EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2017148

HUTS-ZUZENKETA, ebazpen honena: «Ebazpena, 2017ko uztailaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, euskal enpresek kanpoan dituzten lantokietan gazte langabeak praktiketan kontratatzeko laguntzen 2017ko deialdia argitaratzen da.»

Xedapenaren data: 2017-07-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201703952
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/07/28an argitaratutako 2017/07/27ko EBAZPENA akatsen zuzenketa [201703822]

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Horrelako hutsen bat atzeman da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiaren 2017ko uztailaren 27ko Ebazpenean, zeinaren bidez argitaratzen baita euskal enpresek kanpoan dituzten lantokietan gazte langabeak praktiketan kontratatzeko laguntzen 2017ko deialdia. Argitara eman zen 2017ko uztailaren 28ko EHAAn, 143. zenbakian. Hori dela-eta, zuzendu egiten da:
– 2017/3822 (23/7) orrialdean, 7.2. artikuluaren i) atalean, hau esaten duen lekuan:
«i) Enpresaren legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena, adieraziz enpresa ez dagoela krisialdian, deialdi honetako 4.1.h) artikuluan finkatutakoaren arabera»,
Hau esan behar du:
«i) Enpresaren legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzeko enpresa ez dagoela krisialdian, deialdi honetako 4.1.i) artikuluan finkatutakoaren arabera».