EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-08 Aldizkari honetan argitaratua: 2017150

85/2017 EBAZPENA, uztailaren 28koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gobernu Kontseiluak hartu duen erabakia Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari jarduera hau egiteko enkargua emateko: Bilboko Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen eraikuntzarekin lotutako zenbait jarduera.

Xedapenaren zenbakia: 201700085
Xedapenaren data: 2017-07-28
Hurrenkenaren zenbakia: 201703994
Maila: Ebazpena
Gobernu Kontseiluak, 2017ko uztailaren 26an egindako bilkuran, onartu egin du Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari Bilboko Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen eraikuntzarekin lotutako zenbait jarduera egiteko enkargua emateko erabakia. Bada, publikotasuna eman behar zaio erabaki horri, eta, horregatik, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebazpen honen eranskinean datorren erabakiaren testua, zeinaren bidez Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari ematen baitzaio jarduera hau egiteko enkargua: Bilboko Hegoaldeko Trenbide Saihesbidearen eraikuntzarekin lotutako zenbait jarduera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 28a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JUAN ANTONIO ARIETA-ARAUNABEÑA IBARZABAL.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN UZTAILAREN 28KO 85/2017 EBAZPENARENA.
Gobernu Kontseiluaren Erabakia, Bilboko Hegoaldeko Tren Saihesbidea eraikitzeko hainbat jarduera Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari agintzen dizkiona.
Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Lehendakariaren azaroaren 26ko 24/2016 Dekretuaren 7. artikuluak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren esku utzi zituen trenbideen gaineko egitekoak.
Estatuko Administrazio Orokorrari dagokio autonomia-erkidego bat baino gehiagoren lurraldeak hartzen dituzten interes orokorreko herri-lanak, trenbideak eta lurreko garraioen gaineko eskumen esklusiboa, hala xedatzen baitute Espainiako Konstituzioaren 149.1.21 eta 24 artikuluek.
Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du erkidegoaren intereseko obren eta Euskal Autonomia Erkidegoa soilik hartzen duten trenbide eta garraioen gainean, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera ekonomikoa sustatu, garatu eta plangintza egiteko eskumena eta lurraldearen antolamendu eta hirigintzaren gainekoak, hala xedatzen baitute Autonomia Estatutuaren 10.25, 31, 32 eta 33 artikuluek.
2017ko maiatzaren 23ko bilkuran, Gobernu Kontseiluak Sustapen Ministerioarekin, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioarekin eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearekin (ADIF) Lankidetza Hitzarmen bat sinatzea ahalbidetu zuen, Bilboko Hegoaldeko Tren Saihesbidea eraikitzeko beharrezko jarduketetarako terminoak ezartzeko helburuarekin, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari informazio-azterlanak idatzi, trenbide bikoitzeko plataformaren eraikuntza-proiektuak idatzi, obrak kontratatu eta gauzatu, desjabetze-espedienteen administrazio-kudeaketan lagundu, eta Bilboko Hegoaldeko Tren Saihesbidea eraikitzeko obren zuzendaritza eta bestelako zerbitzuak egin ditzala eskatzeko helburuarekin. Hitzarmena 2017ko uztailaren 12an sinatu zen.
Hegoaldeko Tren Saihesbidearekin lotutako lan horiek bi fasetan banatu dira:
Lehen fasea Serantesko Tunelaren eta Olabeagaren arteko tarteari dagokio, 0+000 eta 12+200 KP artean, gutxi gorabehera.
Bigarren fasea Barakaldo-Basauri tarteari dagokio, 9+750 eta 19+500 KP artean, gutxi gorabehera.
Sinatutako lankidetza-hitzarmenak aurreikusten duen moduan, Sustapen Ministerioak eta ADIFek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari agindutako lanak zuzenean edo Red Ferroviaria Vasca – Euskal Trenbide Sarea (aurrerantzean, ETS) zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren bitartez gauzatu ahal izango dira, maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen bitartez sortu eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita dagoen erakundea. Hark Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren trenbide-azpiegituren proiektuak egin, horiek eraiki, kontserbatu eta mantendu, eta horien administrazioa eta kudeaketa gauzatu beharko ditu, Euskal Administrazio Orokorraren organo eskudunak hala erabakitzen badu.
Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen 5. artikuluaren arabera, erakundearen helburuetan sartzen da Jaurlaritzak agintzen dizkion trenbide-azpiegiturak eraikitzea eta, zuzenean edo zeharka, trenbide-garraioko azpiegiturak eraiki, zaindu eta administratzearekin lotuta dauden gainerako eginkizun guztiak gauzatzea, plangintza- eta zuzendaritza-funtzioak Sailari egokitu arren.
