EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-04 Aldizkari honetan argitaratua: 2017148

EBAZPENA, 2017ko abuztuaren 3koa, Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariarena. Honen bidez, argitara ematen dira oposizio-lehiaketa gainditu duten izangai hautatuen behin betiko zerrendak (Hezkuntza sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren bidez deitutako Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran).

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-08-03
Hurrenkenaren zenbakia: 201703942
Maila: Ebazpena
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/02/23an argitaratutako 2017/02/21eko AGINDUA [201700977]

2017ko otsailaren 21eko Aginduaren (EHAA, 2017ko otsailaren 23koa) bidez, Hezkuntza sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozedura deitu zen.
Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2017ko uztailaren 24ko Ebazpenaren bitartez, argitara eman ziren oposizio-lehiaketa gainditu duten izangai hautatuen behin-behineko zerrendak; era berean, hiru egun balioduneko epea eman zen, akatsak egonez gero, erreklamazioak jartzeko.
Egindako erreklamazioak aztertu ondoren eta aipatutako Hezkuntza sailburuaren 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren 10.3.2 artikuluan xedatutakoaren arabera,
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Argitaratzea Ebazpen honen eranskinean Euskal Autonomia Erkidegoko Maisu-maistren kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran oposizio-lehiaketa gainditu duten izangai hautatuen behin betiko zerrendak.
Bigarrena.– Ebazpen hau, hautatuak izan diren izangaien behin betiko zerrendekin batera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, bai eta Interneteko helbide hauetan ere: http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz) eta http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/
Hirugarrena.– Hogei egun naturaleko epea irekitzea hautatutzat jotako izangaiek dokumentuak aurkeztu ditzaten. 2017ko otsailaren 21eko Aginduaren hamaikagarren oinarrian azaltzen da zein agiri aurkeztu behar dituzten. Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen agiriok aurkezteko epea.
Ezarritako epean, eta ezinbesteko kasuetan izan ezik, agiririk aurkezten ez dutenek, edo agiri horien azterketatik aipatutako Aginduaren bigarren oinarrian adierazitako baldintzetariko baten jabe ez direla ondorioztatzen bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko dituzte, hasierako eskabidean faltsukeria egin izanagatik merezi dezaketen erantzukizunaren kaltetan izan gabe.
Laugarrena.– Izangai hautatuek ez dute praktikaldirik egin beharko baldin eta egiaztatzen badute irakasleen kidego batean karrerako funtzionario gisa gutxienez ikasturte batean zerbitzuak eman dituela. Kasu horretan, izangaiek aukeratu dezakete praktikaldia egin (hori ez da ebaluatuko) edo, karrerako funtzionario izendatu arte, haien jatorrizko kidegoan jarraitu.
Idatziz adierazi beharko dute beraien aukera; idatzia bidali beharko diote Langileak Kudeatzeko zuzendariari, bost laneguneko epean, hautatutako izangaien behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Bosgarrena.– Argitaratzea izangai ordezkoen zerrenda, aurkez daitezkeen errekurtsoak onetsiz gero, edo hautatze-prozeduratik eratorritako eskubideei uko egin izanagatik, Langileak Kudeatzeko zuzendariaren aurrean, 2017ko abuztuaren 19a baino lehenago, hautatutako izangairen batek izaera hori galtzen badu edo.
Aipatutako zerrenda argitaratuko da honako helbidean: http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz).
Seigarrena.– Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesdunek Hezkuntza sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko abuztuaren 3a.
Langileak Kudeatzeko zuzendariaren ordezkatuz, apirilaren 11ko 79/2017 Dekretuaren Lehenengo Xedapen Gehigarriaren arabera.
Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,
OLATZ GARAMENDI LANDA.