EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-11 Aldizkari honetan argitaratua: 2017153

IRAGARKIA, Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Osasun Ordezkaritzako unitateen garbiketa-zerbitzua xede duen zerbitzu-kontratua lizitatzeko dena.

Organo emailea: OSASUN SAILA
Xedapenaren data: 2017-07-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201704064
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea: Datu orokorrak eta argibideak eskuratzeko datuak.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoak: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 91 77.
5) Telefaxa: 945 01 93 01.
6) Posta elektronikoa: a-urquia@euskadi.eus
7) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2017ko abuztuaren 30eko 11:00ak arte.
d) Espediente-zenbakia: 1/2018-S.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Deskribapena: Eusko Jaurlaritzaren Bizkaiko Osasun Ordezkaritzako unitateen garbiketa-zerbitzua.
c) Loteak eta kopurua: bai, 5 lote.
d) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Bilbao, Portugalete, Leioa eta Gernika, karatularen 1.3.2 puntuan adierazitako helbideetan.
e) Gauzatzeko/Entregatzeko epea: kontratua sinatu eta hurrengo egunetik hasi (inoiz ez 2018ko urtarrilaren 1a baino lehen) eta 2018ko abenduaren 31ra arte.
f) Luzapena onartzea: bai, bi aldeek adostuz gero. Urtero, hasierako kontratuaren iraupena bete arte.
g) Esparru-akordioa ezartzea: ez.
h) Eskuratzeko sistema dinamikoa: ez.
i) CPV (nomenklaturaren erreferentzia): 90911000-6.
3.– Izapideak eta prozedura.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Enkante elektronikoa: ez.
d) Esleipen-irizpideak: karatularen 30.2 puntuan ezarritakoak.
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 499.086 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 237.660 euro, BEZik gabe. BEZa: 49.908,60 euro. Guztira, BEZa barne: 287.568,60 euro.
6.– Eskatutako bermeak.
Behin-behinekoa: ez.
Behin betikoa: lote bakoitzaren lizitazio-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.
7.– Kontratistak berariaz bete beharreko baldintzak.
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: karatulako 29.2 puntuan zehazten den moduan.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko abuztuaren 30a, 11:00ak arte.
b) Aurkezteko modalitatea: paperean.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Bulegoak: Araubide Juridiko, Ekonomiko eta Zerbitzu Orokorretako Zuzendaritza.
2) Helbidea: Donostia kalea 1-4. solairua Lakua II eraikina.
3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Helbide elektronikoa: a-urquia@euskadi.eus
d) Aldagaiak: ez.
e) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: SPKLTBko 161. artikuluaren arabera, bi hilabete, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik hasita, karatularen 28.6 klausulan ezarritako baldintzetan.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Deskribapena: «B» gutun-azalen irekiera (eskaintza ekonomikoa).
b) Bulegoa: Eusko Jaurlaritzaren egoitza. Osasun Saila.
c) Helbidea: Donostia kalea 1.
d) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
e) Eguna eta ordua:
«B» gutun-azala: 2017ko irailaren 5a, 11:00ak.
10.– Publizitate-gastuak: enpresa esleipendunak ordainduko ditu.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2017ko uztailaren 24an.
12.– Bestelako argibideak: ez.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 26a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
MIKEL VALLEJO AURRE.