EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2017143

EBAZPENA, 201 7ko uztailaren 27koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena; honen bidez, euskal enpresek kanpoan dituzten lantokietan gazte langabeak praktiketan kontratatzeko laguntzen 201 7ko deialdia argitaratzen da.

Xedapenaren data: 2017-07-27
Hurrenkenaren zenbakia: 201703822
Maila: Ebazpena
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 201 7ko uztailaren 26ko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez, gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzen deialdia egitea onartu du. Maiatzaren 22ko 82/201 2 Dekretu bidez onartutako Lanbideko Estatutuen 1 0.2 artikuluko p) idatzi-zatian xedatutakoaren arabera, erakunde autonomo horretako zuzendari nagusiari dagokio hori argitaratzea.
Hori horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzen deialdia argitara ematea. 201 7ko deialdia Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren bidez onartu zen, 201 7ko uztailaren 26ko batzarrean, eta ebazpen honi erantsi zaio.
Bigarrena.– Laguntzen deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Deialdia onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 201 7ko uztailaren 27a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
JUAN JOSÉ BORJA BELANDIA FRADEJAS.
ERANSKINA
GAZTE LANGABEAK EUSKAL ENPRESEN KANPOKO LANTOKIETAN PRAKTIKETAN KONTRATATZEKO LAGUNTZEN 201 7ko DEIALDIA.
Krisialdi ekonomikoak berekin ekarri du Euskadiko biztanleria aktibo gazteenaren artean langabezia-tasa handia izatea, edozein dela ere haien prestakuntza profesionalaren maila. Egoera horretan, gazteek, prestakuntza akademiko edo profesionala egiaztatuta izanda ere, beren titulazioarekin lotutako esperientziarik ez badute lanean, zailtasun handiak dituzte laneratzeko.
Era berean, enpresen gizarte-erantzukizunak gero eta garrantzi handiagoa du enpresen plan estrategikoetan, ez bakarrik lehiakortasuna indartzeko tresna den aldetik, baizik eta enpresen gobernu korporatibo ona sustatzeko tresna den aldetik ere bai, ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-iraunkortasuna sustatzeko tresna bihurtzen baita horrela.
Horregatik, premiazkoa da gazte tituludunen enplegu-aukerak areagotzeko eta laneratzen, okupazioa lortzen eta ingurune erreal batean lan-praktika eskuratzen laguntzeko neurriak hartzea. Eta horretarako, kontuan hartu behar da botere publikoen eta lan-merkatuan esku hartzen duten eragileen erantzukizuna dela –bereziki, enpresena– gazteen enplegagarritasuna hobetzeko jardunak diseinatzea eta bultzatzen laguntzea.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua Europako Enplegu Estrategiarekin konpromisoa duen erakundea da eta nazioartekotzearen alde egiten du.
Enpleguaren Euskal Estrategia 2020 (www.euskadi.eus) 201 6ko uztailaren 27an jakinarazi zion Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak Gobernu Kontseiluari, eta, besteak beste, jarduketa-ardatz hauek ditu: D- Aukera-berdintasuna; horren gidalerroen artean dago D.2: «Gazteen enpleguari bultzada osoa ematea, gure gazteei lan arloan zein arlo pertsonalean garatzeko aukerak emanez»; ildo horretan kokatzen da laguntzen deialdi hau.
Horren ondorioz, titulua edo prestakuntza izanik ere beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak kontratatzeko egiten da deialdi hau. Praktikaldiko lan-kontratua izango da, eta gazteek laneko zereginak beteko dituzte denbora luzez euskal enpresen kanpoko lantokietan. Neurri horrekin, gazteek beren gaitasuna garatzea bultzatu nahi da, bai eta gazte horiek laneratzea ere.
Beraz, programa honen azken helburua da egungo egora ekonomikoak gogor zigortutako euskal gizartearen parte horren lan-aukerak hobetzea eta bultzatzea, eta euskal ekonomiaren lehiakortasuna eta lan-merkatuaren kalitatea hobetzen laguntzea.
Horregatik guztiagatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari nagusiak proposatuta, erakunde autonomo honetako Administrazio Kontseiluak 201 7ko uztailaren 26an egindako batzarrean gazte langabeak euskal enpresen kanpoko lantokietan praktiketan kontratatzeko laguntzen deialdia onartu zuen. Hona hemen:
1 . artikulua.– Xedea.
Deialdi honen xedea da titulua edo prestakuntza izanik ere beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek praktiketan kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea (4. artikuluan xedatu da zein enpresa izan daitezkeen laguntzen onuradunak). Izan ere, kontratazio horien bidez, gazteek lan-esperientzia hartzea eta laneratzeko aukera handiagoak izatea bultzatu nahi da.
2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantziazioa.
1 .– Deialdi honek arautzen dituen laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 1 .01 0.000 eurokoa da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrekontuaren baitan. Horietatik, 201 7. urteko aurrekontu arruntean sartuko dira 400.000 euro, eta 201 8rako konpromiso-aurrekontuan sartuko dira beste 61 0.000 euro.
2.– Deialdi honen babesean diruz laguntzen diren kontratuak Europako Gizarte Funtsaren laguntzaz finantza daitezke, EAEko 201 4-2020 EGF Programa Operatiboaren esparruan edo Gazte Enplegurako 201 4-2020 Programa Operatiboaren esparruan.
