EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2017142

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 12koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, arte plastikoak, musika, eta dantza euskararen eremu geografikotik zabaltzeko diru-laguntzen deialdiko zuzkidura aldatzeko dena.

Xedapenaren data: 2017-07-12
Hurrenkenaren zenbakia: 201703797
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • 2017/06/08an argitaratutako 2017/04/27ko EBAZPENA aldatzen du [201702847]

AURREKARIAK
1.– Ekainaren 9an argitaratu zen EHAAn arte plastikoak, musika, eta dantza euskararen eremu geografikotik zabaltzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren apirilaren 27ko Ebazpena.
2.– Ebazpen horren 3. artikuluan finkatu zen gehieneko diru-zuzkidura osoa berrehun eta hamasei mila eurokoa (216.000) izango dela, modalitate bakoitzerako honela banatuz:
a) Arte plastiko eta ikusizkoetarako: berrogeita hamahiru mila (53.000) euro.
b) Musika bira eta kontzertu berezietarako: ehun eta hogeita hamar mila (130.000) euro.
c) Dantzarako: hogeita hamahiru mila (33.000) euro.
3.– Lehenengo xedapen gehigarriaren arabera, ezarritako zenbateko osoa aldatu egin ahal izango da, eta aldaketa horren berri EEIren zuzendariaren ebazpen baten bidez eman beharko da.
Hori guztia kontuan izanik, lehenengo xedapen gehigarriak egokitu dizkidan betebeharren jardunean, hurrengo hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Zuzkidura osoari hamar mila (10.000) euro gehiago eranstea, kopurua berrehun eta hogeita sei mila (226.000) euroan ezarriz.
Bigarrena.– Gehikuntza hori Dantzako modalitatean txertatzea, modalitate horretarako kopuru berria berrogeita hiru mila (43.000) eurora igoaz.
Donostia, 2017ko uztailaren 12a.
Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,
MIREN BEGOÑA ARZALLUZ LOROÑO.