen bitartez lortutako funtsak nondik sortu diren, eta zertarako baliatu.
III.1.3.– Langileria.
– 2012ko ekitaldian izendatutako zuzendari nagusi batek ez zuen karrerako funtzionario izatea betetzen eta ez zaio laneratzeko doktore, lizentziatu, ingeniari, arkitekto edo titulu baliokiderik eskatu.
Alegazioa.
Izendapen horiek egin ziren unean indarrean zegoen araudian -Toki Jaurbidearen Oinarrien Legearen 130.3 artikulua-, zuzendaritza-organoak doktore, lizentziadun, arkitekto, ingeniari edo baliokidea den titulua eskatzen zaien karrerako funtzionarioen artean izendatzeko beharraz gain, erregimen orokor hori bertan behera uzteko aukera ere jasotzen zen -lanpostuaren berariazko ezaugarriak kontuan izanik-, irizpidetzat harturik gaitasun profesionala eta ardura jakin bat eskatzen duten lanpostuetako esperientzia -kudeaketa publikoan nahiz pribatuan-, baldin eta aukera hori administrazio lokalen araudi organikoetan aurreikusita bazegoen. Eta, hain zuzen ere, udalbatzak 2010eko ekainaren 25eko bilkuran onetsitako Gasteizko Udaleko Gobernuaren eta Administrazioaren Araudi Organikoak aukera hori jasotzen zuen, eta, beraz, zuzendaritza-organoetako lanpostuak funtzionario ez zirenek edo lanpostu horiek betetzeko eskatzen zen titulazioa ez zutenek bete zitzaketen.
– Borondatezko erretiro sariaren ordainketa modu orokorrean 65 urte bete aurretik jubilatzen diren pertsona guztiei aplikatzen zaie, egungo araudiak jasotzen dituen aurreikuspenak aintzat hartu gabe, lehenagoko zenbait erretiro, erretiro arrunt modura sailkatzen baititu.
Alegazioa.
Salbuespen gisa, erretiro-saria ordaindu izan zaie Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko lanpostuetan zihardutenei, nahiz eta kasu horietako erretiroa arautzen duten baldintzetan ezartzen den pentsioaren % 100 kobratuko dutela, halakoetan. Horren haritik, eta kontu-hartzaileak berriki egin duen txosten batean jokabide horren egokitasuna zalantzatan jartzen denez, arreta berezia jartzen ari da Funtzio Publikoa kontu horretan, egungo negoziazio kolektiboaren prozesuaren barruan.
– 2014an aldi baterako kontratazioak eta bitarteko funtzionario izendapenak egin dira lan-poltsa oso zaharrak baliatuta, baita 2001 baino lehenagokoak ere. Lan-poltsak gaurkotzea komeniko litzateke, sortu zirenetik igarotako denbora aintzat hartuta.
Alegazioa.
Puntu honi dagokionez, une honetan aldi baterako kontratazioetarako 173 zerrendarekin lan egiten da. Zerrenda batean edo bat baino gehiagotan dauden 7.849 pertsonaren 11.442 hautagaitza biltzen dira horietan, guztira. Guztiak ere hautatze-prozesuetan finalista geratutako hautagaien zerrendak oinarritzat harturik sortuak dira, eta, hori dela eta, zerrenda gehienek hainbat urte dituzte dagoeneko, batzuek 15 baino gehiago, arrazoi hauengatik:
– Krisi ekonomikoaren ondorioz, ezin izan da lan-eskaintza publikorik egin, eta, beraz, ezin izan dira zerrendak modu naturalean berritu. Izan ere, azkeneko lan-eskaintza publikoa 2007an egin zen, eta, hortaz, lan-eskaintza publikotik sortutako azken zerrendak 2008koak dira.
– 2007ko lan-eskaintza publikoan E eta D taldeetako lanpostuak eskaini ziren, erizaintzako langileak salbu.
– Zerrenden araudiak galarazi egiten zuen lan-eskaintza publiko batetik sortutako zerrendak berriekin ordezkatzea. Egungo araudian -2014koa- hori ez dago dagoeneko galarazita.