3.– Emango diren laguntzen bolumen osoak ez du adierazitako diru-zenbateko hori gaindituko, ez eta hari egindako gehikuntzen ondorioz dagokion diru-zenbatekoa ere, baldin eta aurrekontuari aldaketaren bat egiten bazaio indarreko legediak araututakoaren arabera. Azken kasu hori gertatzen bada, argitara eman beharko da gehikuntza hori, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.
3. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen jarduerak.
1 .– Deialdi honen baitan diruz lagundu ahal izango dira praktikaldiko lan-kontratuak, gutxienez 1 2 hilabeteko iraupenekoak, baldin eta lantokia EAEn finkatuta duten enpresek Espainiatik kanpo dituzten lantokietako lanpostuak betetzeko badira, kontratatzen diren langileak kontratua hasten den egunean 34 urte edo gutxiago dituzten gazte langabetuak badira eta egoera ahuleko langiletzat jotzen badira, 5. artikuluan finkatutakoaren arabera.
Praktikaldiko lan-kontratuaren iraupena guztira zenbatekoa den alde batera utzita, diruz lagundutako aldia 1 2 hilabetekoa izango da gehienez, eta 201 8ko urriaren 31 n amaituko da beranduenez.
Diruz lagundutako praktikaldiko lan-kontratuek euskal enpresa baten kanpoko lantokian gutxienez 6 hilabetean aritzea bermatuko dute.
2.– Deialdi honen babesean praktikaldiko lan-kontratuetarako laguntza jasotzeko, baldintza hauek bete beharko dira:
a) Deialdiaren 4. artikuluan xedatutakoaren arabera onuradun izan daitezkeen enpresek kontratatu behar dituzte gazteak.
b) Kontratatutako pertsonek Espainiatik kanpoko lantokietan jardungo dute lanean, artikulu honen aurreko idatzi-zatian xedatutako gutxieneko denboraz.
c) Kontratatutako pertsonaren prestakuntza akademiko-profesionalarekin bat datozen lanpostuak betetzeko izango dira kontratuak.
d) Kontratuak idatziz formalizatu beharko dira, eta berariaz aipatu beharko dituzte honako hauek: langilearen titulua, kontratuaren iraupena, zein lanpostutan jardungo duen eta zein herrialdetan egingo duen egonaldia (herrialde bat edo gehiago).
e) Kontratuak lanaldi osorako izango dira.
f) Kontratuaren gutxieneko iraupena 1 2 hilabetekoa izango da.
g) Urteko ordainsari gordina zenbatekoa den jaso beharko da kontratuan.
h) Arduradun bat izendatu beharko da, kontratatuak lanpostuan egiten duen lanaren gaineko jarraipena egiteko.
i) Edonola ere, praktikaldiko kontratuak bat etorri beharko du Langileen Estatutuaren 1 1 .1 artikuluarekin eta estatutu hori garatzen duen martxoaren 27ko 488/98 Errege Dekretuarekin.
3.– Diruz lagundutako praktikaldiko kontratazioek enplegu-sorkuntza garbia eragin beharko dute enpresaren Euskal Autonomia Erkidegoko lantokiko/etako langileria osoan, laguntza bidez kontratatzen diren pertsonak lanean hasi aurre-aurreko 1 2 hilabeteetan. Kontratazioaren egunean, kontratu berri horrekin enpresako langileen batezbestekoa igoko da.
Ondorio horietarako, baldintza hori ez da bete gabe geldituko langileen diziplinazko kaleratze bidezkoengatik, dimisioagatik, desgaitasunagatik, adinagatiko erretiroagatik, borondatezko lanordu-murrizketagatik, ezintasun iraunkor osoagatik edo ezgaitasun handi edo osoagatik.
4.– Ez da diruz lagunduko honako hauek kontratatzea: ez enpresaburuaren edo enpresaren kontrola duenaren ezkontidea, oinordekoak eta gainerako senideak, bigarren mailara arteko odol- edo ezkontza-ahaidetasuna arte, ezta sozietate izaera juridikoa duten enpresetako administrazio-organoetakoena edo zuzendaritzako kideena ere; eta azken horiek kontratatzea ere ez da lagunduko diruz.
4. artikulua.– Enpresa onuradunak.
1 .– Deialdi honetan, diruz lagundu ahal izango dira EAEn kokatutako enpresa pribatuak edo publiko-pribatuak, baldin eta kanpoan lantokiak, partaidetutako enpresak edo enpresa-talde bereko beste enpresa batzuk badituzte, kanpoan kokaturiko enpresekin lankidetza-hitzarmenak edo zerbitzu emateko kontratuak badituzte edo kanpoan ezartzeko prozesuetan badaude, eta, betiere, hala dela behar bezala egiaztatzen badute eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Egoitza soziala edo fiskala EAEn izatea edo lantokia EAEn egotea.
b) Administrazio publiko batek edo gehiagok % 50eko edo gehiagoko partaidetza zuzena edo zeharkakoa ez izatea.
c) Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan eguneratuta egotea.
Diru-laguntzak eskatzen dituzten enpresek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa automatikoki egiaztatuko du, bai laguntza ematerakoan bai ordainketak egiterakoan, organo kudeatzaileak, eta horretarako ez du eskatzaileen baimenik beharko, azaroaren 1 1 ko 1 /1 997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.3 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.
Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, egoera hori egiaztatzeko, agiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.
d) Erakunde eskatzaileak diru-laguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.
e) Zigor- edo administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ez jaso izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 1 8ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
f) Enpresa kontratatzaileak kontratazioaren eta deialdi honetako diru-laguntzen xede den lanpostua dela-eta enplegurik ez suntsitu izana, kontratazio berria egin baino urtebete lehenagotik eta diruz lagundutako kontratazioak dirauen aldian.
g) Enpresako Langileen Legezko Ordezkaritzari (aurrerantzean, LLO) deialdi honen babesean eta praktikaldiko kontratu bidez kontratatzeko asmoaren berri ematea, bete beharreko lanpostua eta kontratazio-aldia adierazita. Enpresak LLOrik ez badu, horixe adierazi beharko du eskabidearekin batera, idatziz.
h) Ez egotea berreskuratze-agindu baten mende, Europar Batasunak diru-laguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu ondoren.
i) Krisialdian dagoen enpresatzat hartua ez izatea, 201 4ko ekainaren 1 7ko Batzordearen 651 /201 4 (EB) Erregelamenduaren 1 8. idatzi-zatiko 2. artikuluan zehaztutako definizioaren arabera (Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorra, 201 4ko ekainaren 26an Europar Batasunaren Egunkari ofizialean argitaratua, aurrerantzean KSEO).
j) Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 1 7ko 38/2003 Lege Orokorraren 1 3.2. artikuluko gainerako ezein debeku-egoeratan diru-laguntzen erakunde onuradun izateko baldintzei dagokionez.
2.– Enpresei diru-laguntzak onartzeko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbesteko baldintza izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzen esparruan hasita dauden baina oraindik bideratzen ari diren itzultze- edo zigor-prozedura guztiak amaituta egotea.
5. artikulua.– Deialdi honen babesean praktiketan kontratatuko diren gazteen betekizunak.
Pertsona gazteak kontratatzeko da deialdi hau, baldin eta honako baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Euskal Autonomia Erkidegoan izatea bizilekua.
b) Talde hauetako batekoa izatea:
– 25 urtetik beherako pertsona gazteak.
– 25 eta 34 urte (biak barne) bitarteko pertsona gazteak, baldin eta ez badute ordaindutako enplegu finkorik izan kontratazioaren aurreko 6 hilabeteetan.
c) Langabea izatea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
d) Honako multzo hauetakoren batean zehaztutako titulu bat izatea:
A multzoa: Unibertsitateko titulua.
– Unibertsitateko lizentziatua edo graduatua, ingeniaria, arkitektoa, masterra eta doktoretza.
– Unibertsitateko diplomatua, ingeniari teknikoa, arkitekto teknikoa.
B multzoa: Unibertsitateko titulua.
– Araututako lanbide heziketako edo berariazko lanbide heziketako goi- edo erdi-mailako teknikaria. Honako bi tituluak ere aurrekoen baliokideak dira: teknikari espezialista (LH2) eta teknikari laguntzailea (LH1 ).
– Ofizialki aurrekoen baliokidetzat hartutako beste titulu batzuk.
– Profesionaltasun-ziurtagiria.
d) Bost urte baino gehiago igaro ez izana, ikasketak bukatu zirenetik edo, atzerrian lortutako tituluak badira, Espainian ikasketak baliozkotu zirenetik; eta desgaitasunen bat duen gazte bat kontratu behar denean, zazpi urte igaro ez izana. Hogeita hamar urtetik beherako gazteei egiten zaizkien kontratuetan ez dira aplikatuko muga horiek, otsailaren 22ko 4/201 3 Errege Lege-dekretuak –ekintzaileei laguntzeko eta enpleguaren sorrera eta hazkundea suspertzeko neurriei buruzkoak– 1 3. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
e) Helmugako herrialdeko lantokian lana egoki egiteko behar diren hizkuntza-gaitasunak izatea. Enpresak zehaztuko du zein diren hizkuntza-gaitasun horiek, eta titulu bidez edo maila jakiteko proba baten bidez egiaztatu beharko dira.
f) Bete beharreko lanpostuari dagokion kotizazio-taldeko lanpostuetan ez izatea 6 hilabetetik gorako lan-esperientziarik.
6. artikulua.– Diru-laguntzaren zenbatekoa.
Praktikaldiko kontratu bakoitzak izango duen diru-laguntzaren zenbatekoa, urteko, kontratatzen den pertsona bakoitzaren titulazio-mailaren arabera zehaztuko da, honela:
A multzoa: 1 3.1 00 euro, betiere soldataren eta Gizarte Segurantzaren kostua 26.200 euro edo gehiago bada.
B multzoa: 1 1 .800 euro, betiere soldataren eta Gizarte Segurantzaren kostua 23.600 euro edo handiagoa bada.
Inolaz ere ezingo dute diru-laguntzarik jaso soldataren eta Gizarte Segurantzaren kostuak batuta goian aipatutako zenbatekora iristen ez diren lan-kontratuek.
Ondorio horietarako, soldataren eta Gizarte Segurantzaren kostuak izango dira sektoreko hitzarmen kolektiboan edo enpresako negoziazioan hitzartu edo ezarritako ordainsari gordinei dagozkienak, hauek barne hartuta: oinarrizko soldata, jardueratik eratorritako osagarriak (ezagutza bereziak, konfidentzialtasuna, lan-txandak...) aparteko ordainsariak, mozkinen partaidetza, ekoizpenerako pizgarriak, aparteko orduak, enpresa-ekarpenak BGAEri eta geografiako toki jakin batean lan egiteagatiko bizileku-osagarria, bai eta enpresaren konturako Gizarte Segurantzaren kuota ere.
