EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-02 Aldizkari honetan argitaratua: 2017146

IRAGARKIA, Euskal Trenbide Sarearena, 3. Lineako eta Altzako geltokietan EBA aireztapen-sistema mantentzeko lanari buruzko lizitazioaren berri jakinarazteko dena.

Organo emailea: EUSKAL TRENBIDE SAREA
Xedapenaren data: 2017-07-21
Hurrenkenaren zenbakia: 201703909
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: mantentze-lana.
b) Xedearen deskribapena: EBA aireztapen-sistemaren mantentze lana 3. Lineako eta Altzako geltokietan.
c) Burutzeko/entregatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.
d) Burutzeko/entregatzeko epea: hogeita hamabi (32) hilabete.
e) Luzapenak: bai, hamabi (12) hilabeteko luzapena, bi aldeen aurretiazko adostasun bidez.
f) Loterik: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, honako esleipen-irizpide hauen arabera: irizpide objektiboak: proposamen ekonomikoa (balorazioa, 0 eta 50 puntu artean); erantzute denboraren hobekuntza (balorazioa, 0 eta 10 puntu artean). Irizpide subjektiboak: kalitatea, erabilgarritasuna eta asistentzia teknikoa (balorazioa, 0 eta 30 puntu artean); hobekuntzak (balorazioa 0 eta 10 puntu artean). Ikusi irizpide horien garapena eta deskribapena lizitazioaren oinarrizko pleguetan.
4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: ehun eta hogeita lau mila euro (124.000,00), BEZik gabe.
5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.
6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.
a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.
b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: Euskal Trenbide Sarea-Red Ferroviariaren web orrian. Lotura: http://www.ets-rfv.euskadi.eus/v86-ets/eu/
(Ibilbide honi jarraituz: Kontratazioa > denak)
f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2017ko abuztuaren 9a.
g) Lizitazioan parte hartzeko informazioa eskuratzea: Kontratazio Publikoa Euskadiren web orrian. Lotura; http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu
(Ibilbide honi jarraituz: kontratatzailearen profila > Iragarkiak bilatu > Espedientearen kodea: P20016461)
7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.
8.– Eskaintzen aurkezpena.
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko abuztuaren 16ko eguerdiko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.
c) Aurkezteko lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
d) Aldaketarik onartzen al da: ez.
9.– Bestelako informazioa.
Baldintza partikularren pleguak, karatulak eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.
10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.
Bilbao, 2017ko uztailaren 21a.
Idazkari nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.