– Nolanahi ere, aldi baterako kontratazioetarako zerrenden batzordeak berrikusi egin zituen zerrendak 2015eko urtarrilean, horiek eguneratzeko aukera emango zuen jarduera-plan bat ezartze aldera. 2014az geroztik, hauek izan dira handitu diren zerrendak:
2014:
– Lanbideko laguntzaileen zerrenda handitzea (jatorrizko hautatze-prozesua abiapuntutzat hartuta).
– PSISZeko ikuskatzaileordeen zerrenda handitzea (2006ko jatorrizkoa handitzeko deialdia).
– Botanikaria, goi-mailako teknikaria (profil berria; poltsa berria).
2015:
– Garbiketako zerrenda handitzea (jatorrizko hautatze-prozesua abiapuntutzat hartuta).
– Tronpeta (poltsa berria, aurrekoa agortuta zegoelako).
– Tuba - Bonbardinoa (poltsa berria, aurrekoa agortuta zegoelako).
– Alboka - Txirula - Txalaparta (poltsa berria, aurrekoa agortuta zegoelako).
– Gaita - Dultzaina (poltsa berria, aurrekoa agortuta zegoelako).
– Energia-proiektuetarako goi-mailako teknikaria (profil berria; poltsa berria).
– Kontratak eta hondakinak kontrolatzeko goi-mailako teknikaria (profil berria; poltsa berria).
– Gizarte-hezitzailea, goi-mailako teknikaria (profil berria; poltsa berria).
– Komunikazioetarako goi-mailako teknikaria (poltsa berria, aurrekoa agortuta zegoelako).
– Txistu-irakaslea (poltsa berria, aurrekoa agortuta zegoelako).
– Trikitixa-irakaslea (poltsa berria, aurrekoa agortuta zegoelako).
– Lan-medikua (poltsa berria, aurrekoa agortuta zegoelako).
– Informazio- eta kontrol-agenteak (2001eko jatorrizko deialdia handitzea).
2016:
– Administrarien zerrenda handitzea (2006ko jatorrizko hautatze-prozesua abiapuntutzat hartuta).
– Nekazaritza- eta basozaintza-teknikari espezialista (profil berria; poltsa berria).
– Basozaintza-ingeniaria (profil berria; poltsa berria).
– Ingurumen eta osasun publikoko ikuskatzailea (hainbat lanpostu batzen dituen profil berria; poltsa berria).
– IKT plataformetako goi-mailako teknikaria (profil berria; poltsa berria) (ikus HKEEren 11. oharra dokumentu bukaeran).
– Udalak gutxienez 85 pertsona ditu programaka bitarteko funtzionario modura kontratatuak, 4 urtetik gorako antzinatasunarekin. Kontratazioa eragin duten programen definizioa, zenbaitetan, zerbitzu jakin batzuk indartzeko izan ohi da, eta, beste batzuetan, denbora esparrurik definitua ez dutenentzat. Komeni da programa hauek eta horien babesean kontrataturiko giza baliabideak berrikustea, horien epeak modu zehatzean adieraziaz edo udalaren beharrizan estrukturalei erantzuten dieten aztertuz; azken kasu horretan, LPZ egokitu beharko litzateke.
Alegazioa.
5. puntuari dagokionez, 4. puntuan adierazi bezala, krisi ekonomikoaren eraginez arauetan ezarritako mugapenek galarazi egin dute lanpostu-zerrendaren erregulazio estrukturalerako mekanismoak martxan jartzea, zein lan-eskaintza publikorako hutsik dauden lanpostuak onestearekin abiatzen baitira, eta, horrenbestez, aldi baterako sortu ziren hainbat lanpostu, denbora bat igaro ondoren izaera estrukturala bereganatua zutenak, stand by egoeran jarraitu dute, ekonomiaren hobekuntzak lan-eskaintza publikoa egitea ahalbidetuko duten lege-aldaketak noiz ekarriko. Gaur egun, programako lanpostu estrukturalak lanpostu-zerrendan finkatzeko lanean dihardugu, hurrengo lan-eskaintza publikoari begira.
