EHAAko xedapenak
Aldizkariaren data: 2017-07-27 Aldizkari honetan argitaratua: 2017142

EBAZPENA, 2017ko uztailaren 11koa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez deialdia iragartzen baita Cenicero-Fuenmayor aireko linearen eta Norias-Ezkerraldea aireko linearen arteko lotura egiteko 13,2 kV-ko aireko linea elektrikoaren instalazioaren eraginpean geratzen diren finkak okupatzeko aurreko aktak egiteko deialdia, Lapuebla de Labarcako eta Laguardiako udal-mugarteetan (Araba).

Xedapenaren data: 2017-07-11
Hurrenkenaren zenbakia: 201703791
Maila: Ebazpena

Aurreko erreferentziak:
  • Ikus 2017/07/07an argitaratutako 2017/06/09ko EBAZPENA [201703441]

Esp.: 01-AT-H-2016-00008.
Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariaren 2017ko ekainaren 9ko Ebazpenaren bidez goian aipatu elektriko instalazioa baimendu zen, egikaritze-proiektua onartu zen eta instalazioa herriarentzat onuragarria dela deklaratu zen.
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, herritarrentzat onuragarria dela deklaratzeak honako hauek dakartza: eragindako ondasunak okupatu edo eskubideak eskuratu beharra, baita ondasun eta eskubideak premiaz okupatu beharra ere, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Horren indarrez, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluak ezarritakoa betetzearren, eraginpeko ondasun eta eskubideen titular eta jabeei Lapuebla de Labarcako eta Laguardiako udaletxeetan agertzeko dei egitea erabaki du lurralde-ordezkaritza honek, eraginpeko ondasunak herri horietan baitaude, 52. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz, eraginpeko ondasunak okupatu aurreko aktak jasotzeko
Interesdun oro eta eraginpeko ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrek bilerara joan beharko dute, bai pertsonalki, bai behar bezala baimendutako ordezkaria bidalita; titulartasuna egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioko azken ordainagiria eraman beharko dituzte. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.
Aktak 2017ko irailaren 5ean jasoko dira, 10:00etatik aurrera, Lapuebla de Labarcako udaletxean, eta 2017ko irailaren 6an, 10:00etatik aurrera, Laguardiako udaletxean. Zedula-zitazio bat bidaliaz jakinaraziko zaizkio lekua, eguna eta ordua titular bakoitzari, eta era berean jokatuko da Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritako argitalpenei dagokienez.
Halaber, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen erregelamenduaren 56.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, alegazioak aurkez ditzakete bai interesdunek bai argitaratutako zerrendetan aipatu ez diren interes errealen eta interes ekonomikoen titularrek, eraginpeko ondasun eta eskubideak zerrendatzerakoan egindako akatsak zuzentzeko, hain justu ere idazki baten bitartez, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, 01008 Vitoria-Gasteiz), aurreko aktak egiteko adierazitako egunera arte.
Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeko 45.1 artikuluan aurreikusitakoaren arabera eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluko bigarren arauan aurreikusitakoaren arabera, iragarki honek ondoko hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta interesen titularrei eta helbide ezagunik gabeko gainerakoei.
Vitoria-Gasteiz, 2017ko ekainaren 11.
Arabako lurralde-ordezkaria,
SABIN ZUGADI BARRÓN.