EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-31 Aldizkari honetan argitaratua: 2017144

AGINDUA, 2017ko uztailaren 14koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita sailburu beraren 2017ko maiatzaren 8ko Agindua, argitara eman zuena lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena. Lehiaketa horretarako deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2016ko urriaren 24ko Aginduaren bidez egin zen kidego hauetarako: Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleena, Lanbide Heziketako irakasle teknikoena, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradun eta irakasleena, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleena eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradun eta irakasleena.

Organo emailea: HEZKUNTZA SAILA
Xedapenaren data: 2017-07-14
Hurrenkenaren zenbakia: 201703837
Maila: Agindua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/05/10rean argitaratutako 2017/05/08ko AGINDUA aldatzen du [201702308]

Hezkuntzako sailburuaren 2016ko urriaren 24ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko unibertsitatekoak ez diren irakasleen kidegoetako langile funtzionarioen arteko estatu mailako lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin zen (urriaren 27ko EHAA).
2017ko maiatzaren 8ko Aginduaren bidez jakinarazten da Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen hainbat kidegotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako Katedradun eta Irakasleen, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Katedradun eta Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Katedradun eta Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Katedradun eta Irakasleen kidegoetako irakasle funtzionarioen lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena. 2016ko urriaren 24ko Aginduaren bidez egin zen lekualdatze-lehiaketa horretarako deialdia (2016ko urriaren 27ko EHAA).
José Miguel Aranzadi Lozano jaunak aipatu 2017ko maiatzaren 8ko Aginduaren aurka aurkeztutako berraztertze-errekurtsoaren aurrean, Hezkuntzako sailburuak ebatzi du, 2017ko uztailaren 7ko Aginduaren bidez, errekurtsogilearen eskakizunak baiestea. Horrenbestez, destinoa Vitoria-Gasteizko IES Koldo Mitxelena BHI ikastetxean esleitzeko duen eskubidea aitortzen zaio Aranzadi jaunari, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Fisika eta Kimika espezializazioan (2. hizkuntza-eskakizuna), eta IES Badaia BHI ikastetxean eskuratutakoa baliogabetzen zaio, Fisika eta Kimika espezializazioan (2. hizkuntza-eskakizuna).
Agindu horretan xedatutakoari jarraikiz, beraz, baliogabetu egiten da Ignacio Porres Larrañaga jaunari Vitoria-Gasteizko IES Koldo Mitxelena BHI ikastetxean, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Fisika eta Kimika espezializazioan (2. hizkuntza-eskakizuna) bidegabeki esleitutako destinoa.
Ondorioz, eta eman dizkidaten eskumenak erabiliz, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2017ko maiatzaren 8ko Agindua, zeinaren bidez argitara eman baitzen Euskal Autonomia Erkidegoko irakasle funtzionarioen zenbait kidegotako lekualdatze-lehiaketako behin betiko esleipena, hau da, Bigarren Hezkuntzako katedradun eta irakasleena, Lanbide Heziketako irakasle teknikoena, Hizkuntza Eskola Ofizialetako katedradun eta irakasleena, Musikako eta Arte Eszenikoetako katedradun eta irakasleena eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko katedradun eta irakasleena. Lekualdatze-lehiaketa horretarako deialdia Hezkuntzako sailburuaren 2016ko urriaren 24ko Aginduaren bidez egin zen. Eta honela aldatzen da:
– José Miguel Aranzadi Lozano jaunari behin betiko destinoa ematen zaio Vitoria-Gasteizko IES Koldo Mitxelena BHI ikastetxean, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Fisika eta Kimika espezializazioan (2. hizkuntza-eskakizuna).
– José Miguel Aranzadi Lozano jaunari behin betiko destinoa baliogabetzen zaio IES Badaia BHI ikastetxean, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Fisika eta Kimika espezializazioan (2. hizkuntza-eskakizuna).
– Ignacio Porres Larrañaga jaunari behin betiko destinoa baliogabetzen zaio Vitoria-Gasteizko IES Koldo Mitxelena BHI ikastetxean, Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Fisika eta Kimika espezializazioan (2. hizkuntza-eskakizuna).
Bigarrena.– José Miguel Aranzadi Lozano jauna izendatzen da, 2017ko irailaren 1etik ondorio ekonomiko eta administratiboak dituela. Jatorri-ikastegiko kargu-uzteak, ordea, 2017ko abuztuaren 31ko ondorioak izango ditu.
Hirugarrena.– Ignacio Porres Larrañaga jauna behin-behineko destinoan geratzen da, bere behin betiko destinoa galdu duelako administrazio-errekurtsoa ebazteagatik, 2017ko irailaren 1eko ondorioak dituela.
Laugarrena.– Ignacio Porres Larrañaga jaunak 2017-2018 ikasturterako ikasturte hasierako plazen esleipen-prozesuan parte hartu beharko du, ezarritako moduan eta epeetan. Halaber, Ignacio Porres Larrañaga jaunak nahitaez parte hartu beharko du sail honek irakasleen kidegoko funtzionarioentzako deituko duen hurrengo lekualdatze-lehiaketan, eta herria edo eskualdea hautatzeko lehentasun-eskubidea izango du.
Merezimenduak barematzean, parte hartzen dueneko ikastegian behin betiko destinoa duen funtzionario gisa lortutako puntuak zehazte aldera, postua galdutzat jo den ikastegia joko da parte hartzen dueneko ikastegitzat, eta horri erantsi beharko zaizkio gerora edozein ikastegitan emandako behin-behineko zerbitzuak.
Behin-behineko destinorik lortzen ez duen bitartean, ikasturte hasieran destinoak esleitzeko antolatzen diren ekitaldietan hartu beharko du parte, behin-behineko destinoa lortzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko uztailaren 14a.
Hezkuntzako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.