– Udalaren LZk ez du behin-behineko langileentzat gordetako lanpostuak barne hartzen (EFPLren 14.1 art.) eta ez du Aurrekontu, kontabilitate eta kostuen buru postua estatu mailan jarduteko gaitasuna duen funtzionario batentzat gordetzen, Gobernuaren Erregelamendu Organikoaren 49.2 artikuluak eta Udalaren Administrazioak baldintza hori betetzeko eskatzen dutenean kontabilitate egitekoaren ardura duen organoko funtzionario titularrarentzat.
Alegazioa.
Gaur egun lanpostu hori hierarkikoki kontu-hartzaile nagusiaren mende egotera igarotzeko aukera aztertzen ari gara, eta, hortaz, hura Estatu mailako gaikuntza duen funtzionarioa izaki, hori ez litzateke beharrezko izango Aurrekontu, Kontabilitate eta Kostuen buruarentzat, araudi organikoan behar den aldaketa egin ondoren.
III.1.4.– Kontratazioa.
Espedientea.
– Udalak aleko prezioetan esleitutako argindarra hornitzeko kontratuan pleguek sortetako batean azken errekurtsoko tarifaren gainean (TUR) % 5eko gutxieneko beherapena eskaintzeko derrigortasuna ezarri zuten, 756.417 euroren lizitazio tipoarekin; ordea, hutsik geratu zen eskaintzarik aurkeztu ez izanaren ondorioz, 2011ko lizitazioan gertatu zen bezala. Komeni da sortaren kontratazio baldintzak aztertzea, dagokion lehia sustatzeko (7. espedientea).
Alegazioa.
Dosierra: 7.
2013an bi urterako lehiaketa bat egin zen, hiru multzotan banatuta, energia elektrikoren hiru mota desberdinetarako: 1. multzoa.– Goi-tentsiokoa. 2. multzoa.– Behe-tentsiokoa; 10 kilowattetik gorako potentzia. 3. multzoa.– Behe-tentsiokoa; 10 kilowattetik beherako potentzia.
Bai «goi-tentsiokoa» multzoa, bai «Behe-tentsiokoa; 10 kilowattetik gorako potentzia» multzoa, lehiaketaren esleipendun suertatu zen enpresari esleitu zitzaion. «Behe-tentsiokoa; 10 kilowattetik beherako potentzia» multzoari dagokionez, esleitu gabe geratu zen, arrazoi hauengatik: 10 kilowattetik beherako potentziako behe-tentsioko kontratuek ABT tarifa balia zezaketen. Azken baliabidearen tarifa elektrikoa (ABT) Espainiako Gobernuak elektrizitatearen prezioaren gainean finkatutako tarifa bat zen, zeinek 2014az geroztik «kontsumitzaile txikiarentzako borondatezko prezioa» (KTBP) izena hartu baitzuen. Hau da, Gobernuak ezarritako tarifa elektriko bat da. Horren zenbatekoa hiru hilean behin berrikusten zen, nahiz eta epez kanpo ere berrikusten zen inoiz, atzera eraginez. Prezioak Gobernuak berrikusten zituenez, energia elektrikoa merkaturatzen zuten enpresek ez zuten egingarri ikusten energiaren prezioen % 5eko beherapena beren gain hartzea halako kontratuetan, lehiaketako baldintza-agiriak behartzen zituen bezala. Hortaz, esleitu gabe geratu zen 10 kilowattetik beherako potentziako behe-tentsioko energia elektrikoaren multzoa.
Beste batzuk.
– Ondotik adierazitako espedienteetan, 2014ko ekitaldian SPKLTBren 177.2 artikuluaren indarrez publikotasunik gabeko prozedura negoziatu bidez esleitutakoetan, antzekotasuna dago bai xedean bai kontratazioa gauzatzen den datan ere. Beste egoera batzuetan eta Udalak administrazioko kontratazioan lehia askea optimizatzearren, gomendagarria litzateke kontratuak metatutako balioaren arabera izapidetzea:
Alegazioa.
