EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-08-01 Aldizkari honetan argitaratua: 2017145

AGINDUA, 2017ko uztailaren 17koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, III-B, III-C, IV-A, IV-B eta IV-C berariazko osagarridun lanpostuak hornitzeko lehiaketa orokorraren balorazio-batzordearen osaera aldatzeko dena. Lanpostu horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioentzat gordeta daude.

Xedapenaren data: 2017-07-17
Hurrenkenaren zenbakia: 201703863
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Oposaketak eta lehiaketak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/06/02an argitaratutako 2017/05/22ko AGINDUA aldatzen du [201702723]

2017ko maiatzaren 22ko Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren Aginduaren bidez, onartu egin dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren Erakunde Autonomoetako karrerako funtzionarioentzat erreserbatzen diren III-B, III-C, IV-A, IV-B eta IV-C berariazko osagarridun lanpostuak hornitzeko lehiaketa orokorraren deialdia eta oinarriak, baita balorazio-batzordearen osaera ezarri ere.
Balorazio-batzordea aldatu beharra sortu denez, beste izendapen batzuk egin behar dira lehen izendatu zirenak ordezteko.
Euskal Funtzio Publikoaren Legearen 46. artikuluan eta hurrengoetan, eta urriaren 13ko 190/2004 Dekretuak onartu zuen EAEko administrazio publikoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, aipatutako legearen 6.1.j) artikuluak ematen didan eskumenaz baliatuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jon Agirre Huerga kide titular kargutik kentzea eta Itziar Liceaga Romero ordezko idazkari kargutik kentzea.
Bigarrena.– M.ª Isabel Jimenez García kide titular izendatzea eta Javier Resano Aguirre ordezko idazkari izendatzea.
AZKEN XEDAPENAK
Lehenengoa.– Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bigarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 17a.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua,
JOSU IÑAKI ERKOREKA GERVASIO.