EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2017144

AGINDUA, 2017ko uztailaren 10ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Orozkoko udalerriko (Bizkaia) «Valle de Orozko» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoaren aldaketa onartzeko dena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-07-10
Hurrenkenaren zenbakia: 201703846
Maila: Agindua
Orozkoko udalerriko (Bizkaia) CEIP «Valle de Orozko» HLHI ikastetxearen izen espezifikoa aldatzeko egindako proposamena aztertu da.
Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta, bestalde, arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.
Heziketarako eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoa ikusi ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– «Valle de Orozko» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxearen izen espezifikoa aldatzea onartzen da: aurrerantzean «Orozko Harana» Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxea izango du izena. Ikastetxe hori Orozkoko udalerrian (Bizkaia) dago, Ibaiondo kaleko 6. zenbakian, eta 48006671 kode-zenbakia du.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 10a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.