– Jundizko industrialdean eta hainbat kaletan zoladura sendotzeko eta zuloak betetzeko lanen dosierrak) Kaleetako zoldura sendotzeko eta zuloak betetzeko hurrena egiten diren kontratuetarako, aurreikusia dago dosier guztiak lehiaketa batera biltzea, eta multzoka zatitzea.
III.1.5.– Diru-laguntzak.
– Udalak eta GOFEk 2014ko ekitaldirako lankidetza hitzarmen bat izenpetu dute; hitzarmen honek Indesa, S.L. Foru Sozietate Publikoaren bitartez, enpleguko zentro berezia, zenbait udal-eraikin garbitzeko zerbitzuaren prestazioa besarkatzen du, urtean 2,1 milioi euroren zenbatekoan; alde biek konpromisoa hartzen dute atxikitako langileek % 33aren pareko edo gehiagoko ezgaitasun-maila aitortua izango dutela. Enpresa honek ez du Udalaren baliabide propio izaerarik eta honenbestez, aipatutako kontratu hori ez daiteke kontratazio arautegiaz bestekotzat jo.
Udalak, izatekotan ere, SPKLTBren bosgarren xedapen gehigarria baliatu behar zukeen, zeinak enpleguko zentro bereziei kontratuak esleitzeko prozeduretan parte-hartzea gordetzeko aukera ematen duen, betiere kontratuari atxikitako langileen gutxienik % 70 ezgaitasuna duten pertsonak baldin badira.
Alegazioa.
Europako Justizia Auzitegiaren azken epaien ondoren -esate baterako, Coditel epaia-, kontrol analogoa administrazio batek egin dezake, bere partaidetza gutxiengoa bada ere, hala nola Udalaren kasuan, baldin eta nahitaezkoa bada gomendioa gomendio-emaileak adierazi bezala betetzea.
Horrela, Udalak Indesa sozietatearen akzioetan parte hartzeaz gain, berariaz jasotzen da sozietatearen estatutuetan Udal honen bitarteko propioa dela, eta Udal honek egiten dizkion gomendioak nahitaez bete beharrekoak izango direla sozietatearentzat, eta, hartara, kontrol analogoa justifikatzen da, Europako azken epaiek in house kontratuei dagokienez zehazten duten bezala.
Beraz, Udal honek alegatzen du Indesa sozietateak bitarteko propioaren izaera aitortua duela, Europako Justizia Auzitegiaren azken epaien ildotik (ikus HKEEren 12. oharra dokumentu bukaeran).
III.2.– Sozietate publikoak.
III.2.2.– Kontratazioa.
Espedientea.
– 2014ko martxoaren 14 arte, prezioen proportzionaltasuna murrizten zen kasuetan, oro har, lizitazio prezioaren gainean % 20ko beherapenetatik aurrera, Amvisak formulak aplikatzen zituen prezioa balio-neurtzeko. Ordea, data hartan administrazio-kontseiluak erabaki zuen kontratazioko pleguetan Udalak erabili ohi zuen kontratazio-formula jasotzea. Formula horrek puntu guztiak aitortzen dizkie batez besteko balioa gehi % 10eko beherapenaren parekoa edo handiagoa dutenei eta horrek eragin du beherapen handiagoko eskaintzei puntuaketa mugatzea (6. espedientea). Halako egoerak saihesteko, gomendagarria da atalase hori gaindituko duten beherapenak onartzen direnean gehienezko puntuak preziorik onena duen eskaintzari soilik ematea.
Alegazioa.
Baieztapen hori okerra da.
«Bataz besteko balioa gehi % 10aren berdina edo hortik gorakoa» balioa baino ez du baliatzen AMVISAK neurriz kanpoko beherapenen irizpidea finkatzeko. Zirkunstantzia hori egokitzen denean, justifikazio-txostena eskatzen da, eta aztertzen, eta horren arabera onartzen dira ala ez eskaintza aurkeztu duen enpresak emandako argudioak, eta eskaintza onartzen ala ez.
Onartzen diren eskaintzen artetik beherapen ekonomikorik handiena egiten duenari ematen dio puntuaziorik handiena 2014ko martxoaren 14az geroztik gure lehiaketa guztietan puntu ekonomikoak zehazteko baliatzen den formulak.