Ez dira soldata-kostutzat hartuko espezietan emandako prestazioak, bidaia, ostatu eta mantentzeagatiko dietak, ez eta enpresaren soldataz gaindiko gainerako hartzekoak eta «gizarte-ekintza» deiturikoaren parte diren gastuak ere.
7. artikulua.– Eskabideak eta dokumentazioa aurkeztea.
1 .– Deialdi honetako diru-laguntzak jasotzeko eskabideak eredu ofizialean aurkeztu beharko dira (I. eranskina), eta honako toki hauetan eskuratu ahal izango da hori: www.lanbide.euskadi.eus web-orrian, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren zerbitzu zentraletan edo Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren lurralde-bulegoetan.
Horrez gain, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/201 5 Legearen 1 6.4 artikuluan xedatutako moduetako edozeinetan aurkeztu ahal izango dira eskaerak.
2.– Eskabidearekin batera, honako dokumentu hauek aurkeztu beharko dira:
a) Eskabidea sinatzen duenaren NANaren fotokopia, edo haren nortasun-datuak elektronikoki egiaztatzeko baimena; eta pertsona juridiko eskatzailearen ordez beste batek sinatzen badu eskabidea, sinatzen duen pertsona horren legezko ordezkaritzaren egiaztagiria.
b) Enpresaren identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
c) Enpresaren eratze-eskrituren fotokopia.
d) Kanpoko lantokiarekin enpresa eskatzaileak duen erlazioa egiaztatzeko dokumentazioa. EAEko hizkuntza ofizialetariko batean aurkeztu beharko da dokumentazio hori.
e) Langileen Legezko Ordezkaritzari (LLO) egindako jakinarazpena, edo LLOrik ez bada, enpresan LLOrik ez dela dioen berariazko jakinarazpena eskabidean bertan adierazita.
f) Enpresaren legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena, adieraziz kontratazioaren eta deialdi honetako diru-laguntzen xede den lanpostua dela-eta ez dela enplegurik suntsitu, kontratazio berria egin baino urtebete lehenagotik eta diruz lagundutako kontratazioak dirauen aldian.
g) Enpresaren legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena, adieraziz diru-laguntza jasoko duen kontratazioak enpresaren EAEko lantokian/etan langileen hazkunde garbia izatea dakarrela, 3.3 artikuluak xedatutakoaren arabera.
h) Enpresa eskatzailearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena, adieraziz enpresak zenbat pertsona langile dituen eta Berdintasun Planik duen ala ez. Erakundea diru-laguntzaren onuradun izanez gero, plan horren kopia eskatu ahal izango zaio edozein unetan.
i) Enpresaren legezko ordezkariaren erantzukizunpeko aitorpena, adieraziz enpresa ez dagoela krisialdian, deialdi honetako 4.1 .h artikuluan finkatutakoaren arabera.
3.– Horrez gain, ondoren zehaztutako elementu hauek jasotzen dituen deskribapen-txostena izan beharko du eskabideak:
a) Diru-laguntza jaso nahi duen enpresaren deskribapen-memoria. Gutxienez honako hauek zehaztuko dira bertan:
– EAEko enpresa eskatzailearen deskribapena: Enpresaren jarduera, zein sektoretakoa den, langileak, kanpoko lantokiak eta horien kokalekuak, zein merkatutarako diharduen (bezeroen tipologia, jardueraren eremu geografikoa) eta nazioartekotze-plana. Horrez gainera, eta halakorik bada, kanpoan kokatutako enpresekin egindako lankidetza-hitzarmenak edo kontratuak –zerbitzuak emateko direnak–, edota kanpoan ezartzeko prozesuan dagoela egiaztatzen eta justifikatzen duen dokumentazioa.
– Nazioartekotze-planaren esparruan, kanpoan kokatutako enpresekin zerbitzuak emateko egindako kontratuen esparruan edota haiekiko lankidetza-hitzarmenen esparruan egingo diren kontratazioei buruzko justifikazioa, diruz lagundutako epealdiaren ondoren kontratazioak finkatzearen bideragarritasuna ondo zehaztuta.
b) Kontratazio-plana; hauek zehaztuko dira, gutxienez:
– Zer-nolako lotura duen planak enpresaren nazioartekotze-prozesuarekin.
– Kanpoan praktikaldiko kontratuen bidez beteko diren lanpostuei buruzko aurreikuspena, honako hauek zehaztuta: lanpostuaren/en izendapena, zenbat pertsona kontratatuko diren, arloa/k, funtzioak eta zereginak.
– Lanpostuak betetzeko behar diren titulazioak eta profilak, kontuan izanik bete beharreko funtzioen eta eskatutako titulazioaren arteko koherentzia. Lanpostuan jarduteko zein hizkuntza behar den/diren zehaztu behar da, bai eta zer maila eskatzen den ere.
– Kontratuak zenbat irautea aurreikusten den, eta hura gerora finkatzeko zer aurreikuspen dauden.
– Herrialdea, enpresa eta kanpoko lantokiaren deskribapena, hauek zehaztuta: bizilekua, jarduera, sektorea, langileak, kokapena, zein merkatutarako diharduen (bezeroen tipologia, jardueraren eremu geografikoa).
– Langileak urtean jasoko dituen ordainsari gordinak, eta gizarte-segurantzako kostuak, enpresaren konturakoak.
– Nork izango duen kanpoko egonaldian kontratatutako pertsonaren jarraipena egiteko ardura EAEko lantokian, 1 3.2 artikuluan xedatutakoaren ondorioetarako.
