EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-28 Aldizkari honetan argitaratua: 2017143

203/2017 DEKRETUA, uztailaren 26koa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria izendatzeko dena.

Xedapenaren zenbakia: 201700203
Xedapenaren data: 2017-07-26
Hurrenkenaren zenbakia: 201703812
Maila: Dekretua
Sekzioa: AGINTARIAK ETA LANGILERIA (Izendapenak, egoerak eta gorabeherak)
Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 18.j), 26.6 eta 29 artikuluetan ezarritakoaren arabera, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2017ko uztailaren 21ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Aitor Etxebarria Atutxa jauna Portu eta Itsas Gaietako zuzendari izendatzea.
2. artikulua.– Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2017ko uztailaren 26an.
Lehendakaria,
IÑIGO URKULLU RENTERIA.
Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburua,
MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.