EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2017150

EBAZPENA, 2017ko abuztuaren 2koa, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendariarena, honako hau zuzentzen duena: «Ebazpena, 2017ko uztailaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazio-ekintzak eta zerbitzuak gauzatzeko diru-laguntzen 2017ko deialdia argitaratzeko dena.»

Xedapenaren data: 2017-08-02
Hurrenkenaren zenbakia: 201703996
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/07/31n argitaratutako 2017/07/27ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201703841]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2 c) artikuluak hau ezartzen du: «Argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».
Era horretako akatsak aurkitu dira Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan enplegurako orientazio-ekintzak eta zerbitzuak gauzatzeko diru-laguntzen 2017ko deialdia. Zehazki, 2017ko uztailaren 31ko Euskal Herriko Aldizkarian argitaratu zen, 144. zenbakian, eta honako hauek zuzendu behar dira:
– 2017/3841 (37/17) orrialdean, 15.2. artikuluaren a) atalean, hau esaten duen lekuan:
«a) Onuradun erakundeek taldeko ekintzak eskaintzeko betebeharrari dagokionez (deialdiko 3.4. artikuluan jasotakoa), ez-betetze osotzat hartuko da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak programatutako eta aurreikusitako taldeko ekintzen % 90 gutxienez ez garatzea. Ez-betetze horren kasuan, erakundeak taldeko ekintza horiek egiteko jasotako diru-laguntza osoa itzuli beharko du.
Aitzitik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak programatutako eta aurreikusitako taldeko ekintzen % 90 edo gehiago garatzen dituzten onuradun erakundeen kasuan, betebeharraren betetzea erabateko betetzera nabarmen hurbiltzen dela ulertuko da, eta taldeko ekintza horiek egiteko jasotako diru-laguntzaren zati proportzionala itzuli beharko da».
Hau esan behar du:
«a) Onuradun erakundeek talde-ekintzak eskaintzeko betebeharrari dagokionez (deialdiko 3.4. artikuluan jasotakoa), ez-betetze osotzat hartuko da talde-ekintzen % 90 gutxienez ez eskaintzea. Ez-betetze horrek ekintzak egiteagatik dagokion diru-laguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko du. Orduko 34 euro izango dira eta hori biderkatuko da aipatu artikuluan urte osorako ezarritako guztirako orduekin.
Onuradunak 3.4 artikuluan aurreikusitako betebeharra bete duela ulertuko da talde-ekintzen gutxienez % 90 eskaintzen dituenean».
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 2a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSE BORJA BELANDIA FRADEJAS.