Gomendio-erabakian adierazitako terminoei jarraikiz, eta interes publikoak are modu eraginkorragoan lortzeko, Red Ferroviaria Vasca – Euskal Trenbide Sareari agindu zaizkio Bilboko Hegoaldeko Tren Saihesbidea eraikitzeko beharrezko jarduketak, hori guztia Red Ferroviaria Vasca – Euskal Trenbide Sareari buruzko maiatzaren 21eko 6/2004 Legean zehaztutakoari jarraikiz.
Horregatik, eta Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak hala proposatu duenez, dena ondo aztertu ondoren, honako erabakia hartu zuen Gobernu Kontseiluak 2017ko uztailaren 26ko saioan:
ERABAKIA
«Lehena.– Red Ferroviaria Vasca – Euskal Trenbide Sareari Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta Trenbide Azpiegituren Administratzailearekin (ADIF) batera jardun dezala eskatzea, lehen faseko (Serantesko Tunela – Olabeaga tartea) Informazio Azterlanarekin lotutako alegazioei erantzun eta, hura aldatu behar izanez gero, hura idatzi, eta bigarren faseko (Barakaldo – Basauri) Informazio Azterlana idazteko. Era berean, lehen faseko trenbide bikoitzerako plataformaren eraikuntza-proiektuak idaztea, obrak kontratatzea eta gauzatzea, desjabetze-espedienteen administrazio-kudeaketan laguntzea, obra-zuzendaritzak eta Bilboko Hegoaldeko Tren Saihesbidea egiteko beharrezkoak izan daitezkeen bestelako zerbitzuak eskaintzea eskatu zaio, hori guztia, Sustapen Ministerioak, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak, Euskadiko Administrazio Orokorrak eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (ADIF) 2017ko uztailaren 12an sinatutako lankidetza-hitzarmenak jasotako terminoetan.
Bilboko Hegoaldeko Tren Saihesbidea eraikitzeko aurreikusi diren jarduketen artean, honako bi fase hauek bereizten dira:
Lehen fasea Serantesko Tunelaren eta Olabeagaren arteko tarteari dagokio, 0+000 eta 12+200 KP artean, gutxi gorabehera.
Bigarren fasea Barakaldo-Basauri tarteari dagokio, 9+750 eta 19+500 KP artean, gutxi gorabehera.
Bigarrena.– Erabaki honen eranskinean jasota daude aipatutako enkargu hori egiteko baldintza zehatzak.
Hirugarrena.– Kudeaketa-gomendio hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.»
ERABAKIAREN ERANSKINA
1.– Kudeaketa gomendioaren xedea.
Bilboko Hegoaldeko Tren Saihesbidearen Eraikuntzarekin lotutako jarduera jakin batzuk arautuko dituzten baldintza teknikoak zehaztea da kudeaketa-gomendio honen helburua, Sustapen Ministerioak, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (ADIF) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari 2017ko uztailaren 12an sinatutako lankidetza-hitzarmenean oinarrituz agindu dizkionak.
Bilboko Hegoaldeko Tren Saihesbidearen Eraikuntza bi fasetan banatzen da:
● Lehen fasea: Serantesko Tunela – Olabeaga, 0+000 eta 12+200 KP artean, gutxi gorabehera.
● Bigarren fasea: Barakaldo – Basauri tarteari dagokio, 9+750 eta 19+500 KP artean, gutxi gorabehera.
Honako hauek dira Bilboko Hegoaldeko Tren Saihesbidearen eraikuntzarekin lotutako jarduketak:
● Lehen faseko (Serantesko Tunela – Olabeaga tartea) Informazio Azterlanari egindako alegazioei erantzutea eta haren informazio-azterlana idaztea, hura aldatzea beharrezkoa izanez gero.
● 1. faseko trenbide bikoitzeko plataformaren Eraikuntza Proiektua idaztea.
● 1. faseko plataforma-lanak kontratatzea eta gauzatzea.
● Desjabetze-espedienteen administrazio-kudeaketan, obra-zuzendaritzan eta Bilboko Hegoaldeko Tren Saihesbidearen obrak egiteko beharrezkoak izan daitezkeen gainerako zerbitzuetan laguntzea.
● Bigarren faseko informazio-azterlana idaztea (Barakaldo-Basauri).
2.– Administrazioaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko harremanak. Definizioak.
