EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-10 Aldizkari honetan argitaratua: 2017152

946/2017 EBAZPENA, uztailaren 14koa, Osakidetzako zuzendari nagusiarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probei dagozkien behin betiko emaitzak argitaratzen dituena.

Xedapenaren zenbakia: 201700946
Xedapenaren data: 2017-07-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201704035
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Prestatu eta trebatzeko ikastaroak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/03/06an argitaratutako 2017/02/07ko 201700182 EBAZPENA

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiak, 2017ko otsailaren 7ko 182/2017 Ebazpenaz (EHAA, 2017-03-06; 45. zk.) hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko 2017ko ohiko lehenengo deialdia egin zuen.
Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren 2017ko martxoaren 29ko 75/2017 Ebazpenaren bitartez, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetara deitutakoen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.
Osakidetzako Giza Baliabideetako zuzendariaren ekainaren 23ko 171/2017 Ebazpenaren bidez, Osakidetzako zerbitzu-erakundeetako iragarki-oholetan eta web orrian jende aurrean jarriaz, jakinarazi ziren hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probei dagozkien behin-behineko emaitzak. Emaitza horien kontra erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta behin hauek erabaki ondoren, deialdiaren 18. oinarriak dioenaren arabera, Osakidetzak izangaien behin betiko kalifikazioak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko aginduko du, Osakidetzako zuzendari nagusiaren ebazpen batez bidez.
Ondorioz,
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– 2017ko otsailaren 7ko deialdiaren bitartez deitutako Osakidetzako ohiko lehenengo deialdiari dagozkion behin betiko kalifikazioak argitaratzeko agintzea, ebazpen honen eranskinean jasotakoaren arabera.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den hurrengo egunetik kontatzen hasita, urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 14a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,
MARÍA JESÚS GEMMA MÚGICA ANDUAGA.