– Kontratatuaren esku ipiniko diren baliabide osagarriei buruzko deskribapen zehatza: helmugako herrialderako joan-etorriak, ostatua kudeatzeko laguntza, beste pizgarri batzuk.
c) Eskatutako diru-laguntza, 6. artikuluan zehazten den moduan.
4.– Eskabideak guztiz beteta ez badaude, edo 2. eta 3. idatzi-zatietan adierazitako derrigorrezko agiriak aurkezten ez badira, erakunde interesdunari 1 0 eguneko epean okerra konpon dezan edo aurkeztu beharreko agiriak aurkez ditzan eskatuko zaio; eta adieraziko zaio, hala egiten ez badu, eskaerari uko egin diola ulertuko dela, eta horrek Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1 eko 39/201 5 Legearen 68. artikuluan aurreikusitako ondorioak izango dituela.
5.– Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea, eta 201 7ko urriaren 1 0ean amaituko da.
8. artikulua.– Ebazpena emateko organo eskuduna, emate-prozedura eta ebazpena.
1 .– Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzak du prozedura izapidetzeko eskumena, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak, berriz, ebaztekoa.
2.– Eskabideak aurkezten diren hurrenkeran aztertuko dira, eta hurrenkera horretan emango zaizkie diru-laguntzak deialdiko baldintzak eta eskakizunak betetzen dituzten guztiei, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu arte. Kreditua zabaltzen ez bada, behin aurrekontu-zuzkidura amaituta, geratzen diren eskabideei ezezkoa emango zaie, eta EHAAn emango da horren berri, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez.
3.– Eskabideak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren esanbidezko ebazpen bidez onartu edo ukatuko dira. Ebazpenean, honako hauek jasoko dira: enpresa bakoitzari ematen zaion kontratazio-plana, ordaintzeko modua eta zenbatekoa, eta diru-laguntzaren justifikazioa.
4.– Ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea 6 hilekoa izango da, eskabidea aurkezten den datatik hasita. Gehieneko epea igaro eta ebazpenik jakinarazi ez bada, interesdun pertsonak onartua izan dela ulertzeko eskubidea du, administrazioaren isiltasunagatik.
5.– Enpresa edo erakunde interesdunak 1 0 eguneko epea izango du, zuzendari nagusiaren ebazpena jakinarazten den unetik zenbatzen hasita, emandako diru-laguntza onartzen duela adierazteko. Epe hori amaitzean, eskaerari uko egin zaiola ulertuko da, eta artxibatu egingo da.
6.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiaren ebazpenak amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, horren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke zuzenean Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.
7.– Publizitate-printzipioa betetzeko, Lanbideko zuzendari nagusiaren ebazpenaz honako hau emango da jakitera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian: alde batetik, deialdi honen babesean diru-laguntza zein enpresak jaso duten eta zenbateko laguntza jaso duten, eta, bestetik, zein enpresari emandako diru-laguntzak aldatu diren. Nolanahi ere, ebazpena berariaz eta banan-banan ere jakinaraziko da.
9. artikulua.– Programan parte hartuko duten gazteak hautatzeko prozedura.
Praktikaldiko kontrataziorako hautagai diren gazteak hautatzeko prozeduran, honako hauek izan beharko dira kontuan:
1 .– Enpresak, diru-laguntza onartzearekin batera, enplegu-eskaintza(k) aurkeztu beharko d(it)u Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan.
2.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak hautagaien lehen hautaketa egin beharko du, enplegu-eskatzaile gisa inskribatutakoen artean, kontuan hartuta onartutako kontratazio-planean aurreikusitako betekizun eta irizpide zehatzak bete behar dituztela enplegu-eskatzaileek.
3.– Eskaintza aurkeztu eta gehienez ere hamar eguneko epean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak zerrenda bat bidaliko dio enpresari, eskatutako lanpostu bakoitzeko hiru hautagai jasotzen dituena.
4.– Behin lehen hautaketa hori jasotakoan, enpresa onuradunak langileak hautatuko ditu. Horretarako, beharrezkoa bada, hautagaiak zer hizkuntza-maila duen eta lanpostuari egokitzen zaion ala ez aztertzeko egoki iritzitako probak egingo ditu enpresak. Behin langilea/langileak aukeratutakoan, enpresak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinarazi beharko dio nor(tzuk) kontratatu d(it)uen.
5.– Hamar eguneko epean Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ez badu aurkezten programan parte hartzeko pertsonarik, edo Lanbidek proposatutako pertsonek hautaketa-probak gainditzen ez badituzte –hautaketa-prozesua ez dutela gainditu behar bezala justifikatuta–, enpresak beste hautagai batzuk proposatu ahal izango ditu, eta organismo autonomo horri jakinarazi beharko dio parte-hartzaile horiek nor diren, bai eta kontratazioak zein egunetan egitekoak diren ere. Gehienez ere 2 egun balioduneko epean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatu beharko du ea proposatutako pertsonek betetzen dituzten bai deialdiko betekizunak bai onartutako kontratazio-planekoak; eta enpresari horren berri eman beharko dio.
1 0. artikulua.– Kontratatutako gazteak ordeztea.
1 .– Behin kontratazioa egindakoan, honako kausaren bat dela-eta bakarrik ordeztu ahal izango du enpresak kontratatutako gaztea: probaldia ez gainditzeagatik lan-kontratua amaitzea, kontratatutakoak lana borondatez uztea, edo kontratatutako pertsonaren baliaezintasuna edo heriotza.
