EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2017145

AGINDUA, 2017ko uztailaren 7koa, Hezkuntza sailburuarena, Lizartzako udalerriko (Gipuzkoa) «Juan XXIII» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoaren aldaketa onartzeko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-07-07
Hurrenkenaren zenbakia: 201703868
Maila: Agindua
Lizartzako udalerriko (Gipuzkoa) CEIP «Juan XXIII» HLHI ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko egindako proposamena aztertu da.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta, bestalde, arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa ikusi ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– «Juan XXIII» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzea onartzen da: aurrerantzean «Lizartzako Herri Eskola» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxea izango du izena. Ikastetxe hori Lizartzako udalerrian (Gipuzkoa) dago, Txirrita Gudariaren plaza z/g helbidean, eta 20002700 kode-zenbakia du.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 7a.
Hezkuntza sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.