EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2017145

IRAGARKIA, honako helburu hau duen zerbitzuen administrazio-kontratua lizitatzeko dena: «Gazte-Txartelaren kudeaketa Euskal Autonomia Erkidegoan». (Espedientea: A-009/DEPS2017).

Xedapenaren data: 2017-07-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201703872
Maila: Iragarpena
Sekzioa: IRAGARKIAK (Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak)
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.
b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio-mahaia. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.
c) Agiriak eta argibideak:
1) Bulegoak: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Kontratazio Mahaia.
2) Helbidea: Donostia kalea 1.
3) Udalerria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Telefonoa: 945 01 64 13.
5) Telefaxa: 945 01 94 51.
6) Posta elektronikoa: trabajo-contratacion@euskadi.eus.
7) Kontratatzailearen profilaren Interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.eus
8) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintza aurkezteko azken egunera arte.
d) Espediente-zenbakia: A-009/DEPS2017.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Mota: zerbitzuak.
b) Helburua: iragarki honen idazpuruan adierazitakoa.
c) Loteak eta kopurua: ez.
d) Gauzatzeko tokia: Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Gauzatzeko epea: 24 hilabete, 2018ko urtarrilaren 1etik hasita.
f) Luzapena onartzea: bai. Kontratua luzatzeko aukera egongo da, bi aldeek amaiera-data baino lehen hala adostuz gero, eta adostutako luzapen horren edo horien iraupena, batera edo banaka, ez da inola ere izango 24 hilabetetik gorakoa.
g) CPV (nomenklatura-erreferentzia). 79421100-2.
3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era:
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen-era: zenbait esleipen-irizpide.
– Formulen bidez ebaluatu daitezkeen irizpideak: prezioa (51 puntu).
– Ebaluatzeko beste irizpide batzuk: eskaintzaren kalitate teknikoa (49 puntu), honela xehatuta:
1) Aurreikusitako zereginen ikuspegi metodologikoa eta egokitasuna (0-25 puntu).
2) Proposamenaren zehaztasun-maila eta lantaldearen organigrama (0-12 puntu).
3) Lanen kalitatea bermatzeko prozedurak (0-12 puntu).
4.– Kontratuaren balio zenbatetsia: 248.000,00 euro.
5.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua:
Zenbateko garbia: 124.000,00 + 26.040,00 (BEZari dagokiona); guztira, 150.040,00 euro.
6.– Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.
7.– Kontratistaren betebeharrak:
a) Sailkapena: ez.
b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 29. puntua.
8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea:
a) Aurkezteko azken eguna: 2017ko irailaren 11, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru gutun-azal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.
c) Eskabideak aurkezteko lekua:
1) Erakundea: Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila.
2) Helbidea: Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Erregistroa, Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua.
3) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010
d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaerak onartzea: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Balio-judizioa egitea eskatzen duten irizpideen gutun-azala irekitzea:
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian.
2) Helbidea: Donostia kalea 1 - Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiko 1. aretoa (Lakua II eraikina).
3) Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Data: 2017ko irailaren 25a, astelehena.
5) Ordua: 10:00.
b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea:
1) Erakundea: Kontratazio Mahaia; Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritzan kokatuta dago, Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian.
2) Helbidea: Donostia kalea 1 - Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiko 1. aretoa (Lakua II eraikina).
3) Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.
4) Data: 2017ko urriaren 9a, astelehena.
5) Ordua: 10:00.
10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.
11.– Iragarkia noiz bidali den Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera: 2017ko uztailaren 14a.
12.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net // www.contratacion.info
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 17a.
Zerbitzu zuzendaria,
IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.