2.– Kontratatutako gaztea ordezteko, enpresak horren berri eman beharko dio Lanbideri idatziz, eta beste hautagai bat kontratatu nahi duela ere jakinarazi beharko dio. Printzipioz, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egindako lehen hautaketa-prozesukoa izan beharko du kontratatu berriak.
3.– Lehen prozesuko hautagaien artean hautaketa egitea ezinezkoa bada, beste hautaketa-prozesu bati ekingo zaio, 9. artikuluko 3., 4. eta 5. zenbakietan ezarritakoarekin bat etorriz. Gehienez ere 4 eguneko epea emango da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak hautagaiak proposatzeko eta enpresak langileak aukeratzeko.
4.– Formalizatzen den lan-kontratu berriak deialdi honetako 3. artikuluan eskatutako betekizun guztiak bete beharko ditu.
5.– Kontratatutako gazteak ordezteagatik ez da, inolaz ere, emandako diru-laguntza handituko.
1 1 . artikulua.– Diru-laguntza ordaintzea.
1 .– Diru-laguntza honela ordainduko da:
a) Lehenengo, emandako diru-laguntzaren % 39,60 emango da, enpresaren kontratazio-plangintzan aurreikusitako kontratuak formalizatu ostean, eta dokumentu hauek aurkeztutakoan:
– Egindako kontratuen kopia.
– Senidetasunik ez izateari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, deialdi honetako 3.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.
– «Alta egoeran dauden langileen batez besteko plantillaren txostena» deritzen bi txosten, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak egindakoak (RED sistemaren bidez eskuratuak), enpresak EAEn dituen lantokiei buruzkoak; bat, kontratatutako pertsonari enpresan alta eman aurre-aurreko hamabi hilabeteei dagokiona, eta, bestea, kontratazioaren alta egunari dagokiona.
Ordainketa egin baino lehen, Lanbidek egiaztatuko du langilea Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean alta emanda dagoela eta plantilla handitu egin dela.
b) Bigarren ordainketan, gainerako % 60,40a edo justifikazioaren ondorioz dagokion kopurua ordainduko da, diruz lagundutako aldia bukatutakoan eta behin diru-laguntzaren helburu diren jarduerak justifikatutakoan.
1 2. artikulua.– Diru-laguntzaren justifikazioa eta epea.
1 .– Kontratuak amaitzen direnetik gehienez ere hilabeteko epean, eta betiere 201 8ko abenduaren 1 a baino lehen, enpresa onuradunak azken justifikazio-memoria aurkeztu beharko du, dokumentazio hau duela:
a) Justifikazio-kontu ekonomikoa, ebazpenarekin batera emango den ereduaren arabera.
b) Praktikaldiko kontratu bidez kontratatutako gazteen zerrenda, kontratu bakoitzaren hasiera- eta amaiera-datak, bakoitzaren helmuga-herrialdea, egon ahal izan diren bajak eta ordezkapenak eta diruz lagundutako kontratua amaitutakoan enpresan jarraitzeko aurreikuspena, Ebazpenarekin eskuragarri jarriko den ereduaren arabera.
c) Deialdi honen babespean kontratatu diren langileen nominak. Nomina bakoitzari dagokion zenbatekoaren banku-transferentzia egin izana ere egiaztatu beharko du enpresak, agiri bidez.
d) Gizarte Segurantzarako kotizazioaren dokumentuak (kotizazioen likidazio agiria eta langileen izen-zerrenda), dagokien epekoak, eta ordaindu izana egiaztatzeko agiriak. Bai eta kontratatu bakoitzari buruzko kotizazio-datuen txostena ere (IDC dokumentua).
e) Enpresaren legezko ordezkariak sinatutako erantzukizunpeko aitorpena, egindako praktikaldiko kontratuak direla eta Gizarte Segurantzan beherapenak eta/edo hobariak eskuratzeari edo eskuratzeko aukerari buruzkoa: Eskuratuz gero, kontratatutako pertsona bakoitzeko hau adierazi beharko da: izen-abizenak, hobariari eta/edo beherapenari dagozkien hilabeteak, hileko zenbatekoa eta eskuratutako hobarien eta/edo murrizketen guztizko zenbatekoa.
f) Enpresaren legezko ordezkariak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, ziurtatzeko enpresak ez duela jaso xede eta helburu bererako bestelako laguntzarik ezein administrazio publikotatik. Xede eta helburu bererako bestelako laguntza edo diru-laguntzaren bat jaso badu, jasotako kopuruen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta jatorria adierazita.
g) Enpresaren legezko ordezkariak eta kontratatuak sinatutako erantzukizunpeko adierazpena, kontratatu bakoitzak kanpoko lantokietan egin duen egonaldiaren hasiera- eta amaiera-datei buruzkoa. Kontratatu bakoitzeko adierazpen bat egingo da.
h) Hala badagokio, kasuan kasuko bisatuaren/en edo administrazio-baimenaren/en kopia/k, argi adieraziz kontratatutako pertsona/k zein den/diren.
i) Kontratatu den aseguru-polizaren kopia; bertan, behar bezala jaso behar dira honako hauek: zein diren deialdi honen babesean kontratatutako pertsonak, aseguru-estaldura eta estaldura-aldia.
j) Enpresa kontratatzailearen erantzukizunpeko adierazpena, adieraziz ez dela enplegurik suntsitu diruz lagundutako kontratazioari dagokion lanpostuan, kontratazioaren iraupen-aldian.