Administrazioaren eta Euskal Trenbide Sarearen arteko harremanak finkatzeko, figura juridiko hauek definitzen dira:
Administrazioa:
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila. Garraio Azpiegituraren Zuzendaritza.
Enkarguaren zuzendaria:
Administrazioak izendatuko du enkarguaren zuzendaria, eta Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak gainbegiratuko du haren lana. Lanen zailtasunaren arabera, enkarguaren zuzendariak talde tekniko bat bildu ahal izango du aholkuak eman diezazkion, eta, behar izanez gero, zuzendariaren izenean ere jardun ahal izango du talde horrek.
Euskal Trenbide Sarea (aurrerantzean, ETS):
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mende dagoen zuzenbide pribatuko erakunde publikoa, agiri honetan adieraziko diren lanak egingo dituena.
3.– Lana egiteko era.
ETSk, hilean behin, gutxienez, ordura arte egindako lan guztien berri emango dio, idatziz, enkarguaren zuzendariari, eta aurrera egiteko behar diren aginduak eskatuko dizkio.
ETSk, agindu edo erabakiren bat eskatzen duen guztietan, eskariarekin batera, bere ustez egokiena iruditzen zaiona proposatu beharko du.
Enkarguaren zuzendariaren talde teknikoak noiznahi ikuskatu ahal izango du lanak nola doazen, ETSren bulegoetan.
Ikuskapenaren ondorio diren ohar edo aginduak enkarguaren zuzendariak jakinaraziko dizkio esleipendunari.
4.– Aurrekariak, erreferentziazko agiriak eta planteamendu orokorra.
2017ko uztailaren 12an, Sustapen Ministerioak, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Trenbide Azpiegituren Administratzaileak (ADIF) Bilboko Hegoaldeko Tren Saihesbidea eraikitzeko lankidetza-hitzarmena sinatu zuten.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak Estatuko Administrazio Orokorrarekin eta ADIFekin batera lan egingo du 1. faseko Informazio Azterlanari egindako alegazioak erantzuteko orduan eta, hala badagokio, haren aldaketa idazteaz arduratuko da, baita 2. faseko informazio-azterlanari dagokionez ere: plataforma eraikitzeko proiektua idaztea, obrak kontratatzea eta gauzatzea, desjabetze-espedienteen administrazio-kudeaketan laguntzea, obra-zuzendaritza, eta Bilboko Hegoaldeko Tren Saihesbidea eraikitzeko lanen lehen faseko gainerako zerbitzu guztiak eskaintzea.
Bilboko Hegoaldeko Tren Saihesbidea eraikitzeko lanak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak gauzatuko ditu, honako fase hauetan:
● 1. fasea Serantesko Tunelaren eta Olabeagaren arteko tarteari dagokio, 0+000 eta 12+200 KP artean, gutxi gorabehera.
● 2. fasea Barakaldo-Basauri tarteari dagokio, 9+750 eta 19+500 KP artean, gutxi gorabehera.
Era berean, eta hitzarmenak aurreikusten duen moduan, Sustapen Ministerioak eta ADIFek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari agindutako lanak Administrazioak zuzenean edo Red Ferroviaria Vasca – Euskal Trenbide Sarea (aurrerantzean, ETS) zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren bitartez gauzatu ahal izango ditu, maiatzaren 21eko 6/2004 Legearen bitartez sortutako erakundea. Hark Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eskumenekoak diren trenbide-azpiegituren proiektuak egin, horiek eraiki, kontserbatu eta mantendu, eta horien administrazioa eta kudeaketa gauzatu beharko ditu, Euskal Administrazio Orokorraren organo eskudunak hala erabakitzen badu.
Eskatutako jarduera eta obra guztien gutxi gorabeherako kostua −lehen fasekoak eta bigarren fasekoak− 464,03 milioi eurokoa izango da (BEZ barne), gero jasotzen diren kontzeptuak eta urteko kuotak aintzat hartuta. Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen laugarren xedapen gehigarriari jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak kupoa gutxituko du 1. Faseko obretarako gastuen ordainetan, baita, 2017ko uztailaren 12ko hitzarmenaren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorrak 1. eta 2. faseetan gauzatuko dituen zerbitzuen kostuak ere, obra edo zerbitzuen kasuan kasuko ziurtagiriak aurkeztu ostean, betiere 1. faseko Informazio Azterlanaren aldaketari dagokion kostua kontuan hartu gabe:
1. fasea (Serantesko Tunela – Olabeaga).
Milioi eurotan.
2. fasea (Barakaldo – Basauri).
Milioi eurotan.
