EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2017150

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko tranbiaren material mugikorraren mantentzea kontratatzeko lehiaketa publikoa deitzen duen lizitazioari buruzkoa.

Organo emailea: EUSKO TRENBIDEAK SAU
Xedapenaren data: 2017-07-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201704018
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
1.– Erakunde kontratatzailea.
a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: Vitoria-Gasteizko tranbiaren material mugikorreko lehenengo eta bigarren mailako mantentze zerbitzua.
b) Burutzapen/entrega tokia: Euskadi.
c) Burutzapen epea: lau urte, urte bateko bi luzapen izateko aukerarekin.
d) Loteak: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen lizitazioaren gehieneko aurrekontua sei milioi eta bostehun mila (6.500.000,00) eurokoa da (BEZa kanpo).
Argitalpen ondorioetarako, kontratuaren balio zenbatetsia, izan litezkeen luzapenak eta gehienezko handitzeak kontuan izanda, 11.700.000,00 eurokoa da (BEZa kanpo).
5.– Bermeak: baldintza pleguen arabera.
6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzeko.
a) Parte hartzeko eskariak helbide elektroniko honetara bideratu beharko dira: contratacion@euskotren.eus
b) Dokumentazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko irailaren 5a, eguerdiko 12:00ak arte.
7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintzen pleguen araberakoak.
8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskarien aurkezpena.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 18a, eguerdiko 12:00ak arte.
b) Aurkezpenerako lekua: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri kalea 6. 48006 Bilbao.
c) Enpresa lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.
9.– Bestelako informazioak: baldintzen pleguetan adierazten direnak.
10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak, lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.
Bilbao, 2017ko uztailaren 28a.
Zuzendari nagusia,
MANUEL LEZA OLAIZOLA.