Aurreko atal horietan aipatutako dokumentazio guztia euskarri elektronikoan eta paperean bidali beharko da.
2.– Kontratu bakoitzari diruz lagundutako epea azkenean urtebete baino gutxiagokoa izango balitz, diru-laguntzaren zenbatekoa proportzionalki murriztuko litzaioke, diruz lagundutako kontratuaren epera egokituz.
1 3. artikulua.– Enpresa onuradunen betebeharrak.
1 .– Erakunde onuradunaren betebehar izango dira Diru-laguntzen azaroaren 1 7ko 38/2003 Lege Orokorraren 1 4. artikuluan eta azaroaren 1 1 ko 1 /1 997 Legegintzako Dekretuak onartutako Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2. artikuluan jasotakoak, eta, bereziki, honako hauek:
a) Diru-laguntza ematea eragin zuen jarduera gauzatzea.
b) Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrean justifikatu beharko da bete direla diru-laguntza jasotzeko betebeharrak eta baldintzak.
c) Honako hauen egiaztatze-jarduketei baiezkoa ematea: Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, Ogasun eta Ekonomia Saileko Ekonomi Kontrolerako Bulegoa, Herri Kontuen Euskal Epaitegia, eta Europako funtsen kontrol-instantziak.
Diruz lagundu daitezkeen gastuek Europako Gizarte Funtserako aukeratuak izateko baldintzak beteko badituzte, enpresa onuradunean gastuaren kontabilitate-erregistro bat eraman behar da, aparteko kontabilitate-identifikazio batekin eta kontabilitate-kode egoki batekin.
d) Helburu berberarekin beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.
e) Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako egoeraren bat aldatu bada (izan objektiboa, izan subjektiboa), Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinaraztea.
f) Diruz lagundutako jardueren xedean edo izaeran nabarmen eragiten duen ezer gertatuz gero, horren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari; era berean, jarduera horiek egiaztatzeko eta kontrolatzeko eta haien jarraipena egiteko prozeduretan laguntzea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.
g) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasitako itzultze- edo zehapen-prozeduraren bat izapidetzen ari bada, horren berri ematea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari.
h) Deialdi honen babesean diruz lagundutako jarduketen komunikazio-, zabaltze-, edo argitalpen-material eta ekintza guztietan, beren-beregi jasotzea edo adieraztea Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Europako Gizarte Funtsaren baterako finantziazioa ─EAEko 201 4-2020 EGIF Programa Operatiboaren esparruan edo 201 4-2020rako Gazte Enplegurako Programa Operatiboaren esparruan─.
Era berean, enpresen zerrenda hori Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 201 3ko abenduaren 1 7ko 1 303/201 3 (EB) Erregelamenduaren 1 1 5. artikuluaren 2. zenbakian jasotzen den zerrenda publikoan sartuko da.
i) Tratu- eta aukera-berdintasunaren arloko betebeharrak betetzea, baita emakumeen eta gizonen arteko diskriminazio-ezaren arlokoak ere.
– Egiten diren probetan eta/edo elkarrizketetan eta lanpostuetarako kontratatu beharreko pertsonen hautaketan tratu- eta aukera-berdintasunaren eta diskriminazio-ezaren printzipioa aplikatzen dela bermatzea, baita enpresak pertsona hautagaiak aurkezten dituenean ere.
– Deialdi hau jakinarazi eta zabaltzeko, enpresak erabiliko duen dokumentazio, publizitate, irudi edo material orotan, hizkuntza ez sexista erabili beharko du, emakumeen irudi diskriminatzaile edo estereotipo sexista oro saihestu beharko du, eta irudi jakin bat sustatu beharko du, balio hauek izango dituena: berdintasuna, emakume eta gizonen presentzia orekatua, aniztasuna, ardura partekatua, eta rol eta genero identitate plurala.
2.– Orobat, diru-laguntza jasotzen duten enpresen betebeharrak dira honako hauek ere:
a) Kontratatutako gazteari bere lanpostuan egiten duen lanaren jarraipena egiteko arduradun bat ipintzea, kontratua amaitzean gaitasunetan zer aurrerabide izan duen balora dadin, eta horrela, enplegu-politika aktiboen zerbitzurako tresnak izan daitezen, gaztearen enplegagarritasuna hobetze aldera.
b) Kontratua amaitzean, enpresak ziurtagiri bat egin behar dio langileari. Hor, honako hauek jaso behar dira, gutxienez:
– Praktikaldiko kontratuaren iraupena.
– Betetako lanpostuak, eta bakoitzean egindako zeregin nagusiak.
c) Deialdi honen babesean kontratatutako pertsona bakoitzarentzat aseguru bat kontratatzea, gutxienez estaldura hauek izango dituena: bidaia, osasun-arreta, istripuak, gaixotasun larria, ospitaleratzea eta aberriratzea. Aseguru horrek kanpoan eginiko egonaldi osoa estaliko du.
1 4. artikulua.– Jarraipena eta kontrola.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak, Ogasun eta Ekonomia Saileko Ekonomi Kontrolerako Bulegoak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak eta Europako funtsen kontrol-instantziek deialdi honen helburuak betetzen direla bermatzeko beharrezkoak diren ikuskatze- eta kontrol-ekintzak burutu ahal izango dituzte.
Horretarako, enpresak diruz lagundutako kontratazioen gaineko dokumentazio guztia gorde eta zaindu beharko du, gutxienez 2024ra arte, deialdi honen ondoriozko konpromiso eta betebehar guztiak betetzen dituela egiaztatu ahal izateko.