Egikaritza eta harrera.
– Amvisak 1,4 milioi euroan esleitutako zerbitzu kontratu batean, luzapena ez du kontratazio atalak onartu (2. espedientea).
Alegazioa.
Amvisako Administrazio Kontseiluak onartu zuen gastua, eta hasierako aldia eta luzapenak jasota dauden baldintza-agiria. Beraz, kontseilariek onetsi zuten gauzatzeko gehieneko denbora.
HKEE-ren oharrak:
1.– Alegazioan adierazitako planak ez dira lege-arauak, ezta konbentzionalak ere, eta ez dira horiek betetzeko eman, aipatutako xedapen gehigarriak agintzen duen moduan.
2.– SPKLTBren 86.3 artikuluaren azken paragrafoak agintzen du bereizitako prestazio bakoitzaren esleipenean ezarri beharreko prozedurazko eta publikotasunezko arauak, multzoaren metatutako balioaren arabera zehaztuko direla.
3.– 3/2004 FAren 44 artikuluak zera dio: «Aurrekontu-ekitaldiaren azken egunean erabili ez diren konpromiso-kredituak baliogabe utziko dira eta salbuespen izango da Arau honen 32. artikuluak agindutakoa.»
4.– Honekin baterako lan-poltsen zerrendan ikusi da musika eskolakoak eta aurreko urteetako poltsei dagozkien lau berritu direla, horietatik bakarri izanik 2002 baino lehenagokoa.
5.– Alegazioaren A, B eta C ataletan adierazitakoa ez da kritika-gai txostenean. D eta E ataletan adierazitakoari dagokionez, berriz esan behar da txostenean aipatutako arazoak ez dioela eskaintzak aurkezteari estimulua kentzen zaiola, baizik eta prezio hobeak aurkezteari; izan ere, puntu kopuru berbera ematen zaie atalase jakin bat gainditzen duten beheratze guztiei.
6.– SPKLTBren 120. artikuluak agintzen du, halako egoeratan, kontratazio atalak lehiatzaileei eskuratu beharko diela subrogazioak eragiten dituen langileen kontratu-baldintzei buruzko informazioa, beharrezkoa izango dena neurri hori hartzeak berekin dituen lan-kostuak balio-neurtu ahal izateko.
7.– Udalak Indesa 2010, S.L. sozietatearen akzio bat erosi zuen 2014ko abenduaren 30ean. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2012ko «Econord» epaiak kontrol analogoari dagokionez adierazi du: «betetzat joko da administrazio publiko bakoitzak dena delako erakundearen kapitalean zein zuzendaritza-ataletan esku hartzen duenean.»
8.– Alegazioan adierazitako planak ez dira lege-arauak, ezta konbentzionalak ere, eta ez dira horiek betetzeko eman, aipatutako xedapen gehigarriak agintzen duen moduan.
9.– SPKLTBren 86.3 artikuluaren azken paragrafoak agintzen du bereizitako prestazio bakoitzaren esleipenean ezarri beharreko prozedurazko eta publikotasunezko arauak, multzoaren metatutako balioaren arabera zehaztuko direla.
10.– 3/2004 FAren 44 artikuluak zera dio: «Aurrekontu-ekitaldiaren azken egunean erabili ez diren konpromiso-kredituak baliogabe utziko dira eta salbuespen izango da Arau honen 32. artikuluak agindutakoa.»
11.– Honekin baterako lan-poltsen zerrendan ikusi da musika eskolakoak eta aurreko urteetako poltsei dagozkien lau berritu direla, horietatik bakarri izanik 2002 baino lehenagokoa.
12.– Udalak Indesa 2010, S.L. sozietatearen akzio bat erosi zuen 2014ko abenduaren 30ean. Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren 2012ko «Econord» epaiak kontrol analogoari dagokionez adierazi du: «betetzat joko da administrazio publiko bakoitzak dena delako erakundearen kapitalean zein zuzendaritza-ataletan esku hartzen duenean.»