EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-14 Aldizkari honetan argitaratua: 2017154

ERABAKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2017ko ekainaren 29ko bilkuran hartua, «Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa, 2015» fiskalizazio-txostena behin-betiko onesten duena.

Xedapenaren data: 2017-06-29
Hurrenkenaren zenbakia: 201704073
Maila: Akordioa
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2017ko ekainaren 29an egindako bilkuran
ERABAKI DU:
«Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa, 2015» fiskalizazio-txostena behin-betiko onestea, erabaki honen eranskin modura ageri dena.
HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 artikuluak aurreikusten duena betetzeko, txostenaren ondorioak dagozkien aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 29a.
HKEEren lehendakaria,
JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.
HKEEren idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.