1 5. artikulua.– Diru-laguntza aldatzea.
Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzetan aldaketarik gertatuz gero, emandako diru-laguntza aldatu ahal izango da, betiere deialdi honetan diru-laguntzen onuradun izateko ezarritako gutxieneko eskakizunei eutsiz. Baldintzen aldaketa horren ondorioz diru-laguntza osoa edo zati bat itzuli behar bada, itzultzeko prozedurari hasiera emango zaio.
1 6. artikulua.– Beste diru-laguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.
Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak ez dira bateragarriak honako hauekin: kontzeptu eta helburu berberetarako beste administrazio batzuek edo beste erakunde pribatu edo publiko batzuek emandako diru-laguntzak, laguntzak eta diru-sarrerak. Bateragarriak dira, ordea, praktikaldiko kontratuetan Gizarte Segurantzako kuotetan egin daitezkeen murrizketa eta/edo hobariekin, baina halakorik izanez gero, emandako diru-laguntzatik kenduko dira zenbateko horiek, azken justifikazioa egin ondoren.
1 7. artikulua.– Ez-betetzeak eta emandako diru-laguntzak itzultzea.
1 .– Deialdi honetako erakunde onuradunek jasotako zenbatekoak eta berandutze-interesak –laguntzak ordaintzen direnetik aurrerakoak– itzuli beharko dituzte, baldin eta honako xedapen hauetan oro har aurreikusitako betebeharrak betetzen ez badituzte: Diru-laguntzei buruzko azaroaren 1 7ko 38/2003 Lege Orokorraren 1 4. artikulua eta azaroaren 1 1 ko 1 /1 997 Legegintzako Dekretuaren bidez onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 50.2 artikulua. Zenbatekoak eta interesak itzuli beharko dituzte, orobat, deialdi honetan ezarritako betebehar espezifikoak betetzen ez badituzte edo azaroaren 1 7ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategineko 53.1 artikuluan diru-laguntzak itzultzeko ezarritako kasuetarikoren batean sartzen badira. Itzuli beharrekoak itzultzeko, xedapen horretan eta abenduaren 1 7ko 698/1 991 Dekretuan horretarako ezarritako prozedurari jarraituko diote (698/1 991 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezarri ziren). Aipatutako diru kopuruak diru-sarrera publikotzat hartuko dira lege-ondorio guztietarako.
2.– Diruz lagundutako lan-kontratuak diru-laguntzaren denboraldia amaitu aurretik iraungitzen badira, itzuli egin beharko da emandako diru-laguntza, dagokion prozedura izapidetuz. Nolanahi ere, enpresa kontratatzailearen borondatearekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik iraungitzen badira kontratuak, lan-kontratuak iraun duenaren proportzioan murriztuko da diru-laguntzaren zenbatekoa.
3.– Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak abiaraziko du itzultzeko prozedura, eta haren berri emango zaio laguntzaren erakunde onuradunari, ez-betetzea eragin duen edo duten gertaera edo gertaerak zehaztuta. Halaber, hamabost eguneko epea emango zaio, egokitzat jotako alegazioak edo egiaztagiriak aurkez ditzan. Prozedura hori hasten denean, eten egingo dira egiteko dauden ordainketak, halakorik egonez gero.
4.– Alegazioak aurkezteko epea igarotakoan halakorik aurkeztu ez badu edo onartu ez badira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak ebazpena emango du. Diru-laguntzak itzultzeko prozedura ebazteko epea gehienez 1 2 hilabetekoa izango da.
5.– Ebazpenak arauren bat bete gabe utzi dela iritziz gero, eta diru-laguntza osorik edo zati bat jasotzeko eskubidea galdutzat ematen badu, interesdunak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari itzuli beharko dizkio dagozkion diru-kopuruak; horretarako, bi hilabeteko gehieneko epea izango du, ebazpena jakinarazten denetik hasita. Epe hori borondatezko epetzat joko da.
6.– Borondatezko epe horretan diru-laguntza itzultzen ez bada, diru-laguntza berreskuratzeko premiamendu-bidera jotzeko izapideak hasiko dira.
1 8. artikulua.– Izaera pertsonaleko datuen tratamendu automatizatua.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 1 3ko 1 5/1 999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, deialdi honetan araututako laguntza-eskabideak betetzearen ondorioz lortutako datu pertsonalak bere titulartasuneko fitxategi batean sartuko ditu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak. Fitxategi hori, «Enplegurako eta prestakuntzarako diru-laguntzak» izenekoa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoak datu pertsonalak biltzeko dauzkan fitxategiak arautzen dituen Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuaren 201 2ko urriaren 1 0eko Aginduaren bidez dago araututa.
Halaber, pertsona interesdunek datu horiek eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta haiei aurka egiteko eskubideak izango dituzte, legeak onartzen duen eran; horretarako, hori adierazten duen idazki bat igorri beharko dute Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzura (Jose Atxotegi kalea 1 , 01 009 Vitoria-Gasteiz).
1 9. artikulua.– Lehiari buruzko Europako araudia.
Deialdi honetan jasotako diru-laguntzak 201 4ko ekainaren 1 7ko Batzordearen 651 /201 4 (EB) Erregelamenduaren mende egongo dira; erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria merkatu erkidearekin bateragarri deklaratzen dira, Itunaren 1 07. eta 1 08. artikuluak aplikatuz (Kategorien araberako Salbuespenen Erregelamendu Orokorra, KSEO).