Hitzarmenari jarraikiz, Administrazio Orokorrak bere finantza-baliabideen kontura egingo ditu:
Lehen fasearen (Serantesko Tunela – Olabeaga) Informazio Azterlanaren aldaketa, beharrezkoa izanez gero. Informazio Azterlanaren aldaketa idazteko gutxi gorabeherako kostua 970.000 eurokoa da (BEZ barne) eta, aldez aurretiko izapideak egin eta hura idatzi ostean, behin betiko onartu beharko da 2018ko lehen seihilekoan.
5.– ETSk egin beharreko lanak.
ETSk egin beharreko lanak kapitulu hauetan sailka daitezke:
A.– Informazio Azterlana idaztea, alegazioak ebazten laguntzea eta Eraikuntza Proiektua idaztea,
ETSk Sustapen Ministerioarekin eta ADIFekin batera lan egingo du 1. faseko (Serantesko Tunela – Olabeaga) Informazio Azterlanaren inguruan aurkeztutako alegazioei erantzuteko orduan eta, hala badagokio, Informazio Azterlanaren aldaketa idatziko du, 2018ko lehen seihilekoan behin betiko onar dadin, araututako izapideak egin ostean. Gero, 1. faseko trenbide bikoitzeko plataformaren Eraikuntza Proiektua idazteaz arduratuko da.
Bigarren faseari dagokionez, ETSk idatziko du 2. faseko (Barakaldo-Basauri) Informazio Azterlana.
B.– Eraikuntza.
ETS Hegoaldeko Tren Saihesbidearen 1. faseko (Serantesko Tunela – Olabeaga) Eraikuntza Lanen Zuzendaritzaz arduratuko da, baita plataformari dagozkion obren lizitazioaz ere.
Obren eraikuntza esleitu ostean, obra-zuzendari bat izendatuko da; obra-zuzendari horrek ETSren ordezkariaren esanetara jardungo du eta kontratu hori bete dadin zainduko du, bai alderdi teknikoei, bai alderdi ekonomikoei dagokienean, eta udal-teknikariekiko eguneroko harremanak ere horren ardura izango dira.
Obra-zuzendaria ETSren langilea izango da, eta, behar izanez gero, talde tekniko baten laguntza izango du.
Egitekoen artean, eraikuntza bera suspertzeaz gain, kontratistarengandik jasotako agiri guztiak batu beharko ditu, egokiak diren ikusi, eskainitako epeekin bat datozen egiaztatu, argibide osagarriak eskatu eta egin beharreko obraren aurreikuspenei eutsi. Lan hori guztia obren aurrerabidearen hileko ziurtagirietan eta hileko txostenetan islatuko da.
C) Aholkularitza.
Atal honetako jarduerak dira eraikuntza-lanetan –baita proiektuen idazkuntzan ere– sortzen diren lan bereziak, zehazki, diren motakoak direlako, ingeniaritzaren arlo jakin batzuetako adituek parte hartzea eskatzen dutenak.
ETSren lana izango da, arazoa zer-nolakoa den ahalik eta gehien zehaztea, behar diren adituen ezaugarriak finkatzea, eta eskatutako analisia behar bezalako kalitatearekin egingo dela bermatzeko moduko gaitasuna zein enpresa edo profesionalek daukaten ikertzea.
Ildo horretatik, ETS arduratuko da arazoa zehaztu eta behar diren adituak hautatzeaz, eta aholkularitza-lanak koordinatu eta ikuskatuko ditu, proiektuaren koherentziari eutsi ahal izateko eta hasierako helburu nagusiarekin bat datorrela bermatzeko.
D) Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Kudeaketa.
Atal honetan, obretako segurtasun- eta osasun-mailei eutsi ahal izateko beharrezko prebentzio-lan guztien jarraipena egin eta suspertzeko lanak sartzen dira, baita obrak onartutako proiektuarekin bat etorriz gauzatzen direla bermatzeko jarraipena ere.
Proiektu bakoitzaren pleguan lanak hasi aurretik zer prozedura idatzi behar den adierazten denez, ETSk prozedura horiek idazten direla zaintzeaz aparte, hobekuntzak proposatuko ditu, formari nahiz edukiari dagokionean, eraginkorragoak izan daitezen, eta segurtasun-maila altuagoak erdiesten lagun dezaten.
ETSren lan hori segurtasun- eta osasun-planen kudeaketari buruzko ikuskaritza-txostenetan jasoko da.
Gainera, ETSk prestakuntza egokia izango duen teknikari bat edo gehiago izan beharko ditu, obrak egiten diren bitartean eta/edo obra-proiektua idazten den bitartean, segurtasun eta osasun arloak koordinatzeko.
