EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-07 Aldizkari honetan argitaratua: 2017149

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 1037/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Xedapenaren data: 2017-06-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201703978
Maila: Ediktua
Bilboko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1037/2015 hitzezko judizioa.
Demandatzailea: Línea Directa Aseguradora, S.A.
Abokatua: Jose Maria Solinis Herran.
Prokuradorea: Iñigo Olaizola Ares.
Demandatua: Consorcio de Compensación de Seguros eta Ana Camila Costa Haro.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Aipatu judizioan, epaia eman da 2017-01-19an, eta honako hauek dira xedapenak:
Zati batean baiesten dut Olaizola jaunak Línea Directa Aseguradora, S.A. sozietatearen izenean aurkeztutako demanda eta kondenatzen dut Ana Camila Costa Haro andrea auzi-jartzaileari 1.322,97 euro ordaintzera, demanda aurkeztu zenetik aurrerako legezko interesekin, eta Ebazpen hau ematen denetik aurrera, bi puntu gehituta. Sortutako kostuei buruz ez da berariazko aipamenik egiten. Consorcio de Compensación de Seguros, berriz, auzi-jartzailearen uzietatik absolbitzen dut, eta auzi-jartzailea kondenatzen dut haren eskariz sorrarazitako eta kostuak ordaintzera.
Ana Camila Costa Haro demandatua gaur egun non bizi den ez dakigunez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoa betez (PZLb).
Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.
Bilbao (Bizkaia), 2017ko ekainaren 27a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.