EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-03 Aldizkari honetan argitaratua: 2017147

AGINDUA, 2017ko uztailaren 20koa, Hezkuntzako sailburuarena, Galdakaoko udalerriko «Maximo Moreno» Musika Eskola Publikoari (Bizkaia) musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-07-20
Hurrenkenaren zenbakia: 201703921
Maila: Agindua
Galdakaoko udalerriko «Maximo Moreno» Musika Eskola Publikoak (Bizkaia) musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Urriaren 27ko 289/1992 Dekretuaren II. kapituluan ezartzen da irakasleei musika-eskoletan irakatsi ahal izateko eskatzen zaien titulazioa (289/1992 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak -musika-eskolak- sortzea eta horien jarduna arautzen duena; 1993ko urtarrilaren 4ko EHAA).
Indarrean dagoen legedia ikusi ondoren eta arauz eskatzen diren baldintza guztiak betetzen direla kontuan harturik, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua..– 2017-2018 ikasturtetik aurrera «Baxu elektrikoa» musika-espezialitatea irakasteko baimena ematen zaio ondoren zehazten den ikastetxeari:
Kode-zenbakia: 48010374.
Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.
Izen espezifikoa: «Maximo Moreno».
Titularra: Fundación Pública Centro Municipal de Actividades Musicales.
Helbidea: Urreta kalea, 21.
Udalerria: Galdakao.
Lurralde historikoa: Bizkaia.
Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:
● Mailak: 1.a, 2.a, 3.a eta 4.a.
● Adarrak:
– Kantua: bakarlaria eta korala.
– Instrumentu sinfonikoak: biolina, klarinetea, tronpeta, txirula, tronpa, kontrabaxua, perkusioa, bonbardinoa, saxofoia, tronboia eta oboea.
– Instrumentu polifonikoak: pianoa, akordeoia eta gitarra.
– Instrumentu eta dantza tradizionalak: txistua, trikitia eta panderoa.
– Zenbait joera: gitarra elektrikoa, bateria eta baxu elektrikoa.
2. artikulua.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 20a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.