EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2017148

EBAZPENA, 2017ko martxoaren 31koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez aldatzen baita Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Masterra egiteko laguntzak ematea ebazten eta jakinarazten duen ebazpena.

Organo emailea: LEHENDAKARITZA
Xedapenaren data: 2017-03-31
Hurrenkenaren zenbakia: 201703945
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2016/10/06an argitaratutako 2016/09/19ko EBAZPENA aldatzen du [201604228]

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2016ko irailaren 19ko Ebazpenaren bidez ebatzi eta jakinarazi zen Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko Masterra egiteko aurreikusitako laguntzak ematea (2016ko urriaren 6ko EHAA, 191. zk.). Ebazpen horretan, hamaika laguntza ekonomiko eman ziren, bakoitza 2.385,81 eurokoa.
2017ko martxoaren 11n, Deustuko Unibertsitateak administrazio honi jakinarazi zion aipatu masterraren kostua 6.690 eurokoa dela eta Janire Villar Galindo ikasleak 2.581,23 euroko zenbatekoa ordaindu duela.
Ikusirik Villar Galindo andereak Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeari buruzko unibertsitateko master ofizialaren % 38,58 ordaindu duela, proportzionalki txikitzen da jaso duen laguntza, eta, ondorioz, jasotako zenbatekoaren zati bat itzuli beharko du.
Azaldutakoa dela eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Janire Villar Galindo andereari emandako laguntza txikitzea, zeina 920,45 eurotan geratzen baita.
Bigarrena.– Adieraztea bidegabeki jasotako zenbatekotik (1.789,35 euro) 868,90 euro itzuli behar diola Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusiari, bi hileko epean jakinarazpen honen egunetik hasita. CLPren 3035/0012/77/0120900367 kontuan sartu beharko du diru-zenbateko hori.
Hirugarrena.– Adieraztea diru-laguntzaren gainerako zenbatekoa jasotzeko eskubidea galdu duela, diru-laguntzaren % 25ari dagokiona.
Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.
Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezakete, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, dagokion administrazioarekiko auzietako epaitegian, hil biko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzeko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.3 artikuluan eta 46. artikuluko 1. eta 4. zenbakietan.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko martxoaren 31.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.