EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2017150

IRAGARKIA, trenbidean eta Bilboko tranbian Euskotreneko Bidesari sistemaren taldeen mantentzea kontratatzeko lehiaketa publikoa deitzen duen lizitazioari buruzkoa.

Organo emailea: EUSKO TRENBIDEAK SAU
Xedapenaren data: 2017-07-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201704017
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Pribatuen iragarkiak)
1.– Erakunde kontratatzailea.
a) Kontratazio organoa: Eusko Trenbideak-Ferrocarriles Vascos, S.A.U. Sozietate Publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Erosketa eta Kontratazio Saila.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: trenbidean eta Bilboko tranbian Euskotreneko bidesari sistemen mantentze prebentiboa, zuzentzailea eta ebolutiboa.
b) Burutzapen/entrega tokia: Euskadi.
c) Burutzapen epea: bi urte, urte bateko bi luzapen izateko aukerarekin.
d) Loteak: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lehiaketa honen gehienezko lizitazio aurrekontua milioi bat seiehun eta berrogeita hamar mila eurokoa da, (1.650.000,00) urteko (BEZa kanpo).
Argitalpen ondorioetarako, kontratuaren balio zenbatetsia, ustezko luzapenak eta gehienezko handitzeak kontuan izanda: 8.580.000,00 euro, BEZa kanpo.
5.– Bermeak: Baldintza Pleguen arabera.
6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzeko.
a) Parte hartzeko eskariak helbide elektroniko honetara bideratu beharko dira: contratacion@euskotren.eus
b) Dokumentazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko irailaren 5a, eguerdiko 12:00ak arte.
7.– Kontratistaren betekizun bereziak: Baldintzen Pleguen araberakoak.
8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskarien aurkezpena:
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 18a, eguerdiko 12:00ak arte.
b) Aurkezpenerako lekua: Euskotren. Erosketa eta Kontratazio Saila. Atxuri 6. 48006 - Bilbao.
c) Enpresa lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.
9.– Bestelako informazioak: Baldintzen Pleguetan adierazten direnak.
10.– Iragarkiaren gastuak: iragarki honen gastuak lehiaketaren esleipena lortzen duen enpresak ordainduko ditu.
Bilbao, 2017ko uztailaren 28a.
Zuzendari nagusia,
MANUEL LEZA OLAIZOLA.