E) Kalitatea Bermatzeko Kudeaketa eta Ingurumenaren Kudeaketa.
Atal honetan sartzen dira egitura, osagai eta instalazio guztiak, kontratu, kode, arau eta diseinurako zehaztapenei jarraituz eraikitzen direla egiaztatzeko behar diren ekintzen jarraipena egin eta suspertzeko lanak.
ETSk kontratistek eta hornitzaileek kontratuaren hasieran aurkeztutako Kalitatea Bermatzeko Planen auditore gisa jardungo du, eta kontratuen zuzendariei ebaluazio, iruzkin eta onarpenerako aholkuak emango dizkie; jarduketa honek jarraitutasuna izango du obrako jarduera edo fase bakoitzaren ondoz ondoko Kalitate Planetan.
Aldi berean, ETSk kalitate-plan bakoitzean jasotako ekintzak nola burutzen diren kontrolatuko du, eta lanen garapenaren arabera, jarduketa horiek egokitzeko proposatu ahal izango du, plan horiek obrak kalitate hobekoak izaten lagun dezaten.
Bestetik, ETSk arreta berezia jarriko du kontratuaren ondorioz egin beharreko lanak egin daitezen ingurumenean ahalik eta eragin txikiena izateko irizpideei jarraikiz, eta arlo horretan indarrean dagoen legeria betetzen dela zainduko du.
Ingurumen Inpaktuaren Adierazpenaren eta Informazio Azterlanaren kasuan kasuko baldintzak bete beharko ditu, baita ADIFen ingurumen arloko berrikuspen-txostena, behaketak eta barne-araudia ere.
Honako alderdi hauek zainduko ditu, bereziki:
– Aginpidea duen organoak kasuan kasuko obrarako onartutako ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpenean jasotako kontrol- eta zainketa-neurri guztiak eta jarduteko erak betetzen direla.
– Obra bakoitzerako kontratistak proposatu duen Kalitatea Bermatzeko Planean jasotako ingurumena kudeatzeko neurriak betetzen direla, eta indarrean dagoen legeriarekin eta araudiarekin bat datozela.
F) Proiektuak eta obrak zuzentzeko laguntza.
ETSk Garraio Azpiegituraren Zuzendaritzak agintzen dizkion txosten eta azterlan guztiak idatziko ditu, baldin eta agiri horiek, zuzenean edo zeharka, Bilboko Hegoaldeko Tren Saihesbidearekin zuzenean nahiz zeharka erlazionatuta badaude.
Bestalde, obrak egin ahala beharrezko gertatzen diren urbanizazio-proiektuak, akaberakoak edo bestelakoak ere idatziko ditu.
Bestetik, ETSk proiektuak gauzatu aurretik egin beharreko zuinketarako baliabide teknikoak eta giza baliabideak erraztuko ditu, proiektuetan jasotako obren lizitazioa egin baino lehen. Era berean, kontratatutako proiektuen aldaketak eta obra osagarriak idazteaz arduratuko da.
G) Lurzoruak lortzen laguntzea.
ETSk erakunde desjabetzailearekin (ADIFekin) batera jardungo du Hegoaldeko Saihesbidearen plataforma-obrak gauzatzeko beharrezkotzat jotzen diren lurzoruak lortzeko babes materialari dagokionez.
6.– Gauzatzeko epea.
Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49 h) artikuluko 1. zenbakian zehaztutakoari jarraikiz, eta Estatuko Administrazio Orokorrak Euskadiko Administrazio Orokorrari Bilboko Hegoaldeko Tren Saihesbidea gauza dezala agintzeko 2017ko uztailaren 12ko lankidetza-hitzarmenean jasotzen den moduan, hitzarmenak 4 urteko indarraldia izango du; enkargatutako jarduketak gauzatzeko denbora gehiago behar denez, indarraldi hori amaitu aurretik bi alderdiek beharrezko luzapena izapidetu beharko dute, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49 h) artikuluko 2. zenbakian aurreikusitakoari jarraikiz.
7.– Lanak ebaluatu eta ordaintzea.
Gomendiotan emandako lanek laurehun eta hirurogeita bost mila (465.000.000) euroko balorazioa dute; hona hemen kontzeptuei buruzko xehetasunak:
Enkargu honen ondorioz egiten diren lanak hilero ordainduko dira, egindako lanak justifikatu ondoren betiere. Ordainketak ETSk Administrazioan faktura aurkeztu ostean egingo dira