EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2017143

201/2017 DEKRETUA, uztailaren 26koa, Lehiaren Euskal Agintzaritzako kidea kargutik kentzea xedatzeko dena.

Organo emailea: OGASUN ETA EKONOMIA SAILA
Xedapenaren zenbakia: 201700201
Xedapenaren data: 2017-07-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201703813
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2012/07/17an argitaratutako 2012/07/10reko 201200134 DEKRETUA

Lehiaren Euskal Agintaritzari buruzko otsailaren 2ko 1/2012 Legearen 9.3 artikuluan ezarritakoaren arabera, Ogasun eta Ekonomiako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko uztailaren 26an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Natividad Goñi Urriza andrea Lehiaren Euskal Agintzaritzako kide kargutik kentzea, uko egiteagatik, eta egindako lanagatik eskerrak ematea.
2. artikulua.– Dekretu honek 2017ko abuztuaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko uztailaren 26an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ogasun eta Ekonomiako sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.